Edukira joan

Euskal Artearen historia (I): Historiaurretik erromanikora/Frankoen eta Bisigodoen artean

Wikibookstik

Testuingurua

[aldatu]

Barbaroen mehatxua eta talka sozial eta ekonomikoa

[aldatu]

Euskal herriko politikaren egoera aldatu egin zen IV. mendearen az­ken aldera. Baskoniako lurraldeetan, barbaroen eraso ba­tzuk ditugu aurreko mendeko berri gu­txi eta ilunak, Goiz Inperioko elkarbizi­tza gozo eta bake­tsua asaldatu egin baitzuten. Horren berri ematen dute hiribilduetako zenbait suteek, baita gure ar­keologiak kanpora­tzen duen Pompaelorena berarena ere. Gertakari hauek erraz ulertarazten dute militarren goarnizioak Lapurdumen jarri izana: (Baiona), Iluron (Oloroen), Beleian (Iruña), Juliobrigan (Kantabria), eta abarretan. Inperioaren­tzat herri germaniarren pixkanakako gertura­tzea, meha­txu izan zen. Mer­katari­tza bera, lehen indarrean zena, hiri handietara bazter­tzen dela egiazta­tu egiten da, besteak beste, Zesaraugusta, Barzino eta Tarrakora, eta hu­tsik gera­tzen hasten dira Calahorra eta gertuagoko beste hiriak.

Honorio enperadorearen zerbi­tzuan zegoen Estilikon basatiaren jenio militar eta politikoak ez du lor­tzen herri berrien uhina geldiaraztea. Mer­tzenario barbaroez osaturiko Britaniaren gudarosteak, V. mendearen lehen urteetan, bere ofizialetako bat Galiako gobernari izenda­tu zuen. Konstantino III. izenarekin Galien hegoaldera iri­tsi eta Pirinioetako igarobideen zain­tzaile bere burua izendatu eta Hispanian sartu zen; Osorioren ustez, Inperioaren agindupeko lurraldeetan barbaroak sar­tzearen eran­tzukizuna gudaroste horrena izan zen.

Halako mugimendu militar horrek hankaz gora jarri zuen, zalan­tzarik gabe, Euskal herriko jendea eta biztanleriaren aldaketa sozial eta ekonomikoak areagotu egin zituen. Barruko egoera bake­tsua aztoratu egin zen IV. mendearen az­ken alditik herri arro­tzen indar­keriaz­ko sartzearekin eta bagauda hartu behar­ko li­tzateke agian, gertakari ilunarekin zerikusirik taldea (bidelapurreria eta harrapaketekin loturiko talde erreboltaria); oraindik asko argitu ez den gertakaria hau, Tarrakonense aldean hasi zen eta ezin jakin daiteke oraindik protesta sozial eta ekonomi­ko ala errebolta politikoa moduan sortua izan zen, eta nekazari giroko Baskoiak partaide izango ziren, ziur asko.

Hainbat herri barbaro –Alanoak, Sueboak eta Bandaloak– 407. urtearen hasieran Rin ibaia zehar­katu eta bestaldeko Frankoen artetik bidea egin eta –directo impetu, esango dute Osoriok eta Isidorok– Galien hegoaldera arte jarraitu zuten, Akitania eta Novempopulania, Lugdunensea eta Narbonensea probin­tziak sun­tsituz. Didimo eta Viriniano anaia erromatar ohore­tsu eta indar­tsuen ahaleginak hu­ts egin zuten, Pirinioetako igarobideak militar­ki itxita. Eta 409. urtean inbasioa gauzatu egin zen. Baina, lehenengo inbasore horiek gero beste herri germaniar batek zanpatuko zituen: bisigodoek.

Alarikok gidaturiko Bisigodoen gudaroste nahasia, bere baitan beste herri germaniarretako zatiketak zituena, Erroman sartu eta ordura arte “caput mundi”tzat hartua zen hiria garbitu zuen.

Alariko hil zenean, bere koinatu Ataulfok, Honorio enperadorearekin –Rabenan kar­tzelaratua izan zena– ituna egin, enperadorearen arreba Gala Plazidiarekin ez­kondu eta Inperioaren defenda­tzaile atera zen. Italiatik Narbonense aldera gidatu zuen bere gudarostea 412. urtean, tribu germaniarrei Toulouse eta Bordele harrapatuz. Gero Tarrakonense ere okupatu zuen.

Bar­tzelonan eraila izan zen eta bere oinordeko Waliak agindu zuen zenbait urtez Galien he­goal­dean: Akitania, Novempopulania eta Narbonensearen sartaldean. Bisigodoen erresuma orduan, Rodanotik Ozeano aldera heda­tzen zen. Akitaniako eta Baskoniako herri osoak jasan zituen bisigodoen kokapenak. Alanoak Afrikara igaro ziren eta Sueboak berriz, laster izan ziren Teodorikoren gudarosteaz sun­tsituak. Gerra eta inbasio aldi hauen guztien laburpena eginez, esan daiteke nahiz eta Baskoiak nahaste-borrasteko egoera honetan kaltetuak izan, barbaroen eta erromatarren arteko gerra horretan baztertuak sentituko zirela, fun­tsean bi zibilizazioen arteko borroka bai­tzen. Erromatarren uztarpetik askaturiko baskoien herri honi ez zion barbaroen sarraldiak berotasunik eragin. Ai­tzitik, erabateko eta etengabeko hoztasuna sortu zuten Pirinioen bi alderdietan, guztiz aske[1] izatearen aukeraren kon­tzien­tzia gauzatu zuen erabateko hoztasuna izan zen baskoien herriaren­tzat, eta historian lehenengo aldiz, “nahiz eta fun­tsean hiz­kun­tza eta psikologia bat bera izan mamian, ordura arte sakabanatuak eta ia bereiziak ziren biztanleen bateratzaile”[2] suertatu zen.

Bagauden auzia

[aldatu]

Ez da oraindik argitu inbadi­tzaile haiek izan zuten zerikusirik herri baskoiaren barruko bakea aztoratu zuten bagaude horiekin.

  • Etxaldeetako jaun­txoen aur­ka nekazari giroko biztanleria txirotuaren eraso gogorra al zen? Baskoien hiriak gu­txi eta txikiak zirela kontutan hartuz gero, eta bertako biztanleak, gehiengoa bederen, nekazari­tzara eta abel­tzain­tzara emanak, uste izatekoa da baserria‑hiria kontrasteak ez zuela zanpa­tzailea[3] izan behar; non eta Bas­konia ez zen jopuen eta iheslari maizterren babeslekua.[4]
  • Inbadi­tzaileen gehiegikerien aur­ka, baskoien –alde bateko nahiz besteko biztanleen– gai­tzespen naturala erakusten al du?
  • Bestalde, baskoien lurraldean zehar Galiako bagauden hedaduraren gertakaria izan zitekeen, 435. urtean Alpeetaraino hedatuz, Pirinioetara iri­tsi eta Tarrakonensea erraustu eta 443an Magister Militum Merebaudesek menperatu izana Arakoelin.[5]
  • Edo, baskoien finka­tze- eta hedatze-prozedura baten barruko gertakari endogeno modura ulertu behar al da?[6]

Inbasioak baskoien lurraldean

[aldatu]

Horrez gainera, ez da zaila talde gogor horiei zergatik bat aur­ki­tzea, urte horietan guztietan baskoien lurraldetik behin eta berriz igaro ziren jende eraso­tzaileek eragin zezaketen giro politiko eta sozialean apur bat pen­tsa­tzen bada.

Sueboen errege Requiariok 448an Toulousera eginiko irtenaldi batean Pirinioen bi alderditako “Baskoniak” garbitu zituen. Heruloak, 456an, Galiziaraino iri­tsi zirenak gai­tze­tsiak izan ziren eta Kantabroen eta Barduloen lurraldeak hondatuz zetozen eta litekeena da Pirinioen beste aldeko baskoien Novempopulaniara ere iristea.

Baina, galiarren lurretan, bisigodoak dira beren aginpidea ezar­tzea lor­tzen dutenak. Euriko godoak (455‑484), arautegi sonatu baten egilea bera, mendiak igaroz Iruñea eta Zaragoza har­tu zituen Tarrakonensien probin­tzia menpera­tzeko babesleku izateko. Erromatarrekin eginiko bere foedusa 476an hau­tsi eta Loira pean, hasi Ozeanotik eta Mediterraneoraino heda­tzen zen erresuman nagusi­ jarri zuen bere burua.

Bere oinordekoak, Alariko II. ariotarrak, ez zuen erraz menpean edukiko herri kristau katolikoa, zeinak nahiago izan zuen Clodoveo buruzagi frankoaren menpe jarri, hau Eliza Katolikoan bataiatu zen bihotz-berrituriko jentila zelarik (497). Vouillen, Alariko II.aren porrotari Galiako godoen sun­tsiketa eta frankoen erresumaren eraikuntzak jarrai­tu zion, zenbait historialariren ustez Gaskoina[7] ere hartu zuelarik. Orduan hasiko zen bisigodoen Penin­tsula Iberikora alderako immigrazio handia, Alariko II.aren pean hasia zen okupazioa.

Borroka horietan Baskoien jarreraz ezer gu­txi diote historialariek, baina naturala dirudi Baskoien herri aske baten kon­tzien­tzia finkatuko zela pentsatzea. Aurreran­tzean, Euskal Herriaren historiak, beren erlijioagatik eta egitura politikoagatik bi herri desberdinen arteko gil­tzarri izateren ondorioak jasan behar­ko zituen; izan ere, hegoaldeko godoen erresuma oraingoz arioa oso zen erlijioan eta politikan batasunzale amorratua; iparraldeko frankoak, berriz, katolikoak ziren eta errege-erreginen seme artean erresumaren zenbait banaketa nozitu behar­ko zuten.

Baskoien erasoaldiak frankoen eta Hispaniako bisigodoen aur­ka

[aldatu]

Gregorio de Tours‑en ida­tzi baten gaiz­ki-ulertuak medio, Pirinioen iparraldean mendialdeko Baskoiak 587an Behe Novempopulanian lapurreta erasoren ba­tzuk egin izanak eta zalan­tzarik gabeko erasoa burutu izanak historialari ba­tzuk bul­tzatu zituen pen­tsa­tzera goi Pirinioetako Baskoiak data horretatik aurrera kokatu zirela Akitanian lehenengo aldiz eta Dioclecianoren Novempopulania handik aurrera Wuasconia (Gascogne) izena hartzen hasiko zela. Alabaina, teori hau onartezina da linguistikaren aldetik, euskal-akitaniar idazkunak oso an­tzinakoak baitira.

