Edukira joan

Euskal Artearen historia (I): Historiaurretik erromanikora/Lehen arte abstraktoa

Wikibookstik

Testuingurua

[aldatu]

Antropologia eta ingurune espaziala

[aldatu]

Paleolitoaren bukaeran, duela 10.000 bat urte, aldaketa oso garran­tzi­tsu batzuk eman­ ziren, beste kultura bati sorrera emanaz, hasiera batean Euskal Herrian K.a. 9.000 eta 5.000 artean kokatu ohi dena eta Neolitoa jarraiki­tzen zaion Epipaleolito aldiaren barruan gelditu zena.

Ingurumenaren aldaketak, hein handi batean, az­ken izoztea amaitu ondoren, giroa epeldu eta heze­tzen hastean eman ziren. Erdialdeko eta hegoaldeko lurraldeetatik alde egin zuten animaliek iparraldera. Ehiztarien helburu izaten jarrai­tzen zuten oreinek, sarrioek eta ahun­tzek; basurdeak eta or­ka­tzak ugaritu egin ziren. Ur­ki-baso­txoen ordez pinudiak azaldu ziren. Hostogalkorreko basoak heda­tzen zihoazen, eta euskal lurraldean, 800 metrotik gorako garaieretan pagadiak nagusitu ziren, gaztainadi eta hariztiak berriz beheragoko mailatan.

Bestalde, eskualde honetako gizakia aldatuz zihoan gorpuz­keraz. Urtiagako kobazuloan aur­kituriko burezurrek, arrazoi estratigrafikoengatik, Paleolito aldian koka zitez­keela pen­tsarazi zuten.[1] Gero kokapen-kronologia hau alde batera utzi zen, eskuartean erabil­tzen ziren aztarna antropikoen zenbatekoa urria zelako.[2]

Paulette Marquerrek irakasle fran­tsesak ukatu egin zuen, 1963an, euskal erraza baten batasuna, itxura mediterraneo­ko aldagai baten adierazpena zela baieztatu zuen, pirinioar sartaldeko itxurarik gabea, alegia.

Az­kenik aztarnategiko geruzen iker­keta arreta­tsuago batek eta C14 bidezko probek, antropologoak lehen daten balioespen kritiko batera eraman zituzten, delako burezurrak Bron­tze Aroan koka­tzera bul­tzatuz.[3]

Hori ez zen oztopo izan zenbai­tek Azil aldian (K.a. 9.000‑6.000) aur­kituriko giza aztarnak egungo euskal eitearen alderako iragaite joera azal­tzen zutela pen­tsa­tzeko, eta esan zitekeela Eneolitoan eta Bron­tze Aroan izan zela, duela 6.000 bat urte, egungo euskaldunaren an­tzeko arraza-eitea osatua gelditu zen aldia.[4] Tesi hau hiz­kun­tzalari­tzatik baieztatua gera­tzen zela pen­tsatu zen; hain juxtu, euskarak Harri Aroa gogorarazten duten hi­tzak gorde­tzen zituela ikustean.

Hala ere, iker­keta berriagoen arabera, pen­tsa daiteke euskal eitearen osaera genetikoa uste zena baino konplexuagoa dela; gainera, gure herrira hegoal­detik, K.a. IX. mendean Pirinioetatik sartu ziren indoeuropar taldeetako etnien eraginak izango zirela pentsatzen da, eta baita goiko lautadatik mende ba­tzuk beranduago etorritakoena ere, eta egungo euskal biztanleriaren artean berezitasun bat gorde­tzea dela zuhurrena. Biztanleriaren transformazio genetiko maila “kultur eran­tzunek baldin­tzatua izan zitekeen, hein handi batean, zerikusia dutenak oinarriz­ko beharren ase­tzearekin, eta guru­tzadurako traba izango ziren oztopo kulturalak izatearekin eta ondorioz eragin biologikoekin”.[5]

Ebro ibaiaren ibarrean aur­kituriko giza aztarnen iker­ketak arraza aniztasun bat ondorioztatzen dute, forma mediterraneoari loturiko trazu antropologi­koak azal­tzen baitira, euskararen euskalki ani­tzek eta Euskal Herriko eta, oro har, sartaldeko Ipar Pirinioetako eskualdeko beste kultur adieraz­penek baieztaturikoa.

Kultur aldiak: Neolitoa, Bron­tze Aroa eta Burdin Aroa

[aldatu]

Neolitoa

[aldatu]

Euskal Herrian neolitoaren eragina, K.a. bosgarren milurtekotik abia­tzen da, Ekialdeko kulturekin alderatuz gero, atzerapen puska batekin. Neolitoa finka­tzeko fun­tsez­ko moduan har­tzen diren alderdiak, gradu eta aldi berean izan ez badira ere, hauek dira:

  • Kobazuloetan eta haiz­peko babesetan bizi izatetik aire librean bizi­tzera pasa­tzea;
  • harrapakinen ekonomia utzi eta elikagaiak, nekazari­tza eta abereen etxeko­tzea ekoiz­pen-teknika ohiko modu bilakatzea;
  • baliabide industrial berrien agerpena (harri landuak, zeramikak), oso bistakoa den ostilamenduen gehitzea eta aniztasuna dakartena.

Aldaketa horrek ondorio garran­tzitsuak izan zituen. Biztanleriaren gorakada, talde edo tribuak sedentario bilaka­tzea ohikoagoa eta horrekin batera aldaketak, gizarte-sisteman eta giza harremanetan. Horregatik, litekeena da, goiko indarrenganako sinesmena aldatua izatea, erlijioaren norabideak oraingoan izadiarengana, hazien sorburu eta giza bizia beraren iturria den ama izadiarengana alda­tzea. Ziurtasun osoz oraindik konpondu gabe daukagun arazoa da euskal lurraldean “Neolitoko gertakaria” nola eman zen jakitea. Jakinaren gainekoa denez, “neolitoko erreboluzioa” izenez ezagutu ohi denaren zenbait alderdi ez ziren aldi berean eman leku guztietan. Baina, bertan jaiotako biztanleriaren gertakari berezia izan zen ala beste herri batzuen etorrerak eraginikoa izan zen? Eta horrela bada, bertan jaiotako biztanleriarengan zein neurritako eta mailatako etnia eta kultur aldaketa eragin zituen?

Euskal Herrian, Epipaleolito eta Neolito aldiei dagoz­kien aztarnategi nagusiak aur­ki­tzen dira: Araban, Montico de Txarratu eta Husos kobazuloan; Gipuz­koan, Marizulon, eta Lapurdin, Moulignen.

Gerora, Neolitoko aztarnategiak aur­kitu dira Arabako Fuente Hoz eta Peña Larga deritzaten kobazulo edo haiz­pe babeslekuetan; Nafarroan, Zatoia, Abauntz eta Aita Areson, eta iker­tzen ari diren beste azaleko kokapen ba­tzuk gehiago.

Aztarnategi hauen guztien kronologia K.a. hiru eta bosgarren milurtekoen artean kokatu daitezke.

Bizimoduari dagokienez, gauza jakina da Euskal Herrian aire libreko inguruneen lehen garapena Eneolitora arte ez dela ematen, benetako herriak Az­ken Bron­tze Aroan egituratu eta errotu baitziren. Bestalde, gauza jakina da kobazuloetan bizi­tza egiteari ez zi­tzaiola erabat utzi Burdin Aro oso aurreratu zen aldira arte eta are beranduagora arte ere. Animaliak etxeko­tzearen aztarnak oso urriak dira, ehizan luzez jarraitu izanaren aztarnekin gainera. Oinarriz­ko hiru espezie –ardi eta ahun­tzena, idi eta behiena, eta zerriena– baitara­tzen dituen abel­tzain­tza ere berantiarra da. Nekazari­tzaren garapena froga­tzen duten tresneriak, igitaia, eta esku‑errota ere berandu azalduak dira, betiere, lautadetatik barrualdera ekarrita, Nafarroa erdialdetik eta Erriberatik.

Tresnerien langin­tzari dagokionez, esan dezagun bi eratakoak direla:

  • bata, Paleolitotik oinorde­tzan jasotakoa, etxeko lanetan erabil­tzekoa: harraskagailuak, zizelak, zula­tzaileak, ebaki­tzaileak, xafla­txoak, eta abar.
  • eta beste mul­tzo berri bat, geometriaz­koen an­tza handiagoa duena, ehizarakoan erabilitako armak ziur asko, Epipaleolito berrian azaldu eta luzez irauten zutenak. Aldi honetako ehiztariek ar­kua erabil­tzen zuten eta beren az­konak harri zati txikiekin presta­tzen zituzten, “mikrolitoak”, muturrak edo xaflak, oso geometrikoak ziren, egurrez­ko kirtenetan sartu eta arma jaurti­tzaile eta arpoi gisa erabiliko zituztenak.

Bron­tzea eta Burdina Europan

[aldatu]

Eneolito edo Kobre Aroaren trantsizioaren ondoren, Europan Bron­tze Aroa hasi zen K.a. II. milurtekoan, eta ezaugarri hauek zituen: hargintzaren gainbehera, salerosketaren hasiera, herrien gotor­tzea, ehorz­ketak taldeka egitetik banakakora pasa­tzea eta gizartearen nolabaiteko hierar­kizazioa, beharbada, metalez­ko armek ematen duten indarrak eraginikoa.

Burdin Aroan, bere bi aldietan, bata Hals­tatt‑ena, K.a. VIII.tik V. era, eta Têne‑na bestea, K.a. V.etik I.era, demografia-haz­kunde nabaria ezagutu zen eta horrekin batera askotariko laboran­tza mediterraneo, teknologia berrien sar­tzea –tornuko zeramika eta budinaren metalurgia– eta az­kenik lehen hirien agerpena eta Mediterraneo itsaser­­tzeko kolonizazioak.

Kronologia

[aldatu]

Euskal Herrian kultur osagai hauek nolabaiteko atzerapen kronologiko batekin azal­tzen dira.

Euskal Neolitoaren lehen zatiak –Abauntz, Zatoia, Kobeaga eta Fuente Hoz‑eko aztarnategiak– bosgarren milurtekotik aurrerako data izan dezake. Hegoaldean eragin mediterraneoko gune bat eta iparraldean eragin kontinentalekoa ikuska daitez­ke; horrek, hala ere, ezdu isolamendu ala inkomunikazioa adierazi nahi.[6]

Eneolito edo Neolito oso aurreratu bat aur­ki daiteke Husos‑eko IV. geruzan, C 14aren bitartez K.a. 2800 eta 1900en arteko data izan dezakeena; I. mailan Marizulorena eta IV.ean Areatzakoa; hemen etxe‑abereak aur­ki daitez­ke, nahiz eta ez den laboran­tzaren aztarnarik.[7]

  • Euskal Herrian Bron­tze Aroa, K.a. 1200 eta 600 bitartean kokatu behar da.
  • Burdin Aroa data horretatik erromanizazio aldira arte.

Populazioa

[aldatu]

Garai hauetan orduko populazioa handiagotua izan zen indoeuropar etor­kinengatik, sartaldeko Pirinioetatik sartuz, baina luzez mendi artean gelditu gabe Nafarroa hegoaldera jo zuena, horrela sortu zen neurria zehaztea zaila den kultur aldaketa bat.[8] Agian, “euskaldun eta zelten” kultur osaketa bati buruz hitz egin daiteke, erromatarren kultura gabe­tzeari iparraldekoek baino eragoz­pen gutxiago jarri ziena izanik.[9] Nolanahi ere, badirudi kultur eta etnia ugaritasun horren elkar­tzeak ez zuela erago­tzi nolabaiteko identitate batera­tzailea, nahikoa izan bai­tzen erromatar inbadi­tzaileek herri bakar baten elkartea suma­tzeko: Baskoiena.[10]

Neolitoaz geroztik gure ar­keologia ezagumena areagotuz eta zehaztuz joan da. Horrek eraman gaitu kultur desberdintasun ezaugarriak azal­tzen dituzten taldeak kokatuz, euskal lurraldearen nolabaiteko bereiz­keta geografiko bat ikustera. Apellaniz irakasleak nahikoa datu aur­kitu du Euskal Herriko bi alderdiei dagoz­kien bi talde defini­tzeko, banalerro atlantiko-mediterraneoaren iparraldean eta hegoaldean; iparraldekoari “Santimamiñeko taldea” izendatzen du eta hegoaldean bizi denari “Los Husosko taldea”. Administrazio eta gune soziopolitiko moduan jardun zuten aztarnategi handien inguruan banatuak aur­ki­tzen diren taldeak dira; betiere, an­tzinako garai haietan tribu bizimoduaren barruan hitz hauek izan zezaketen zen­tzuan.

Santimamiñeko taldeak Pirinioekin zerikusi handiagoa du, Los Husoskoak berriz, Goi‑lautada eta Ebroren ibarrarekin, hauetatik zetozen herriekin odolez nahastu zirelarik. Lehenengoa ar­tzain eta abel­tzaina da, halaber bigarrena, baina, nekazaria batez ere.

Epipaleolitoko ibilbide mentalak

[aldatu]

Eskematismoaren eta naturalismoaren auzia

[aldatu]

Oraindik ez da azaldu paleolitotik irudiz­ko arte naturalistaren desager­tzea argiro adieraziko duen argudiorik. Hala ere, horroek ez du esan nahi arte eskematiko ala abstraktua, aurreko arte errealistaren ordez etorria zenik, jakina baita Goi-Paleolitoko itxura abstraktuaz hitz egin daitekeela. Arte eskematikoaren adibideak Asturiasko kobazuloetan nagusi dira Aurignak aldiko mul­tzoak eta batez ere Solutre eta Madeleine aldiko kobazulo ugarietan, sarritan marra, puntu eta man­txa soil baino direnak, egia bada ere askotan irudikapen naturalistei lo­tzen zaiz­kiela. Ezin hitz egin daiteke, beraz, figuratibotik abstrakziorantz eskematismoan zehar eman beharrez­ko garapen edo iragaitearen ondorioez, zenbaitek Levanteko arteari buruzko interpretazioa egin nahi izan duen arren. Eskualde horretan hain zuzen ere, animalia-irudi eskematiko ba­tzuk beste ba­tzuen gainean jarriak izan zirela ikusi da, horrela frogatuz, zenbaitetan bederen, “eskematismoa naturalismoa baino zaharragoa dela”.[11]

Denon gustura konpondu gabeko arazoa da egun oraindik: estilizazioaren eta eskematizazioaren erabateko zabalkundea eta, aldi berean, arte naturalistaren zokora­tzea zerk eragin ote zuen.

Errealitatearen ikuspegi estetikoaren sakon-sakoneko aldaketa da, gertakari bi­txia bereziki, artearen forma eta estiloaren garapena mendeetan zehar industria, ekonomia eta bizi moduaren eraginak adierazten dituzten historialarien­tzat; zeren eta an­tzina-an­tzinako garai horietako iker­keta ar­keologikoek azal­tzen dute Paleolitoaren hurrengo zenbait milurtekoetan hargin­tzako sistema berak jarrai­tzen duela, eta sistema ekonomiko berak, ehizak alegia, nahiz eta aldi batez kostaldeko itsaskiez lagundua izan zen. Azil aldia, tresnen teknika etenik gabe ager­tzen da erabileran, Az­ken-Madeleinearen jarraipen soil baten moduan, gutxiago­rako joera nabarmen­tzen den arren, beste zenbait aldaketen artean.[12]

Postpaleolitoko aldi hauetan, eskematara eta geometriaz­ko abstrakzioetarako joeran behin eta berriz­ko marrak besterik ez dira azal­tzen gizakiaren arima eta eskutik, bai arte higikorrean nahiz labar-artearen alorrean. Kanpoko munduaren egiturekiko joera figuratiboa desagertu egiten da. Mental egituren agintaldia da orain.

Aldaketa honen arrazoiak bilatu nahirik, hau da, mendeetako historian eman diren sen­tiberatasun estetikoan txandakako aldaketekin nolabaiteko an­tza baduen aldaketa horretan, tentaldia izaten du batek arrazoi psikologiko soilak ikusteko, egitura errealistak behin eta berriz errepika­tzen ibil­tzearen neke arrunta izan daitekeen horretan eta abar. Beste ba­tzuk arrazoi sakonagoen bila ibili ohi dira. Frantzisko Jordá Cerdák adibidez, arte eskematikoa Iberiar Penin­tsulan sorturiko erlijiozko sinesmenekin zerikusia duten mugimendu garran­tzitsuen ondorioa izan zela pen­tsa­tzen du.[13]

Uste izatekoa da, aldaketa eragin zuten arrazoien arazoetatik kanpo, ikuspegi pragmatikotik bederen, trantsizioko urra­tsak, mailaz maila irudiak sinplifika­tzearen bitartez, eskematiza­tze, sinboliza­tze eta az­kenik abstrakzioan amaitze alderako joeran eman zirela. Auzi hau Euskal Herrian. Agian, komeniko da hemendik jada az­pimarra­tzea arte abstraktuaren sorrera hau, hispaniar penin­tsulan aldi horretan arrunt samarra eta geografikoki orokorra izan bazen ere, Pirinioetako eskualde honetan nabarmen samarra dela eta, eskualde honen mendialdean, euskal arraza nolabait osa­tzen ari zenean gertatu zela.

Gure herriko zenbait aztarnategitan gai abstraktu ba­tzuk azal­tzen dira, hezurrean grabaturiko lerroak edo marrak, interpretatzen zailak; izan ere, hain zailak, non hezurrak haragitik aska­tzerakoan erabilitako tresnek eginiko marra soilekin nahas bailitez­ke. Ba­tzuetan zaila gerta­tzen da artistaren asmo garbia eta haragia ken­tzeko arrasto horietan muga bat jar­tzea. Esanahi “artistiko” garbiko lerroak ba­tzuetan marra txiki paraleloak izaten dira, esate baterako, Areatzan; sigi‑sagan bestetan, Lumen­txan, esaterako.

Gure artean berriro labar-artea azal­tzeko, beste milurteko ba­tzuk gehiago itxaron behar­ko zen, Bron­tze Arora arte. Hain zuzen ere, aro honi eta gero etorriko den Burdin Aroari dagoz­kio gure herrian azaldu diren eta berehala kontatuko ditugun labar-artearen aur­kikun­tza aleak.

Epipaleolito eta Postpaleolitoko aztarnategiak

[aldatu]

Asko dira Paleolitoko geruzaz gainera, Epipaleolitoko tresnak aur­kitu diren aztarnategiak: Isturi­tze, Berroberria, Urtiaga, Ermittia, Lumen­txa, Bolinkoba, Santimamiñe, Mouligne, Kobeaga II, Areatza eta abar.

Baina, badira paleolito ondorengo aldikotzat har daitez­keen beste ba­tzuk. Halakoak direlako aipa daitez­ke, Araban, Montico de Charratu, Fuente de Hoz eta Kukumakoa.

Montico de Charratu

[aldatu]

Trebiñuko Albaitan dago Montico de Charratu J.M Barandiaranek (1965‑1966), eta ondoren Amelio Baldeonek (1976‑1978) ikerturiko aztarnategia da. Aire librean dagoen aztarnategia da. Finkapenik zaharrena Azil aldiko ez-geometrikoena da, Epipaleolito geometrikorantz gara­tzen doana, honen gainean ematen delarik zeramika duen neolitiza­zioa.

Fuente Hoz

[aldatu]

Araban, aldi horretako beste aztarnategi bat da Fuente Hoz deri­tzana, Anuzitan kokaturiko kobazulo­txoa, Bayas ibaiaren ibarrean. Orain arte geometria itxurako Epipaleolitoko maila bat zulatu da eta C14ak K.a. 6.170 eta 4.170 aldeko data eman du, Neolitoko data da jada, eta tresna ugari ditu ostilamenduetan: armadura geometrikoak, ukituak emaniko xaflak, pieza hor­zdunak, harrastailuak, karraska­tzaileak eta abar.

Kukuma

[aldatu]

Arabako ipar muturrean koka­tzen da hirugarren epipaleolitoko aztarnategia, az­ken ehiztarien garaikoa: Kukuma. Alzania mendizerran (900 m-ko garaieran) Gipuz­koarekiko mugan bertan dagoen koba txiki bat da. Agian, hor izanak dira lehen ehiztari eta uzta-bil­tzaileak, izoztearen ondoren goialdeko lautadetara igaro­tzen zirenak. Harriz­ko erremintak, ehizarako eta animalien zati bigunak mozteko tresnak egiteko xaflak han utzi zituzten.[14]

Postpaleolito aldiko arte moduak

[aldatu]

Artistiko­tzat jo daitekeen guztia mia­tzea dagokigunez, tresnagin­tza jarduera soila adierazten duten harri-hondar guztiak alde batera utz di­tzagun, historiaurreko gizakiaren eskua, irudimen sor­tzaile baten eraginez mugi­tzen zela dirudien hartan koka­tzeko. Alor horretan ar­keologoen­tzat gustukoena den banaketan –lau eratako arte zatiketan– oinarri­tzen garela ohartaraziz hasiko gara, hala nola:nerrealismoa, estilizazioa, eskematismoa eta abstrakzioa. Erraza da nahiko argitasun teorikoz[15] zehaztea, baina, betiere onartuz, delako aldagai estilistikoen artean ez dagoela ondoriozko kronologiarik.

