Burdinolaren historia/Lehen burdinolak edo mendikoak
Haizeolak edo agorrolak
[aldatu]Burdin oxidoaren murrizketa-labeak
[aldatu]Antzinatean Europako eskualdeetan eta oraindik aurrerapen teknologikorik ez duten zenbait herritan erabiltzen diren burdinolak antzekoak ziren. Beharbada, garaieran bi edo hiru metroko labe txiki batzuk ziren, eta zenbaitetan erdi lurperatuak egoten ziren eta gutxi gorabehera metro bateko diametroa zuten.
Haietan egur-ikatza eta burdin oxidozko harrikatza txandakako geruzetan jarri eta aire korronte batez elikatuz ateratzen zuten metala, murrizketaz.
Airea emateko, ahuntz- edo ardi-larruz eta kanaberazko edo egur lehor hutsezko hodiz egindako hauspo zakar batzuez baliatzen ziren. Hankaz eragiten zitzaien hauspo hauei.
Metalaren murrizketa egiten zen bitartean, sarrerako zuloa, geroko isurbidea, buztin lurrez itxita edukitzen zen, pasatzeko beharrezkoa zena baino tarte handiagorik utzi gabe burdina buztin hondarrez eginiko haizebidea; hau burdina murriztuaren masa ateratzeko kentzen zen.
Zepa, hoztu ahala, tenaza edo suhatz batzuen laguntzaz ke#tzen zen goieneko zulo batetik.
Zepak lekuko
[aldatu]Xehetasunezko kontakizun hauengatik dakigu, XVI. mende aldera antza denez, Euskal Herrian ez zela burdina ateratzeko antzinako labe zaharren arrastorik. Ez eta gaur egun ere, mendian zehar bila ibili bagara ere, ez dugu hauen arrasto ziurrik aurkitu.
Gabezia hau dela eta ez dugu harritu behar, zeren eta honako ohar hau jaso ahal izan genuen Vienako «Naturhistorisches Museum» delakora egindako bisita batean, Styria, Erzgebirge eta aipatutako labe mota asko izan zirela gauza ziurra den historiaurreko Hallstatt herrixkan burdin meaguneetan aurkitutako gauzakietan aberats den Museoan: «Die spuren der Eisengewinnung sind weniger deutlich erhalten» (han ere urriak dira burdina atera#tzeko antzinako prozeduren arrastoak). Lehen urtu aldiko zepa eta burdina ekoizkinak (Schlacken, Eisenluppen) baizik ez dituzte jaso, gure Herrian aurkitutakoen antzekoak.
Metalurgia mailan duen garrantzia alde batera utzita, komenigarri iruditu zaigu gutxi gorabehera ezagutzera ematea, etorkizunean Euskal Herrian halako laberik aurkituko bagenu ere. Hauen egiturak eta neurriek modu berean gogorarazi diezazkigukete ezagunak zaizkigun monumentu megalitiko edo historiaurrekoak.
Nolanahi ere, harrizko zirkulu hauen barnean nahiz kanpoan aipatzen ari garen burdin zepa beltza agertzeak argi ditzake gure zalantzak.
Burdin karbonatoa kiskaltzeko labeak
[aldatu]Halaz ere, ohar gisa esan dezagun nahasmendua eragin dezakeela harlangaitzezko arrastoak dituzten zuloak edo hutsuneak aurkitu izanak. Hauetaz baliatzen ziren, gaur baliatzen diren bezala, karbonato modura burdina mineralaren kiskaltzea egiteko eta burdina oxido bilakatzeko, gero labean haren murrizketa egiteko.
Mineralak, hematitez edo gainazaleko oxidoz aberatsak, agortu zirenean, sakonagoko galeria eta zainetan lortutako siderita karbonato edo mineralez baliatu behar izan zuten aurrerantzean.
Euskal Herrian minerala kiskaltzeko labe hauetako asko –hobetuak, jakina– beti meatzeetan bertan eta funtzionatzen aurkitzen ditugu eta beste batzuk, aldiz, guztiz bertan behera utziak.
Bai Lope Martínez de Isastik, bere Compendio Historial de Guipúzcoa lanean (1625), bai Aita Larramendik mende bat baino geroxeagoko bere Corografía lanean, mineralak kiskaltzeko labe hauei arragoa izenez ezagutzen ditu.