An­tzeko hedapena proposatu izan du zenbait historialarik, besteak beste, Schutenek, Gómez Morenok eta Sánchez Albornozek hegoaldeko Euskal Herriari buruz; horien ustez, Gipuz­koa eta Biz­kaiaren baskoi­n bilakatze berantiarra eman zen –J. Caro Baroja, Barbero y Vigil, Zayas Abengoe­txea eta beste idazle ba­tzuen antropologia, toponimia eta linguistika oharretan babesturiko iri­tzien aur­ka– an­tzinako Barduloen eta Karistioen lurralderantz eginiko zabal­tzearen bitartez.[8]

Mende ilun horiei dagokienez, argi geratu bedi Iparraldeko Baskoien sarraldiez hitz egin behar­ko li­tzatekeela, Frankoen kontrako erasoen ordez, hegoaldeko Baskoiei buruz, Hispaniako bisigodoen aur­kako borrokaz hitz egin behar­ko li­tzatekeen moduan.[9] Horregatik guztiagatik, hegoaldeko Baskonian, berriki aur­kituriko merobingioen armak dituen hilerri ba­tzuek direla-eta, Iruñeko lurraldearekin, Clodoveoren ondorengo erregeen harreman politikoen arazoa azal­tzen da berriro.[10]

Az­ken batean, ziurtasunez ezin daiteke esan Iparraldeko Baskoien aldetik Frankoen erresumaren aurrez aurreko borroka VII. mendera arte eman zenik, Dagoberto erregearen garaian alegia; izan ere, 635.ean gudaroste indar­tsu batez garaipen galanta lortu zuen, eta ondoren zuberotarren lurraldean porrota.

Borroka horiengatik eta Baskoiak Recesvintoren aur­ka Froya erreboltariari emaniko lagun­tza militarrarengatik, “Baskoiak Pirinioetako eskualdean askeak izateaz gain, beraiek baino indar­tsuago eta ahal­tsuago ziren nazioen bizi­tzan esku-har­tzeko gai egiten zituen indarra eta antolaketa bazutela ikusten da”.[11] Gaskoiekin eta Akitanoekin bat eginda, frankoen aginpideari behin eta berriz aurre egin zioten Baskoiek, Duke handien boterea onartuz.

Clotario I.aren ondorengoak Baskoniari, baita Hispaniako Baskoniari ere, ziur asko, Genial Dukea inposatu zioten –bertakoen ala frankoen buruzagia zen zalan­tzan dago– Dagoberto erregeari itxuraz­ko menekotasun baten ondoren jarraitu zi­tzaiz­kion zenbait Duke, non badirudien Lupo I.aren ondorenean behar besteko autonomiaz gobernatu zutela: Eudes Handiak, Hunaldo I.goak, Waifarok, eta abarrek. Akitaniako dinastia izan zen, Abderramanen erasoez ahuldurik, menpean erori aurretik, Baskoien lagun­tzarekin,[12] Austrasiako errege Carlos Martel (688‑741) eta bere oinordeko Pipino Mo­tza (714‑768) urduri­tzen zuena, Carlomagnok (K.o. 688‑741) indarra erabiliz eta Hunaldo II.a bahituz Baskonia bere Inperio handiaren menpe jarri zuen arte.[13]

Frankoen eta bisigodoen etsaigoa

[aldatu]

Hegoaldean, aldiz, bisigodoen Hispaniako erregeek agindu zuten, Recaredotik (586) hasi eta –ariotarrak aurrena eta katolikoak ondoren–, bi mendetan zehar, arabiarren erasora arte.

Baskoien aur­kako godoen etsaigoa –Leovigildoren garaitik datorrena, bederen–, Victoriacum‑en sor­tzailea bera –Vitoriarekin[14] nahastu behar ez dena– etengabekoa izan zen: Recaredo eta Gundamaroren garaitik (Baskoien aur­kako kanpaina 610 ean), Sisebuto (Errukoi edo Errioxako euskaldunen aur­kako borroka), Suintila (beste kanpaina bat 621ean eta Oliteko gotorlekuaren eraikun­tza), Recesvinto (baskoien kanpaina gogorra, Zaragozan), Wamba (Baskoniaren sun­tsiketa “zaz­pi egunen buruan”), eta arabiarren erasoak, pe­nin­tsularen iparraldean euskaldunen aur­ka borrokan harrapatu zuen Errodrigoren garaira arte.

Arabiar eta berebereen (711‑734) erasoaren ondoren, eta Poitierseko bere porrota eta penin­tsulako lurralderako erretira­tze ezinbestekoaren segidan hasten da Baskoien eta Musulmanen arteko harremanak argi ikustea zaila gertatzen den aldia. Garai hartako berriemaile karolingioek Carlomagnok hezi nahi izan zituen “Baskoi erreboltariez” hitz egiten jarrai­tzen dute. Eta honen guztiaren arabera, Zaragozatik itzuleran Iruñeko harresiak sun­tsituta zetorrela, 778ko abuztuaren 15ean Enperadorearen gudarostearen erretagoardiak Orreagan jasan zuen porrota pentsatzekoa da gertaera bakar bat izan ote zen ala Frankoen eta Baskoien arteko etsaigoari eran­tzuten ziona.[15] Laburtuz, bistakoa da Pirinioetako bi alderdietan, euskaldunek franko-bisigodotarren erasoei behin eta berriz gogor eu­tsi ziotela, euste honek – aldi hau Iruñeko Erreinuaren sorrerakoan, 824an, ixten badugu– lau mende iraungo zuen Frankoen aur­ka behin­tzat, zeren eta VIII. mendean musulmanek godoen erregealdia sun­tsitua zuten ordurako. Etengabeko gerra honek baskoien familia bildu egin zuen –gaur egun nazio deituko genioke, an­tzinako berriemaileen “gens Vasconum” eta “Vasconum patria”ren gertuko itzulpena eginez–, askatasunaren aldeko borroka seta­tsuan.

Mende hauetan Baskoniako Dukerria esan daitekeen herri honen mugak zehaztea guztiz zail­tzen du iturri hain urriak izateak. Borroka lekuak, historialariaren­tzat beti koka­tzen dira muga mugikorretan. Garona eta Ebro artean finkaturiko eremua bakean bizi da. “Bi ibaietan edo inguruetan koka­tzen da Baskoien eta etsaiaren arteko borroka tokia, Olite‑Gasteiz‑Calahorran behingoan eta Garonan bera bigarrenean”.[16]

Arkeologiaren isiltasuna

[aldatu]

Alderdi geografikoak eta landako bizimodua

[aldatu]

Baskoniako historialariek suma­tzen duten hainbat mendetako isiltasuna harri­tzekoa gerta daiteke, arteren kultur hondarrei dagokionean. Herri honen izaeraz pen­tsa­tzen jar­tzean, isiltasun horrek azalpenen bat eduki dezake: geografikoki mugatua, gehiengoa nekazari girokoa, mendi aldetan estutua, aske izatearen sen jeloskorrez elikatua, bizirautearen eskakizunez larritasunean murgildua eta gudaroste eraso­tzaileen eta erregealdi ahal­tsuetatik bere burua gorde­tzera behartua. Aipaturiko baldin­tza horiek, bada, ezin zezaketen kultur garapenean lagundu, ezta ondorengo mendeetan gorespena merezi zezakeen arte sor­kun­tzarik erraztu ere.

Mul­tzo hau bil­tzen duen kultur eragilea, bi alderdi tradizionaletan banatu behar dena –mendialdekoa eta ar­tzain girokoa, bata, eta Ebro ibarrekoa, bestea– hiz­kun­tza da, euskara alegia, latina ekin­tza ofizialetarako utzi eta mendeetako setaz herrialde osoan iraun duena. Litekeena da, bat‑bateko ber­tsolari­tza sormen jenero berezi horretan adierazten den gizarte eta giza adieraz­pen maila seta­tsu horrek, denboraren izaera irensleari aurre egin ahal izateko, beste adieraz­pide plastikoekiko axolagabetasuna bul­tzatu izatea.

Bestalde, ar­keologiaren isiltasun hori ez da harri­tzekoa, kontutan har­tzen badugu beste kultura garaikideek ere –Toledoko erregealdi ahal­tsuko kristau ar­kitektura izan ezik– ez digutela V.,VI. eta VII. mendekoak liratekeen artearen aztarna plastiko ez ugari eta ez nabarmenik utzi. Euskal Herriari dagokionez, ar­keologiaren isiltasuna hein handi batean, materialaren hauskortasun izan daiteke arrazoi bakarra azalpenak ematerakoan, egurrarena alegia, eta gordeak izan behar­ko luketenak, Gipuz­koan, Biz­kaian eta Nafarroako Iparraldean bereziki, lur heze eta zuhaitz trinkoen lurraldeak direlako, zalan­tzarik gabe.

Iker­ketaren itxarobideak eta ikuspegiak

[aldatu]

Geografia baldin­tza hauei erasten badiegu, gure euskal ar­keologoak, ia besterik gabe, historiaurreko aldien edo erromatarren munduaren desager­tze aurreko aldien iker­ketak euren gogoa erakartzen zuela sentitu izana, uste izatekoa da gure Goiz Erdi Aroko kultura arrastoak, gai gogorragoetan –harria, zeramika, metala– seta­tsu eta etengabeko bilaketa jardunez­ gero, gure ar­keologia museotan eraku­tsi nahi zaiguna baino eskuzabaltasun handiagoz eskertua izango li­tzatekeela.[17] Kasualitatez eta ustekabean, az­ken urteotan Nafarroako Buzaga eta Arabako Aldaietako hilerrietan eman diren aur­kikun­tzek pen­tsarazten digute gure iragan an­tzinatean eta goiz Erdi Aroko ezjakintasuna ez dela hainbat monumentu ezagatik, baizik eta ar­keologia iker­keta etengabekoa eta nahiko sistematikoa ez izateagatik.

Akitaniako Dukerriaren VII. mendeko garran­tzi historikoa eta Baskoniarekin zuen harrenak estuak eraman ditu historialari ba­tzuk zuzentasunez uste izatera, akitaniar‑baskoiak mul­tzoan bazutela batasun antzeko bat, non, mendialdeko euskaldunak akuiluaren eztena izan ziren etengabeko borrokan eskualdearen askatasun bila. Ezin bestean beraz, pen­tsa­tzekoa da “Frankoengandik guztiz bereizitako talde politiko batek egin duela agerraldia”[18] eta Pirinioetako mendikatearen bi aldetako baskoiak elkartuko dituela orain arte uste izan den baino estuago, gainera. Euskal Herriaren hegoaldeko hilerrietan aur­kitako armamentuek baiezta­tzen dute hipotesi hau.

Apaingarriak eta lanabesak

[aldatu]
Beirak

Urritasuna argibide historikoetan

[aldatu]

Euskal Herriaren historia ingura­tzen duen iluntasun luze eta sakon horrek, artearen alorra ere uki­tzen du erromatarren mundutik erromanikora izandako iragaite aldi horretan.

San Isidororen berrien arabera, bisigodoek 466an, Iruñea, Zaragoza eta beste hiri ba­tzuk menperatu zituzten; Tourseko Gregoriok dio, Childeberto I.a, Armonikako jaunak eta Clotario I.a, Austrasiako jaunak Pirinioak zehar­katu (511‑561) eta Iruñea atzeman zutela. Beste berri emaile baten arabera, Chindasvinto tronuratu zen Iruñean 642ko apirilaren 7an.

