Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ajoarriero Bakailaoa

Wikibookstik
AJOARRIERO BAKAILAOA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo momentuan 5 minutu egosi. Muturzorrotz labainarekin mamia arraskatuz kendu, xehatu eta gorde.
  • Bakailaoa kazola txiki batean, ur hotzetan jarri eta 2 minutuz irakin. Epeltzen denean, orrietan desegin, azala xehatu eta salda gorde.
  • Beste kazola batean olioa eta baratxuria sutan jarri, gorritzen hasitakoan, tipula eta piper berdea gehitu; erregosita daudenean, tomatea erantsi eta kozinatu dena su baxuan, 20 minutuz.
  • Tomatea gozaturik dugunean piper txorizeroa eta salda pitin bat gehitu ; amaitzeko bakailao orriak eta azala, ondoren, 2 minutuko irakinaldi azkar bat eman, eta ondu.

AHOLKUAK

[aldatu]