  • Errealismoa, izadiko formak leial­ki imita­tzen saiatuko den irudikapen modu bat da; gure zen­tzuek harrapa­tzen dituzten moduak eta adierazi nahi den objektuaren ideiara, berehala eta xehetasunez eramaten gaituena.
  • Estilizazioa adieraz­pen konben­tzionala da, hots, ezaugarrienak eta, nolabait esateko, egiturarenak diren zan­tzuetako ba­tzuk soilik nabarmen­tzen dituena.
  • Eskematismoa adieraz­pen konben­tzionala da, hots, irudi bat identifika­tzeko, gu­txiengo zan­tzu ba­tzuk baino ager­tzen ez dituena.
  • Abstrakzioa ideiaren bat edo sentimenduren bat adierazten saia­tzea da, formak lan­tzea, izadiaren ageriko irudiak gogora ekar­tzea edo imita­tzeko ahalegin guztiak utzirik.

Euskal Herrian

[aldatu]

Zen­tzu hertsian hartuz gero, bistakoa da Euskal Herrian postpaleolitoko artea urria dela Penin­tsulako eta bereziki Levanteko eskualdeekin aldera­tzen badugu. Horregatik, duela urtera gu­txi, Araba eta Nafarroako zenbait kobazulo, haiz­peko babes eta aire libreko aztarnategietan, berehala adieraziko ditugun aur­kikun­tza garran­tziz­ko ba­tzuk egin dira, eta berriki aipatu dugun sailkapen estilistiko horretan egoki txerta­tzen dira.

Errealismoa
Inon ez da aur­kitu errealismo estiloko irudirik, ez behin­tzat hitz honi arte historialariek ematen dioten zen­tzu hertsian esatekorik, ezta Madeleineko arteak eskaini ziz­kigun adina ere, edo eredu hain ospe­tsurik ere.
Estilizazioak
Euskal postpaleolitoan giza irudiaren estilizazioak, ar­kularienak gehienetan, aur­kitu dira Araban Jokanoko Solacuevan eta Nafarroako Cortesen.
Eskematismoa
Hain zuzen ere, eskematizaziotzat hartu behar dira aipaturiko Solacueva kobazuloko irudiak eta Zarateko Lazaldaien, Atauriko Morosen eta Berriatuako Goikolauen azaldutako gu­txi ba­tzuk.
Abstrakzioa
Az­kenik, irudi abstraktuak dira Ardagoiako Lizitin aur­kituriko puntuak, marrak, guru­tzeak eta angeluak eta Biz­kaian, Oroz­koko Urra­txa IIIan margoturiko er­tzak.

Artelanen esanahiak

[aldatu]

Nolako zen­tzua eman behar zaie aldaketa estilistiko hauei? Francisco Jordá Cerdá‑ren iri­tziz, Neolitora bitarteko eskematismoaren hedapena, kronologikoki megalitoarekin uztartu behar da. Idazle honek hipotesi bat plantea­tzen du, alegia, Ekialdean ez bezala, non gizarte hiritartze alderako garapena egiten den, Sartaldean, larrez larreko ar­tzainen eta ehiztarien gizarte bat azal­tzen da, abel­tzain­tza eta hedaduraz­ko nekazari­tzan oinarritua. Komunitate zen­tzu bat gailen­tzen da, bai taldekako ehorz­ketatan eta bai megalitoetan, elizarik ez dutela eta beren sinesmena, idoloetara –ehorz­ketakoa, inper­tsonala eta eskematikoa– jo­tzen duen forma erlijiosoetan sustraitua dago, gizakia eta haran­tzagokoaren arteko harremanetako elementu moduan harturik.[16] Geldialdi bat egin dezagun, beraz, Baskonian megalito>aren gertakaria ingurumenaren arloan deskriba­tzeko.

Habitat edo ingurumenaren garapena

[aldatu]

Bizimodua eta ar­kitektura

[aldatu]

Bistakoa den bezala, historiaurreko giza­kiaren ingurumenak badu zerikusirik ar­ki­tekturaren historiarekin. Gizakiak ar­kite­kturarekiko izan zuen lehenengo bul­tzada, babeslekuaren premiagatik sortua izan zen: bizi eta biziraun ahal izango zuen lekua, izadiaren indarren kontra, animalia basatien eta beste gizonengandik babesteko lekua. Babesleku hau izadian bertan topatu zuen: kobazuloak eta haiz­peko babes­lekuetan; baina, berehala bere buruargitasuna helburu horretan jarriko zuen, babes espazioak sortuz, berak fun­tsean men­dera­tzen zituen material hauekin, egur, buztin eta harriekin.

Nahiz eta kobazulo eta haiz­peko babeslekuetan bizi­tzen Epipaleolitoan eta Neolitoaren hasieran oraindik ere jarraitu, zenbait milurtekotan, euskal lurraldeko zenbait gunetan aire librerako joera nabari da jada Neolito garaian bertan. Eta naturala da delako babes eta defen­tsarako kokapenak, egitura korapila­tsuetan gara­tzen joateko joera.

Haz­kunde demografikoak eta beste gorabeherek sentiarazi zuten etxea eraikitzeko beharra –borda, etxola edo txabola–, pixkanaka, eraikun­tza sendoagoen aldera garatuko zirelarik.

“Denboraren poderioz, egiturak eta erabilitako materialak ia erabat desager­tu dira, onenean, zoruaren aztarna besterik ez delarik geratzen”.[17] Epipaleolito eta Neolito aldietan halako eraikun­tzak edo hirigin­tza modu horretan izandako guztia desagertu egin zen, materialen eta tekniken ahultasun eta hauskortasunagatik, zalan­tzarik gabe. Berri txiki ba­tzuk, Araban Santurdeko La Renke eta Morillasko Berniolloko aztarnategiek eman dituzten aztarnetatik atera ahal izan da, delako herrixka mul­tzoa Neolito aldian sortu eta Eneolitora arte iraun zuela.

Euskal gizonak K.a. II. milurtekoan ikasia zuen metalak erabiltzen eta ur­tzen. Bron­tze Aroan, K.a. 1.600. urtean, Nafarroa eta Arabako lautadako gizona hasia zen izadiaren aldiak hobeto ezagu­tzen, denborarenak, urtearenak, alegia. Nekazari bihurtu zen: erein, uzta bildu eta berriro erein egiten zuen. Euria eta ho­tza iristen zen, eta dena berriro bero eta argi­tsu izaten zen. Begiek ez zuten gosez bila­tzen ehiza, eta zerura ere begira­tzen zuten, uraren eta beroaren iturrietara. Izarrak eta ilargia bizi­tzarako fun­tsez­ko gertakari ziren, aurreikusi zitez­keen gertakarien zeinu eta balio. Bizimodua egonkor bihurtu zen. Lehengo ehiztaria sedentario bihurtu zen. Euskal Herriko alderdi ba­tzuetan Burdin Aroa baino lehenago indusketek eman diz­kigute garai horretakoak ziren kokaleku apaletan antolaturiko herrixken ezagu­tza nahikoa zeha­tzak.

Horrela, “berreraiki” ahal izan dira herrixka zeltiberiarrak, defen­tsarako egurrez­ko edo harriz­ko hesiez inguratuak eta hormaz eraikitako etxeak, egurrez­ko armazoidunak.[18] Horregatik, geroztik etorritako herriek okupa­tzearekin, aipaturiko leku horien aztarnak oso nahasian azal­tzen dira eta kronologia ziur bat erabaki­tzea zaildu egin da.

Lastra, Atxa, In­txur, Maruelaza eta aba­rretako kastroetan, nahiz Nafarroako beste ba­tzuetan, zaharrenetakoak Oro, Henayo, Barrio eta abarretan berriki buruturiko iker­ketek, espazio naturalen arabera eraiki­tzen ziren etxebizi­tza eta hiri-ereduen izaera iradoki­tzen digute, halaber, uniber­tsalki onartuak diren beste datu ba­tzuk ere. Harria, zohia, lurra eta egurra dira jada eraikun­tzako osagai nagusiak.[19]

Bi herrixka

[aldatu]

La Hoya

[aldatu]

El Torreon deritzon leku batean, Laguardian Guardiatik oso gertu koka­turiko aztarnategia, oso berezia izan da garran­tzi aldetik.

An­tzinako Beroiak bizi ziren lurraldetik gertu dago kokatua, Kantauriko mendizerraren oinetan, Ebrotik oso urruti gabe. Lehen miaketak 1935ean hasi zirenetik eman zi­tzaion La Hoya izena. Ondorenean hainbat ar­keologoren eskutik iker­keta ba­tzuk burutu ziren, 1973az geroztik Armando Llanos izan zelarik alorreko lanen zuzendaria. Iker­tzaile honek zuzenduriko 18 kanpainen ondorioz, aztarnategiko hiru alderditan eta hainbat mailatan hirigune garran­tziz­ko bat aur­kitu izan da.

Indusketei esker, herrixkaren gu­txi gorabeherako antolaketa berreraiki­ ahal izan da, 4 hc-ko zabalera duen espazio baten inguruan 360 m-ko esparru hesitua.

Orduko etxebizi­tza ere berreraiki ahal izan da: solairu angeluzuzen bat, ia trapezio‑formakoa, hasieran egitura guztiz egurrez­koa eta erdiguneko zutoinen gainean eu­tsitako sabaia. Zutoi­nak eusten zituzten zuloen eta harriz­ko zirien seinaleak guztiz identifikagarriak dira eta ertz askoko poligonoen gorpuz­keraz­ko egitura horien forma zehazten laguntzen dute.

Espazioaren erabilera handiena hesiaren inguruan gerta­tzen da; lehen al­dian ia erabat libre geldi­tzen ziren erdiko espazioak, gerora guztiz beteak agertzen dira.

  • Lehen bete­tze hau K.a. XIV.etik XIII.era bitartean koka daiteke, etxebizi­tzen aztarnek erakusten dutenez.[20]
  • Bigarren aldiko etxebizi­tza, harriz­ko zokalo gainetan al­txaturik eta egurrez­ko armaduraz estalirik izatearen ezaugarria duena dela dirudi.
  • Hirugarren aldi bat dago, hau da, eraikun­tzak harriz­ko zorua duenekoa.
  • Laugarren aldia, labore-nekazari­tzaren sarrera indar­tsuak eraginikoa izan zitekeena, ongi antolaturiko erretikula-formako ar­kitektura duena, erdiko espazioa zeharo okupatu eta zen­tzu estetiko nabariaz eztukatu eta margoturiko hormekin azaldu dena.

Etxebizi­tzen barruan badira, halaber, haurren ehorz­keta erritualak, gure Herrian orain­tsu arte iraun izan duen ohituraren arrastoak, etnografiaz­ko lekukotasunen arabera.

Nafarroako Cortes

[aldatu]

Garran­tzi berdinekoa, harrigarriz­koa ez esateagatik, 1946an Nafarroako Cortesen, Alto de la Cruzeko herrixken aur­kikun­tza eta ondorengo miaketak eta berreskura­tzeak egin dira. Agidanean zenbait kokaleku edo auzoen aztarnaz osatuak ziren mendixka artifizial honen azalera zabaleko lau alderdi gainean Blas Taracena, L.Vázquez de Parga eta O.Gil Farrés-en[21] lanak aberastasun handikoak izan dira euskal‑zeltiarren habitata ezagu­tzeko.

Corteseko herrixka Bron­tze Aroaren K.a. 850 az­kenaldira, gu­txienez 500 bat urtetako aldian luzatuko zen, eta ez zituzten faltako suteak, sun­tsiketak eta berreraiki­tzeak.

Cortes herrixkak etxebizi­tzak paraleloan zituen auzoen antola­keta du. Lurrak eskain­tzen zituen osagaiez eraikiak: lastoz eta ibarreko uholde-lurrez osaturiko zohiez eta Ebroren beheko terrazatan oso ugari diren azala kendutako pinuez eusten ziren etxeak. Etxebizi­tza horiek, guk irudika di­tzakegunak baino konplexuagoak ziren; izan ere, gela nagusiaz gainera bazituzten sotoa eta jakitokia. Ostilamendu ugari aur­kitu zaien etxeak dira; bestalde, kokapenean batasun bat duten kale luzeetan eta mehelin-hormez antolatuak daude. Auzo bakoi­tza batasun bat zen, autoritate eta ohituren eskubide tinkoa iradoki­tzen duen talde-ahalegin baten adierazgarri.[22]

Megalitismoa: Trikuharria

[aldatu]

Eraikun­tza megalitikoa eta bere esanahia

[aldatu]

Baina, ar­kitektura aterpearen berez­ko behar horren irtenbide soil bat baino gehiago da. Gizakiak, fun­tsez­ko iraupen-senezko eran­tzun horren bizipenean bertan, berehala sumatuko zuen bere eskulana nabariarazi nahia, bere bizi­tzarako espazio baten mugaketa horren funtzioaren garran­tzia adierazteko: monumentua da ar­kitekturaz. Baina, herri abel­tzain eta ehiztarien artean ar­kitekturaren monumental izaera ez zen eman bere ingurunean, baizik eta erlijiozko izaera zuten ehorz­ketako eraikun­tzetan.

Milurteko ba­tzuk lehenago, Paleolitoko ehiztariak halabeharrak asko kez­katuko zituen. Biziraute soila ez zen lehentasun bakarra. Herio­tza oso gauza misterio­tsu eta izugarria zen, eta posible zen denaren amaiera ez izatea. Inspirazio misterio­tsuen mesedea irabazi beharra zegoen. Horrela, bada, iri­tsi zen hai­tzuloa bizitoki bat gehiago izatera. Santutegi izatera ere iri­tsi zen. Barruko ilunpeak gorde ziren bizi­tza eta herio­tzari buruz­ko eta haran­tzagokoari buruz­ko zeremonietarako.

Gainera, giroa gozoak gero eta sarriago bul­tzatu zituen garai hartako gizakiak kanpoan bizi­tzera. Baina, aldaketa horrek ez zuen beren bizimoduan benetako humanismoa galarazi, besteak beste, horrek bizi­tzaren eta herio­tzaren zen­tzuaz hausnar­ketak egitera bultzatuko zituen arren. Megalitismoari buruz, zenbait idazlek hitz egin izan dute izadiaz gaineko indarrei zieten begirunez zein beldurrez, eta talde eran­tzunak eragin zituen elkarte osoaren izuaz. Kontua da izadiaz gaineko izuak edo biziraupenez­ko eta bizimodu hobe baten helburuak elkarte mailan sentituak izan zirela, eta modu berean elkartearen adieraz­penak eska­tzen zituela. Horrela sortua izango zen ziur asko, gizakia bizi zeneko geografia osora hedatu zen megalitismoa. Eta megalitismoarekin batera ar­kitektura sortu zen, gaur uler­tzen dugun modukoa: espazio eta bolumena, babesleku eta monumentu den aldetik.

Megalitismoaren jatorria

[aldatu]

Urte luzez eztabaidatu izan da megalitismoaren jatorria. Duela urte ba­tzuk, Mediterraneoaren ekialdetik zetorren zabalkunde-tesiaren aldera makurtu zen iri­tzi orokorra.

Aldi moderno honetan, megalito mul­tzo handienak Europa atlantikoan aur­ki­tzen ditugunez, sartaldeko jatorria eman nahiago izaten zaie, gu­txi gorabehera, aldi berekotzat eta bertakotzat hartuz zenbait eskualdetan, erlijioa ulertzeko modu ba­tzuetatik eta aldeko zenbait baldin­tzetatik abiatuta, hala nola, hedapena demografikoa eta erreboluzio neolitikoak eraginiko ekonomia eta gizarte-baldin­tza berriak. Euskal Herriari dagokionez, megalito tipoen eta beraietan aur­kituriko ostilamenduen azter­ketek, “poligenismo edo zabalkunde neurri­tsua” esan daitekeen jarrera defendatzera jotzen dute ar­keologo ba­tzuk. Megalitiko fenomenoak –ez dezagun kultura megalitikoa esan, kultura desberdinetako esparruan emaniko gertakari bat denez– sartalde atlantikoko zenbait er­tzeko fokuetan izango zuen bere jatorria: Portugal, Bretainia, Hegoaldeko Ingalaterra, Irlanda, Danimar­ka eta Iberiar Penin­tsulan. Hain zuzen ere, Boch Gimpera, Maluker de Motes, Palol eta beste ba­tzuen ondoren, Arabar Errioxako megalitoetan Portugal aldeko eragina ikusi da.

Horren arabera, euskal megalitoen zabalkundea, arabar aldeko lurraldera hain zuzen ere, sartaldetik eta hegoaldetik etorritako herri berrien eraginez­koa izango zen.[23] Askoz milurteko lehenago gizaki Neardenthalak bere hildakoak banaka lurpera­tzen zituen. Aldiz, Neolitoan, taldeka lurpera­tzea ohi­koa bihur­tzen hasi zen.[24] Hain zuzen ere, ar­keologoen ustez, garai horretan biztanleriaren gorakada izugarria gertatu zeneko arrastoak aur­ki­tzen dira. Banakako ehorz­keten gainetik jarriko da nekropolia.

Trikuharria

[aldatu]

Agian, Neolitoaren az­ken garaietan hasitako zabalkunde horrek Bron­tze Aroan zehar iraun zuen. Eta bere eraikun­tzak Burdin Aroan amaitu zirela dirudien arren, horrek ez du esan nahi gehiago erabili ez zirenik.

Hilobi egitura bat da trikuharria, zutik sarturiko harlosa, ortostatosa, eta estalki modura beste ba­tzuez osaturiko ganbera bat da eta, aldiz­ka, sarbidea ere estalitako korridore bat duena. Hilobi gela, gehienetan ekialdetik sartaldera begira egon ohi da. Euskal Herritik kanpo ez da harri­tzekoa hurbilpenez­ko errenkadan kupula fal­tsuz estalitako dolmenak aur­ki­tzea.

Lurpera­tzeak janarien eskain­tzekin –ardiak, ahun­tzak, behiak eta abarrekin– egin ohi ziren, eta tresnekin: zeramikak, landutako eta tailaturiko harriz­ko materialak, harri txiki geometrikoak, gezi muturrak, labanak, botoiak espatulak eta abar. Trikuharriak gizarte batasunaren ideia sendo bat baieztatu nahi du.

Hemen ordea, trikuharrien gertakari hau, eraikun­tza eta estetikaren ikuspuntutik interesa­tzen zaigu soilik, nahiz eta ez genukeen alderdi tekniko eta formalen behaketari besterik gabe lotu nahi, baizik eta, ahal den neurrian behin­tzat, beren esanahietan zehar abiatu, giza eta gizarte-ikuspuntutik orain milurteko ba­tzuk euskal biztanleria nolakoa zen hobeto ezagutzeko.

Trikuharri motak. Egituren, neurrien eta Euskal Herriko kokapen geografiko ugarien arabera, behartuak gaude bi trikuharri mul­tzo osa­tzera: mendietakoak eta ibarretakoak.[25]

Mendietako trikuharriak monumentu txikiak izan ohi dira, normalean lurpera­tze gu­txikoak eta ostilamendu urrikoak.

Ibarretako trikuharriak, berriz, eraikun­tza handiak dira hezurdura eta eskain­tza ugari dituztenak eta badirudi biztanleria handien guneak direla, herrixkako hilobiak bailiran. Ibarretako trikuharrietan egitura ere askoz soilagoa izan ohi da.

Trikuharrien artean hainbat eratakoak bereiz daitez­ke:

  • Trikuharri luzea, angeluzuzena, bi edo gehiago ortostatoz osaturiko bi hormadunak, itxiak ala irekiak izan daitez­keenak, sarrera ixteko harlosa duten ala ez dutenaren arabera.
  • Trikuharri mo­tza harriz­ko kaxa soil bat da, hiru hormaduna, harlosa bakar batean murrizturik. Itxia ala irekia izan daiteke; trikuharri poligonala da ehorz­keta gelako zorua poligonala duelako, eta ba­tzuetan biribil aldera jo­tzen du; korridoreko hilobia, ehorz­keta gela, zoru karratu, poligonal edo biribila duenera korridore batetik sar­tzen dena; eta hilobi galeriaduna, aurrekoaren an­tzekoa, baina, gela eta sarbideko korridorea berezi gabea dituena.[26]

Trikuharria babestu egin ohi zen tumulu edo mendixka artifizial batez estalirik. Ba­tzuetan tumulua eusgarri gisa, biribilean jarririko harriz inguratua izaten da, goitik behera jausi ez dadin.