Zehaztasunez ez dakigu Euskal Herrian mende horietan zein gobernu politikorekin bizi izan zen eta zenbaterainokoak ziren bat bestearen atzetik etorritako merobingioen berriemaileek ida­tziriko eraso eta gerren arrakasten ondorioz­ko kokapena eta euskal lurrean frankoen edo bisigodoen aginpidea politikoa.

Azal­tzen denez, germaniarren erasoen ondorenetan, an­tzinako izenda­tze bereizgarriak barduloak, karistioak eta autrigoiak desagertu eta berriemaileek Baskoiez eta Baskoniaz besterik ez dute hitz egiten. Iruñeak bere baskoien hiriburu izaera gorde­tzen duela, eta bisigodoen aldian, go­tzainaren egoi­tza izan zela ere azal­tzen da, zeren Toledoko kon­tzilio ba­tzuetan bere go­tzainen sinadurak azal­tzen dira. Agian, egunen batean ar­keologia erromanizazioko aztarnetan dena bezain emankorra izango da fran­ko‑bisigodoen aldien aztarnetan, miaketa kanpainak jarrai­tzen baditu behin­tzat.

Hondar arkeologikoak

[aldatu]

Argarayko hilerria

[aldatu]

Argaray herrian –Iruñearen zorupea, egungo zezen-plazatik gertu– bisigodoen hilerri bat aur­ki­tzean, bisigodoen ala agian frankoen eskulangin­tzako lan ugariren aurkikuntza ekarri zuen: 18 gerriko-belarri eta plakak, denak ere bron­tzez­koak eta penin­tsulako bisigodoen hilerrietan jada ezagutzen direnen an­tzeko samarrak ba­tzuk; bi orratz puska, bron­tzez­ko bi besoko, sei belarritako eta zilarrez eta bron­tzez landutako hogeiren bat eraztun[19], eta arma pila eder bat, aiztoak, lan­tzak eta gezi muturrak:[20] garran­tzi handikoak ar­keologoaren­tzat, baina ez hainbat arte historialariaren­tzat, nahiz eta ukaezina den eder­garritarako pieza hauetako ba­tzuen gustu estetiko nabaria apaingarri geometri­koetan.

Jatorriari dagokionez ar­keologoen ustez, laburtuz esan daiteke, “hamaika gerriko-belarritatik seik Pirinioetako iparraldera igor­tzen gaituzte, oker handirik gabe, eta beste bost, berriz, penin­tsulako ehorzte-testuinguruetan sarri ematen direnetakoak dira. Hala ere, deigarri egiten da Iruñean bisigodoen eta hispa­niar‑bi­sigodoen toreutikako ezaugarriak dituen alerik ­ez azal­tzea”.[21]

Blas Tarazenaren ustez, Nafarroa bisigodoari dagokiona dira Arronizen aur­kituriko gerriko-belarri bat eta Gastiaingo[22] apaingarri aztarna ba­tzuk.

Nafarroako hiriburua erromanizaturiko hiria izanik, eta hainbatean gudaroste eta bisigodoen aldetik txikitua izan bazen ere, guztiz arraro eta etsipengarria egiten da, Katedraleko ar­tzapez­pikutegiko zoruetan eginiko miaketetan, IV. mendeaz geroztikako geruza mailarik, hau da, Erromatar Inperioaren az­kenalditik lehenengo katedral erromanikoraino tarteren bat ez egotea. Argi dago, ohar honek ez du adi­tzera eman nahi, V. eta X. mende artean leku honetan hiri eraikun­tzarik izan ez zenik, baizik eta aldi horri zegoz­­kion geruza mailak sun­tsituak izan zirela katedrala eraiki­tzeko lurra berdindu zutenean”.[23]

Gorosko kobazuloa

[aldatu]

Bisigodoen tankerarik eman izan zaie, jakina, Nafarroatik irten eta Arabako Otogoinen Goros deri­tzan kobazuloan aur­kituriko gauza ba­tzuei. Gaur egun Arabako Ar­keologia Museoan daude. Euskal lurrean aur­kituriko mota horretako objektuak hain gu­txi izana az­pimarratuz eta horrexegatik historialariaren­tzat garran­tzia nabarmendu nahiez, Pedro de Palolek jardun zuen beraien deskribapena eta balorapena egiten. Badira hainbat gauza, baina denen artean ikuskizun handiena gerriko baten krisketak sortu du, zaharberritu denean, bere kalitate tekniko eta estetiko izugarria azaldu baitzaio. Hispaniako bisigodoen artean jakituna den honen deskribapena itzul­tzeak balio du; krisket honek 105 mm ditu luzean eta 35mm zabalean, lirio baten egiturako profila du eta VII. mendeko hispaniar-bisigodoen ostilamenduetako pieza jatorra da:

“Gerriko-belarri artikulatua gorde du, baita, bere hor­tza ere. Harridura sor­tzen du krisketaren xafla aurrealdeko azala estal­tzen duen urre eta zilar damaskinatu apainketa ederrak. Teknikoki, burdinaz­koa da pieza, eta apaindutako alderdiaren gainean bron­tzez­ko xafla bat dauka, berde koloreko herdoilarena. Ez­kutuan azal­tzen da bi orein ala orein bat eta otsoa ala zakurra erdialdean marrazturik dituen burdina, eta piezaren muturreko gingil biribilean beste haragijale bat.

Gainera, animalia hauek zilarrez­ko hariz eta urre kalkoa itsastean lorturiko marra zuriz apainduak daude, damaskinatu teknikaren bidez. Horrela lorturiko apainketa da marra soil baten bidez elkar­tzen diren trokelez­ko zir­kuluz inguraturiko er­tza eta orein bat duen erdigunea; aurrealdean gainera, hegal antzeko bat du. Gure iritziz, ez da garai bereko franko edo burgundiar artean hain arrunki azal­tzen diren eta VII. mendeko hispaniar‑bisigodoen lantegietan hainbesteko eragina duten kanila horietako bat. Orra­tzaren atzealdean, gingil biribil batean, salto egitera doan lauoineko bat azal­tzen da, hau ere zakurra agian, eta bere az­pian damaskinartuak txori-hegal an­tzeko marraz­kiak ditu; baina, toki horretan bertan piezak duen itxurak ez digu uzten gai hau erabat ezagu­tzen”.[24]

Kobazulo horretan bertan aur­kitu da, halaber:

  • burdinaz­ko aizto bat, mutur batean buka­tzen den angeluzuzeneko orria eta kirten zatia duena, luzean 145 mm eta zabalean 22 mm dituena,
  • eta horrekin batera 145 mm‑ko aiz­kora, luzean 102 mm‑ko aho indar­tsua eta beso luzea eta ahoaren bestaldeko tutuaren luzamenaz kirtena estalia duena.
  • aihotz oker bat bada, bi aldetan aho-biko zorro­tza duena, 220 mm da bere gehiengo luzera eta 65 mm-koa zabalera.

Aipaturiko gerrikoaren krisketari buruz, hispaniar‑bisigodoenetatik gordetakoetan, teknikoki honen an­tza duenik ez da ia ezagu­tzen eta, oro har, guregana ez da iri­tsi hispaniar lantegietatik datorren damakinaturiko burdinazko piezarik. Teknika hau frankoen eta burgundioen artean sarritan erabiltzen zen.

Baina, merobingiar eta burgundiar eragina dela pen­tsa badaiteke ere, Pedro de Palolen ustez, Goros kobazuloan aur­kituriko piezak, lehendik jada ezagunak diren beste piezen an­tzagatik, zalan­tzarik gabe hispaniar jatorrikoak dira, eta VII. mendearen bigarren zatikotzat hartu behar dira. Aldi baterako izaera duen lurpera­tze batenak lirateke eta ez ehorzketakoak.

Beste zenbait objektu

[aldatu]

Arabako Ar­keologia Museora bisigodoen eskulangin­tza­ko beste zenbait objektu iri­tsi ziren ustekabeko aur­kikun­tza batetik.[25] Tutu motako makilari kateaturiko erronboidez­ko orria duen bi lan­tza mutur, aizto bat, ferra zati bat eta beste gerriko-belarri puska bat dira.

Azuako oskulatorioa

[aldatu]

Garai bateko Azua herrian, hau ere oso ustekabean oskulatorio bat aur­kitu[26] zen, berant erromatar eta bisigodo munduan noizbehinka azaltzen zen pieza horietako bat, aldaretik eliztarrei eukaristia[27] ospakizuna buka­tzean benedikapena emateko erabil­tzen zena; beste hainbat interpretazio ere eman dira; batzuek jentil jarduerako­tzat jo­tzen dute, kuttun gnostikotzat beste batzuek. Gure kasuan, ale oso bat da, 8,6 cm-ko luzerako haga­txo edo makila eta 0,35 m-ko ebakidura duena, ohiko biribila mutur batean eta, bestean buruz buruko bi uso oso estilizatuak dituela. Bron­tze urtuaz egina da eta 13,1 gramo pisa­tzen du. H. Zeissen[28] lanean gai hauetako asko azal­tzen da erregistraturik.

Mañariako ospakizunetako pi­txarra

[aldatu]

Iñurrietako marmol-harrobiko kobazuloetako batean, Biz­kaiko Mañarian ospakizunetako pi­txar­txo bat agertu zen eta gaur egun Bilboko Arkeologia Museoan dago. Orain­tsu egin zaion zaharberri­tzeak ongi kanporatu du erdiko apaingarriaren gaia: koskadun zuztarra, hun­tz-hostoak eta zin­tzilikarioak txandatuz dituela, hori guztia bi uztai paraleloen arteko mar­koan sarturik eta pi­txarraren bira osoa inguratuz. Hauek dira bere neurriak: altueran, 16,60 cm; ahoaren diametroa, 5,20 cm; oinarriaren diametroa, 5,80 cm; diametrorik zabalena: 6,30 cm.

Nahiko ale ezagu­tzen diren hispaniar‑bisigodoen mota arruntekoa da eta bibliografia[29] ugariko gaia izan da. Palolen iker­keta sakonaren ustez, on­tzi hauen tradizioa ekialde mediterraneoa da; Espainiara Italiatik barrena iri­tsiak izango ziren, penin­tsulan lantegiak falta ez baziren ere. “Beroien funtzioari buruz­ko hiru hipotesi hartu dira kontuan: bataia­tzeko erabiltzen zirela, patenarekin batera eukaristiako arte higigarriaren sailekoa dela, eta apaizgin­tza sakramentuan erabili ohi zela”. Bere kronologia 680tik mozarabiarren aldira arte heda­tzen da.

Mañariako alea, L. Garcia Valdésen ustez, tipologiari dagokionean, bigarren taldeari darraio –I.go mota–, eta galdaketaz eta pika­tzez lor­tzen da La Horadada (Mave) kobazuloko alearen antzera. Haren edergarritasuna, espazio libreetan, zin­tzilikario eta huntz okerduraz­ko oinarriz­koa, Palolek liturgiako bron­tze hauen apaingarrien­tzat izendaturiko V. motakoen artean kokatu behar da. Kronologikoki zaz­pigarren mendeko bigarren erdian edo agian beranduagokoan kokatuak daude.[30]

Bi hilerri

[aldatu]

Duela gutxi, euskal ar­keologoak, berant an­tzinaro eta goiz Erdi Aroako aztarnen gabezia seta­tsuaren aurrean nolabait akiturik zeudenak, euskal lurraldeetan azaldutako beste bi hilerriren aur­kikun­tzek biziki harritu eta poztu ditu; hauek dira aur­kikun­tzak: Buzaga (Elortz, Nafarroan) eta Aldaieta (Nanclares de Ganboa, Araban).

