Edukira joan

Apfelrotkohl

Wikibookstik
Aza gorri gazi-gozoa erregosia

APFELROTKOHL, AZA GORRIA SAGARRAREKIN

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

PRESTAKETA

  • Tipula aiztoa erabiliz, azaren burua lau zatitan moztu eta zurtoin gogorra kendu.
  • Zati bakoitza uretan garbitu eta lerrotan moztu.
  • Jarri kazola batean gatzarekin nahasi ondo eta bere horretan 20 minutuz eduki.
  • Beste kazola batean gurina tipularekin su baxuan jarri, hau goxatzen hasitakoan gehitu aza gorria saldarik gabe.
  • Bere horretan erregosi minutu batzuk.
  • Gehitu kazolan utzi dugun salda, ozpina, ardo zuria eta espeziak, nahasitakoan gehitu sagarra.
  • Tapatuta eta tarteka mugitu, 60 minutu erregosi su baxuan.

OHARRA

  • Txerri ukondo, saltsitsa edo bestelako haragien hornigai moduan erabiltzen da errezeta hau normalean.
  • Espezia mota gutxiago edo gehigo gehitu daitezke. Norberak gustukoenak dituen horiek aukeratu.