Bestalde, badira ehorz­ketarik eta trikuharririk gabeko tumuluak, bere horretan monumentu­tzat jo behar direnak. Funtzioa eta berez­ko esanahia izango zuten, zalan­tzarik gabe.

Trikuharriak sarritan metatze deigarriz osaturiko estazioak izaten dira. Hori dela eta azter­ketak errazak izan dira. Hala ere, Euskal herrian katalogatuak hain ugari izanagatik –gaur egun 800[27] baino gehiago izango dira–, sistematikoki oso zati txiki bat baino ez da miatu, batez ere Araban.[28] Baina oso zaila da data zehatz bat ezar­tzea, estratigrafiarik ez delako eta mugimendu horrek aurretik ehor­tzitako hilo­tzen aztarnak erretira­tzea eskatuko lukeelako.

Antropologoen­tzat garran­tziz­koak izan dira trikuharrien azter­ketak, beraietan azaldu diren giza aztarnen iker­ketek emaniko ondorioengatik. Horrela miatu eta aztertu dira Aralar aldeko trikuharriak –hamabiren bat, gu­txi gorabehera–, Aiz­korrikoak –dozena erdiren bat–, eta Ataun‑Burunda aldean beste ba­tzuk, eta Araban En­tzia mendilerroan, eta abar. Telesforo de Aran­tzadik horietatik atera zituen euskal gizonaren iker­keta antropologikoak egiteko giza aztarnak, baina, batez ere, Nafarroako beste trikuharri askotatik.

Zenbait trikuharrien aipamena

[aldatu]

Araba

[aldatu]

Araban aur­kitu eta miatu diren berrogeita hamar bat trikuharrien azter­keten arabera, badirudi, Maluquer de Motesen[29] hi­tzetan, Portugal sartaldeko zabalkunde megalitikotik zetorren Araba aldera trikuharrien ar­kitektura oso an­tzina iri­tsi zela; eta trikuharri-gune hauen gainean, une jakin batean beste osagai bat azaldu zela edalon­tzi ez­kila-forma berantiarreko kulturatik, dagokion gizarte aldaketarekin.

Arabako trikuharrien artean badira aipa­tzeko moduko ba­tzuk:

  • Aiz­komendiko trikuharria Egilazen azaldutakoa, Euskal herrian aur­kituriko lehen historiaurreko monumentua da, ez da ez­kila-formako zeramikaren kultura baino lehenagokoa.
  • Zaharragoa da Guardiako San Martingo trikuharria, batez ere, trapezio-formako gezi muturrak erabil­tzen ziren garaikoa.
  • El Sotilloko trikuharria, Arabako Errioxan, bi pare ortostato dituen korridore hau 9 harlosez osaturiko ganbera batean buka­tzen da; hemen harriz­ko materialak eta zeramikak ugari azaldu ziren.
  • Letonan, Kur­tzebideko trikuharria Euskal Herriko zaharrenetarikoa da.
  • Arrizalan, Sorgine­txeko trikuharria.
  • Kuartango aldean beste ba­tzuk.
  • Bilarreko Sorginaren Txabolako (Chabola de la Hechicera) trikuharriak, Juan Mª Apellanizek eta Domingo Fz. Medranok zehaztasun eta xehetasun abera­tsez azterturikoak, hilobi megalitikoen an­tzinakotasun urrutikoa baiezta­tzeko balio izan zuen, gu­txienez Neolito aldiraino atzeratuz.[30]
  • Kripanen, Los Llanoseko trikuharria Arabako Errioxako trikuharrien marran ekialdeko muturrekoena da.

Nafarroa

[aldatu]

Nafarroan bi eratakoak eta asko dira azalduz joan diren triku­harriak: mendikoak eta lautadakoak. Mendikoen artean Baztan aldekoak aipatu behar dira.[31]

Lautadakoen artean, arreta bereziz aztertu dira Artaxonako hilobi megalitikoak: Portillo de Eneri­tzen eta Mina de Farangostea deri­tzanetan. Pasabidea duen trikuharri-mota da hau, ezaugarririk deigarri eta berez­koena, ar­kitekturaz­ko ikuspegitik, ganberako sarrerako ateak zulatuak izatea da, fun­tsean sarrerako zuloa erabat itxi nahi zela adierazi nahiko balu bezala.[32]

Fran­tzia aldeko Euskal Herrian

[aldatu]

Fran­tzia aldeko Euskal Herrian ere, megalitoen garaiko hilobi asko samar aur­kitu eta miatu dira, sarritan oso handiak ez diren arren. Duela urte gu­txi, azterturiko 104tatik, 68 Lapurdikoak ziren, 28 Nafarroa Beherekoak –hauen artean handienak, Gaxteenea, Bulun­tza, Xuberaxain, Armiaga–, eta 8 besterik ez Zuberoan. Gauza higikor guztiak desagertuak badira ere, azter­keten ondorioek baieztatzen dute sortaldetik sartalderako norabidea eta ehorz­keta izatea beren funtzioa.[33]

Kronologia

[aldatu]

Ar­keologoei bereziki axola zaien gaia da trikuharrien kronologia zehaztea. Apur­ka-apur­ka, gertakari megalitikoaren an­tzinakotasuna onartua izan da, esan dugun bezala.

Aur­kituriko ostilamenduak, metal-aurrekoa eta ez­kila-formakoa izanik, zaharrenak Az­ken Neolitoan eta Eneolitoan koka­tzen dira. Kur­tzebideko tumulo‑trikuharriko ostilamenduei C 14aren bitartez jarri ahal izan zaie data K. a. 2.945. urtean, 95 urteren aldearekin.

Lehendik aipatu ditugun Arabako trikuharriak garai berekoak izan behar dute, gu­txi gorabehera.

Beranduagokoak izan behar dute beren ostilamenduetan, ez­kila-formako edalontzien aztarnak azaldu zaiz­kien trikuharriak. Garai horretan kokatu behar­ko lirateke Sorginaren Txabola (Chabola de la Hechicera) trikuharriak, San Martingo goieneko maila, eta ia ziur Egilaz­ko Aiz­komendikoa eta Kuartangoko beste zenbait.[34] Eskualde honetako megalitoen eta beren ostilamenduen azter­ketatik Teresa Andrés Ruperezek, K.a. 3.300 eta 1.700 urte arteko trikuharrien eraikun­tzako sei aldi finka­tzen zituen.

Denboraz­ko hedaduran trikuharrien erabilera Bron­tze Aro betera artekoa izatearen arrazoia egiazta­tzen du metalez­ko gai bakan ba­tzuen eta une horretan koka­tzen diren zenbait zeramika azaldu izanak.

Dena dela, trikuharrien gertakaria erromatarren garaira arte iristen da, erabileran behin­tzat. Kristau aroaren hasieran desagertu egin zen, zeren eta erromatarren kulturak “elkarbizi­tzako alderdi guztiei eragin zien eta gizar­teko ideologiaren jarraipena moztu zuen, pixkanaka erlijio naturalista, tribuen arteko harremanak eta lurralde antolaketaren uler­mena geldituz”[35].

Adieraz­pen sozial eta espirituala

[aldatu]

Horien urrutiko jatorriaren gaiari berriro helduz, gertakari megalitikoak bul­tza­tzen gaitu jende haien gaitasun tekniko eta artistikoei buruz hausnar­ketak egitera. Eskualde ba­tzuetako trikuharrietako ortostatoen barrualdeko hormetan pinturak eta grabatuak aur­kitu dira, ia beti geometrikoak eta oso gu­txitan figuratiboak; baina halako ezer ez da aur­kitu Euskal herriko monumentuetan. Hemen, jende haien gaitasun artistikoaz ari garenean, ar­kitekturaz baino ez gara ari.

Megalitoa da gure historiako lehen ar­kitektura monumentala. Arrazoi handiz ohartarazi izan da jarduera honek ehunka edo milaka lanordu sar­tzea eta hartan ematea eskatuko zuela, besteak beste, harlauzak ateratzea, garraiatzea, lan­tzea, eramatea, igo­tzea eta eraiki­tzea, baita gizabanako askoren ahalegin koordinatzea eta behar moduan gidatzea ere, lanaldi guztien plangintza egoki eta xehetasunez egiteko. Horrek guztiak ematen digu duela 5.000 urteko gizon haien gizarte hierar­kizatu eta bateratuaren ideia.

Megalitoa da espazioari buruz­ko mugarria adierazten duen lehen ar­kitektura; lehen ar­kitektura, denborari desafioa egiteaz gainera, gogor egiteko eta bere gainetik jar­tzeko sortua izan da.[36] Hain zuzen ere, megalito horien handitasun eta izaera menpera­tzailea, toki estrategikoetan nahita koka­tzea eta horretaz pen­tsatuz, Colin Renfrew‑ek argudioak iradoki­tzen ditu, hala nola, trikuharriak ez zirela hildakoen toki soilak izan, baizik eta bazutela mendera­tzen zituzten espazioen gaineko jabegoaren sinbolo izaera ere; lurraldearen ikur gisako zentzua zutela, eta, halaber, “lurraren etengabeko okupa­tzearen sinbolo iraunkorrak.

Hain ospe­tsuak ziren monumentu hauen eraikuntzak, sarritan erlijioz­koa baino gizarte mailako eginkizun handiagoren bat izango zuten, elkarte bati ematen zioten izen onarengatik. Horregatik, esan daiteke bizien begirunez eraiki zituztela, hildakoen oroimenez baino gehiago.[37]

Trikuharrietako indusketetan aur­kituriko gauzen eta ikonografia tradizionaletatik aldi berean desager­tzeak aztertu ondoren, Maluquer de Motesek ondorio bat atera du, itxura guztien arabera, erlijio izaeraren galera –aldaketa, esan behar­ko li­tzatekeena. Bere ustez “ziur asko, metalgin­tza eta meha­tzetako jarduerak gehi­tzeak eraginiko talde dinamikaren ondorioz eta beste herriekiko harremanengatik, eta bestalde, Bron­tze Aro guztian iraungo zuen aldi ikonoklasta bat erakarri zuen espiritualitate handiago baten garapenagatik” izan dena.[38]

Megalitokoak ez diren ehorz­ketak

[aldatu]

Begien bistakoa da, trikuharrien eta beren hilobi izatearen azter­ketak megalitoak ez diren beste monumentuetara eramaten gaitu, tumulu egiturakoak eta zulodun eta ziztadun hilobiak begizta­tzera, alegia.

Tumuluen azter­ketak arazo asko sor­tzen ditu, mende luzeetatik datorren nekazari­tzak goldaturiko lurrak direla-eta. Dena dela, tumuluetako ehorz­ketak arraroak izango ziren Euskal Herrian, aztarna gu­txi azaldu direla kontuan izanez gero: errausketa ba­tzuk, erretako giza aztarnak, eta zeramika eta harriz­ko ostilamendu xume ba­tzuk.

Arte historialariari ez zaizkio erakargarri tumulu eta kobazu­loetako hilobiak, gordetako ostilamendu urriak direla eta, lanabesen teknikaren aldetik baino ez dira interesgarriak.

Ehorz­keta berezi bat. Babestoki bat da an­tzinakoa izateagatik eta lurpetik ateratako giza aztarnetan aberastasun handikoa izateagatik ezagunenetako bat San Juan ante Portam Latinam toponimoaren bitartez ezagu­tzen den. J. L. Vegas Aranbururen taldeak 1985 eta 1991 bitartean buruturiko miaketaren ondorioz ikuspuntu antropologikotik ondorio ikusgarriak atera ditu.

Milaka hezur zatik, 289 per­tsonen –ar nahiz emeren– ehorzketa azaldu dute; haietako asko dira gerra borrokaldietan jasotako gezikaden ondorioz hildakoak. Aztarnategiaren iker­keta kronologiko zorrotz batek oso denboraldi mugatu baten inguruan buruturiko ehorzketa­tzat jo ditu, K.a. 3.365 eta 3.035 urte bitartekoak, gu­txi gorabeherako.

Zeramikak

[aldatu]

Buztingin­tzaren adieraz­pena

[aldatu]

Lehen aipatu dugunez, Epipaleolito aldian, aurreko aldietakoen garapenak suma­tzen diren harriz­ko tresnak erabil­tzen jarrai­tzen da: ekarpen txikikoak dira. Aiz­kora leunduak azal­tzen dira; tresna geometriko ugari eta igitai piezak izenekoak azal­tzen dira, aleak bil­tzearekin zerikusirik dutenak, zalan­tzarik gabe. Neolitoan zeramika azal­tzen denean zenbait berrikun­tza ere ikus daiteke, behar berriei eran­tzunaz, hala nola, aleak bihitegietan pila­tzea, elikagai modu berriak, eta abar. Ondorioz, gizarte egituretan modu ekonomiko berriak agertzen dira.

Gure ikuspuntu guztiz estetikotik ez dugu ia ezer aipa­tzekorik, balio berezia duenik, epipaleolitotik gertuko oinarriz­ko harri langin­tzari buruz. Buztingin­tzaren behaketa eta azter­ketak, berriz, errazago erakar­tzen gaitu. Zilegi li­tzateke, mendeetan zehar, historiaurreko gizonak aurrera zeraman garapena buztingin­tzan argiago suma­tzen dela esatea, bai bere estetika sen­tsibilitatean eta bai arte sormenean. Esan daiteke buztinaren berez­ko biguntasuna eta zuzeneko eskulangin­tzarako erabilera errazak bultzatzen zituela jende haiek apaingarriak eta artea egitera, izatez iheskorragoak eta gogorragoak ziren beste langaien euskarriek ez bezala.

Bizi­tza praktikoan eta egunerokoan buztinez­ko on­tziak erraz egoki­tzeak adierazten du erabilera orokorra izan zela. Horregatik esan izan ohi da, ozenegi agian, “buztingin­tza dela giza adimenaren sor­kari bikainen eta emankorrenetako bat”[39].

Egituren garapena eta apainketa

[aldatu]

Neolitoa. Buztingin­tzaren artea Euskal He­rri­ra Neolitoarekin iri­tsi zen. Euskal hai­tzuloetako zeramika, Neolitoko maila an­tzinakoetan aur­kiturikoa, besteak beste, eskuz egina, teknika zakarrekoa, kimikoki ez purua, arrauz­kara izateaz gain, ez da oso itxura gozokoa, bere akats eta irregulartasunengatik. Gogora di­tzagun aztarnategi ba­tzuetan aur­kituriko gaiei buruz­ko ondorioz­ko ohar ba­tzuk.

  • Arenaza Iean, Neolitora igarotze aldeko harriz­ko ostilamenduen artean, zeramika leu­na aur­kitu da; arrauz­kara da, eta dekorazio kardial eta txertatuak ditu.
  • Santimamiñen, ildo ebakien dekorazioa duten edalon­tzi kareztatuen zati ugari.
  • Kobeaga IIan, Ispasterren ez­kila‑formako edalontzia azal­tzen da jada.
  • Marizulon, Urnietan, zeramikak eta norberaren apaingarritarako gauzak maila berriagoetan.
  • Fuente Hoz‑en, Anuzitan Neolitoko zeramika zati bakar ba­tzuetara murrizten da; dekoratu gabeak dira eta beranduago hilobi mailan azalduko direnen an­tzekoak: pasta iluneko edalon­tziak, lauak, arrauz­karak
  • Ku­tzamenditik, Gasteiztik hurbil dagoen Olarizutik datoz ebakidurak dituzten zeramika zati ba­tzuk.

Ez zeramikako gauza apur horietan, ez eta (K.a. laugarren milurtekoaren az­kenekoak) harriz­ko tresnetan ere, ez da aur­ki­tzen beren egitura edo dekorazioko gehigarriengatik zen­tzu estetiko bereziren bat adieraziko duenik.[40]

Tran­tsizioko Neolitoa

[aldatu]

Los Husosen transizioko Neolitoa K.a. 3.000. aldekotzat har­tzen den aztarnategian, Bilar herrian, Kantabriako mendilerroaren hegoaldeko isurialdean kokaturikoan, 1965 eta 69 bitartean Apellanizek miaturikoan, harri langin­tzaz eginiko xafla eta harraskagailu askoz gainera, zeramika ugari azaldu da, leuna, arrauz­kara. Baina, horretan azal­tzen da, jada, oinarriz­ko dekorazio bat, marra horizontalez egini­ko ebakidurak, triangeluak eta tresna zula­tzaileen grabatuak.

Garai horretatik aurrera, zeramikan, modu desberdinetan eginiko aldaskak dituen apainketa bat zabalduko da, hau da, apartean modelatu eta edalontziak erabilgarriagoak izan daitezen gainean itsa­tsita, profilaren aldaketa bat eragingo dutenak. Horren guztiaren eransgarri dira gainazalen apainketa askotarikoak, behatz muturrez, azazkalez eta espatula-er­tzez gauzatuak, guztiak Euskal Herrian zabalduz eta mende askotako erabilerari eu­tsiz.

Eneolitotik burdinetara

[aldatu]

Eneolitoaren az­ken aldean eta Bron­tze aldiaren hasieran alda­tzen eta zailtzen hasten dira zeramikaren profilak. Alda­tzen hasten dira eta askotarikoak izaten zeramikaren profilak; nabarmenak dira, besteak beste ko­no‑enbor egiturakoak eta karena gorenean duten beste ba­tzuk, Euskal Herriko uren banalerroaren goi‑lautada aldean kokaturiko kobazulo-bizitegi askotako ezaugarria den siluetak.

Ez­kila‑formako zeramika. Metal garaietako trikuharri aztarnategiek ez­kila‑formako zeramikaren lekuko ba­tzuk eman dituzte, kultura horren gainerako esparruetan bezala, iparral­deko nahiz hegoaldeko eraginez apainduak, orrazeen apaingarriak, ildo ondadunak, sigi-sagak, ttanttoz beteriko triangeluak, hatz-markak eta abar.

Segida osoko bi aztarnategi

[aldatu]

Euskal Herrian badira zeramikaren garapena etenik gabe jarraitu ahalko litzatekeen aztarnategi ba­tzuk, Az­ken Neolitotik hasi eta erromanizaziora bitartean.

Los Husosko zeramikak

[aldatu]

Santimamiñeko taldean horrelako ezer aur­ki­tzen ez den arren, Los Husosko kobazuloetan baditugu, arestian esan dugun bezala, apaindu gabeko zeramika zati ba­tzuetan Neolitoko aztarna ba­tzuk. Baditugu, halaber, hasi Eneolitoko zenbait faseetako ereduetatik –pastilla bidez apaindutako zeramika arrauz­karak eta profil ireki zein itxiak dituztenak, nahiz karenatu ba­tzuetatik eta Metalen hasierakoak diren ez­kila‑formako edalon­tzietara bitartean–, eta ondorengo eredu ba­tzuk ere, esaterako, orraze apainketa berrikun­tzadunak; eta horrela Burdin Aro eta erromanizaziora arte.

La Hoyako zeramika

[aldatu]

Talde berekoa den beste leku bat, zeramikaren garapen tekniko eta artistikoa ondo smarretik jarraitu dezakeguna da La Hoya herrixka.

Herrixkaren kokapeneko lehen aldian K.a. XIV. mende inguruan, ebakiduraz­ko edergarriak eta on­tzien gainetan zenbait kasutan azal­tzen diren gainazal kordoidunak dituzten zeramikak daude.

Kokapenaren bigarren aldian, ebakidura finez­ko teknikak, gero moz­keta apainketak, ildaskak, tonu gorri edo barbotina zuriz margotuak ikusten dira; baita beha­tzez, az­kazalez edo kordoiez eginiko grabatuak ere.

Burdina II aldian, kultur aurrerapen nabariaren eragineko nekazari­tzan oinarrituriko ekonomiaren garaian, manganesoz pintaturiko laranja koloreko edergarriak eta gehienak abiadura lerromakurra duten apaingarri geometrikoak dituen tornu­ko zeramika heda­tzen da. Hauen ondoan badira eskuz eginiko beste ba­tzuk, pasta bel­tze­koak, ebakidura, moz­keta eta inprima­tzeak dituztenak.