Bi hilerri hauek VI. mendearen az­ken hamar­kada eta hurrengoaren hasierako datakotzat har daitezkeela dirudi.

Buzagako hilerria

[aldatu]

Iruñetik 13 km‑tara dagoen Buzagako aur­kikun­tza ustekabekoak, 1986.go otsailean, ar­keologiari, mota askotako lan­tza mutur ugari, “scramasax” (aho bakarreko ez­pata) zenbait, bi sastagai, hogeiren bat aizto, gezi mutur ba­tzuk, zaz­pi gerriko xafla, mota anitzeko krisketa asko, eta beste ostilamendu eta apaingarritako gauza asko ekarri dio. Aldi historiko horretatik, zalan­tzarik gabe, azaldutako armamentu ugariak eta ipar Pirinio aldekoak izateak kezkatu ditu gehien ar­keologo eta historialariak.

Aldaietako hilerria

[aldatu]

Buzagako hilerria azaldu eta urtebetera beste bat agertu zen Arabako lurraldean, Nanclares de Ganboako Aldaietan. Gudako ostilamendu ugari duenez, “Penin­tsulako bakar”tzat har daitekeen ehorzketako biltegi handi bat da[31]: Hauek dira ostilamenduak: 40 lan­tza mutur baino gehiago, mota askotakoak, ba­tzuek egoera bikainean gordeak; aiztoak, gerrikoen krisketak, gerriko-belarri zilarrez­ko eta bron­tzez­koak, ez­kutu‑formako orra­tzak, bron­tzez­ko ezar­kinak, orra­tzak, eraztunak, anbar aleak, beiraz­ko edalontziak, zeramikaz­ko on­tziak eta abar.

Ar­keologoek ustez, Aldaietan lurperaturiko gizakien etnia eta kultur izaerari buruz okerrik gabeko jarrerak har­tzeko garaia oraindik ez bada iri­tsi ere, “harrigarriz­ko eta ez ohiko arma pila horrek, bisigodo eta hispano-bisigodoen hilerrietatik urrutiratu egiten ditu, zalan­tzarik gabe, hilerri hauek ehorz­ketako ostilamenduez umezurtz azal­tzen baitira; ai­tzitik, merobingio mundura gerturatu egiten dira, hauetan azal­tzen baitira gudako armak ondoan dituzten gizonez­koen ehorz­ketak”.[32]

Ohar egokia

[aldatu]

Dena den, gure ustez, Araba eta Nafarroako hilerrietan aur­kituriko armen teknika eta estilistika bertsuaren aurrean eta ipar Pirinioetakoekin ahaidetasun nabarmena dutela-eta, gogora dezagun M ª Anjeles Mezquirizek Iruñeko hilerrian aur­kiturikoez eta penin­tsulan aur­kituriko gainerakoen egitura eta forma –pi­txar­txo eta el­tze– oso an­tzekoak dituzten zeramikei buruz egiten duen oharra: “Etniari buruz­ko ikuspegi batetik, hilerria beste herri batekoa bezala hartu behar­ko da, Baskoiena bezala agian, zeren eta beren ostilamenduetan Pirinio Iparraldeko eraso­tzaileek ekarritako gaiak edo behin eta berriz Iruñea menderatu nahi zuten bisigodoenak azaltzen baitituzte, eta ukaezina baita Gaztelako hilerrietan hainbesteko batasuna duten materialen eta hemen aipa­tzen ari garenaren arteko desberdintasuna”.[33]

Bakartegi bisigotikoak

[aldatu]

Hispaniako geografia osoan Bisigodoen bi mendetako aginpidearen inolako ar­kitektura zibileko arrastorik ez da geratu. Gur­tza kristauari eskainitako eraikinak aldiz, badira dozena eder bat, osorik ala zatiren bat azalduz joan ahala zaharberritu direnak, Gaztela, Galizia, Andaluzia eta Lusitaniako (egungo Portugal) lurraldeetan barna bikain samar gorde­tzen direnak: San Juan de Baños, San Pedro de la Nave, Santa Comba de Bande, Quintanilla de las Viñas, eta abar.

Nolabait ere urria den azaleko ar­kitekturaren ondoan, ikusgarria da benetan bisigodoen garaiko zenbat kobazulo, natural edo artifizial, hispaniar geografia osoan zehar aur­kitu izan direnak beren biztanleen bizimodu erlijiosoaren kokaleku izanak. Mota horretako ingurune berezi horrek eta bisigodoen garaiko bakartegi modu horren ugaritasunak bidez­ko arreta biztu die ar­keologo eta historialariei. Hai­tzetako bakartegiak. Euskal lurralde honen barruan, bakartegi hi­tzak berak bat‑batean eta lehenengo aldiz kristauen ideien munduan sar­tzen gaitu. Euskal Herrian kristautasunaren sarrerari buruz hurrengo kapitulu batean hitz egingo dugu. Oraingo honetan, bisigodoen edo goiz Erdi Aro arreko bakartegiez hitz egiteak ez du Euskal Herrian kristautasunaren erabateko sarreraren datari buruz­ko ezer aurreratzen.

Bada hemen egiaz­korik: Hispaniako geografia osoan, euskal lurra da beharbada, goiz Erdi Aroko eta bakartegietan hai­tzetako ar­kitektura ugariena duen lurraldea. Gaur­ egun Arabako probin­tzian ematen den gertakaria da bereziki; hain zizen ere, Gaubeako eremuetan: Uribarri Gaubea, Tobillas, Corro, Pinedo, Quejo,... eta Trebiñun: Markiz, Urarte, Laño eta Albaitan.

Hai­tzuloetako ingurune honen iker­keta joan den mendea iri­tsi arte ez zen aztergaitzat hartu izan. Ar­keologia eta historiarekiko arreta piztea dela-eta, zenbait idazlek hai­tzuloetako bakartegien iker­keta sistematikoaren deskribapenari ikuspegi askotatik heldu izan dio, besteak beste, ar­keologia, erlijio eta arte ikuspegitik. Aldiz­karietan argitaratu diren lan monografiko ugariez gainera, doktorego-tesiak eta taldekako ikerlanak argitaratu izan dira, bai metodologia eta bai lan gaiaren hedaduragatik nabarmenak, zeren eta ba­tzuk egungo Euskal Herriko esparru zeha­tzera mugatuak baitira eta beste ba­tzuk, aldiz, beren iker­ketako esparrua geografikoa inguruetara zabal­tzea nahiago izan dutenak. Zabal­tze hau guztiz ulergarria da, oraingo muga politikoez haratagoko eskualde bateko tipologia marraztu nahi duen iker­tzailearen­tzat.

Kobazulo hauen kronologiari buruz, berriz, zer esan? XX. menderen lehen erdira bitartean, iker­tzaileak, gure historiaurrea zien­tzietako itzal handiko hiru maisuk, hala nola, Aran­tzadi, Barandiaran eta Eguren horien jatorria honako aro hauetan kokatzearen aldeko agertu ziren: historiaurrean, Neolitoan eta erromatarren aldia artean. Bisigodoen jatorria, 1955.ean, Iñiguez Almechek[34] azpimarratu zuen, eta ordutik indarra hartu du iri­tzi honek, betiere, kobazulo hauek ondorengo aldietan ere okupatuak izan zirela onartuz; horrek kronologia zehaztea zaildu egiten du kasu jakin bakoi­tzean.

Gure begirada, egungo Euskal Herriko kobazulo artifizialen gainean koka­tzen da, zuzen zuzenean; baina, delako eraikuntza horien eragilea kristau erlijioaren elkartea zela eta hitz egiten ari garen aldi hauetan Euskadiz gaindiko mugetatik aurrera euskaraz egiten zela gogoan hartuz, uste dugu Gaztela, Aragoi, Kantabria, eta bereziki Errioxan dauden an­tzeko bakartegien aipamena egitea ez dela lekuz kanpokoa. Kukulako bakartegien gunea

Errioxan diogu bereziki, hain zuzen ere, han –Donemiliaga Kukula monasterioan–, bilatu behar dela uste baitugu Hispania iparraldean bakartegien gertakariak ezagutu zuen bizi­tza ireki eta abera­tsaren muina.

Aldiberekotasun esangura­tsua da jakitea, Euskal Herrian zehar hedatu zen bakartegien inspirazio-iturrien agiriak izateaz gain, euskara ida­tziaren lehen hastapenak agertu diren tokia eta Liebanako Dohatsuaren arte miniaturarik zaharrenetariko ba­tzuk egin zireneko lekua ere badela Donemiliaga. Honek esan nahi du, nolabait ere, Errioxaren bihotz horretan begizta di­tzakegula euskal adieraz­pidearen lekuko zaharrenetako ba­tzuk: hiz­kun­tzan, ar­kitektura eta pinturan.

Zaragozako go­tzain San Brauliok bere Vita Sancti Emiliani lanean, santu bakarzalearen herio­tza baino mende bat gerorago, bere erretirorako hautatu zuen lekua izan zela esanaz ida­tzi zuen. Monasterioak, historia eta artearen aldi normal guztiak ezagutu zituen eta etenik gabe ziur asko, besteak beste, bisigodoen otoitz‑le­ku bat, mozarabiarren beste bat eta erromatarren hirugarren bat ere izango baitzen.

Susoko Donemiliagako kobazulo artifizialak, hareharri naturaletako hu­tsuneetan zulatuak, bi solairutan antolatuak daude, lekunerik zabalena behekoan dagoelarik. Bat‑bateko eraisketak zirela eta, mendeetan zehar egin zaizkion ondoz ondoko handi­tzeak direla eta, bakartegia izanikoa lekaime-etxe bihur­tzeak ez du zeha­zki bisigodo garaikoa dena ziurtasunez identifika­tzen uzten, zori­txarrez. Kobazulo gehienak bizitokiak izango ziren. Goiko solairuan, korridore batera irekiak dauden hiru ganbera bereizten dira. Desberdinak dira hirurak; hiruetako batean, txiki­txoenean, aldare­txo bat jarria da berriki; ate bakarrekoa da. Beheko solairuan, bi kobazulo daude, otoitz-leku izanak agian. Bi eliza elkarren ondo-ondoan izatearen zergatiari nahiko argirik aur­ki­tzen ez zaion gertaera hau euskal lurraldeetako beste kobazulo artifizialetan sarri ikusten da.