Oraindik ere ikus daitezke Oiartzunen batzuen aurriak edo hondarrak, Aiako Haitzaren oinetan, Arragoa auzunean.
Euskal filologo garaikideek interpretazio etimologiko desberdinak ematen dizkiote hitz euskaldun honi.
Zepak haizeoletan
[aldatu]Garibai, Larramendi eta beste historialari euskaldunek burdina lortzeko antzinako labe hauen lekuko diren zepak aipatzean, ikusten dugu honela nabarmentzen dutela «montones de exces..., superfluidades..., reliquias..., capas e inmundicias ordinarias de los metales...».
Hainbat garaitan aurkitu eta bildu izan ditugu zepa hauen laginak Aralarren eta Legazpi, Mutiloa, Zerain eta Zegamako beste mendietan, horrela adierazten delarik, toki hauetan bederen labeak izan zirela antzina.
Burdina urtzeko antzinako labeen zepak ez dira gerora ibaiertzetan kokatutako burdinola hidraulikoetan aurkitu zirenen berdinak.
- Haiek beltzak, trinkoak eta beira-hausturazkoak dira,
- hauek, berriz, burdinazko belaki tankerakoak, arre kolorekoak, minerala eta egur-ikatz itsaskinak dituztenak.
Berezitasun nabarmen hau, burdina lantzeko bi era oso desberdinen ondorioa da.
Duela urte asko egindako zepa hauen aztertzera kimikoak emaitza hauek eman zituen:
- burdin oxidoa %75,
- silizea %20,
- kaltzio oxidoa %0
- eta zehaztu gabeko arrastoak %5.
Azterketa honetatik ondorio hauek atera genituen:
- Zeparen kolore beltz distiratsuak erakusten duela fabrikazio-prozesuan abiadura oxidatzaile gogor bat erabili zela (sugar bizi eta zuria). Hasieran agian burdinurtu oso karburatu eta siliziozko baten antzekoa lortzen zuten, baina airea ematearen poderioz, honek urtutako masa zeharkatuko zuen, non haren oxigenoa silizioarekin konbinatuz, burdina oraindik likido pastatsu egoeran eusteko nahiko berotasun harrapatzeko aukera emango zuen; aldiz, burdinaren karbono proportzioa jaistearekin, hau material forjagarri bilakatuko zen.
- Burdina lortzeko urtzaile gisa, kaltzio oxidorik ez edukitzea zela kareharria erabiltzen ez zekitenaren adierazgarri. Bestalde, hori erabili beharrik ere ez zuten, kargatan ez baitzegoen sufrerik, egur-ikatza erabiltzearen ondorioz.
- Silizea agertu izanak adierazten duela, mineralaren murrizketa prozesuan silize-hondarra erabiltzen zela egur-ikatzaren kargatan burdina mineralaz nahasteko; hau erabili gabe, beharbada ez baitzituzten burdina forjagarriak lortuko.Beste hau ere oso litekeena da, labeen estaldurak egiteko hareharriak erabili zituztela, zeren eta, oso ugaria baita harri hau zepak bildu genituen parajeetan.
- Zepatan agertutako burdin oxido ugaritan adierazten zaigu fabrikazio#prozesuan zer oxidazio-martxa jarraituko zuten eta horretan zer errendimendu eskasa lortutako zuten.
Mendiko burdinolen izenei dagokienez
[aldatu]Antzinako burdinolen izenak ugari dira: jentilolak, aizeolak, agorrolak edo ferreria masuquera.
Duela urte asko, antzinako galeria eta zepa beltzen arrastoak ugari diren Zerain herriko gizon zahar batek esan zigunez, haren arbasoek mendi haietan ba omen zen burdina urtzeko labeei jentilolak edo aizeolak izena ematen zieten.
Izen hauetan lehenengoak, jentilolak, antzinatasun oso urruneko bat adierazten digu, baina, bigarrenak, aldiz, ez hainbeste; izan ere, haizeola hitzak dioen bezala, airezko edo haizezko esanahiarekin, bitxia da ingelerazko eta alemanezko lan batzuetan burdina lortzeko aspaldiko labeak aipatzen dituzten gai historiko eta metalurgikoetan azaltzen diren blast furnace, Geblasofen edo Windofen hauen sinonimoa izatea.