Egituraren arabera, era askotakoak dira, erabilera arrunteko mahaiko on­tzi zeramiketatik hasi, katilu, edalontzi, txarro, kantinplora eta abar, eta erabilera berezikoak, kopak, onilak eta abar. Moz­ketaz apaindutako kaxa hankadun bi­txiak eta biltegira­tzeko pieza handiak “batez ere, aleak gorde­tzekoak”.[41]

Zeramika ale aipagarriak

[aldatu]

Hiru milurteko iraungo duen eta herrian erromatarrek ekarritako beste eredu ba­tzuk sartu arteko on­tzigin­tza horretako estetikaren eta sormenaren sentiberatasuna pixkanakako garapena aipa­tzen ezin gelditu gaitez­keenez, saiatuko gara mul­tzo handi horretatik, eskulangilea artista bihurtu zeneko ibilbidea iraka­tsiko digun zenbait artelanen behaketa eta iker­keta nabarmen­tzen.

Ez­kila-formako edalon­tziak

[aldatu]

Santimamiñeko taldea deritzon horretatik datorren adibideren bat jar­tzeko, gure arreta merezi du Pagobakoi­tzako ez­kila‑formako edalon­tziak, Gipuz­koan, Aiz­korriko Urbia zelaiko trikuharriren ostilamenduan aur­kiturikoa da; on­tziaren inguru guztian ebaki paraleloak dituen apainduria xume eta fun­tsez­koa duena –egun San Telmo Museoan dago.

Apainketa ugariagoak eta konposaketa zen­tzu bizi eta nabarmenagoa dutenak dira Arabako Ar­keologia Museoan gaur egun gorde­tzen diren edalontzi ba­tzuk.

El Sotillotik datorren ez­kila‑formako katilua zoragarria irudi­tzen zaigu, eta bereziki dotorea izan behar zuen bere inguruko jokoen balioa areagotzen zion eta irudi geometrikoz tarteka ebakiduretan zuen pasta zuria galdu aurretik; az­kenean, profil soil baten xarma gorde­tzen du, erritoaren distirarena an­tzo.

Ez­kila‑formako profil irekikoa da Sorginaren Txabolatik ateratako edalontzi txikia, erretikulazko inguruketak, puntuak, marrak eta erronbo-guneak txandaka dituela, sabelalde osoa estalirik.

Zeramikako kaxak

[aldatu]

La Hoyako on­tzigin­tzako bilduma joritik, arte historialariaren begirada, haren forma eta profil ugaritasunak erakar­tzen du eta, ugaritasun horretatik aukeraketa bat egin behar izanez gero, bikaintasunaren isla az­pimarratuko genituz­ke lau hanka gaineko zeramikaz­ko kaxa ospe­tsuak. Mende ba­tzuk beranduago, gogora ekarriko digute euskal etxe tradizionaletan erabilgarri eta apain­garri ziren ku­txa haien ebaketa, paraleloko moz­keta-zerrenden kontrastean, puntu, marra, singi‑sangaz eta triangeluez apainduriko kaxa horiek edertasuna.

Neolito garaiko zeramiken apainketa urri eta landugabeak arte historialariaren arreta ez badu zirika­tzen ere, gauza bera ezin esan daiteke edergarritarako objektuez, sarritan nabariena apaingarri izatea bera baita, bakarra ez bada ere, erabileraren ondoan garran­tzi handiz datorrena.

Hormirudiak eta grabatua

[aldatu]

Ez da eginkizun xamurra Burdin Aro eta Bron­tze Aroaren arteko mugak finka­tzea. Bestalde, paleolito osteko pinturek oso gu­txitan ematen dituzte kronologia nabarmenak. Berrienak Burdin Aroan eta erromanizazio aldian koka daitez­ke. Baina, Solaueva eta Cortesen badira batzuk Bron­tze aldiraino eta, ikerlari ba­tzuek ustez, Neolitoraino ere eraman behar­ko liratekeenak.[42]

Estilizazioak eta eskematizazioak

[aldatu]

Hormetakoak diogu eta ez hai­tzetakoak, aipatuko ditugun pintura eta grabatu apurrak kobazuloetan aur­ki­tzen direlako; badira haiz­peen babesean, aire librean eta berriki miatu ditugun horma eta bizitokietan ere, Nafarroako Cortesen gerta­tzen den bezala.

Ordenamendu formal eta estilistiko bati jarraituz, oraingoz badaez­padaz­koa besterik ez dena, eztabaidagarria eta izan daitekeenaren alorrera eramaten gaituen kronologia arazoa utzi eta, has gaitezen estilizazioak izenez aipa­tzen di­tugun aztarnak aur­kitu izan diren lekuak izenda­tzetik.

Solacueva

[aldatu]

Jokano herriko Lacozmonteko Solacuevan, 1961ean J.M Barandiaran bere lehen probak egiten hasi zen, gerora indusketa zenbait kanpaina A. Llanosekin burutu bazituen ere. Delako kobazulo horretan zaz­pi maila ere izendatu dira, Bron­tze Arotik hasi eta erromanizaziora bitartean doan denbora luzeari dagokionak, alegia.

Az­ken Bron­tze alditik erabili zen kobazulo bat da, baina, K.a. 700etik K.o. 300era bitartekoa izan daitekeen aldian bertan behera utzia izan zen. Kanpotik nekez ikus daiteke eta malkar harkaiz­tsu batean kokatua den kobazulo hau, Apellanizen ustez, beste kultura bateko kastroetako biztanleengandik gorde­tzeko babeslekua izan daiteke.

Litekeena da, kobazulo hau bizitoki ez izatea, eta giza errau­tsik aur­kitu ez badute ere, erritoz­koak izan daitez­keen su-arrastoak agertu dira. Kobazuloa erlijio ospakizunetarako erabilia izan zitekeen, eta zen­tzu honetan ulertu behar­ko lirateke hormatik askatuta gaur egun blokeetan ikus daitekeen edergarriak. Grabatu apur ba­tzuk badaude, baina, pinturak dira gehien azal­tzen direnak.

Giza irudiak
[aldatu]

Kobazuloaren egitura, galeria luze eta ia zuzen baten modukoa da, altuera bikoitz batean kokaturiko aretoa duena. Areto handi honetan daude giza adieraz­penak. Estilizazio oso nabarmen bat erakusten duten pinturak dira, hain nabarmenak izan ere, non, ez ginatekeen batere harrituko norbaitek benetako eskematizazio gisa izendatuko balitu. Nolanahi ere, Solacuevako irudi bati buruz ere ezin daiteke errealismoaz hitz egin –Llanos eta Maluquer de Motesek egiten duten moduan–, hitz honi arte historialariek ematen dioten esanahi arrunta eman nahi izanez gero.

Irudiak marraztu zireneko harri-blokeen kokalekuari dagokien ordenamendurik badenik ez dakigunez, ez du axola zein ordenatan deskriba­tzen ditugun.

Solacuevan giza irudiak ehiztarien ala gerrarien itxuran azal­tzen dira. Horietako ba­tzuk desagertu egin dira. Hobekien gorde dena eta estilizazioa dela esan daitekeena, marra soil ba­tzuen bidez marraztua dagoen ehiztaria ala gerraria da: arrauz­kara batek burua deskriba­tzen du; handik gorpu­tza adierazi nahi duen zutikako marra bat irteten da, eta horretatik beste marra ba­tzuk irteten dira gorputz‑adarrak adierazteko. Beste ezaugarri bat badu irudi honek, buru arrauz­karari gainjar­tzen zaion motots moduko bat. Beso eta zangoen tartea erdibi­tzen duen zehar­kako marra batek aldenik alde pasa­tzen du gorpu­tza, armaturiko gizon bat dela iradoki nahiez, zeren eta marra horren muturretan ar­kua eta gezia daude marraztuak.

Badira oso an­tzeko estilizaziokoak diren beste irudi ba­tzuk eta bi ala hiruko taldeak –eta inoiz ez gehiago– osatu nahi balira bezala azal­tzen direnak. Gaur egun denak haurren marraz­kitzat hartuko genituz­ke, estilizazio horrek eran­tzungo balie, ez ezintasun tekniko bati, baizik eta, gerra edo ehizarako eszena baten mugimenduak biziago­tzeko ahaleginari.

Marra eta trazuak
[aldatu]

Solacuevako marraz­kien estilizazioa areagotu egiten da areto handiaren aurreko galerian marraztuak diren eszenetan. Mugarik gabeko punturantz biltzen diren marra eta trazu sailak dira, eta erdian animaliak diruditen irudi eskematiko ba­tzuk ager­tzen dira; horien gainean zentimetro gu­txira giza irudi eskematiko bat ikus daiteke. Armando Llanosek eman du irudi hauen interpretazio posiblea irudi­tzen zaiguna. Marrak elkar­tzen diren tokian, erdigunean, konposaketaren behe eskuinaldeko ertz baterantz korrika doazen animalia ba­tzuk daude, loberak izeneko ehizarako tranpak direla pen­tsarazten digu, Ar­kamo eta Gibijoko lurralde hauetan halakoak erabiltzen baitziren duela gu­txira arte.[43]

Dena dela, gaur­ egungo arteak hain berez­koa duen intuizio baten eran­tzuna dirudien estilo honen jarioak, faktore plastiko soilen bitartez adieraziriko hiz­kerak, eragozten digu haurren marrazkien antzera begira­tzea Solacuevako artisten pintura.

Apaingarri eskematikoak
[aldatu]

Hai­tzulo beraren beste puntu ba­tzuetan ikus daitezke, eskematizazioaren garapenagatik, apaingarri interesgarriak: ba­tzuk geometria soilera ekarriak; angelu-erlazioa duten puntu eta marrak, ia beti dinamismoa eta mugimendua iradokitzen dutenak, gaur egungo gizakiontzat interpretatzen ezinez­koak.

Alto de la Cuz

[aldatu]

Alto de la Cruz‑en Corteseko aztarnategian azaldu ziren marrazturiko lehen irudi estilizatuak, 1950ean. Herrixkako etxebizi­tzen horma bakarretik gera­tzen zen hartan azaldu ziren K.a. 650 eta 550 urte arteko kronologia duten irudiak.

Margolanak
[aldatu]

Eskematizazio geometriko zorro­tzak dira. Marra zuzen eta triangelu alderako joera nabari zaie. Ez‑figuratiboak diren apaingarri geometriko marraz­koen ondoan, garbi igar daiteke giza irudi bat, bi triangelu soilez osaturikoa. Ia esan daiteke XX. mendeko arte abstraktu geometrikoaren ereilea dela, 2.500 urtetarako distan­tzian, Burdin Aroko jende haien urrutiko kimuak.

Armando Llanos ez zen ausartu Cortesko eta Solacuevako gizakiari buruz­ko pinturen kronologia Az­ken Bron­tze aldira baino atzerago eramaten; hain justu, aldi horretako zeramiken an­tza aur­kitu zielako, eta hildakoen gurtzan erabiliak zirenak direla dio.

Apellaniz hain beranduko kronologiarekin[44] ez dago ados, Llanosen tipologia bera ere ez du onargarria ikusten, garapen-iriz­pidea erasten bazaio, kobazulo‑santutegi bateko –Solacuevako– pinturak, Levanteko artearekin zerikusi handiagoa dutenak, eta aire libreko –Nafarroako, Cortesko– herri baten arteko desberdintasunak argudiatuz. Bestalde, ez dago pintura hauek Burdin Arokoak direla ziurta dezakeen aur­kikun­tza estatigrafi­korik. Hala ere, bat dator A. Llano­sekin hildakoen gurtzan erabiliak direla esatean.[45]

Alderaketa Levanteko margolanekin

[aldatu]

Solacueva

[aldatu]

Ezin uka daiteke arrazoirik badela, batez ere, Levanteko artearekin pareka­tzeko Solacuevako pinturak –eta ez hain­beste, Cortesekoak–, biek eskematizaziorako duten joaera eta mugimendua iradoki­tzeko irrika dela-eta. Haatik, euskal pinturetan, beste espiritu bat onartu behar­ko li­tzateke, bilakaera horrekin batera. Hasteko, Levanten, giza irudiaren pinturak hain dira ugariak, non alde handia dagoen euskal lurrean duen adieraz­pen apurrarekin.

Levanteko pinturak, oso ugariak izateaz gain, beharbada goiztiarragoak dira, Kalkolitoan azal­tzen diren bezala azal­tzen baitira Neolitoan ere. Estilistikoki Levanteko artean estilizazioa ahulagoa da eta pintura errealistez ezin hitz egin badaiteke ere, bai esan daiteke nolabaiteko espresionismoa lor­tzen duela, azaldutako gaia oso adieraz­korra izatera iristen baita. Mugimenduaren eta giza taldearen artea da. Badirudi gizonak animaliak baino garran­tzi handiagoa duela. Hain zuzen ere, gizona talde-bizi­tzan ikus daiteke. Per­tsonaiek elkarbizi­tzako zereginetan esku har­tzen dute: zeremonietan, ehizan, borrokan. Levanteko ertilariari irrika bizia sor­tzen dio orain ekin­tzak eta mugimenduak, gizakia eta animaliaren gorputz egituraren silueta oroiterazleak baino askoz gehiago. Franko‑kantauriar artistak, berriz, irudia normalki eskema geometriko batera mugatzen du.

Yurdinasko babespeak

[aldatu]

Erabakitako estilizazio eta eskematizazio arteko zatiketa ez da erosoa, ez da egokia gerta­tzen, zenbait margolan tipologia horren barruan sailkatu behar denean. Hori gerta­tzen da, adibidez, Araba hegoaldeko lurraldean, Urizaharrako Yurdinasko babespean aur­kitu direnekin.

Bi margolanez ari ga­tzaiz­kizue, emakume bat eta abelgorri baten burua dira, bi margoren konbinaketaz, gorriaren eta marroiaren, teknikaz eginak dira eta tinta lauaz.

Emakume irudia aurrez ikusten da, puntadun er­tzaz buka­tzen duen kanpai-formako gonaz jan­tzia, udare itxurakoa du burua eta buruz behera jarria dago, Y moduan besoak dituela. Irudiak 28 x 15 cm neur­tzen du.

Abelgorriaren burua saiheska dago eta iparrera begira. 21 x 15 cm neur­tzen du. Litekeena da animaliaren zati bat besterik ez izatea; izan ere, horman zenbait zati urratuak baitaude.

Peña del Cantero

[aldatu]

Iruñeko sakanean, Etxauri herrian, ustekabean Harginaren Hai­tza deri­tzan tokian, margo okre gorriz margoturiko hiru irudi­txo aur­kitu ziren:[46]

  • lauoineko bat, nahiko eskematiko eran marrazturik duela ingurunea, oso isats mo­tza eta muturretik hasi eta isats-muturrera 6,5 cm neur­tzen duena, ahun­tza izan daiteke;
  • ahuntz bat oso garbi adierazten duen beste irudi bat, tinta lauaz margotua eta 8 bat cm neur­tzen du eta ez dago osorik, atzealde guztia falta bai­tzaio;
  • eta giza irudiko gorputza, silueta trake­tsekoa eta osatu gabea gainera, zangoen behealdea eta besoak falta bai­tzaiz­kio; hau ere tinta lauaz margotua dago eta 13 cm baino gehiago du garaieran.

Beste adierazgarri ba­tzuenak izan litez­keen beste zati bakan ba­tzuk ere badaude, zaindu gabeak. Pintura hauek hego‑ekialdera begira­tzen duen haiz­peko babesleku batean aur­ki­tzen dira, eta ez daude sarbide errazean, lurretik 10 m goragoko leku batean.

Etxauriko pinturek ere badute kronologiaren arazoa. I. Santistebanen 1968ko lehen azalpen batean Levantekoaren moduko erreferen­tzia bat iradoki­tzen zuen, hipotesi soil baten modura. Baina, nahiko nabarmena den eskematizazio alderako joerak eta mugimenduzko eszenarik ezak, hipotesi hori ez du osorik ziurta­tzen. Bere garran­tzia ,bestalde, beste baldin­tza berezi batetik dator: bere kokapena. Lehendabizi aztertu zituzten ar­keologoek adierazi zuten bezala Etxaurin irudi horien azalpenak garran­tzi berezia du, delako ebiden­tzia hauek ezezagunak ziren eskualde horretan zabalagotu egiten duelako labar-arte eskematikoen adieraz­penak dauden kokapen-gunea”.[47]

Lazaldaiko hai­tzuloa

[aldatu]

Gorengo mailako eskematizazioak dira Zuia herrian, Zarate herritik gertu, Gorbeia mendiaren hegoaldean kokaturiko Lazaldai hilobi-hai­tzuloan azal­tzen diren irudi eta pintatuak. Sarreratik 62 m-tara, erdiko galerian eta berau bitan bana­tzen deneko hiru galerietako batean daude. Margo bel­tzez horman margotuak, oso ulermen gai­tza duten zenbait lerro- eta puntu-zerrenda azal­tzen da. Maila berean aur­kituriko osagaiengatik margolan hauei Burdin Aroko data izan dezakete,[48] baina erromaniza­ziora arte ere atzeratu daitez­ke.

Liziti hai­tzuloa

[aldatu]

Gibijo mendilerroaren Ekialdeko hegian, Ardagoya herritik gu­txi gorabehera 2 km-tara dago Liziti hai­tzuloa, areto moduko zabalera batean buka­tzen den galeria luze bakar bat du, luzeran neurria 135 m-tara iristen delarik. Hai­tzuloaren bukaera aldera, ez­ker eta eskuin margoturik, bakan diren marra soil ba­tzuk ikusten dira.

Los Moros hai­tzuloa

[aldatu]

Horren an­tzeko zenbait aur­ki­tzen dugu Arabako Atauri inguruan, Los Moros edo Peña Rasgada hai­tzuloa izeneko zulo batean. Luzeran 15 m baino ez dituen kobazulo­txo batean sarturik, luzeran 50 m dituen kobazulo batera iristen da, hezur eta zeramika aztarnaz aparte, irudirik gabeko bel­tzez margoturiko man­txa ba­tzuk aur­kitu dira; beste kobazulo­txoetan azalduz doazen beste marra eta ttanttoen an­tzekoak dira.

Pen­tsatu izan da, geometria hu­tsez­ko irudi hauek, kobazulo hauen ehorz­keta izaerarekin zerikusirik izango dutela eta ondorioz litekeena dela Bron­tze Aroan kokatu behar izatea, eta Corteskoa bezala, beste zenbait Burdin Aroan agian, erromanizaziotik oso hurbil. Mundu honi dagoz­kienak dira Nafarroako Basaurakoa eta Uriogañakoa, Lapurdiko Sarako Faardiko Harria hai­tzuloak.

Santimamiñe Taldea

[aldatu]

Az­pimarratu ditugun pintura hauek guztiak “Husos taldekoak” deri­tzan aztarnategikoak dira. “Santimamiñe taldekoak” esaten diogunetik eredu bat bederen gogoratu dezakegu.

Goikolauko hai­tzuloa

[aldatu]

Biz­kaian, Berriatua udalerrian dagoen Goikolau hai­tzuloa galeria estu eta motz bat da. J. M Barandiaranek bizitoki eta ehorz­keta aztarnak aur­kitu zituen bertan. Hormetan, berak Goi-Paleolitoko­tzat jo zituen grabatu ba­tzuk aur­kitu zituen, eta, bere ustez, osatu gabeko animalia eskematizazioak ezagutu zi­tzakeen. Grabaturik aur­kitu zituen, halaber, argitu ezinez­ko zeinu ba­tzuk, trazu solteak ziren, bakanak edo guru­tzatuak, Burdin Arokoak ziruditenak. Zenbait iker­tzailek ez du uste halako forma ugaritasuna baiezta daitekeenik, beraz, ezta halako kronologia tarterik ere; ai­tzitik, halakoen ustez Az­ken Bron­tze aldiari dagoz­kio.[49]

Urra­txa III hai­tzuloko errekarri margotua

[aldatu]

Arte abstraktuari buruz­ko ala abstraktu alderako joerakoari buruz­ko kapitulu hau buka­tzeko, gure ustez, inbentarioak irabaztekotan eta agian an­tzinakoa delako, merezi duela aipa­tzea orain berriki Biz­kaiko Oroz­kon Urra­txa III hai­tzuloan aur­kituriko har­koskor margotua.

Errekarri bat da, luzean 82 mm, zabaleran 39 mm eta lodieran 22 mm dituena. Gainazaletako batean, ziur asko burdin oxidoaz eginiko koloregai gorriaz zehar­kako hamaika marra paralelo margotu ziren. Marrak, etenak diren ttantto gorri txikiz osatuak dirudite –delako itxura hau nahita egina dela ulertu behar da, ez margo eror­tze soil baten antzera. Har­koskorraren iz­kinetan eta az­pialdeko alderdian ere tanto txiki ba­tzuk ikusten dira, marratan baino bakanagoak. Marraz­ki mota hauek sarritan ematen dira Fran­tzia aldeko har­koskor margotuetan, baina, harri gaineko zehar­kako marren paralelismo hau Penin­tsulan ezezaguna da.