Bi ate izan zituzten Hegoaldera, baina ez dira gorde aurrealdera irekiak. Ekialdekoenak, “egoki norabideturiko aldare­txo bat du hu­tsarte batean, hargin­tzako erdi-puntuko ar­ku­txo bat du apaingarri, berregina da dirudienez. Otoitz-lekuaren zorua ia karratua da eta sarrerako bere ar­kua da elizaren zatirik bisigodoena eta honek kobazuloen data jar­tzen lagun­tzen du”.[35] Hai­tzuloko beste kapera luzexka da, hu­tsar­teko aldare hirukoi­tza du eta bere aurrean Do­nemiliagaren hilobi hu­tsa dago, Yusoko monasteriora erlikiak eraman zirenean egina, beharbada. Badira beste hu­tsarte ba­tzuk ere, hasieran logelak izango zirenak baina gerora ehortz- lekuak izatera iri­tsiak.

Arabako bakartegiak

[aldatu]

Bakartegien gertakari hau, beharbada, Donemiliagatik arabar lurraldeetara hedatua izatearen iri­tzi berekoak gara. Najerilla eta Iregua ibarretako kobazulo natural eta artifizial ugariak eta Valvanera, Naxera eta Albelba monasterioen inguruan mendeetan zehar bizirik dirauten tradizio eta elezaharrek errazten digute, arabar lurraldeetako hai­tzulo izugarri hauen alderako bidea.

Hain zuzen ere, esan dugun bezala, Arabako kobazuloak beren artean, bi gune desberdin samarretan sailka­tzen dira: Trebiñukoak eta Gaubeakoak.

Trebiñun

[aldatu]

Bisigotikoa nabarmenagoa eta ugariagoa dela dirudien Trebiñutik has gaitezen.

Laño

[aldatu]

Bolundia ibaiaren ez­kerraldetik Laño herrixkarantz doan bidean gora igoz, errepidearen alde banatan zulaketak dituzten kareharrizko bi hai­tzez uztaituriko ibar baztertu batean sar­tze gara. Eskuinaldekoak, ibaiaren ez­ker er­tzekoak, Las Gobas izenez ezagutzen dira; ez­kerraldekoak Santor­kariako kobazuloak dira.

Las Gobas

[aldatu]

Las Gobas[36] deri­tzan guneak, Santor­karian baino hobeto gorde denak, dozena bat kobazulo ikusgarri ditu.

Lehengoa eta Dotora (dotorea) euskal izenez ezagu­tzen dena, zoru eta sabai irregularrak dituen gela bakar bat da. Angeluzuzenez­ko er­tza duen ate batetik sar­tzen da bertara, eta hiru hilarri daude gordean: bi lurrean daude eta an­tzinako eserlekua zen tokian hirugarrena. Lurretik metro gu­txira zulaturiko bi kobazulo­txo txikiren zoruan ere, hilarri batzuk ikusten dira, lurrean ba­tzuk eta beste bat angeluzuzen moduan horman zulatua.

Hiru hu­tsarte horietatik hurbil dago kapera edo elizatarako balio zuen kobazuloa. Gu­txi gorabehera, luzean 8 m baino gehiago eta zabalean 3 m dituena, bere jatorrian eliza nagusiaren oinarrikoa izango zen, absidea, kon­tra‑ab­sidea eta alboko aretoa zituena. Behera etortze batek, ia habearte osoa eta horman zehar doan hai­tzean tailaturiko eserlekuaren zati bat eraman zituen. Lurrean zulaturiko hilarri bat dago. Agian harrigarriena kanoi‑ganga ar­kuduna da, elkarren artean oso gertuko eta azaleko inposta soil batetik abia­tzen dena. Absideak, berriz, ultra zir­kuluerdi-formako zorua duena eta oskolez estalia jatorrian, badu oraindik osoko aldarea (0,65 x 0,38 m) hormari itsa­tsia 0,95 m-ko altueran. Bertara, gaur egun oso gaiz­ki gordea den garaipen‑ar­ku bat zehar­katuz sar­tzen zen, bi eskailera maila igoz. Kontra‑absidea ia osorik desagertua da baina, ultra zir­kuluerdi-formako oinarria zela ikus daiteke. Horman, gangaz estaliriko alboko aretora doan hu­tsarte angeluzuzen bat dago. Areto honen zoruan bi hilarri ikus daitez­ke eta beraren iparraldean, lurretik 0,50 cm‑ra harriz­ko aulki bat (etzaun­tza?). Absidearen ondoan, ia irakurri ezinez­ko idaz­kun bat agertzen da eta absidean bertan, ebakidura finez marrazturiko guru­tze latindar bat.

Lañora jarraituz, aurrekoaren an­tza apur bat duen beste kobazulo‑eliza bat dago: lau angeluko oinarria, abside bikoi­tza eta alboko aretoa. Zoruan zor­tzi hilarri zulo daude, neurriz handiak ba­tzuk. Absideak eta kontra‑absideak ultra zir­kuluerdi-formako oinarria dute, eta labe ganga, aurreko elizaren antzera. Garaipen ar­kuaren alde banatan ere horma‑zuloak ikusten dira, eta iparraldera begira, lau angeluko oinarria eta kanoi-ganga duen alboko areto bat du.

Eliza honek garran­tzi berezia du, ia idazkun guztiak aurrealdeko horman, absidearen alde banatan eginik daudelako; kristau ida­tziak dira, krismoi bat aurrean dutenak baitira, eta santuen izenak adierazten dituzte: Atanasio, San Primitivo..., eta orate pro me lectores... eta an­tzeko otoitz eskariak. Beste adieraz­pen ba­tzuk ere ikus daitez­ke, beharbada sinbolikoak: giza irudi bat, lauoineko ba­tzuk, hegazti bat eta abar.

Aurreko horien ondoan badira beste sei kobazulo ere; antza denez, bizitoki izanak. Ez gara horien aipamena egiten geldituko, ez baitute ezer bereizirik azal­tzen. Denek dute lau zoru angeluzuzena, irregularra duen batek izan ezik; sarbidea ere bai. Sabai lauak dituzte, ganga bat izan ezik, kanpoaldera zenbait zulo dituztela; hormetan zuloak dituzte, me­txinalak eta artekak, espazioa zatitan bana­tzeko, eta ia beti zoruan hilobi zulo handiak.

Santor­karia

[aldatu]

Ibaiaren bestaldeko hare‑harriz­ko hai­tza zula­tzen duten Santor­kariatara pasatuz gero, beste hainbat zulogune artifizial aur­kituko ditugu. Hauei buruz zenbaki zeha­tza adieraztea ez da erraza; izan ere, espazio zabal ba­tzuk elkarren artean ba­tzen diren kobazulo desberdin gisa har baitaitez­ke, oso egoera desberdinetan gorde dira.

Oinplano basilikala duen eliza bat nabarmen­tzen da besteen artetik, aurrez aipaturiko Gabaskoen an­tzekoa, sabai jai­tsi batez estalia. Abside bakarrekoa da eta oinarria zir­kular soila da. Baditu bere hu­tsarte txikiak, aulki edo esertoki luzea, alboko aretoan landutako horma‑zuloak, eta zorua ia osorik okupazen duten hilobi-zuloak.[37]

Bada beste kobazulo bereziki bi­txirik, oso estua izateaz gainera, har­kai­tzetik ia‑ia zin­tzilik dagoen bat, barrura sar­tzeko ere modurik ikusten ez zaiona. Haren espazioa hilarri batek estal­tzen du ia osorik; horregatik pen­tsa­tzen da ez dela bizitoki bat, hilarri bat baizik.

Santor­karia mul­tzo harrigarrienaren zati moduan hartu daiteke hilobi-kobazulo­txo hau, bere gertutasunagatik; Monreal Jimenok deskribatu aurretik honela izenda­tzen ditu bere osagaiak: sarbidea goian eta bi areto dituen kobazuloa; hiru aretok osa­tzen duten kobazulo korapila­tsu eta zahar­kitua; desagerturiko kobazulo apal beten hondar formarik gabeak; oso goian zin­tzilikaturiko kobazuloa, eta az­kenik eliza (?) mul­tzoa, sarrerako aretodunak. Korapila­tsu izendaturiko kobazuloa, horrexegatik eta bere zabaleragatik eliza baten ideia iradoki­tzen badu ere, ez da erraza horretaz ziurtasunez kontura­tzea. Hirugarren bizitokiagatik aukera gehiagorekin gauza bera baieztatu da: gur­tza leku baten berez­ko zenbait liturgia-gune bana­tzeko erabil­tzen diren mailen bereiz­keta dirudien. Hala ere, kobazulo hauek sakonki aztertu dituztenen artean ez dago batasunik, gune sagaratua izan zitekeenari buruz­ko iri­tzietan; izan ere ez da harri­tzekoa, guztiak ere zein egoera zahar­kitu eta osatugabean dauden ikusita. Esan dezagun, gainera, hilobi-zuloz ia estaliak direla zoru guztiak, kanoi erdiko eta labe-gangak ikusten zaiz­kiela, baina Gobasetan ez bezala, ez da kontra‑abside eta ferra-ar­kuen arrasto nabarmenik.

Albaita

[aldatu]
Montico de Charratu
[aldatu]

Lañotik iparralderantz igoz 10 km egin baino lehen iristen da Albaitara eta, han, bi kobazulo mul­tzo bisita daitez­ke: ia guztiz desegina dagoen Sarra­txoko kobazulora eta Montico de Charratura, Joxe Migel Barandiaranek[38] behin eta berriz­ko kanpainatan aztertu eta Mesolitikotik hasi eta aldi bisigotikora arte erabiliak izan zirelako ziurtasunera iri­tsi zen kobazulo artifizial mul­tzoekin. Bost kobazulo dira, bata bertan bizi­tzeko modukoa ez dena, eta bi elizak dira, ezaugarri arruntak dituztenak, habearte angeluzuzena, absidea eta kontra‑absidea, burualdeko bukaera oinarrian ferra joera duena, aldare prismatikoa, alboko aretoa, hilobiak, hegoalderako ateak, eta abar... Kobazulo horien azter­keta laburtuz Monreal Jimeno irakasleak dio: “Az­ken batean, ez da ikusten Las Gobas mul­tzotik bereizten dituen ezer, alderan­tziz, berdin­tzen duten asko, hurbiltasuna barne; horregatik bisigodoen garaiko kronologia dutela esan daiteke, auzoko dituen Las Gobasetakoak hain zehaztua dutena”.[39]

Faidu
[aldatu]

Albaita eta Laño herrietatik kilometro gu­txira, Trebiñuren hegoaldeko marran aur­ki­tzen da Arabako Faidu herria. Handik Lagranerako bidea hartu eta beste kobazulo mul­tzo deigarri bat aur­kituko dugu. Haitzeko Ama da zalan­tzarik gabe deigarriena. Hiru mailetan –Monreal Jimenok bostetan bana­tzen ditu– dauden hu­tsune zabal pila da Haitzeko Ama.