Aditzera eman dugunez, hiru forma hauek literalki bat datoz haizeolen euskal izenarekin.
Herri eskandinaviarretako Zugofen honi dagokionez, normalean haize-tiroa –naturala nahiz artifiziala– duten labe haiei deitzen zaie; dena den, bereizkuntza honek frogatzen du gure haizeolak deritzogun haien antza.
Linguistikaren alorrean, hain gutxi ezagutzen dugun haizeola hitza, duela berrogeita hamar urte bal#din oraindik Zeraingo gizon zaharrak bere oroimenean gorderik bazuen, euskarazko edozein metalurgiako hiztegi teknikotan omen gisa sartu litekeena da.
Luis Uranzuk idatzitako Menaqueros y Ferrones lanean, Eskolamendi deritzan Irungo mendi baten aipamena egitean, ohartarazten du eskuola-mendi hitza bat datorrela «ferrería de mano» esanahiarekin.
Ez dakigu Larramendik bere Corografía lanean zein iturri erabili zituen mendietan ziren an#tzinako olei agorrolak (ola lehorrak) izenez ezagu#tzen ziren haien lekukotza ekartzeko.
Arrola
[aldatu]Gure herriko adin handiko pertsonei kontsultak egin arren, euskal izen edo deitura horren jatorririk ezin erabaki izan dugu, ez eta idatzizkoetan ere; aipatu dugun Zeraingo meatze-gunean baino ez, izan ere, han aurkitu dugu Arrola izeneko baserria –delako labeak haren sail menditsuetan antzina izan omen zirela eta–, zepa beltzez inguraturik.
Arrola baserriaren inguruan, Jentiletxe izenez eta jentilen etxe moduan gogoratzen den baserri hau azaltzen den elezahar batzuk jaso ditugu.
Urte batzuk atzerago, hilarri bat bazela ezagutarazi genuen Arrola meatze-gune beraren inguruan kokaturik; honek antzinatasunaren berri ematen du, Erdi Aroa bera baino lehenagokoa dela, alegia.
Masuqueras
[aldatu]Gaztelako errege Santxo IV.ak 1290ean Gipuzkoako Segura hiribilduaren mesedetan berretsi zuen «Fuero de Ferrerías» pribilegioak dio «que las ferrerías que son en Legazpia masuqueras» paraje bakarti eta inor bizi ez zenetan zeudela alegia; horregatik pentsa daiteke leku garaietan ziren olez ari zela forua, izan ere, burdinola hidraulikoak multzoan lekualdatzeko eskaria «que vengan mas cerca de la villa de Segura e las pueblen», bestela, guztiz ezinezkoa bailitzateke.
Agiri honengatik berretsitzat jo daiteke «ferrerías masuqueras» delakoak mendietan finkatuak zirelako hipotesia.
Aipatzen dituen «necaburu» eta «çamorae» hitzei buruz, berriz, ba ote dute hauek harreman toponimikorik «mea» eta «zamarra» hitzekin?
Berriro ere gure «ferrerías masuqueras» delakoei buruz esan dezagun jatorriz grekolatindar edo agian euskal jatorriko Erdi Aroko gaztelaniazko izen hau beharbada burdinola haietan eskuzko lanetik, mailuez jardutetik, datorrena dela; labe ahoan sartzen zen minerala txikitzeko ez ezik, baita zepak kentzeko eta labetik ateratako burdinaren emaitza mazo-kolpez forjatzeko ere erabiliko zen. Azkuek bere Hiztegian dionez, manatu hitzak golpear, frapper adierazten du.
Mantxola
[aldatu]Zeraingo meatze-gunean, eta haren inguruan diren zepa beltzengatik uste dugu Mantxola baserri-izena maxuolatik eratorria edo eraldatua dela eta handik hartua «ferreria masuquera».
Legazpiko Mantxola baserri-izenaz ere gauza bera esango dugu, Zeraingo haren homonimotik, zuzen-zuzenean oso tarte motzera kokatua den hartaz. Honen ondoan ere bai baitaude haizeola edo labe ugari haietako beira beltzezko zepa zatiak.