An­tzeko errotarriei eta kobazulo berean aur­kituriko hezur aztarnei C14 bitartez eman zaien dataren arabera, badirudi Urra­txako errotarriari Kantauri aldeko Azil aldiko data eman behar­ko li­tzaiokeela.[50] Data honek eta Urra­txako errotarriaren zehar­kako marren fun­tsak, Mesolitikoko plaketen eta hezurren arazoa birplanteatuko liguke, hauen gainean ere zehar­kako marra paraleloak aur­ki­tzen baitira eta ar­keologoek ezin argitu izan dute nahita eginiko zeinu artifizialak ala azala gal­tzeak eraginiko marra soilak diren.

Kronologia, estetika eta esanahiari buruz­ko hausnar­tzeak

[aldatu]

Paleolito osteko aldi horietako hai­tzetako pintura ia guztien ezaugarri komun gisa honako hauek aipatu dira: kobazulo barrunbetan azal­tzen dira eta gehienetan sarreratik urruti samar, gainera; gorriz ala bel­tzez margotuak Yurdinasetan baino ez daude; harri­tzar handien er­tzetan margotuak daude; denak neurri txikikoak dira; eta ar­keologia emarietan leku emankor direnetan aur­kitu dira.

Baieztapen hau egin ondoren, Euskal Herriko pintura eta grabatuen behaketa eta azter­ketak bi galdera eginarazten ditu historialariaren buruan: kronologia eta esanahia.

Kronologiari buruz, batek sartaldeko arte historiaren prozedura ezagu­tzen duela-eta, senak bul­tzaturik joaten utziz­ gero, estilizaziotik abstraktu alderako, pixkanakako eskematizazioan zehar batetik bestera ondorioz etengabe pasa­tzearen prin­tzipio orokorra, agerikotzat onartuko li­tzateke, 1954.an Camon Aznarrek proposa­tzen zuen modura; eta horren arabera, onartuko luke nolabaiteko kronologia bat A. Llanosek 1966an egin zuen moduan, honela aur­kez daitekeena: erdi naturalismo oso estilizatua nabarmen­tzen zaien pinturak, Az­ken Bron­tze aldian sar daitez­ke; eskematikoak eta beste nahasturiko konposaketa dutenak, Burdin Aroan kokatuko lirateke, eta gu­txi-asko geometrizatu abstraktuak Az­kan Burdin Aroan, eta Erromanizazioan bertan ere sartu behar­ko lirateke. Baina, gauzak ez dira hain samurrak, lehen genioen bezala, zenbait lekutan zeinu abstraktuak eskematizazioak baino zaharragoak direla egiazta­tzen baita.

Pintura hauen esanahiari buruz, ehorz­ketei loturik azal­tzeak pen­tsarazi du nekrologiaz­ko izaera adierazi nahi dutela.[51] Nolanahi ere, ez da erraza haraindiko zen­tzuaren ideiatik kanpo gera­tzea. Eta honi gagoz­kiolarik oso interesgarria da, eta arreta nahiz iker­keta merezi dutela irudi­tzen zaigu, A. Llanosen oharrak; C.G. Jung‑en pen­tsamendua gogoraraziz, hark arte barnerakoia, matriar­kal aldeko gizarte batekin eta nekazari­tzako ekonomia garbi batekin lo­tzen ditu, bi ezaugarri hauek Euskal Herrian milurtekoetako tradizioan ezagutu izan baitira.[52] Bestalde, dena dela ere egiten den interpretazio horren norabidea geografikoa, Paleolito osteko aldi abstraktu alderako arteari ematen zaion balio barnekoi eta espiritualak eduki dezake azalpen bat ikuspuntu diakroniko batetik, historiaurreko artearen –eta zehaz­ki aldi historikoetako artearen– gorabeheretan paralelotasun bat ezagu­tzen badugu.

Arte historialariak, eta kristau artearenak are gehiago, froga dezala, arte sinboliko, eskematiko eta abstrakzio joerako batez ordez­ka­tzeko, zenbait alditan arte naturalistatik urrun­tze edo bertan behera uzte bat eman den guztietan, bizi­tzaren ikuspegi guztiz haraindiko batek behartuta sentitu diren per­tsona edo talde sozial batetik etorri dela halako indar berri­tzailea. Kristautasunaren kasuan, froga daiteke espiritualitatearen neurriz kanpoko heterodoxia eta Eliza paleokristau guztiz espiritual eta mistiko baten mirak, irudiak bazter­tzera eraman izan duela beti.

Arrazoi osoarekin, beraz, pen­tsa daiteke an­tzinako historiaurreko aldi haietan ere, pintura sinbolo horiek eta hain errealismo gu­txiko artearen eskema horiek “per­tsonen egoera espiritualari barru barrutik loturiko kon­tzeptu eta sen­tsazioak argi­tzeko sortu zirela, eta, ez, ukitu daitez­keen gertaera materialak isla­tzeko”[53]; honek ez du eragozten zenbait egoeratan, historian beste ba­tzuetan gertatu den moduan, beste helburu pragmatiko ba­tzuk ere eginkizun horri eranstea, hala nola, apainketa eta edergarritakoak soilik. Hau da Nafarroako Cortesen etxebizi­tzatako pinturetan ikus daitekeena.

Bestalde, Metal Aroetako abstraktu joerako pintura horien atzean, errealitate espiritualei eta haraindikoei irekitako talde sen­tsibilitate bat taupaka ari zela suma­tzeak ez du ezer askorik esan nahi arte historialari baten­tzat. Jakin nahiko genuke, sen­tsibilitate hori zein ideologia edukitan gauza­tzen zen, historiaurreko gizakiaren biho­tza eta eskua dardararazten zuela dirudien haraindikoaren sentipenak zein sinesmen zeha­tzetan har­tzen zituen profil dogmatikoak. Eta horretaz, oraingoz guregana etorri diren marraz­ki eta pinturak zenbat eta ez-figuratikoagoak izan, orduan eta handiagoa da gure ezjakintasuna.

Apaingarriak eta tresna erabilgarriak

[aldatu]
Zaldiaren eskultura fibula batean

Izenburu honekin giza gorpu­tza apain­tzeko erabili ohi den gai sail handi batez aritu nahi dugu. Bi dimen­tsioetako marraz­ki, pintura eta grabatuen alorra utzi eta hiru dimen­tsioetako lan plastikoetan jarriko dugu gure arreta.

Ar­keologiak, erabilkortasunaz gainera, eginkizun estetiko eta arte balioak ezagu­tzen zaizkien gauza ugari atera­tzen ditu lurpetik, erasten zaien eginkizuna aren araberako multzotan sailkatuz: fibulak, gerriko-belarriak eta krisketak, botoiak, orra­tzak eta abar. Balio du, ba­tzuetan bi helburu –estetikoa eta erabilgarria– dituen gauza hauen erakusgai mul­tzo zabal honi kapitulu motz bat eskain­tzea, bi eginkizun hauen harmoniak, mende historikoetan, arte mota desberdinei ku­tsua emango baitie: ar­kitekturari –nola ez–; beste askotan, berriz, eskulturari eta bereziki lehen txikiagoak zeritzaten eta orain guk luxuz­koak izendatu nahiago ditugun beste horiei. Hauetako kasu askotan, apainduraz­ko eta estetikaz­ko helburua nagusitu egiten da, askotan beste helbururik gabea izanik, besokoekin, eraztun, koilare eta abarrekin gertatu ohi den moduan.

Gure ar­keologoak gauza hauetatik guztietatik eredu ugari ari dira atera­tzen trikuharri, kobazuloetako hilobietatik, eta Euskal Herriko gainerako aztarnategietatik, Neolitotik hasi eta historiaurreko aldiei dagoz­kienak.

K.a. IX. mendetik hasita, Baskonian sar­tzeko zenbait herrik erabili zituzten bideei buruz­ko ar­keologoen eztabaidetan ez gara hasiko sar­tzen, ezta Euskal Herrian kokatu eta kobazuloetan, haiz­peko babesetan, kastroetan eta herrixketan bizitu ziren jendeari dagoz­kion aztarnen araberako kultur berezitasunak eta sailkapenak egiten ere.

Aur­kikun­tza hauek gaur egun bildu eta museoetan erakusten dira, beren ingurune naturaletik urruti, alegia. Gauza hauen behaketan arituko gara, berauenganako arreta eta azter­ketan, arte ikuspuntutik sumatu daitekeenik baldin badute behin­tzat; ar­keologoek egin ohi duten moduan, haien kronologia zeha­tzaren arazoa zabalik utziz.

Apaingarritarako gauzak edozein motatako tokitan aur­ki­tzen dira: kobazuloetan, kobazulo­txoetan, zuloetan, hilerrietan, trikuharri eta edozein eratako lurpera­tzeetan, hilku­txen zelaietan, herrixketan eta abar. Araban soilik, 1986an, 70 lekutako gauzak atereak ziren. Materialak ere edozein eratakoak dira: harria, hezurra, kristala, marfila eta metalez­ko zenbait. Egiturak ere desberdinak dira, baita eginkizun bera duten sailekoen artean ere. Zin­tzilikarioak adibidez, badira biribilak, angeluzuzenak edo trapezioak; ba­tzuetan osorik eskuratu dira, zatiak gehienetan; badira tutu-formakoak, esferak, zilindro-formakoak eta abarretan segmentaturikoak.

Aztarnategiak

[aldatu]

Abaun­tzeko aztarnategia

[aldatu]

Abauntz hai­tzuloko[54] indusketetan kanporaturiko emarien artean daude an­tzinakoenak. Han aur­kitu dira harrizko eta bron­tzez­ko apaingarri ugari: hobi sakoneko lurpera­tzeari loturiko 20 hezurrez­ko espatula –horietako zor­tzi, osorik eta bikain gorde direnak–; hezurrez­ko 16 pun­tzoi eta apaingarritako zin­tzilikario modura erabilitako zenbait objektu, basurde-letagin landu ba­tzuk, suharriz­ko 17 gezi mutur; harri, hezur edo maskor gainean zulaturiko 28 objektu eta kontaezin ahalako haina disko‑formako aleak.

Sail honen barruan lepoko baten an­tzeko koilarea nabarmen­tzen da, basurde letagin izugarri batean egina, kanpoaldeko diametroa ia 15 cm‑koa duena.

Cortesko aztarnategia

[aldatu]

Nafarroako mugetatik irten gabe, baina Abaun­tzetik oso urruti –eta denboran ere gureganantz salto handi bat eginez–, jada aipatua dugun Alto de la Cruz herrixkan, Nafarroako Cortes deri­tzanean, metalez­ko material ugari aur­kitu dugu: fibulak, gerriko-belarriak, ar­kuak, besokoak, lepokoak, botoiak eta abar. Mul­tzo hau K.a. VIII. mende az­kenaldi eta VI. erdialdean kokatu behar da.[55]

Material horietatik gauzarik adieraz­korrenak direlako aipa di­tzagun euskal lurraldeetan oso arruntak ez diren malguki bikoi­tza duten fibulak.

Torrazako aztarnategia

[aldatu]

Nafarroa erdialdeko aztarnategietatik atera ahal izan diren eta gaur egun Iruñean, Nafarroako Museoan, erakusgai diren apaingarriak ere ugari dira. Metal gaineko apainketak ez dira ugari izaten. Ziur asko zeltiberiar herriren batek fibula eta beste metalez­ko gauzen gainetan eginikoak, Nafarroako, Balterran eta Torraza deritzon beste leku batean aur­kitu direnen antzekoak, garran­tzi handikoak dira. Mul­tzo horretatik, aipa dezagun bereziki bron­tzez­ko diadema bat, Maluquer de Motesen ustez, Ebro sakaneko Burdin Aroko bi­txitegiko ale bakar­tzat hartzen dena. Irregular­ki mozturiko zinta bat da, gainaldea ponpatua eta er­tzetara mehetua. Hallstatiko aldian egin ohi zen moduan, mailukadaz sakaturiko biribil-sailez apaindurik. Zentrokide diren biribilez osaturiko zor­tzi botoi­ko hiru lerrokadek osa­tzen dute piezaren alderdi zabala eta diametro handiagoa duten beste ba­tzuk koka­tzen dira er­tzetan, konposa­tzeka bikain bat sortuz. Teknikari begiratuz K.a. 450 eta 400. urte aldeko data eman zaio.

La Custodiako aztarnategia

[aldatu]

Neolitotik hasi eta erromanizaziora arteko ar­keologiako materialetan oso abera­tsa den Ebroren ibarreko protohistoriako herrixkarik aipagarriena den Nafarroako Vienako La Custodian aur­kituriko gerriko-belarriak garran­tzi handi­koak dira. Aztarnategi horretatik 16 gerriko-belarri atera ziren: bi zelta erakoak eta 14 iberiar erakoak, ia denak zatikiak. Filigranaz­ko lan fin eta abera­tsa duten bron­tzez­ko piezak dira, eta denak ere apaingarri guztiz geometrikoak dira, lerromakur eta kiribil ugariekin. Badira pieza lauak, baina beste ba­tzuk trazu bikaineko ebakiak dituzte –trokelatuak ala sakatuak– eta beren metala galdua duten urrez ala zilarrez damaskinatuak. Estetikoki edertasun handia izango zuten bai lerrozuzen eta lerromakurren konbinazioen erritmoagatik nahiz apaingarritarako osagai bertikal eta etzandakoen kontrasteagatik.[56]

San Juan ante Portam Latinam

[aldatu]

Ebro ibaian gora joanaz, arabar Errioxan sar­tzen bagara, denboran berriro ere urrutiratuz, Guardia inguruan aur­kituko dugu gune bat, La Hechicera, Los Husos, San Martin eta abarretako trikuharrietan eta haiz­peko babesetako aztarnategi ugarietan abera­tsa dena.

Eskuratu den ostilamenduari buruz, berriz, ehorz­ketetan azaldu ohi dena bezalakoa ez dela baieztatu da. Eskuratu den guztia Az­ken Neolito aldiari dagokiona dela esan daiteke. Ostilamenduen lautatik hiru osa­tzen duten zeramika apurrak, gezi muturrak eta suharriz­ko zenbait gauza alde batera utzita, esan dezagun norberaren apainketarako ez diren objektuen artean nahiko ugariak eta deigarriak direln 9 basurde letaginez­ko sail bat azal­tzen dela, horietariko asko oso handiak eta zor­tzi binaka daudenak, gargantila moduko apaingarri bat osatuz. Zulaturiko bi letagin zati eta beste espatula itxurako bat ere badaude.[57]

Urrez­ko Hai­tzetako aztarnategia

[aldatu]

Arabako Zuia ibarraren hegoaldean, Gorbeia eta Badaya Mendilerroaren artean bada Urrez­ko Hai­tzak izeneko gain batean 1918. urtean aur­kituriko aztarnategi bat, gerora zenbait kanpainatan miatu zena. Lan horiek egin ostean, argi azaldu zen Az­ken Bron­tze aldiko, K.a. VIII. mendeko jendeen eta gero Burdin Aroko herrixka baten kokalekua izan zela. Hainbat sailetan eta I.go Budin aldiko maila desberdinetatik eta beren bizitokietatik hainbat materialez eginiko ehun baino apaingarri gehiago atera dira; nabarienak bron­tzez­koak dira, askoz gainera.

Bron­tzez­koak dira orra­tzak, fibulak eta bere malgukiak, fibulaz­ko orra­tzak, kasket erdiesferikoen zatiak, eskumuturreko osoak ala zatiak, eraztun itxurako fibulak, lepokoen aleak, xaflak, haga­txoak, botoi erdiesferikoak, eta abar.

Burdinaz­koak ere badira eraztun itxurako fibulak, eskumuturreko oso zahar­kitua, malguki zatiren bat eta abar. Badira, halaber, beira-pastaz­ko eraztun bat eta urrez­ko beste bat –kanpotik ekarria, zalan­tzarik gabe– kiribil salomonikoz okerturiko haga­txoaz osaturikoa, guru­tzaturik daudenak, bere bi muturretan izan ezik, eta bola zapalduz bukatuak.

Henayo Gazteluko aztarnategia

[aldatu]

Arabako lautadan, Gasteiztik 14 km‑ra, Dulan­tzi herrian ezaguna da aspalditik Henayoko Gaztelua deri­tzan eremua. Hemen bertan 1969tik hainbat indusketa-saio egin izan da. Kokaleku an­tzinakoenak, oinplano biribil edo lerromakurreko bizitokien aztarnak –Urrez­ko Hai­tzean bezala– badirudi K.a. 750 eta 670 urte bitartekoak direla.

Aztarnategi horretatik atera dira, halaber, bron­tzez­ko objektu ba­tzuk: eraztun itxurako fibula orra­tzak, fibula eta gerriko-krisketa baten zatiak, erdiesferiko grapak, eraztun itxurako piezak, haga­txo zatiak, gauza zulodun biribil txikiak. Burdinaz­koetan, aldiz, eskumuturrekoren bat bada.

Berbeia kastroko aztarnategia

[aldatu]

Barrio herritik gertuko Berbeiako kastroan, Arabako alderik sartaldekoenean eginiko indusketak erromanizatu gabeko hainbat kokapen mailatako herrixka baten aztarnak eman zituen, eta zeramika ugariez gainera, bron­tzez­ko eta hezurrez­ko apaingarri ba­tzuk bildu ziren. Usteen arabera, iparreko goi‑lautadako herrien kultura berekoak dira.

Jokanoko Lakozmonteko Solacuevako aztarnategia. Hai­tzetako pinturak direla eta aipa­tzen dugun Lakozmonteko Solacueva aztarnategiak material ugari eskaini du, erabilgarriak zein apaingarriako: maila sakonetatik, Erdi Bron­tze aldiari dagokionetik errekuperatu dira igitai-piezak, gezi-muturrak, lauki-ebaketako pun­tzoiak edo burdin ziriak eta apaindutako zeramikak.

Maila berriagoetakoak baina, beharbada Bron­tze Ertaineko aldi berekoak, hiru eskumuturreko –urrez­koa, zilarrez­koa eta zilarrez­ko aleazioz­koa–, apaindutako gezi-muturrak eta hezurrez­ko diskoak.

Zarateko Lazaldaiko kobazuloak

[aldatu]

Zarateko Lazaldaiko kobazuloak ere, halakoxe garran­tzi bat baduapaingarritako gauzen ikuspuntutik.

Garran­tziz­ko beste aur­kikun­tza ba­tzuk, apaingarritako objektuetan Hoyosko zenbait gordelekutan eta arabar lurraldeetan barreiaturik dauden Bron­tze eta Burdin aroko aztarnategietan eman dira, besteak beste, Gasteiztik oso gertuko Ku­tzemendi‑Olarizu herrixkaren kokalekuetan. Han, 1950az geroztik eginiko miaketen emaitzak dira bron­tze, burdin eta hezurrez­ko apaingarriak.

La Hoya eta Landatxo

[aldatu]
La Hoyako aztarnategiko zeramikak

Arabako lu­rretan zehar, Bron­tze eta Burdin aztarnategietan tresna apaingarrien bila ibiltzeak geldialdi luzeago bat eska­tzen digu bi tokitan: La Hoyan eta Landa­txon.

Landa­txoko aztarnategiak

[aldatu]

Landa­txokoak, Gardelegi herritik gertuko hondarleku batean, ar­keologoek Los Hoyosko biltegia esaten diotenetik datozen objektuetan bi sail eskuratu dira, garran­tziz­ko ba­tzuk antikuario bati erosiz eta besteak indusketen bidez lortuz; gaur egun denak Arabako Ar­keologia Museoan ikus daitez­ke. Hilerri batekoak zirela uste izaten da eta zeramika eta metalen arteko halako desberdintasunak kronologiaz­ko alde izugarria erakusten dute eta horren ondorioz esan daiteke alor hau luzez erabilitakoa izan zela.

Erositako gauzen artean, biribilean mozturiko orratz bat, apaindutako burua eta etenak dituena, botoiena deritzon fibula oso bat, hau etenaz apaindutako xafla da; eraztun itxurako fibula hispaniarra, “erramu hosto” deritzon motatakoa, orra­tza galdu duena; eta etendako zenbait belarri.

Sail horretan az­pimarratu behar dira bi pieza nabarmen: oso dotore apaindutako biribil errematez bukatzen den oineko fibula bat, luzeran 8,5 cm eta altueran 4,6 cm dituena. Deigarria da oso fibula ba­tzen duen zenbait zatiren apaingarritako ebakien oparotasuna, eta erdigune bereko marra jokoen arte konposaketaren zen­tzu harrigarriak, inguruko marraz­kiekin kontraste direnak.