Horietako bi mailatan, oso ageriko liturgia espazioak daude; lehenengoan oraindik ospa­tzen da gur­tza katolikoa. Eliza barnea bakarra da, zabala eta ez­ker hormaz erregularra; atzealdean etenik gabeko horma dago. Estalkia kanoi erdikoa da eta burualdea barnealdea baino estuagoa, baina sinesgai­tza dena, altuera berekoa da. Bi areto daude, bata buru aldetik gertu, barnealdearen maila gainetik halako altueran sarbidea duena eta aldarea erdian; eta beste areto bat atzealdean hilobi handi bat lurrean zulatua duena, gaur egun bataiarria dagoena.

Buru aldetik abiatuta hai­tzean landutako eskailera batetik igotzen da, behekoaren an­tzeko ezaugarriak dituen goiko eliza batera: bi areto ditu –handiena heda­tzen da habeartearen paraleloan–, hilarriak, erlikien­tzako hu­tsuneak eta eliz mahai­txoa, har­kai­tzean landutako aldarea, argitasunerako zulo estuak. Eliza honen bi­txitasuna da burualdearen zir­kuluerdi-formako diseinua, baita habeartearen altuera bera izatea ere, presbiterioaren margo gorria, eta bereziki areto nagusiaren horman zuhaitz erako eskema duen pintura eta elizaren burualdean azal­tzen den gai figuratiboa.

Goragoko maila batean bada beste zulo bat eta honen horman ferra-irudi latz baten grabatua dago eta latinez­ko idaz­kun bat ateburuan, irakurgai­tza den idaz­kera, baina VII. menderaino garama­tzala dirudiena.

Tradizionala izan behar zuen gur­tza modu bat zela-eta denboran zehar aldaketak nozitu dituelarik, ez da erraza gela mul­tzo korapila­tsu honetan bisigodoen garaikoa zer den erabaki­tzea. Nolabait ere, bi elizen kasuen, pen­tsa­tzekoa da bietako bat lekaime-elkarte bati gordea izan zitekeela. Zuhaitz erako pinturak eta goiko gelako idaz­kunak bisigodo garaietara garama­tzate, agian bakartegi bizi­tzatik lekaime-elkarteko bizimodurako igaro­tze aldia da.[40]

San Julian, Kru­tzia eta Loza

[aldatu]

aiduko San Migel mendian, San Julian deri­tzan bi kobazulo osagarri eta xumeen aurrean ez gara geratuko, ez eta mendi hegalean kokaturik eta gertuan dauden Kru­tzia izeneko bi kobazulo­txoetan ere, ez Arabako Loza izeneko herrixkan ere, non eta ez den zenbait hormetan ebakiduraz azal­tzen diren zeinuek izan dezaketen garran­tzi ar­keologikoa azal­tzeko: guru­tzea eta marra zuzeneko beste sinbolo ba­tzuk eta hauen ondoko hiz­kiak, oraingoz ulergai­tzak diren hiz­kiak, Kru­tziako janba baten gainean ida­tzirikoak.

Mar­kiz

[aldatu]

Arabako Mar­kiz aldean (Trebiñuren sortaldean) badira ezaugarri eta mota desberdineko 40ren bat kobazulo.

Askana Hai­tza
[aldatu]

Garran­tziz­koenak, oinetan Santa Leokadiaren parrokia eliza kokaturik dutela, Askana hai­tzean zulaturikoak dirudite. Kobazulo horietako batek sartaldeko horman gorriz margotuak egonak ziren erliebe ba­tzuk ditu, hainbat alditan eginak agian; bi giza irudi eta animalia baten (zaldia?) irudikapenak dira; egituraren zakartasunagatik, irudien propor­tzio gabetasunagatik eta aurrealdeagatik, bai kronologikoki eta bai estilistikoki, oso zaila da sailka­tzen.

Zenbait kobazulo
[aldatu]

Laburtuz esan genezake, Markiz inguruko kobazulo mul­tzo aberats honetan badirela (Salbatoreren kobazuloak, Basoko kobazuloak, Chorrondaren amildegikoak, eta San Juan ermita erromanikoaren gertukoak, nahiz Urarte sailetan kokaturikok), bakartegi txiki hauek, zorua, ferra forma joerakoak ala angeluzuzenekoak eta gangak labe edo kanoi egiturakoak dituzte guztien gainetik. Batek berak ere ez du eliza izateko egitura ager­tzen, nahiz eta ziurra izan eliz­kizunetarako erabiliak izan direla, beren deitura izenengatik, tradizionalki ermitatzat hartuak izateagatik, nahiz han-hemenka ikusten diren guru­tze grabatuengatik eta beste ohar mul­tzoen artean anakoreta taldeen presen­tzia bistaratzeagatik.

Araba aldeko sartaldean

[aldatu]

Araba ekialdeko sail hauetatik sartaldekoetan barna joanez ­gero, Gaubea aldean eta Omecillo sakanean, bakartegi eta bizimodu monastikoaren lekuko diren kobazulo artifizialez osaturiko sare itxi bat aur­ki dezakegu, bestalde agiriak ez dira falta.[41] Arantzadi, Barandiaran eta Egurenek ikertuak izan ziren.[42] Ez gara deskriba­tzen hasiko baina ar­keologoen­tzat talde bakoi­tzak badu bere garran­tzia.

Tobillas inguruko kobazuloetako agiriek IX. mendean berriro erabiliak izan ziren aldira eramaten gaituzte. Corro aldekoetan, “mairuen etxeak” izenekoetan, VII. menderako bazen jada bizimodu erlijiosoa, sarrerako har­kai­tzean zizelkaturiko guru­tzeak adierazten duenez. Pinedoko lekaime-bizimoduari buruz­ko agiriak, gogora ekarrarazten dute kobazuloak X. mendeko bere monasterioen lehenengo bizi-ingurune izan zirela.

Valpuesta, Quejo eta Villanueva de Gaubea kobazuloen an­tzinakotasunari buruz an­tzeko zerbait esan daiteke, Goiz Erdi Aroko zeramikak azaldu direla eta.

Baskoien lurraldeetako beste zenbait kobazulo

[aldatu]

Baskoien lurraldeetan Goiz Erdi Aroko fenomeno trogloditaren informazioak, osoa izatekotan, Ebro ez­kerraldeko erriberetan kokaturiko hainbat kobazuloren berri eman behar­ko luke. Badira Errioxakoak, Kantabria eta Ausejo, eta nafar udalerrietakoak, Lodosa, Cárcar, Andosilla, Lerín, San Adrián, Falces, eta abar.

Hautako ba­tzuk historiaurrekoak izan litez­keela ere pen­tsatu izan da; beste ba­tzuetaz, aldiz, Berant Erdi Aro aldean berriro erabili zirela bistakoa dirudi. Badira osorik goitik behera eroriak, baita ezinez­ko sarbidea duten tokietatik zin­tzilikatuak ere. Ebro erriberan barrena ematen den ugaritasuna eta sakabanaketa da deigarriena, eta baita elizarik ez izatea eta erabilgarritasun zehatz bat adierazten duen ezaugarririk ez izatea ere, benetako bakartegien izaera zalan­tzan jartzerainokoa.

Laburpena

[aldatu]

Atal honetan euskal lurraldeko Goiz Erdi Aroko bakartegiei buruz az­pimarratu dugunaren laburpen bat eginaz, eta bakarlarien bizitokiko gelak alde batera utzita, ar­keologoek eta alor honetako iker­tzaileek aur­kitu dutena nabarmen­tzea axola zaie arte historialariei, alde batetik, lur gaineko eraikun­tzetan mendeetako tradizioa duen ereduetan oinarriturikoa eta, bestetik, kristau ar­kitektura handiaren historian lekuko eta sor­tzaile izan eta izaten jarraituko duen eliza arautegi bati eran­tzuten dien gur­tzatoki edo har­kai­tzetan zulaturiko gela hauetaz aur­kitu dutena.

Egin berria dugun laburpen motz honek, Euskal herriko Goiz Erdi Aroko aldian hai­tzulo erlijiosoak asko direla erakusten du, baina gehienak egoera penagarrian aur­ki­tzen dira, gaur egun otoitz- eta gur­tza-leku izateko moduan nahiko zaharberrituak izan diren ba­tzuk izan ezik.

Horien erabilkortasunari buruzko xehetasunetan berriz erabateko ilunpean aurkitzen gara; izan ere, inolako ostilamendu eta ondasun higikorrik ez dutelako eta honek zenbait gairi buruz­ko ziurtasunik eza adierazten duelako. Gainerakoan, hipotesia besterik ez: delako eliza hauen egitura eta historiako agirietan ongi azal­tzen den bisigodoen liturgia zeha­tzaren arteko uztar­ketarena.

Kanpoaldekoari buruz, ibar baztertuetan kokatuak badira ere, ez daude ibaietatik eta erraz lo­tzen diren ibilbideetatik urruti, nahiz eta bakar­kako eta agian behin- behineko eginkizuna zuten bakartegiak, “zin­tzilik” diren sarbide zaileko kobazuloak izan.

Tipologia

[aldatu]

Euskal bakartegien barruek nahikoa eredu bateratua dute:

  • zoru angeluzuzena, absidea, eta askotan kontra-absidea –Afrikatik zetorren kristau­tze bisigotikoaren hastapena, agian– marra zuzen ala makurreko zoru txikia burualdean, ahal zen neurrian ekialdera begira eta aho estu baten bitartez eliza-barnera irekia eta areto nagusia baino goraxeagoko mailan kokatua ohi zena.
  • Burualdetik gertuan, zuloak ikusten dira santutegiaren aurre aldean, errezelak zin­tzilika­tzeko beharbada; askotan errepika­tzen da, burdinazko langen arrastoen ondoan, gunerik sagaratuena isola­tzeko asmotan edo, misterioaren zen­tzu handia duten elkarteetan ematen dena.

Aldarea oso txikia da eta har­kai­tzean landutako harri puska bat izaten da gehienetan, nahiz eta hormatik berezitako mahai modukoak ere azal­tzen diren. Sarritan ikusten dira elizako mahai antzera erabil­tzen diren zuloak eta abside aldean ebakiz eginiko edo erliebez landutako guru­tzeak.

Kobazulo gehienetan ia etengabe ikusten diren hilarriei dagokienez, Araban behin­tzat, uste izaten da bakartegien lehen jatorriaren ondorengoak direla; egituraz berriz, angeluzuzen, trapezoide eta arrauz­karak edo “bainuon­tzikoak” izaten dira; ia inoiz ez dira zuzen-zuzenean giza itxurakoak izaten, beren an­tzinatasunaren seinale.[43]

Idazkunak eta grabatuak. Kronologia da hemen gehien axola izan behar zaiguna: bisigodoen aldian kokatu nahi ditugun ar­kitektura edo lan ikonografi­koak diren ala ez. Eta xede horretan, idazkunak eta grabatuak izango ditugu lagungarri.

Las Gobasetako kobazulo batean ebaki­tzaileen artean bost idazle desberdin, eta garai desberdinetan ariturikoak zirela uste izanagatik, latinez­ko kur­tsiba arruntaren arrasto jatorrak dira, bisigodo klasikoaren aurreko osaketatik hurbil daudenak.

