Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Alioli tradizionala

Wikibookstik

ALIOLI TRADIZIONALA

MAHAIKIDEAK: 200ml lortzeko.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Baratxuria: 4 zuritu eta zatitu.
  • Ur epela: Tanta batzuk.
  • Oliba olio birjina: 200 ml.
  • Limoi zukua: Tanta batzuk.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Motrailu batean jarri baratxuriak eta gatza. Zanpatu, krema bat egin arte.
  • Gehitu ur epel tantak eta ongi nahasi.
  • Oliba olio hari fin bat gehitu nahasten den bitartean, lehen pauso hau ongi egin saltsa loditzen dela ikusi arte.
  • Saltsa pittin bat loditzen dela ikusitakoan, gehitu gainerako olioa hari moduan nahasten den bitartean.
  • Olioa amaitutakoan eta saltsa lodituta dugunean, ondu limoi tanta batzuekin eta gatzarekin.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Eskuz egite hau tradizionala bada ere lan handia du.
  • Saltsa moztuko balitz, hasieratik hasiko ginateke poliki poliki lodituz berriro.