Edukira joan

Abakoaren historia

Wikibookstik

Jatorria

Kalkuluak egiteko instrumenturik zaharrenetarikoak dira. Garai goiztiarretan, gizaki primitiboak kontatzeko materiala aurkitu zuten, seguruenik leku plano bat harri batzuekin. Gaur egun uste da abakoa Txinan daukala jatorria non oraindik erabiltzen den Japonian bezala. Beste batzuk aldiz, Saharatik datorrela diote, izan ere, gizakiaren historia Afrikan hasi zen eta bertan daude zenbakien manifestazioen lehenengo aztarnak: Ishango hezurra. Kultura askok erabili dute abakoa nahiz eta europako kulturan desagertu egin zen kalkuluak egiteko beste objetuak zituztelako. Ebidentzia fisikoak aintzinako grekoetara eramaten du eskabazio arkeolojikoetan aurkituta. 1851.urtean anfora bat aurkitu zuten eta bertan marrazkiak aurkitu zituzten, kontadora bat errepresentatzen zuena kalkuluak manipulatzen.

Europan

XIII.mendean zapi batekin jarritako mahai bat estandarizatu zen eta marra gorriak margotzen zuten tiza edo tintarekin. Metodo hau Bretainan erabiltzen zen batez ere. Mahai hauek desagertu zirenean eta Napoleon Errusian sartu zenean 1812an, oroigarri moduan abakoak ekarri zituzten.


Asian

Yuan Dinastiaren(mongolikoa 1279-1368) bitartean abakoa pixkanaka erabiltzen hasi zen, ondoren komunagoa bihurtu zen Ming Dinastiaren (1368-1644) erdialdean. Eta azkenik, sistema algoritmiko oso bat izatera pasa zen. Ming Dinastiaren bitartean abako Txinatarra Korea, Japon eta Asiako hegoaldeta pasatu zen. Dinastia honen bitartean abako mota bakarra zegoen, kontu bat goialdean eta bost behealdean. Quing Dinastia (1644-1912) ondoren abakoak bi kontu zituen goialdean eta bost behealdean hau izanik erabiliena gaur egunerarte. Abako japoniarra aldiz kontu bat dauka goialdean eta lau behealdean.


Amerikan

Nepohualtzitzin sortu zuten, eragiketa aritmetikoak egiteko abako bat zen, egurrez, hariz eta haziz egina dago, konputagailu azteka bezala ezagutzen da ere. Perun ere inka inperiokoek beraien abakoa zeukaten korapilo duen sokekin, kantitatearen arabera. Honen izena “quipus” da.


Gaur egun

1946ko azaroaren 12an lehiaketa bat egon zen abako japoniar eta kalkulagailu baten artean. Japoniarra bost pruebetatik lau irabazi zuen, galdutako proba biderketarena izanik. Aipatu ere, abakoak erabiltzea burmuina lantzeko ariketa oso ona dela, izan ere, kontzentratzeko kapazitatea, arrazonamendu lojikoa, memoria, informazio prozezatzeko eta atentzio bisuala lantzeko balio du.