Elkarren artean duten an­tzarengatik –ez nabaria delako, litekeena delako baizik–, Las Gobasko beste kobazulo­txoetako edo Santor­karia, Haitzeko Ama Birjinarena eta Kru­tziakoaren epigrafia zatien bisigodotasunaz hitz egin daiteke.[44]

Bestalde, epigrafikoak ez diren hormetako ebakidurek –giza itxurakoak, zoomorfoak, guru­tze‑formakoak eta bestekoak– ez digute datu gehiegirik ematen zalan­tzarik gabeko data jar­tzeko; baina, sinbolo paleokristauen gertuko sentiberatasuna, bai, iradoki­tzen dute. Kronologia. Buka­tzeko esan dezagun badirudi ar­keologiako testigan­tzak eta datu horiek guztiak –Sarra­txoko sigillata berantiarrak, Los Moros de Corroko Kobazuloari C14aren bitartez data jar­tzea, zenbait idazkun epigrafiko, hai­tzuloetako elizen egitura, beren kontra-absideak eta abar– mul­tzo batean hartuz, VI. mende haserako data nabarmen batera garama­tzatela.

Mahai gainean jarririko zenbait galdera

[aldatu]

Ziurtasun honek ez du esan nahi, historialariaren buruan sorturiko galderari nahiko eran­tzun konben­tzigarri bat emango zaionik:

  • Bakartegi horiek nola sortu ote ziren, errege bisigodoek “baskoi hezikaitz” haiek sarri samar erasotzen bazituzten? Baskoiak eu­tsi eta ziurtatu nahi zituzten muga horiek mar­ka­tzen zituztenak bakartegiak zirela pen­tsatu behar al da?
  • Recaredo aurreko ario menpera­tzaileen presiopetik ihes egiten zuten katoliko taldeen jarduera erlijioso eta kultural baterako ez­kutalekuak ez ote ziren izango?
  • Ez zen izango, bada, V. mendean jada eman zen eta Pruden­tzio calahorratar poetak bere Cathemerinon‑en testigan­tzaren arabera, Calahorratik gertuko elizbarrutiko anakoreten tradizioari bizirik iraunarazteko modua?

Zeren eta, beste ohar argigarriren bat ematen bada –bakartegietako biztanleak, arabiarren erasotik iheska joan ziren anakoretak izan zirela edo–, ondorengo mendeetara joan beharrean gertatuko gara.[45]

Erreferentziak

[aldatu]
  1. Ez da asmatzen eta onartzen zaila, V. mende hasieran gudarosteen etorrerek, barbaroen erasoaldiek, Bisigodoen ex autoritate Romae ondorengo jarduerek eta azken batean, inperioaren boterearen porrotak, hazkunde likidoa prestatu zutela gutxien erromanizaturiko Baskoiak beren fidagaiztasuna elikatu eta barbaroak eta Erromak penintsulan beren aginpidea ezartzeak zuen garrantziaz jabetu eta beren ahalbideen kontzientzia hartu zutela”. J.J.SAYAS ABENGOETXEA, Euskal Herria y los pueblos germánicos. II, Congreso Mundial Vasco-n. Historiako Biltzarra, 1988, I.go libk. 393. or.
  2. P. NARBAITZ, Le matin Basque. (Paris, 1975) 206. or.
  3. J. J. SAYAS ABENGOETXEA, Los Vascos en la Antigüedad. Cátedra Argit., (Madril, 1994), 323. or.
  4. A. BARBERO y M VIGIL, Sobre los orígenes sociales de la Reconquista, (Bartzelona 2. argitalpena.1974) 46. or.
  5. Gaur egungo Arakil ezagutu zen lehendabizi; baina, orain Ebro ibarrean desagertu zen herrialde batez pentsatzen da, Araciel-ez alegia.
  6. Horrela uste du Sánchez Albornozek, mugimendu bagaudiarra nolabaiteko Baskongadatako sakonune aldera baskoiek egin zuten geografia hedapenarekin lotuz.
  7. P. NARBAITZ, O.c., 218. or.
  8. C. SANCHEZ ALBORNOZ, Vascos y navarros en su primera historia. (Madril, 1979) 74-75. or.
  9. P. NARBAITZ, o.c. 225. or.
  10. Horrela, Fredegarioren egiatasuna birplanteatzera iritsiko zen, errege merobingioei VI. mendean zergak ordainduz Baskonia gobernatu izango zuen delako “Franzio Dukea” izana zela baieztatuz. Ikusi gai honi buruz E. LARRAÑAGA ELORZA, “El pasaje del Pseudo-Fredegario sobre el Dux Francio de Cantabria y otros indicios de naturaleza textual y onomástica sobre presencia tardoantigua en el sur de los Pirineos”. Arch. de Arqueología española-n, 167-168 znb., 1993, 177-206. or.
  11. A. BARBERO y M VIGIL, o.c., 14. or.
  12. Baskoi saiatuak Akitaniako gudarosteen akuiluaren eztena izan ziren beti, errege frankoen aginpidearen aurka borrokatzeko. Ikusi agiriak dituen lana, M ROUCHES, L´Aquitaine. Des Visigiths aux Arabiarrs (718-781). Naissance d´une région. (Paris, 1979).
  13. Mende hauetako borrokak honetarako balio izango zuen, baskoiak beren artean biltzen hasteko eta, aldi baterako bederen, izen oneko buruzagien agindupean erasorako eta defentsarako balio zuten gizonak elkartzeko. Eta Akitaniako Dukeek –J.M Lacarrak idazten duenez– Carlos Martel eta honen oinordeko Pipino Motzaren aurrean askeak izaten ahalegindu zirenean, “baskoiak dukeen dinastiako aliaturik leialen eta borrokalarienen artean azalduko dira eta tropa iraunkor eta aukeratuak osatuko dituzte, agintzen zaien tokira joateko prest, udaletako miliziak hirietatik kanpo borrokatzera joateari uko egiten diotenean. Akitaniako Dukerria edo Baskoniakoa, frankoen monarkiaren aurka dauden iheslari guztien babesleku ere izan zen”. J.M LACARRA, Historia política de Navarra. I.go libk., 31. or.
  14. Gasteizko lurpean aurkituriko aztarnarik zaharrenak bisigodoen garaikoak baino beranduagokoak dira. A. LLANOS, Notas breves. Estudios arqueológicos de los orígenes de la ciudad de Vitoria. E.A.A. 3an, 1968, 150. or.
  15. Hainbatean eta halako kontraesaneko kronika eta elezaharrek gogoraturiko borroka sonatu honen interpretaziorik hoberena dela uste dugu Lacarrak utzi digun hau: “La expedición de Carlomagno a Zaragoza y su derrota en Roncesvalles”. Investigaciones de historia navarra-n. (Iruñea, 1983) 17-91. or.
  16. B. ESTORNES LASA, “El Ducado de Vasconia”. V. V.n. Historia del Pueblo Vasco. (Donostia, 1978) I.go libk., 45. or.
  17. A. GARCIA CORTAZAR, “La organización del territorio en la formación de Álava, Vizcaya en los siglos VIII a finales del XI”. El Habitat en la historia de Euskadi. (Bilbo, 1981) 135. or.
  18. M ROUCHES, L´Aquitaine. Des Visigoths aux Arabiarres (418-781). Naissance d´une région. (Paris 1979), 99. or. Ikusi halaber, Baskoien eta Akitaniarren ezagutzari buruzko gure bereizketa honen arrazoi eta ondorioen azalpen zentzuzkoa, J.J. SAYAS ABENGOECHEAren Euskal Herria y los pueblos germánicos. 385-387. or.
  19. Gauza horietan bisigodoen jatorria ez da nabarmena, izan ere, garai hartakotzat hartzen genituen eraztun batzuk, seiluan daramatzaten arabiarren grabatuen arabera, gerorako erasotzaileek hilerriak berriro erabili zituztela adierazten zuen. J. NAVASCUES Y DE PALACIOS, “Rectificaciones al cementerio hispano-romano de Pamplona”. P.V. 37an, 1976, 119. or.
  20. Mª A. MEZQUIRIZ, Necrópolis..., 111. or. Ikusi halaber, A. AZCARATE, “Francos Aquitanos y Vascones. Testimonios arqueológicos al sur de los Pirineos”. A.A.E. 167-168. znb, (1993), 149-176. or.
  21. A. AZKARATE, Ibid.,157. or.
  22. Blas TARACENA, “Epigrafia romana de Navarra”. P.V. 24 znb.an. 1946, 44. or.
  23. Mª A. MEZQUIRIZ, Pompaelo, I, 27. or.
  24. P.de PALOL, “Los objetos visigodos de la cueva de los Goros”. Investigaciones...-en, 26. or.
  25. A. LLANOS, “Descubrimiento fortuito en Guereño (Alava)”. E.A.A. 2an, 1967, 118-119. or.
  26. E. GARCIA RETES, “Un osculatorio en los alrededores del embalse del Zadorra”. E.A.A. 13an, 1986, 291-295. or.
  27. J. FERRANDIS, “Artes decorativas visigodas”. História de España-n (Menéndez Pidal-en zuzendaritzapean) III, España Visigoda, 1940, 699. or.
  28. H. ZEISS, Die Grabfunde aus dem spanischen Westgotenreich. (Berlin-Leipzig 1934) 91-92. or.
  29. P. de PALOL, Bronces hispanovisigodos. I. Jarritos y patenas litúrgicas. (Bartzelona 1950). 65-67. or. Ikusi bibliografia H. VALENTIN D BERRIOCHOA “El jarrito ritual visigótico de la cueva de Iturriaga de Mañaria-an”. B.R.S.B.A.P. XIV.ean, 1958, 454-455. or.
  30. L. GARCIA VALDES, “El jarro hispanovisigodo de Mañaria”. Acta Historica et Archeologica Medievalia 3an, (Pedralbes, 1982), 145-154. or.
  31. A. AZKARATE, GARAI-OLAUN, Francos, Aquitanos y Vascones..., 166. or. Ikusi idazle beraren Aldaietako indusketei buruzko txosten berria: memoria de la excavación e inventario de los hallazgos (Nanclares de Gamboa, Alava). (Gasteiz, 1999).
  32. AZKARATE, Ibid., 169. or.
  33. Mª A. MEZQUIRIZ, O.C., 131. or.
  34. “Algunos problemas de las viejas iglesias Españolas”. Cuadernos de trabajo de la Escuela Española de Historia y Arqueología en Roma-n, CSIC (Erroma, 1955), 7-182. or.
  35. L. A. MONREAL JIMENO, “San Millan de Suso. Aportaciones sobre las primeras etapas del cenobio emilianiense”. P.V.n, 1988, 183 znb. 74. or. eta beste.
  36. L. A. MONREAL JIMENO, “El visigotismo de los eremitorios rupestres de “Las Gobas” de Laño (Condado de Treviño)”. Euskal Herriko Historiaren Biltzarreko txostena. Actas del II Congreso Mundial Vasco, I (1988), 367-379. or.
  37. L. A. MONREAL JIMENO, Eremitorios Rupestres Altomedievales (El Alto valle del Ebro). Deustuko Unibertsitatea (Bilbo, 1989), 135. or.
  38. “Excavaciones en el Montico de Charritu (Albaita). Primera campaña, 1965”. E.A.A.n (Gasteiz 1966) 41-62. or. Ikusi Jose Migel Barandiaran beraren txosten osoago bat, “Excavaciones delante de las grutas artificiales en el Montico de Charritu y en Sarracho (Izkiz, Alava)”. Investigaciones arqueológicas en Alava, 203-216. or.
  39. Eremitorios, 132. or.
  40. Ibid.,148. or.
  41. S. RUIZ DE LOIZAGA, Monasterios altomedievales del occidente de Alava. Cómo nacen los pueblos. (Gasteiz, 1982).
  42. Indusketen eta aurkikuntzen abiada berean argitaratu ziren bere lan monografikoak, Arabako kobazulo artifizialak izeneko sailean izan ziren bilduak. (Donostia, 1923).
  43. A. AZKARATE GARAI-OLAUN, Arqueología cristiana de la Antigüedad tardía en Alava, Guipuzcoa y Vizcaya. (Gasteiz, 1988) 330. or.
  44. VI. mendearen azken aldean edo beranduenik hurrengoaren lehen erdian kokatzen dira. AZKARATE, Arkeologia..., 408. or.
  45. Arazo korapilatsu honi buruz, ikusi AZKARATE, o.c., 492-497. or. Zaragozako kontzilioan (380. urtean) “mendira ihes egiten zuten” (petere montes) eta mendiko ezkutalekuak bilatzen zituzten (Latibula montium) kristau zorrotzen kartsutasunaz egiten da aipamen. Ikusi gai honi buruz A. GONZALEZ BLANCO, “El cristianismo en el municipio de Calahorra del 380 al 410”. Memoriaz de Historia Antigua 5, 1981, 195-202. or.

