Edukira joan

Esperanto/Aldizkariak

Wikibookstik

Esperantoz idatzitako lehen aldizkaria La Esperantisto izan zen, 1889. urteko irailaren 1ean hasi zena argitaratzen. 1895. urterarte kaleratu zen. Hasierako esperantistentzat, garrantzia handia zuten aldizkariek, hizkuntza era praktikoan erabilia izatea ahalbidetzen zutelako, nazioarteko kongresuekin batera. Ehunaka dira historian zehar argitaratu diren esperantozko aldizkariak. Gaur egun nazioarte mailan publikatzen diren aldizkari ezagunenetako batzuk hauexek dira:

  • Esperanto - Nazioarteko Esperanto Elkarteak kaleratzen duen hilabetekaria
  • Fonto - Hilabetekari literarioa
  • Heroldo de Esperanto - Hiru astero kaleratzen den aldizkaria da, mugimendu esperantistari buruzko gaiak jorratzen dituena
  • Kontakto - Gazteei zuzendutako hilabetekaria, TEJOk, Nazioarteko Gazteria Esperantistaren Elkarteak argitaratzen duena, 1963. urtetik aurrera.
  • Monato - Politika, kultura edota ekonomia moduko gaiak jorratzen dituen hilabetekaria. Duen berezitasuna zera da, artikulua kokaturik dagoen herrialdeko jendeak idazten dituela artikuluak, ikuspegi hurbilagoa eman asmoz.
  • Rok-Gazet - Esperantozko musikari (Bereziki rock musika) buruzko aldizkaria.