Miresmena sor­tzen duen beste objektu bat, hamabi hor­tzeko apain‑orraze bat da, bat galdu baitu; ia 10 cm‑ko luzera eta 6 cm-ko altura ditu eta zubi tankeran buka­tzen da, eskuan erraz erabil­tzeko, behealdearekin eder­ki lotzen delarik dena gorputz batean bilduta. Baina, diseinuagatik miresmena sor­tzen duen pieza hau beranduagoko aldi batean txertatu behar da, erromanizazioak eraginiko beste batean, hain justu.

La Hoyako aztarnategia

[aldatu]
La Hoyako aztarnategiko damaskinaturako sastagaia

Lehen aipaturiko La Hoya herrixka horretako indusketetatik hainbat kultur alditako aztarnak atera dira, Bron­tze Ertainetik hasi eta Az­ken Burdin aldera artekoak, K.a. XIV. mendetik II.era bitartekoak, zeltiberiarren arrastoekin.[58] Bata bestearen gainean hiru kulturen arrastoak aur­ki daitez­keen leku baten garran­tzia du, beraz: bertakoa, indoeuroparra eta zeltiberiarra.

Herrixkaren egituraren iker­ketatik, kokapeneko hainbat alditan nabarian azaldutako kultur diferentzietatik –suteak, sun­tsiketak eta berreraikuntzak eraginikoak– honako alor hauei buruzko ezagu­tza nagusiak igarri dira: gizarte, ekonomia eta errituetan. Horiez gain, bertako biztanleen ezaugarri etniko eta kulturalekin, gainerako herrietako jendearekiko harremanak –orain hemen ikusiko ez ditugunak. Arestian esana dugu lau alditatik pasa zela herrixkako bizi­tza, milurteko batean gorabehera handiak nozituz; eta bilakaera hori jarraitu daitekeela zeramikaz­ko tresnen ugaritasunean eta eraikun­tzako tekniken garapenean.

Eta aur­kitu diren apaingarritako materialen artean, harritu egiten du herrixka honetan agerikoa den burdin metalgin­tzarako ahalmenak. Edergarritarako eta norberaren erabilerako gauzen zenbatekoa –fibulak, eskumuturrekoak, zin­tzilikarioak, lepokoak eta abar luze bat– oso handia da, sarritan zatiak azal­tzen dira eta gehienak bron­tzez­koa dira; dozenaren bat burdinaz­koak eta beira-pastaz­ko eta hezurrez­koak beste ba­tzuk.

Beren egitura bi­txiengatik bron­tzez­ko giza irudiz­ko zin­tzilikario ba­tzuk nagusitzen dira, eta idolo­txoen nolabaiteko an­tza dutenez, hauxe izan daiteke erabilera soilaren edo norberaren apaingarri izatearena baino zen­tzu sakonagoa eman behar izaelako arrazoia.

Trikuharrietako aztarnategiak

[aldatu]

Gure objektuen zerrendak osoagoa izan nahiko balu, luzeagoa izan behar­ko luke eta bere baitan hartu esaterako, Guardiako San Martinekoa, Katadianoko Ipar Gurpidekoa, arabar trikuharrien ekarpenak eta Letonako Kur­tzebideko tumulua; horiez gain, Urbasa, Aralar eta beste mendizerratako nafar trikuharri askotan aur­kituriko lepokoen aleak eta harri-kristalak, edo lan­tza bihurturiko metal muturrak eta Erronkariko Sakuloko trikuharriko basurde letagin handian eginiko zin­tzilikarioa, eta abar. Ezin ahaztuko dugu ezta Aralarko Abal­tzisketan Ausokoi trikuharriko kiribilean eginiko bi bueltako urrez­ko eraztun sonatua. Edergarritako gaiak eta tipologia

Edergarritako tresnerien kapitulu honetan, Bron­tze Aroko eta Burdin Aroko gizonaren sormenaren zen­tzu estetikoa ageri den honetan, gogo bera senti­tzen dugu, delako gauza horiek zer adierazi nahi zuten jakitekoa. Benetako artelanik ez da berezko egituraren balioaz gain beste balio eran­tsi hori ez duenik, adieraz­pen gaitasuna erakusten duten eta, begiez osa­tzen den hiz­kera, egin eta 25 edo 30 mende beranduago gure­tzat zezel nahasi bat besterik ez bada ere, zalan­tzarik gabe, nekazari, abel­tzain eta ehiztari talde haien­tzat adieraz­pen modu joria dena. Bere erara, zer mezu idazten saia­tzen zen eskulangile hura zinka eta eztainuaren nahasketa haien gainean bere burdin ziria sartuz grekak, adarrak eta bihurguneak marraztean? Zertan zuen burua etzandako eseak fibula eta zin­tzilikarioen burdin beroaren gainean bere trokela zanpa­tzen zuenean?

Gai astralak eta emankortasun gaiak

[aldatu]

Araban[59] aldi horretako objektu apaingarriei buruz Patricia Caprilek buruturiko iker­keta bikainean nabaria da euskal‑zelta deritzon artearen hainbat xafla gainetan azal­tzen diren gai edergarrien artean sinbologia astral eta emankorrari buruzko gaiak aur­ki­tzen direla. Gai hauek, egiaz beren urrutiko jatorria Ilgora Emankorrean dute eta Mediterraneoan zehar iri­tsi ziren Europara: zir­kulu zentrokideak, kiribila, lau alde berdineko guru­tzea, izarra eta gurpila. Orra­tzen erdian azal­tzen diren gaiak dira.

Emankortasun sinboloa jakina denez, ofidioen eta landareen sinboloetan aur­ki­tzen dugu ez­kutaturik. Badira kiribil edo biribilez apainduriko orra­tzak, baita ongi adierazitako benetako sugeak ere, bere buru, isats eta guzti. Badira, halaber, eguz­ki sinbologiarekin lotu daitez­keen beste ba­tzuk, biribil tantodunak, ebakiz­ko zir­kulu txikiak eta abar. Agian ezin aldera daitez­ke, berebiziko xumetasunagatik, era bereko beste hegoaldekoekin, baina ikusten da ideia bera adierazi nahi dela.

Sugearen gaia

[aldatu]

Sugearen gaia beste objektuetan azalduko zaigu berriro. Eskumuturrekoen artean badira animalia horren adieraz­penaren zenbait adibide; objektu beraren egitura, sarritan “suge” forma esanez deskriba­tzen dugu horretarako egokia delako. Gehienetan, narrasti horren trazuak, buruarenak besterik ez dira izaten, La Hoyako eskumuturrekoaren mutur bat da eta beste muturra falta zaiolarik, orain ez duen isa­tsa irudikatuz osa dezakegu.[60]

Doroñon, Trebiñuren sartaldeko lurraldeetan, beste ale bat ikus daiteke. Burdin kulturaren segidan, suge gorputz biribildu formako besoko bat aur­ki­tzen dugu, erliebez adierazia, ongi zehazturiko burua eta isa­tsarekin.

Sugea, emakumearen emankortasunarekin loturik dagoen animalia da. Adiera txarrak ere bazituen, bizi­tzaren hasera eta bukaerari buruz­ko guztiari zegoz­kionak, alegia. Horregatik, aldi berean, bizi­tzaren eta herio­tzaren sinboloa den animalia izanik, an­tzinako herrien­tzat lurraren indarra, nekazari giroko sinesmen zaharrean, edozein bizidun jaio eta hazarazten zuen lurraren emankortasun kasik magikoa sinboliza­tzen zuen.

Bertakotasuna ala beregana­tzea

[aldatu]

Bron­tze eta Burdin Aroetako Pirinio eskualdeko apaingarrien mul­tzo honetan, bertako kulturaren berez­ko ezaugarriak bereiz ote litez­ke? Suma ote daiteke halakoxe eraginen bat izan zuela Euskal Herrian gerora etorriko zen bertako arte tradizionalean? Ar­keologiako iker­keten eremua korapiloz ilun­tzen du, gure herrian behin eta berriz ­izandako immigrazioak erago­tziz, beregana­tze kulturala izan zena eta haserako jatorriz­ko sor­kun­tza ulertu behar­ko li­tzatekeena bereiztea.

Zenbait egituren euskal tradizioa. Historiaurreko hilarrietan ikusten diren egituren arabera –lauburua, esbastika, marra­txoak, biho­tza, sei iz­pietako erroseta, helize‑formako errosetak, eta abar– eta zelten artearekin duen loturan ikusi izan da hain zuzen ere, berez­ko egituraren gaineko geometriza­zioak berak bereizten duela gure herriko artea. Hasiera batean ezin hitz egin zitekeen euskal artearen izaera jakin batez. Baina, Bron­tze Arotik gaur arteraino milurteko leialtasun hau, euskaldunak kanposantuetako hilarri biribilak lan­tzeko eta bere mahaiak, ku­txak, eta eguneroko al­tzariak taila­tzeko apaingarri modu horri eu­tsi diola ikustean, batek ezin dezake ideia hau alde batera utzi: dekorazio-modu abstraktu horretan aurkitu zuen euskal arimak bere irudimen sormenerako irteerarik naturalena eta beharrez­koena.

Axtrokiko katiluak

[aldatu]

Hain justu, inolako estratigrafiako testuingurutik kanpo eta ustekabean eginiko aur­kikun­tzak –Eskoria­tzan, Axtrokiko urrez­ko bi katilu bikainek–, alde batetik, beren tipologian data jakin bat adierazten badute, bestetik, bertako emai­tzetatik urrutikoak direla pentsatu behar da. Ziur asko, Germanian landuak, beren jatorri gertukoena, 26 km‑tara dagoen eta alderdi hartako guztiko zelata-postu eta salerosketa-leku izango zen Urrez­ko Hai­tzetako Gotorlekua izan zela pentsatu izan da.

Aldenik aldeko zerrendaz apainduak eta Europa erdialdeko lehen Burdin Aroko edalontzietan aur­ki­tzen diren an­tzeko motibo zanpaturiko hauek, bistan da, handik ekarritakoak dira. Biak dituzte an­tzeko neurriak: 205 eta 210 mm-ko diametroa, urre nahi­ko garbiko xaflatan landutakoak dira, moldura lauak txandakatuz, gai nagusiak errosetak izanik, aldenik alderako zerrendaz apainduriko erliebeak dituzte, sasi‑zanpaketa teknika bidez landuak. Erlijioz­ko eskain­tzak zirela eta Axtrokin dagoen hai­tzaren oinetan gorde zirela uste izaten da.

Zezelkako eskultura

[aldatu]

Historiaurreko artearen kapitulu hau ezin itxiko dugu, Goi‑Paleolitotik jada hasi eta Postpaleolitoan jarraitu zuen jarduera bat aipatu gabe. Edergarri izatearen helburuetatik aparte, berez­ko balioa duen eskultura baten lehen zezelka­tzeak direla esatera behartuak gaude.

Espatulak eta idoloak

[aldatu]

Hiru dimen­tsioetako arte honek Paleolito osteko aldi horietan egitura xumeak har­tzen ditu, neurri txikikoak, hezurrez­koak –ardi edo ahuntz baten tibia, normalean– espatulak[61] deri­tzatenak, eta sarritan horiexek izan dira modu bat berean antropomorfo irudiz landuak eta apainduak, Neolito aldiko kultur eskualde oso ugarietan.

Nahiz eta 60ko hamarkadan aur­kituak izan, Euskal Herriko isurialde mediterraneoko zenbait trikuharri eta igarobideetako hilobietan, espatula hauen zatien egoerak eta urritasunak ez zuten iker­keta arreta­tsu eta zehatz bat buru­tzen lagundu, harik eta urte ba­tzuk beranduago, zatiak ugariagoak izatera iri­tsi ziren arte.

Lehendabizi tibiaren goiko epifisis distal deri­tzanari dagokion gorpuz­kia ikus daiteke espatulan, normalean urradura bat eginaz edonolako gorputz zatia ezagu­tzeko arrastoa galarazi zaiona. Az­pitik, erdiko zatiari edo hezurraren diafisiari dagokionak jarrai­tzen du eta ia beti ildo horizontal zabal eta sakonez apainduak izaten dira; eta az­kenik, behealdeko hirugarren zatia, erdi biribileko sakonera landu zaiolako izan ohi da, eta tresnaren kirten mutur moduan bukatua. Plastikotasun aldaera hau, neurri txikiko hezurretan landu dena, ardi ala ahuntz hezurretan egina asko interesa­tzen zaio, zalan­tzarik gabe, historialariari, gizadiaren lehen urteetako eskultura gaitasuna aurreratuz eta garatuz joan zeneko lehen aztarnen bila dabilenari.

Husosko taldeko trikuharrietan. Bistan daramaten edo adierazten dituzten giza irudiengatik idolo‑espatulak izena merezi izan duten objektu horien eredu ba­tzuk euskal herriko aztarnategi ba­tzuetan aur­kitu izan dira. Geldiune bat egin dezagun horietako ba­tzuk deskribatzeko.

Lehenengoa, Araban, Katadiano Ipar Gurpideko trikuharrian aur­kitu zen beste zeramika, gezi mutur eta abarren aztarnen ondoan. Jatorriz­ko tibiatik zati ba­tzuk geratu dira; hain zuzen ere, urraduraz oso leundutako epifisi bat eta gainerako beste espatulen apaingarritako ikur geometrikoen tailarik gabekoa.

Jose Migel Barandiaranek eta F. Fz. Medranok miaturiko Guardiako San Martingo hilobi korridoredunean eskuratu ahal izan dira zenbait idolo‑espatula.

Haietako batean, oso leundua dagoen epifisi haietako baten az­pian, apaingarri bi­txi bat ikus daiteke erdialdean; erliebean bi biribil paralelo koskorrekin hasia da, emakume bularrak izan daitez­keenak agian, eta zehar­kako ildo zabal eta sakonez eginiko ildaska apaingarriez jarrai­tzen duena; az­kenean, erdi biribil egiturako hondoaz bukatuko duena.

Bigarren ale batek aurrekoaren ezaugarri bertsuak agertzen ditu; goiko bi zatiak bereizten dituen haustura bat du; erdialdeak, berriz, hainbat irudi geometrikoren ildaskaz­ko apainketak gorde­ ditu: zehar­kako ildoa, marra zatikia, marra zuzeneko ar­ku irudiak. An­tzeko egiturako beste bi espatula zati ere aur­kitu dira.

Kur­tzebideko tumulu‑trikuharriak, Letonan, ostilamendu ugari eskaini zuen. Nabarmen­tzekoak dira osorik epifisi aldea eta diafisiaren hasiera besterik agertzen ez duten espatula biren zatiak; bien artean eraztun moduko gorputz segmentatu bat dute.

Los Llanoseko hilobi korridoredunean, J. L. Vegasen zuzendari­tzapean 1985‑87 arteko urteetako miaketetan ostilamendu ugari azaldu zen Neolitoko emarietan, baina baita modernoagoetan ere. Aretoan azaldutako aur­kikun­tzen artean nabaria da ia osorik dagoen idolo‑espatula bat, bi muturrak falta bazaiz­kio ere. Ildaskatako apainketak badu kirtenaren erdi distalean kokaturiko segmentaturiko irudi bat.[62]

Chabola de la Hechicerako hilobi korridoredunean ar­keologiako material ugari aur­kitu zen; errausturiko eta ebakidura sakonez apaindutako hezur zati txiki honek soilik gogorarazi diezaguke idolo‑espatula mota hori.

Aur­kituriko ale hauek denak, “Husosko taldea” izenez ezagutzen den alderdi geografikoan aurkituak dira.

Santimamiñe taldeko Praalatako trikuharrian. Baina, J. M Barandiaranek 1917. urtean, Gipuz­koako Ataun‑Idiazabalen aur­kituriko Praalatako trikuharri bakunean 1992an berriro indusketak eginiko Eneolitoko ingurune batean, oso gaiz­ki zainduan, errausturiko bi hezur zati azaldu ziren, biak dira hemen aipa­tzen ari garenen artean koka­tzeko modukoak. Ardi edo ahun­tzen baten tibiaren diafisi zatiak dira, eta ezagu­tzen ditugun idolo‑espatulen oso an­tzekoak, apaingarri gisa zehar­kako ebakidurekin.

Espatulen eta idoloen azter­keta

[aldatu]

An­tzekotasunak

[aldatu]

Euskal herriko idolo‑espatulen iker­keta osatuago bat egin duen J. Antonio Mujika ar­keologoak hemen deskribaturiko ereduak Iberiar Penin­tsula sartaldeko beste paraleloekin eta ekialdeko Grezia eta Siriakoekin alderatu ditu, eta harrigarria gerta­tu da ia langai bera, lan­tze teknika bera dutela eta egituretan bat datozela ziurta­tzea, “apainduria xumeagoa duten idolo‑espatulekin eta zehazki Gurpidekoekin duten an­tzekotasuna nabaria baita”.[63]

Iker­tzaileak berak erabilkortasunaren galdera kanporatu du iradokitako zenbait uste azalduz: idolo­txoa, orratz‑on­tzia, orra­tza, erritoz­ko koilara..., pieza hauetako ba­tzuk okrez zikinduak ageri direnez, pen­tsa­tzekoa da okrea barreia­tzeko edo sustan­tzi hori lan­tzeko erabil­tzen zituztela. Beraz, beharbada ehorz­ketekin zerikusia baduten espatula hauek litekeena da hildakoak okrez hau­tsezta­tzeko edo gan­tzu­tzeko praktikan ere erabil­tzea. Ondorioa da, pieza hauen biltegia lurpera­tze guztietan ematen dela, eta, batez ere herrixkako gizabanako jakinekin duela zerikusia. Bestalde, erritoz­ko izaera ere ziurtatu egiten dela dirudi, ale ba­tzuk trikuharrietako hileta munduari loturik azal­tzen baitira, “herio­tzaren jainkosaren” emetasun adieraz­penekin.

Bere kronologiaren arazoa ere oso korapila­tsua da. Bistakoa dirudi idolo‑espatulak trikuharrietako kulturarekin zerikusirik bdutela; trikuharrien Neolitoko adin bera eman behar izatea, ordea, beste gauza bat litzateke.

Apellaniz irakasleak 1982an Kur­tzebideko trikuharriaren testuinguru ar­keologikoari jaramon eginez nolabaiteko datak proposatu zituen, trikuharri horretako idolo‑espatulei K.a. 2.495 urte inguruko data emanaz, aldi berean iradoki­tzen zuen, oro har, objektu horiek, lagun zituzten ostilamenduengatik, Eneolitoko aldian kokatu behar­ko liratekeela. Gaur egun, beren testuingurua ezagu­tzen lagun­tzen duten beste ale batzuez gainera, beren kronologia testuinguru megalitikoan koka­tzen lagun­tzen duten data zeha­tzak eskuratzean, ziurtatu dira delako datak, mugapen ba­tzuekin betiere, delako estatua­txoei dagokien kronologia lapsusa zer­txobait zabalagotu behar­ko li­tzaiekeela pen­tsatuz. Denboraz urrutikoenak agian, San Martingo idoloak lirateke, beste iberiar ale ba­tzuekin batera. Beranduagoko beste aldi batekoa litzateke Los Llanosko geometrikoen eta idolo‑espatulen sorta, IV. milurtekoaren az­kenaldiko data dutelarik, lehen proposaturiko datak Kur­tzebideeko trikuharriaren­tzat gorde eta beste ale ba­tzuk, Praalatakoa esaterako, III. milurtekoaren bigarren erdialdera arte atzeratuz.

Dena dela, duela 20 urte Apellanizek egiten zuen aipamenak zutik dirau, eta Euskal Herriaren arte historia urra­tsez urrats jarraitu nahi duenaren­tzat garran­tzi berezia luke: “honen ondorioa da, Neolito garaiari buruz­ko arte iri­tziak bazterrera utzi behar ditugula datu gabeziagatik. Baina honek, aldi berean interpretapen erraza ez duen hu­tsunea uzten du”.[64]

Hiru dimen­tsiotako zin­tzilikarioak

[aldatu]

Eneolitokoa eta harriz­ko eta hezurrez­ko objektuen alorra alde batera utzi eta Metalen Aroan sartuz, arte balioa duten objektu plastikoen gure bilaketak, aurrez deskribaturiko apaingarriak, bi dimen­tsioen alorrekoak alegia, gaindi­tzen dituzten beste tresna ba­tzuetan geratu behar­ko luke. Apaingarritako arte piezen sorta hartatik askatu behar direla diruditen zenbait objektuk, esan daiteke, marra soileko trazu eta apaingarrietatik arte jarduera askatu, eta beste zen­tzu estetiko berri bat –hiru dimen­tsioetako plastikotasun argiarena– erakusten duen eskultura soltea sor­tzen edo birsor­tzen ari dela.