Bibliografia

[aldatu]
  • AGORRETA, J. A.: “La alta Edad Media”. Guía del Museo Provincial de Arqueología de Álava‑n. (Gasteiz, 1987) 73‑75. or.
  • ALVAREZ, J.: “El problema del eremitismo occidental”. España eremítica‑n. “Analecta Legerensia”, I, (Iruñea, 1970), 21‑39. or.
  • ANDRIO, J.: “Aportaciones a la arqueología altomedieval del valle del Ebro”. XIV Congr. Nac. De Arqueología. (Zaragoza, 1977) 1221‑1226. or.
  • ANSOLEAGA, F.: “El cementerio franco de Pamplona”. B.K.M 1918.ean, 1, 71, 131. or.
  • ARANTZADI, T., BARANDIARAN, J. M eta EGUREN, J.: Grutas artificiales de Álava. Eusko Ikaskun­tza, (Donostia, 1923. Berrargitaratua, * BARANDIARAN J. M : Idazlanak, VII, 1975, 239‑287. or.)
  • AZ­KARATE GARAI- OLAUN, A.: Arqueología cristiana de la Antigüedad tardía en Ála­va, Guipúzcoa y Vizcaya. (Gasteiz,1988).
  • AZ­KARATE GARAI‑OLAUN, A.: “Francos, Aquitanos y Vascones. Testimonios arqueologícos al sur de los Pirineos”. E.A.A. 167‑168.ean, 1993, 149‑176. or.
  • AZ­KARATE, A., GARCIA CAMINO, L., URTEAGA, M : “Arqueología medieval en el País Vasco. Estado actual de las provincias de Guipúzcoa y Vizcaya”. Congreso de la Arqueología Medieval Española. Huesca‑n. (Zaragoza, 1986), 131‑146. or.

BARANDIARAN, I.: “Novedades sobre el Alta Edad Media en Guipúzcoa. Datos arqueológicos”. Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón Xean (1975), 9‑48. or.

  • BARANDIARAN, I.: “Excavaciones en grutas artificiales en Álava”. A.A.I. 3an. (1969), 99‑116. or.
  • BARANDIARAN, I.: “Excavaciones delante de unas grutas artificiales en el Montico de Charratu y Saracho (Iz­kiz‑Álava)”. Investigaciones arqueológicas en Álava‑n, 1957‑1968. (Gasteiz, 1971), 203‑217. or.
  • BARBERO, A. eta VIGIL, M : Sobre los orígenes sociales de la Reconquista: Cántabros y Vascones desde fines del Imperio Romano hasta la invasión musulmana (1965). Sobre los orígenes sociales de la Reconquista‑n berrargitaratua. (Bar­tzelona, 1974).
  • BARBERO, A. eta VIGIL, M : La formación del feudalismo en la Península Ibérica. (Bar­tzelona, 1978)
  • BERGA MARROQUIN, A.: La situación política de los pueblos del Norte de España en la época visigoda. (Bilbo, 1983).
  • DIAZ Y DIAZ, M C.: “El eremitismo en al España visigótica”. R.P.H., 6an (1964), 217‑237. or.
  • ESPENOSA RUIZ, U.: “La iglesia hispano‑visigoda de Albelda”. Primer Coloquio sobre la Historia de la Rioja‑n. “Cuadernos de Investigación. Geografía e Historia‑n”, IX. libk., 1. sorta. (Logroño, 1983), 231‑241. or.
  • EYNDE, E. Van DEN: “La problemática de la datación cronológica de las iglesias rupestres”. Sautuola, IVean (1985), 361‑365. or.
  • FERNANDEZ DE PALOMARES, V.a: “Valdegobía hace más de 1000 años. San Cipriano de Pando”. “S.A.E.A. XXIV.ean (1980), 626‑643. or.
  • GARCIA MORENO, L. A.: “Algunas cuestiones de Historia navarra en la antigüedad tardía (V‑VII. mendeak)”. Primer Congreso General de Historia de Navarra‑n. (Iruñea, 1988)
  • GARCIA DE CORTAZAR, J. A.: “Los oscuros comienzos. La Alta Edad Media”. Álava en sus manos, 20. sorta, III. libk. (Gasteiz, 1983), 73‑104. or.
  • GARCIA VALDES, L. F.: “El jarro hispano‑visigodo de Mañaria (Vizcaya)”. Acta Historica et archaeologica medievalia, 3.an. (1982), 145‑154. or.
  • GOÑI GAZTAMBIDE, J.: “La vida eremítica en el reino de Navarra”. Analecta legerensia‑n, 1970, 327‑344. or.
  • HERAS NUÑEZ, M A. de las: “Arte visigodo, prerrománico y románico”. Historia de la Rioja‑n. 2. libk. La Edad Media. (Garcia Prada J.ren zuzendr.). Caja de Ahorros Provincial de la Rioja. (Logroño, 1983) 27‑49. or.
  • LA­TXAGA, Iglesias rupestres visigóticas en Álava. La Capadocia del País Vasco o el Complejo rupestre más importante de Europa. (Bilbo, 1976).
  • LECLERQ, J.: “Problèmes de l´érémitisme”. Studia Monastica,5.ean. (1963), 179‑212. or.
  • LECUONA, M de: “¿Arte visigótico en Guipúzcoa?”. R.S.A.P.A., XX.ean (1963), 193‑199. or.
  • LECUONA, M de: “Regreso a las cuevas”. Arte Vasco‑n. (Donostia, 1982), 55‑72. or.
  • LOPEZ, C. M : “Apuntes para una historiografía del eremitismo navarro”. Actas de la IV Semana de Estudios Monásticos‑en. (Iruñea, 1970), 320‑326. or.
  • LLANOS, A.: “Descubrimiento fortuito en Guereñu”. A.A.I. II, 1967, 118‑119. or.
  • LLANOS, A.: “En torno al bajorrelieve de Marquínez”. A.A.I., 1987, 194. or.
  • LLANOS, A.: “De arqueología cristiana alavesa”. A.A.I. 9.ean, 1978, 301‑316. or.
  • LLANOS, A.: “Necrópolis Altomedievales en la zona occidental de la Rioja Alavesa”. A.A.I. 5.ean, (Gasteiz, 1972), 219‑145. or.
  • MARTINEZ DIEZ, G.: Álava Medieval. 2 libk., Foru Aldundia, (Gasteiz, 1974).
  • MEZQUIRIZ, Mª A.: “La necrópolis visigoda de Pamplona”. P. V. 98‑99. znb., (1965), 107‑131. or.
  • MEZQUIRIZ, Mª A.: “Cerámica medieval hallada en la excavación estratigráfica de la catedral de Pamplona”. Archivos Leoneses‑en, III. libk., (Zaragoza, 1977), 75‑89. or.
  • MONREAL JIMENO, L. A.: Eremitorios rupestres altomedievales (El Alto Valle del Ebro). (Bilbo, 1989).
  • OLARTE, J. B.: San Millán de la Cogolla. (Madril, 1976).
  • PALOL, P. de: “Esencia del arte hispánico de época visigoda: Romanismo y germanismo”. Settimana di Studio del Centro Italiano di Studio sull´Alto Medievo, 1955, 44.
  • PALOL, P. de: “Los objetos visigodos de la cueva de los Goros (Hueto Arriba, Álava). V. V.‑an: Investigaciones arqueológicas en Álava 1957‑1968. Inst. Sancho el Sabio”, (Gasteiz, 1971), 25‑32. or.
  • PUERTAS TRICAS, R.: Cuevas artificiales de época altomedieval en Nájera (Logroño)”. Noticiario Arqueológico Hispánico‑n. (Madril, 1976) 251‑186. or.
  • RODRIGUEZ COLMENERO, A.: “El habitat en el País Vasco durante la época romano‑visigoda”. El habitat en la historia de Euskari‑n. (Bilbo, 1981), 77‑107. or.
  • ROUCHES, M : L´Aquitaine. Des Wisigoths aux Arabiarrs (418‑781. or.). Naissance d´une région. (Paris, 1979).
  • ROUCHES, M : “Les relations transpyrénée­nnes...”.Les communications dans la Peninsule Ibérique au Moyen Age‑n. “Actes du Colloque de Pau 28‑29 mars 1980”. (Paris, 1981).
  • RUIZ DE LOIZAGA, S.: Monasterios altomedievales del Occidente de Álava. Valdegovía. Cómo nacen los pueblos. (Gasteiz, 1982).
  • SAENZ DE URTUBI, F.: Cuevas artificiales en Álava. Guía para una visita. Gasteiz, 1985.
  • SANCHEZ ALBORNOZ, C.: Vascos y Navarros en su primera historia. 1974, 72‑78. or.
  • SAYAS ABENGOE­TXEA, J. J.: “Euskal Herria y los pueblos germánicos. (siglos V‑VI)”. Congreso de Historia de Euskal Herria. II Congreso Mundial Vasco, (Donostia, 1988) 383‑409. or.
  • SCHULTER, A.: “Las referencias sobre los Vasconeshasta el año 810 despues de J. C.”. E.I.N.A., 18. libk‑an (1937), 225‑240. or.
  • VV.: “Problemas de Prehistoria y de Etnología Vascas”. IV Symposium de Prehistoria Penin­sular‑en. (Iruñea, 1966).
  • ZEISS, H.: Die Gradfunde aus dem spanischen Westgotenreich. (Berlín‑Leipzig, 1934).