Adibidez, La Hoyaren antzeko aztarnategi bereziren batetik eskuraturiko ondasunen barruan hau nabarmentzen da. Arte historialariaren begiradak ezin du giza irudia duten zin­tzilikarioetan gelditu gabe pasa.

  • Bata, lehen miaketetan jada eskuraturikoa da eta ia geometrizatuak dituen lau gorputz zati zehazten dituena –burua, bularra, enborra eta soin‑adarrak–: modu zakar eta eskematikoan aurpegiko arrastoak mar­katuak dituen buru bat; laukia eta besorik gabeko bular enborra, apaingarritako ebakiak bere hiru alderdietan; gerri estu bat eta beheko soin‑adarren ordez, buruz beherako hiruki-formako zakil bat.
  • Badago beste giza irudi bat oraindik ere eskematizatuago bat. “Odolki zin­tzilikario” izenez ezagutzen den sailari dagokio: pieza bakarreko bron­tze urtuz­koa da, bere buru eskematizatua zulaturiko eraztuna da, eusten duen uztai-katea kakoan sar­tzeko zeregina duena.
  • Hirugarren giza irudi batek, hau ere pieza bakar batean urtua, lehenengoak bezala, lau alderdi bereizi ditu: buruak badirudi motots batez koroaturiko kasket batez estalia dagoela; ebakidurez mar­katuriko enbor eta soin‑adarrak angelu zuzenean tolesten dira, bular aurrean elkartu eta bi zulo zabal osa­tzeko; zangoak, gerritik hasita gonaz estaliak daude eta gero irekiak; eta az­kenik kono egiturako oinarri bat lau erreten, ahur eta zentrokidek osatua eta zabalduz doazenak, irudi osoaren oinarria osa­tzen dutelarik horrela.
  • Laugarren giza irudi batek kasko modura badu gandor bi­txi bat zaldi buru baten irudia duena.

Harrespilak eta iruinarriak

[aldatu]

Harrespilak

[aldatu]

Jorge Oteiza, euskal eskulturagile ospe­tsu eta garaikideak, euskal identitateari buruz egin dituen hausnar­ketetan euskal harrespilei eman dien garran­tzi handia dela eta, besterik gabe, geldialdi bat egin behar dugu, kristau aroaren aurreko milurtekoari dagokion egitura horretan.

Herri-espedizionarioen etorrerarekin, zeltak izango ziren ziur asko, kultur mota hau sartu zen Pirinioetako eskualde zati handi batean, iparraldeko zelaietan batez ere. Adieraz­penetako bat izan zen harlosaz­ eginiko biribila; euskal lurraldean sarritan harrespil edo bara­tza izenez ezagutzen bada ere, normalean cromlech izen zeltaz ezagu­tzen da.

Pirinioetakor harrespilak Ariège lurraldeetatik hasi eta Nafarroa eta Gipuz­koako mugako az­ken lurretarai­no zabalduak daude.[65] Zelten kulturaren egitura bat da, Jose Migel Barandiaranen ustez, Bohemian eta Bavieran sortua da, eta Britainiar Uharteetara iri­tsi zen, aztarna erraldoiak utziz, esaterako, 396 m-ko diametroa duen Aveburyko santutegi biribila edo Stonehenge‑koa, bere handitasun eta arkitekturako kalitatez hobekien gorde dena.[66] Harrespila, Sui­tza eta Italia iparraldetik igarota, zabalduko zen Pirinioetako eskualdeetan.

Gure eskualdean zutik sarturiko harlosaz eraturiko zir­kulua da harrespila, diametroz 4 m-tik eta 10 m-ra neurtu ohi duen barruti bat mugatuz. Erdian, gorpuen arrau­tsak gorde­tzen diren harriz­ko ku­txa bat egon ohi da, ideia erlijioso berrien agerpena adieraziz. Euskal harrespila, ba­tzuetan tumulu edo trikuharri batez inguratua egon ohi da.

Gure Herrian Pirinioetatik hasi eta Lei­tzaran ibarrera arte heda­tzen da, salbuespen bezala, Biz­kaiko sartaldean berriro azal­tzeko. J.M Barandiaranek 1948an, Ariègetik hasi eta Gipuz­koako Berastegira arteko lurralde piriniotarrean 24 harrespila-leku zenba­tzen eta deskriba­tzen zituen labur‑labur.[67] Luis Peña Basurtok, 1960an Gipuz­koan bertan 107 harrespila konta­tzen zituen. Vegas Aranburuk 1988an argitaraturiko azter­ketan 143 harrespila zenba­tzen eta deskriba­tzen zituen (6 Araban, 3 Biz­kaian, 28 Gipuz­koan, 51 Nafarroan eta 55 Ipar Euskal Herrian). Gaur egun esan daiteke, Euskal herrian banatuta 400 harrespila baino gehiago ezagu­tzen ditugula. Ziur­tzat eman daiteke hilobi monumentu egitura hauek alderdi horietako ar­tzain-kulturaren ezaugarri direla eta Bron­tze Aroko zenbait gauza jaso­tzen badute ere, gure Herrian K.a. 1.000 eta 650 urteen artean kokatu litez­keela.[68]

Oianlekuko harrespilak

[aldatu]

Protohistoriako monumentu mota hauen azter­keta bikain bat Jesus Altunak Oiar­tzungo Oianlekuko harrespiletan eginikoa da. Diametro desberdinetako bi zir­kulu uki­tzaileen eraikun­tza bat da. Harrespilen aztarnategian ugari azaldu da: zeramikak, harraskagailuak, har­txabal puskak, bron­tzez­ko gauzaren bat, errausturiko hezurrak, eta abar. Horrek guztiak erakusten du errausketa ez zela harrespilean bertan gerta­tzen. Litekeena da “Oteizak[69] nahi bezala, monumentuak ehorz­ketaz bestelako eta inolako zerikusirik ez zuen eginkizuna izatea, baina hau guztiz mer­kea da. Are gehiago, Oteizak bere hipotesirako, harrespilen barrutik ezer ez atera­tzea eska­tzen du. Hara, bada, hona hemen kontrakoaren froga nabariak”.[70]

Iparraldeko harrespila

[aldatu]

Harrespila eta tumuluak ugariak dira Pirinioez bestaldeko euskal lurraldeetan. Beraietan azaldutako materialen miaketa eta azter­keta-lanak, Jacques Blot eta beste zenbait ar­keologok zuzendurikoak, “Bulletin du Musée Basque”eko zenbait aletan eta “MUNIBE” aldiz­karian argitara­tzen dira eta horietan azal­tzen denez Iparraldeko harrespilak neurri txikikoak dira. Euskal herriko hegoaldekoetan bezala, miaturiko ia erdiak, diametroz bataz beste 5 eta 7 m-koak dira, eta harrien zenbatekoa berriz, 5 eta 12 bitartekoa. Datari dagokionez berriz, C 14ko azter­ketak K.a. 1.000 eta 600 artekoa eman du.

Aztarnategien azter­ketak baieztatu egiten du eta gu­txi gorabera, bat dator hegoaldeko Euskal Herriko harrespiletan nabarmen­tzen denarekin: harrespilen egitura ez da alda­tzen fun­tsean mendeetan zehar geografia-esparruz; herriaren sortalde aldera koka­tzen da; Burdin Aroko ar­tzainen kultura isla­tzen du, “hala ere, Bron­tze Aroko zenbait tradizio gorde­tzen duelarik; beste ondorio hau ere atera daiteke, burdinaren erabilera ekarri zuen, eta agian zelta zen sarraldi uholdearekin baduela zerikusia harrespiletan ager­tzen den errausketak”.[71]

Harrespilaren kontu honetan oraindik ez da erabat argitu beroien sorburua eta jatorria. Bere sorburua non jarri behar da, Europa erdialdean, Bretainia fran­tziarrean ala Pirinioetako eskualdean bertan? Eskualde honetan, hain zuzen ere, azal­tzen da gehien­tsuena, non badirudien ar­tzainen larrez larreko ibilerarekin lotu behar dela, harrespilak hemen azal­tzen baititu ezaugarri berdin eta zeha­tzenak. Izan ere, ezaugarri hauek J. Bloti, euskal artearen historialarioi egoki dator­kigun ohar bat iradoki­ diote: “xehetasunaren bilaketaren bitartez, buru­tzerakoan izaniko arreta erakustean, kontzeptuak az­keneraino agor­tzean eta hildakoenganako erlijio eran­tzukizunarekiko arreta nabarmenaren bitartez erakusten digute errausketa erritoen konplexutasuna. Honek guztiak ez al du bada, pen­tsamendu “modernoa” osa­tzen eta Protohistoriako ar­tzaina, bi­txia bada ere, guregandik oso gertuan zegoela adierazten?”.[72]

Harrespila eta trikuharri guneetan begira­tzea garran­tziz­koa da; izan ere, “Burdin Aro garaian gure Herriren sortaldeko mendialdetan bizi zirenek errausketa bidez lurpera­tzeko harrespila eta tumuluen eredua hartu bazuten, sartalde aldekoek berriz, trikuharrietan hobira­tzen jarraitu zuten eta Burdinaren kulturari sarbide guztiak erago­tzizale azaldu ziren”.[73]

Euskal Herriko harrespilen gaiari orraz­keta egiterakoan Vegas Aranburuk aholku hau ematen du, alegia, geografia hedaduraren mugak, berak “arabar ekarpena” deri­tzon hegoaldekoak batez ere, ez zehazteko zorroztasun handiegiz.[74]

Iruinarriak edo Menhirrak

[aldatu]

Harrespila hauei loturik, eskualde berean badira beste harri bakar edo menhirrak, Iruinarri, Samsonarri eta abar deri­tzatenak eta garai berekoak direnak, ustez.

Lehendik beharbada, trikuharrien aroan eta berauen aro arteko aldia mar­katu zuten maila txikiko iruinarriak izan ziren, zeren eta, Guardian San Martingo trikuharriari buruz aur­kikun­tza egin zutenek beste hiru hilarriren berri atera zuten, altueraz 75 bat cm‑koak eta an­tzina tente egonak zirenak, ia elkarren ondoan hegotik iparrera lerroan jarriak trikuharrian hobiraturiko an­tzinakoenen betiko loa zain­tzen zeudenak. Jose Migel Barandiarani bururatu zi­tzaion, han lurperaturiko hildakoen zain­tzarako jainkotasunak adierazi nahiko zituztela.[75]

Esanahia

[aldatu]

Iruinarria, Neolitoko kulturan oso monumentu arrunt motakoa izan zen. Agian, lurrean sartuta, alor irekia erakusteko jaso ziren, elkar bizi­tza zibilizatua gogorarazteko indarrarekin, zuhaitz artifizialak bailiran.

Erlijioz­ko esanahia ere ziurra da. Zerura aldera jasoak izaten ziren handik jainko­ahalmenak erakarri nahiez. Biblian irakur­tzen duguna da: “Jakob egunsentian jaiki zen, eta buruko­tzat jarria zuen harria hartu eta oroitarri bezala jaso zuen olioa gainean isuriz . Eta leku hari Betel...eman zion izen, gero promes hau egin zuen Jakobek: Jainkoa nirekin badut eta bide honetan babesten banau ... eta bizirik eta osasun­tsu itzul­tzen banaiz, orduan Jauna izango dut neure Jainko eta oroitarri gisa eraiki dudan harri hau Jainkoaren etxe izango da” (Has. 28, 18‑22).

Deskriba­tzen aritu garen Az­ken Burdin Aroaren edo euskal‑zeltiberiar lanak buru­tzen ari izan ziren jendeengan erromanizazioa deritzon gertakaria azalduko da orain, Euskal Herriko lurralde lau eta hegoaldekoetan sakona eta mendialdean arina izango dena.

Erreferentziak

[aldatu]
  1. J.M BARANDIARAN, Antigüedad del País Vasco. 1039. Obras Completas, XII, 65‑67.
  2. C. de la RUA, “Revisión de los cráneos prehistóricos de Urtiaga”. Muniben. 1988, eranskinean 6. alea, 269‑280. or.
  3. J. ALTUNA eta C. de la RUA, “Dataciones absolutas de los cráneos del yacimiento prehistórico de Urtiaga”. Munibe 41ean, 1990, 23‑28. J. M Barandiaranek ere 1954.ean jada zehazten zituen bere baieztapenak: Paleolitoaren azken aldian “euskal antropologia motaren zirriborroak ...Haiek euskal artzainen arbasotzat har daitezke”. Deban, 1954.
  4. J. ALTUNA, “La race basque”. Etre basque‑n. (Toulouse, 1983) 95 or. Duela 30 urte jada, Juan Maluquer de Motesek bazioen Brontze Aroaz geroztik hiru edo lau arrazako taldeak bazirela, non Euskal Herrira erromatarrak sartu zirenean ezin esan zitekeen arraza batasun jakin bat bazenik. Horregatik, “Neolitoko eta Eneolitoko aztarna gutxi batzuetan oinarrituriko agirietako arraza-ezaugarri batzuk euskal arrazaren osaketa inposatzea harritzekoa izateaz gainera, Herriko antropologiaren misterio handietako bat ere dela”. “Euskaldunon osaketaren arazoari buruzko hausnarketak”. En Problemas de la Prehistoria y la Etnologia vascas. “IV Simposyum de Prehistoria Peninsular. Iruñea, 1966. 115‑126. or.
  5. Arkeologiak, Historiaurreko azken aldian, zabalkunde bat eman zela pentsatzeko nahiko agiri ekarri du, Europa erdialdetik kostaldera mediterraneora iritsi eta hortik Euskal Herrira sartuz; eta bere eragina Herriaren zatirik hegoaldekoenean txertatzen da, kultur mailan nabaritzen da batez ere, baina, ez biologi mailan. C. de la RUA, El poblamiento del Pais Vasco desde la antropología biológica. ILLUNZAR 94 ean . Problemática de la reconstrución del poblamiento en el Pais Vasco. Un enfoque interdisciplinar. (Gernika, 1993) 79‑85 or. Ikusi halaber, P. RIQUET, “Anthropología aquitaino‑vasconne”. Bulletin du Musée Basque‑en 92. znb.; Philippe GARDES, “Les piémonts pyréneenns accidentaux: unité ou pluralité culturelle au début de l´âge des métaux. Congrès du C.T.N.S.en, Paue, 1993.
  6. Ana CAVA, “El Neolítico en el País Vasco”. Munibe 42, 1990, 103. or.
  7. J. M APELLANIZ, “Neolítico y Bronce en la costa cantábrica. V.V.n, Prehistoria en la cornisa cantábrica. (Santander, 1975) 205. or.
  8. I. BARANDIARAN eta E. VALLESPI, Prehistoria de Navarra. (Iruñea 1980) 224. or. Ikusi halaber, E.VALLESPI, “La romanización del Pais Vasco”. E. D. 46an, 1972, 41 or. eta ondorengoak.
  9. A. MARCOS POUS, “Nafar eskualdean euskaldun, indoeuropar eta erromatarren arteko kultur harremanei buruzko eskema”.Problemas de la Prehistoria Peninsular‑en.”Actas del IV Simposyum”en (Iruñea, 1966) 172. or.
  10. J. J. ZAYAS, “ Baskoien alorreko erromatarren populatzea”. Los vascos de la Antigüedad‑en. 1994.go katedra, 13‑21. or. Ikusi halaber, Maluquer de Motesen iritzia ere gure 4. oharrean.
  11. A. BELTRAN, “Porto Badisco‑ko kobazuloko pinturak eta labar-arte eskematiko espainiarra”. Zephirus‑en 37‑38, 1984‑1985, 217‑225 or.
  12. J. ALTUNA, Arte Vasco. Donostia 1982, 35 or. Ikusi halaber J. BARANDIARAN, “El proceso de transición Epipaleolítico‑Neolítico en la cueva de Zatoya”. P. V. n 146,1077, 5‑46 or.
  13. “Iberiar Penintsulan eskematiko artearen arazoei hitzaurrea”. Zephirus 36.ean,1983, 8. or.
  14. A. BALDEON eta E. BERGANZA, El yacimiento epipaleolítico de Kukuma. (Gasteiz, 1976) 34. or.
  15. F. JORDA CERDA, “Iberiar Penintsulako historiaurreko eskematismoaren kronologia eta aldikotasuna”. Zephirus 36.ean,1983, 27‑35 or.
  16. F. JORDA CERDA, Introducción a los problemas del arte esquematico de la Península Ibérica, 9. or.
  17. José I. VEGAS ARAMBURU, “Arte potpaleolitico en el Pais Vasco”. Munibe 42an, 1990,192. or.
  18. A. LLANOS, “La Hoya. Un poblado de la Edad del Hierro”. V.V.n. Los Celtas en la Península Ibérica, Arkeologiako aldizkaria. Zugarto, 1991.
  19. J.I. VEGAS, A.c., 190. or. Kokapen hauen topologia eta hirigintzako alderdian eta beren ugaritasuna –lautadan, lur‑muturrean, harkaitzean, muinotan edo mendixketan– Ikusi A. LLANOS, “Urbanismo y arquitectura en al primer milenio antes de Cristo”. V.V. n: El habitat en la historia de Euskadi. (Bilbo, 1981), 49‑64. or.
  20. A. LLANOS, A. c., 116. or.
  21. Excavaciones en Navarra. III. libk. (Iruñea, 1954). La Hoya (Araba) eta Nafarroako Cortesetako aurkikuntza bikainek, giza taldeen hiritar zibilizazioaren egoera oso ugaria izango zela irizten zutenei badirudi arrazoi ematen diela, hasi “atzerapenezkoak” kalifika litezkeen egoeratatik –kastroetako gehiengo giroa– bertan jaiotakoen oppida, atatus protourbano aurreratu bat arte, hau agian Hoyan soilik eman zena. (Eliseo GIL ZUBILLAGA, El instrumental metalíco en época romana en Alaba. Testimonio de actividades domésticas y profesionales. 10 Coloquio Intrn. Sobre la Romanización de Euskal Herria. T.II. Isturitze 9an, 1997, 559. or.
  22. J. MALUQUER DE MOTES, El yacimiento hallstático de Cortes de Navarra. (Iruñea, 1954), 2 liburuki.
  23. Onartu dezakegu hirugarren milurteko betean “euskal alderdiko biztanleriak, lehendabizi sartaldetik eta hegoaldetik eta ondoren Katalunia sartaldetik zetozen giza taldeei esker, berekin zekarten erritual megalitikoa beretzat hartu zuela”. MALUQUER DE MOTES, Consideraciones... IV Symposium‑en 115‑115; berdin, Notas sobre cultura megalítica navarra. (Iruñea, 1963); ikusi halaber Teresa ANDRES RUPEREZ, “Las extructuras funerarias del neolitico y el Eneolitico en la cuenca media del Ebro: Consideraciones críticas”. P.V.n 1977, 38 znb., 65‑129 or.
  24. Gehienetan uste izaten da Carnac‑eko (Bretainia) hiru pieza itzaleko trikuharri erraldoia banakako hilobia zela.
  25. J.M Apellanizek bere Corpus de materiales prehistoricos... delakoan, zeramikari zegokiolarik nahiago izan zuen geografi banaketaren arrazoiengatik, bi talde hauek izen hauekin bereiztea “Santimamiñeko Taldea” eta “Los Husosko taldea”.
  26. Ikus, trikuharrien tipologia ugariei buruzko azterketa oso osatua den, Juan Jose VIVANCOren, “Orientación y tipologia de los dólmenes de montaña y de valle”. E.A.A. 10 ean.1981,67‑144 or.
  27. Apellanizen “Corpus”ean (Munibe, eranskina 1973) 302 trikuharri kataloga­tzen dira. Carta Arqueológica de Vizcaia‑n 1984.goan, J.Gorrotxategi eta Mª Jose Yarrituk lurralde honetan soilik, trikuharri eta tumuluen artean ehun bat jasotzen zituen. Armendarizen katalogoan, 1987.goan ( M Teresa Andres, “El fenómeno dolménico en el Pais Vasco”. Munibe 42an, 141‑152. or.) 800 tik gora dira.
  28. Bereziki ikasgarriak eta garrantzizkoak dira J.Migel Barandiaranek aurkezturiko El Sotilloko (Arabako Errioxa) eta San Martingo (Guardia) trikuharriei buruzko berak zuzenduriko miaketen txostenak: Investigaciones arqueológicas en Alaba 1957‑1968. (Gasteiz, 1971) 135‑173 or.
  29. J. MALUQUER DE MOTES, “en torno a al cultura megalítica de la Rioja Alabesa”. E.A.A. 6an, 1974, 83‑100 or.
  30. “Chavola de la Hechicera‑ko (Elvillar, Araba) hilobia eta segmentaturiko galeria. Indusketa eta zaharberrikuntza”. E.A.A. 9, 1978, 141‑221 or.
  31. F. ONDARRA, “Baztan eta inguruetako megalitiko monumentu berriak”. P.V. 138‑139,140‑141, eta 142‑143 or. (1975‑76)
  32. T. ANDRES RUPEREZ, “Artaxonako megalitiko hilarriak”. Munibe 140‑149 (1977) 405‑422 or.
  33. J. BLOT, “Nouveaux vestiges mégalithiques en Pays Basque. VIII. Contribution à la préhiatoire en Pays Basque”. Bull. Du Musée Basque 61 ean, 1974, 65‑100 or.
  34. “Kurtzebideko tumulu‑trikuharria Letonan. Indusketa txostena”. E.A.A. 10 ean, 1981, 19‑65 or.
  35. T. ANDRES RUPEREZ, “El fenómeno dolménico en el País vasco” Munibe, 1990, 152 or.
  36. F. CRIADO, M J. Ana RODRIGUEZ y F. DIAZ‑FIERROS, La construcción del paisaje: Megalitismo y ecología. Sierra de Barbanza (Galicia). Xunta de Galiziako argitalpena.(Santiago, 1986) 173 or. G.DELIBESen aipamena, El megalitismo ibérico. (Madril, 1985).
  37. G. RENFREW, El alba de la civilización. La revolución del radiocarbono y la Europa prehistórica. Istmo argit. (Madril, 1986), 147‑151 or.
  38. J. MALUQUER DE MOTES, “Errioxa Arabarraren megalitiko kulturaren inguruan”. E.A.A. 6ean,1974, 83‑100 or.
  39. L. SILVAN, La ceramica del País Vasco. (Donostia, 1982) 41. or.
  40. Euskal museoetan bildurik dagoen Neolito aldiko zeramika M MUÑOZ AMILIBIAk aztertua izan da, “El Neolitico del País Vasco” lanean. Problemas de la Prehistoria Peninsular‑en. IV Symposium. 107‑114 or.
  41. A. LLANOS, La Hoya... 110‑113 or.
  42. Ikusi Apellaniz eta J.L. Uribarriren monografia: “Atapuertari (Burgos) buruzko azterlanak. –I. Suharrizko Galeriako Santutegia”. Cuadernos de Arqueologia de Deusto, 5. alean, 1‑197 or., non, testuinguru Neolitiko argi bateko zeramika apaindu bat duen Solacuevako santutegiaren antzeko bat aipatzen den.
  43. A. LLANOS, “Las pinturas rupestres esquematicas de la provincia de Álava”. Estudios del grupo Espeleolítico Alaves‑en (Gasteiz, 1963) 112. or.
  44. J.M APELLANIZ, “El Grupo de Los Husos durante la Prehistoria con cerámica”. E.A.A. 7an, 1974; ikusi halaber, “Interpretación de la secuencia cultural y cronólogica del Castro de las Peñas de Oro (Zuya, Alava)”. Muniben, 1974, 1‑2 znb. 3‑26 or.
  45. J.M APELLANIZ, El arte prehistorico del Pais Vasco y sus vecinos. (Bilbo, 1982) 192‑193. or.
  46. I. SANTISTEBAN, “Primeros vestigios de pinturas rupestres en Navarra”. P.V. 112‑113 an, 1968, 327‑328. or. Ikusi halaber, I.BARANDIARAN eta E. VALLESPIren, “Prehistoria de Navarra”. Trabajos de Arqueología de Navarra 2 an (Iruñea, 1984), 185‑186. or.
  47. I. BARANDIARAN eta E.VALLESPI, O.c., 185. or.
  48. A. LLANOS, “Las pinturas rupestres...”. Estudios del Grupo Espeleológico Alavés, (Gasteiz, 1963), 113. or.
  49. J.M APELLANIZ, El arte prehistorico..., 207. or.
  50. M MUÑOZ, El yacimiento de la cueva de Urratxa III (Orozko,Bizkaia). Deustuko Unibertsitatea, (Bilbo, 1997).
  51. J. Camón Aznarrek Las artes y los pueblos de la España primitiva (Madril, 1954) lanean jadanik, kapitulu batean eman zien interpretapen hau.
  52. J. CARO BAROJA, Nosotros los Vascos. (Bilbo 1995). Ikusi halaber, A. ORTIZ OSES, El inconsciente colectivo vasco. (Donostia, 1982).
  53. A. LLANOS, “Resumen tipológico del arte esquemático en el País Vasco‑Navarro”. E.A.A. Izan, 1966, 157. or.
  54. Pilar UTRILLA eta C. MAZO, “Informe preliminar sobre la actuación de urgencia en la cueva de Abauntz”. Trabajos de Arqueologia navarra,11, 1993‑1994, 9‑30. or.
  55. J. MALUQUER DE MOTES eta beste., “Alto de la Cruz, Cortes de Navarra. Campañas 1986‑1988”. Trabajos de Arqueologia Navarra 9, 1990.
  56. Ibid. 10, 1990, 317‑336 or. Ikusi halaber, Juan Cruz LABEAGA, “Los broches de cinturón en el poblado de La Custodia. Viana, Navarra”. Trabajos de Arqueologia navarra 10, 1991‑1992, 317‑336. or.
  57. J.I. VEGAS ARAMBURU, et al.,El enterramiento neolitico de San Juan ante Portam Latinam (Gasteiz, 1999).
  58. A. LLANOS, La Hoya..., 112. or.
  59. P. CAPRILE, “ Estudio de los objetos de adorno del Bronce Final y edad del Hierro en la Provincia de Alava”. E.A.A. an (Gasteiz, 1986), 416. or.
  60. Ikusi lehen aipaturiko Patricia Caprileren lanean marrazki ugari eta argazkiak dituen deskribapen zehatzagoa.
  61. Espatula tresna bat zen, orri zabal baina estu batez osatua, hezurrezkoa izan ohi zena. Portpaleolito garaian hain izan zen erabilia, non zaila gertatzen den kasu bakoitzean zehaztea; beharbada zeramika leuntzeko, larrua lantzeko eta abarretarako erabiliko zuten.
  62. Aipamen honetan J.A. Mujikak bere “Idolos‑espatulas del País Vasco. Fabricación, cronologia y paralelos” monografi lan osoan egiten duen deskribapenari jarraitu diogu. “Veleia” 15ean, 1998, 121‑144. or.
  63. Ibid., 135. or.
  64. J. M APELLANIZ, El arte prehistórico... 194‑195. or.
  65. L. BARBÉ, “Aux originesde l´art des Basques. Influences et résurgences”. Hil‑harriak‑en. Actes du Colloque Inter. Sur la stèle discöidale. “Musée Basque”, (Baiona, 1084), 89‑105. or.
  66. Stonehenge‑ko multzoa ez zen hilarria, santutegia baizik. Uztai zentrokidez eraikia eta erdian aldarea, bere inguruan berriz bost trilito zituen, bakoitza bi oin zuzenez osatua, 40 bat tona pisatuz bakoitzak, ateburu izugarri bati eutsiz.
  67. L. PEÑA BASURTO, “Reconstitución y catalogación de los cromlech existentes en Guipuzcoa y sus zonas fronterizas”. Muniben 1960, 2. eta 3. koadernoak, 89‑212. or.
  68. “Contribución al estudio de los cromlech pirenaicos”. B.R.S.B.A.P. Iean, 1948, 197‑212. or.
  69. Ekarri gogora askotan aipaturiko Jorge Oteizaren teoria, euskal harrespilaren funtzioaz eta zentzuaz.
  70. J. ALTUNA eta P. ARESO, “Excavaciones el la cromlech de Oyanleku (Oiartzun, Gipuzkoa)”. Munibe 1977, 1‑2, 65‑76. or.
  71. J. BLOT, “Les rites d´incinération en Pays basque durant la protohistoire”. Munibe 31ean, 1979, 219 ‑236. or.
  72. J. BLOT, “Les cromlech d´Errozate et d´Okabe (Basse Navarre)”.Munibe 29an, 1977, 92. or.
  73. J. ALTUNA, Excanaciones en la cueva de Oyanleku... 72. or.
  74. “Revisión del fenomeno de los cromlech vascos. A raiz de la reciente incorporación de Alava al catálogo de los conocidos hasta hoy”. E.A.A. 16an, 1988, 285‑442. or. Honako hau Euskal herriko harrespila gertakariari buruz argitaratu den azterketarik osoena da.
  75. J. M BARANDIARAN eta D. FERNANDEZ MEDRANO, “Excavaciones del dolmen de San Martin (Laguardia). Investigaciones arqueológicas en Álava, 1957‑1968. (Gasteiz, 1971), 147‑173. or.

Bibliografia

[aldatu]
  • ALTUNA, J. eta ARESO, P.: “Excavación en los cromlech de Oyanleku (Oiar­tzun Gipuz­koa)”. Munibe XXIX. liburukia, 1‑2 znb. (Donostia, 1977), 65‑76. or.
  • ANDRES RUPEREZ, T.: “Las estructuras funerarias del Neolítico y Eneolítico en la cuenca media del Ebro. Consideraciones críticas”. P.V. 146an, 1977, 65‑129. or.
  • ANDRES RUPEREZ, T.: “Artajona”. P.V. 148an, 1977, 405‑422. or.
  • APELLANIZ CASTROVIEJO, J. M : Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional”. Munibe I. eranskinean, (Donostia, 1973).
  • APELLANIZ, J. M : “Monumentos megalíticos en Vizcaya y Álava”. Munibe 1965, 72‑86. or.
  • APELLANIZ, J. M : “Neolítico y bronce en la costa cantábrica”. V.V.n. Prehistoria en la costa cantábrica. (Santander, 1975).
  • APELLANIZ, J. M eta FERNANDEZ MEDRANO, D.: “El sepulcro de galería segmentado en la chabola de la Hechicera (Elvillar, Álava). * Excavación y restauración”. E.A.A. IX.ean, 1978, 191‑221. or.
  • APELLANIZ, J. M : “El grupo de los Husos durante la prehistoria con cerámica del País Vasco”. E.A.A. VII.ean, 1974, 409. or.
  • APELLANIZ, J. M : “El grupo de Santimamiñe durante la prehistoria con cerámica”. Munibe XXVII. atala 2. libk. 1975, 136. or.
  • ARANTZADI, T., BARANDIARAN, J. M eta EGUREN, E.: “Exploración de nueve dólmenes del Aralar guipuzcoano”. “Euskalerriaren alde”, VII. libk. 175. alean, (Donostia 1918). (O.C. VII, 1975, 207‑212. or.).
Idem: “Exploración de seis dólmenes de la Sierra de Aiz­korri”. “Euskalerriaren alde” VIII. libk.an, (Donostia, 1919, 9‑47. or. (O.C. VII, 1975, 255‑339. or.).
  • ARNAL, J.: “Sur les dolmens et hypogées des pays latins: Les V‑Boutons”. III Atlantic Colloquium Moesgard 1969, 221‑226. or.
  • ARRESE, P.: “Cromlechs pirenaicos o bara­tzak en Navarra”. Comunicación en el Congreso de Historia de Euskalherria. Actas del Congreso Mundial Vasco‑n, I. libk. Donostia, 1988, 61‑79. or.
  • BALDEON, A., GARCIA, E., ORTIZ, L. eta LOBO, P.: “Excavaciones en el yacimiento de Fuente Hoz. Informe preeliminar. I Campaña de excavaciones”. E.A.A. XI. libk.‑an (Gasteiz, 1984), 7‑67. or.
  • BARANDIARAN, I. eta VALLESPI, E.: Prehistoria de Navarra. 2. argitalpena, 1984, 253 orrialde.
  • BARANDIARAN, J. M : Exploración de dieciséis dólmenes de la Sierra de Elosua‑Plen­tzia. Gipuz­koako Foru Aldundia. (Donostia 1922). (Ikusi halaber, O.C. VIIIan, 1975, 101‑165. or.).
  • BARANDIARAN, J.M : Exploración de seis dólmenes de la Sierra de Urbasa. “Eusko‑Ikaskun­tzan”. (Donostia, 1923). (O.C. VIIIan, 101‑165. or.
  • BARANDIARAN, J.M : Exploración de siete dólmenes en la sierra de Atáun‑Burunda. Euskalerriaren‑aldeko “Memoria”tan, 1919. (O.C. VII, 167‑237. or.)
  • BARANDIARAN, J.M : Exploración de ocho dólmenes en Al­tzania. O.C. VIIIan, 11‑81. or.
  • BARANDIARAN, J.M : Los nueve dólmenes de la sierra de Encía. O.C. VIIIan, 83‑100. or.
  • BARANDIARAN, J.M : Exploración de cuatro dólmenes de Belaita. O.C. VIIIan, 315‑341. or.
  • BARANDIARAN, J.M : Exploración de ocho dólmenes de la sierra de Aralar. O. C. VIIIan, 351‑455. or.
  • BARANDIARAN, J.M : “Contribución al estudio de los cromlech pirenaicos”. “Homenaje a Don Julio de Urquijo e Ibarra. Estudios relativos al País Vasco”. B.R.S.B.A.P.‑tik ateratako alea, I. libk.‑an (Donostia 1948), 197‑212. or. (O.C. XII, 343‑360. or.)
  • BARANDIARAN, J. M : El hombre prehistórico en el País Vasco. “Colección Zabalkundea” 3. alean. Donostia, 1934.
  • BARANDIARAN, J.M : “Excavaciones de dólmenes en Álava”.O.C. XV, 221‑230. or. (Lehendik B.S.A.A. XVIIan argitaratua, 379‑386. or. Valladoliden.
  • BARANDIARAN, J.M eta FERNANDEZ MEDRANO, D.: “Excavaciones en Álava”. B.I.S.S. II. libk. 1. alea (Gasteiz, 1958), 41‑67. or.
  • BLOT, J.: “Les rites d´incinération en Pays Basque durant la Préhistoire”. Munibe XXXI. libk.‑an, (Donostia, 1979) 219‑236. or.
  • BLOT, J.: “Bilan de 20 années de recherches protohistorique en Pays Basque de France”. Hommage au Musée Basque. Société des Amis du Musée Basque‑en, 1989, 21‑30. or.
  • BLOR, J.: “Nouveaux vestiges mégalithiques en País Basque (VII). Contribution à la protohistoire en Pays Basque”. Bulletin du Musée Basque, 64.ean, 1974, (Baiona 1974), 65‑100. or. (Ikusi gai berari buruz, aldiz­kari honen beste ale ba­tzuk).
  • CAPRILE, P.: “Estudio de los objetos de arte del Bronce Final y Edad del Hierro en la Provincia de Álava”. E.A.A.n. (Gasteiz, 1986)
  • CAVA, A.: “La industria lítica en los dólmenes del País Vasco meridional”. Veleia I. libk.‑an, (Gasteiz, 1984) 51‑145. or.
  • CAVA, A.: “El neolítico en el País Vasco. Munibe 42an, 1990, 97‑106. or.
  • CLOTTES, J. eta MAURAND, C.: Inventaires des mégalithiques de la France VII, Aveyron. (Paris, 1983).
  • DELIBES, G.: “El País Vasco encrucijada cultural en el inicio del Bronce Antiguo. El siglo XVIII a. de C.” Varia, II. libk. Valen­tzia, 1983, 131‑164. or.
  • ENRIQUEZ NAVASCUES, J. J.: “Los objetos de adorno personal de la prehistoria de Navarra”. Prehistoria de Navarra, III. libk. (Iruñea, 1983), 157‑ 201. or.
  • GORROCHATEGUI, J. eta YURRITU, Mª J.: Carta arqueológica de Vizcaya. 2ª parte. Materiales de superficie. (Gasteiz, 1984).
  • JORDA CERDA, F.: “Cronologia y periodización del esquematismo prehistórica en la Península Ibérica”. Zephirus 36an, 1963, 27‑35. or.
  • JOUSSEAUME, R.: Des dolmens pour les morts. Les mgalithismes à travers le monde. Hachette, (Paris, 1985).
  • LABEAGA MENDIOLA, J.C.: “Los broches de cinturón en el poblado de la Custodia. Viana: Navarra”. Trabajos de arqueología navarra. 10ean. 1991‑1992, 317‑336. or.
  • LAPLACE, G.: “Sepulturus et rites funéraires préhistoriques en Vallé d´Ossau (Ursari)”. Hil‑harriak‑en. Actes du colloque International sur la stèle discoïdale”. Musée Basque. (Baiona, 1982), 21‑30. or.
  • LOPEZ, P.(argit): El Neolítico en España. Cátedra. (Madril ,1998).
  • LLANOS, A.: “Las pinturas rupestres esquemáticas de la Provincia de Álava”. Estudios del Grupo Espeleológico Alavés. (Gasteiz, 1963).
  • LLANOS, A.: “Resumen tipológico del arte esquemático en el país vasco‑navarro”. E.A.A., I. libk., 1966, 150‑157. or.
  • LLANOS, A.: “Algunas consideraciones sobre la cavidad de Solacueva y sus pinturas rupestres (Jócano, Álava)”. Munibe Iean, 1961, 45‑64. or.
  • LLANOS, A.: “Avance a un planteamiento sobre el arte rupestre esquemático‑abstracto”. Actas XIV Congreso Nacional Arqueológico, Vitoria 1975. (Zaragoza, 1977), 645‑648. or.
  • LLANOS, A.: La Hoya, un poblado del primer milenio antes de Cristo. (Álava 1983).
  • MALUQUER DE MOTES, J.: “Las comunidades prehistóricas alavesas y sus problemas”. B.I.S.S. I. libk., 1‑2 znb. (Gasteiz, 1957), 57‑64. or.
  • MALUQUER DE MOTES, J.: El yacimiento hallstático de Cortes de Navarra. (Iruñea, 1954) 2 libk.
  • MALUQUER DE MOTES, J.: “En torno a la cultura megalítica de la Rioja alavesa”. E.A.A., 6ean, 1974, 235‑237. or.
  • MALUQUER DE MOTES, J.: Notas sobre la cultura megalítica navarra. Nafarroako Foru‑Diputazioa. (Iruñea, 1963).
  • MALUQUER DE MOTES, J.: “Consideraciones sobre el problema de formación de los vascos”. Problemas de la Prehistoria y Etnografía vascas. “IV Symposium de prehistoria Peninsular”. (Iruñea, 1966) 115‑128. or.
  • MARCOS POUS, A.: “Esquema sobre la relación cultural entre vascos, indoeuropeos y romanos en la región navarra”. Actas del Symposium de Prehistoria peninsular 1966.
  • MARSAN, G.: Le probleme du Néolitique dans le Pyrénées. Thèse du troisième cycle. Parisko uniber­tsitatea, 1972.
  • MUÑOZ, A. M : “El Neolítico del País Vasco”. IV Symposium de Prehistoria Peninsular. (Iruñea, 1966), 107‑114. or.
  • MUÑOZ, M : “Microlitismo geométrico en el País Vasco”. Cuadernos de Arqueología de Deusto, 4ean.
  • ONDARRA, F.: “Nuevos monumentos megalíticos en Baztán y zonas colindantes”. P. V. 138‑139. znb.‑etan, 1975, 5‑46. or.; Ibid., 140‑141. znb., 1975, 403‑433. or.
  • SAENZ DE BURUAGA, A., URBINA, J. eta URIGOITIA, T.: “Pinturas al aire libre en el abrigo de las Yurdinas (Álava)”. Veleia, 8‑9an, 1991‑1992, 99‑107. or.
  • SANTISTEBAN, I.: “Primeros vestigios de pinturas rupestres en Navarra”. P. V. 112‑113. znb., 1968, 327‑328. or.
  • UTRILLA, P.: “Excavaciones en la cueva de Abauntz (Arraiz). Campaña de 1976”. P. V.146. znb., 1977, 47‑64. or.
  • UTRILLA, P.: “El yacimiento de la cueva de Abauntz”. Trabajos de Arqueología navarra, 3an. 203‑353. or.
  • VEGAS ARANBURU, J. I.: “El túmulo‑dolmen de Kur­tzebide”. E.A.A. X.ean. (Gasteiz, 1981), 19‑66. or.
  • VEGAS ARANBURU, J. I.: “Arte Pospaleolítico en País Vasco”. Munibe 42an, 1990, 189‑197. or.
  • VEGAS ARANBURU, J. I.: El enterramiento de San Juan ante Portam Latinam (Gasteiz, 1999).