Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Abaigar

Wikibookstik
Abaigar
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Álvaro Pérez de Aransolo Fernández
Izen ofiziala Abáigar
Posta kodea 31280
Herriburua Abaigar
Geografia
Koordenatuak 42° 38′ 50″ N, 2° 08′ 30″ W / 42.6472°N,2.1417°W / 42.6472; -2.1417Koordenatuak: 42° 38′ 50″ N, 2° 08′ 30″ W / 42.6472°N,2.1417°W / 42.6472; -2.1417
Map
Azalera 4.9 km²
Altuera 498 m
Mugakideak Iguzkitza, Murieta, Oko, Olexoa eta Villamayor de Monjardín
Demografia
Biztanleria 82 bizt. (2023)
Dentsitatea 16,73 bizt/km²
abaigar.es

Abaigar Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaiko mendebaldekoa. 82 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Geografia

[aldatu]

Abaigar Lizarrako merindadearen mendebaldean dago, Lizarra eta Gasteiz arteko errepide zaharretik gertu. Herrira heltzeko Murietan hasten den NA-7455 errepidea hartu behar da, eta lau kilometroren ostean ailegatzen da Abaigarko herrigunera. Herrigune txikia izan arren, bi kale nagusi daude, San Vizente kalea eta Kale Nagusia.

Udalerriak Murietarekin egiten du muga iparraldean, Villamayor de Monjardinekin ekialdean, Olexuarekin hegoaldean, eta Okorekin mendebaldean. Klima eta landaredia

Klima mediterraneo kontinental motakoa da, udak nahiko beroak eta negu hotzekin. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradu ingurukoa eta prezipitazioak 700 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean.

Landaredia klima mediterraneokoa da, eta nahiz eta gizakiaren eraginez jatorrizko basoen azalera asko galdu den, oraindik ere 68 hektarea pago kontserbatzen dira, laborantza lurren artean.

Historia

[aldatu]

Irantzuko monasterioak eta noblezia ziren herriaren ondasunaren jabeak. Abaigar Egako ibarraren parte zen eta erakunde hori 1846 deuseztu zela, udalerri burujabe bihurtu zen.

1849 garia, kalamu eta leka lantzen zen. XX. mende hasieran abere asko zegoen eta hainbat tailer era bai. Merkataritza, berriz, ez zuen ia garrantziarik.

Zer ikusi

[aldatu]

San Bartolome ermita: Okoren bidean dago, herriko kanpoaldean, 1818an bedeinkatua. Okoko San Bartolomeren ermandadeko herriek eraiki zuten (Abaigar, Antzin, Etaiua, Legaria, mendilibarri, Murieta eta Olexoa); harrigarria badirudi ere, Oko herriek ez zuen parte hartu. planta du, kanoi-erdiko gangekin eta leiho erdizirkularrekin. Lizarrako Juan Angel Nagusiak egindako erretaula du (XIII. mendekoa) eta San Bartolomeren irudi bat ere (XVI. mendekoa) gordetzen du ermita honek.[1]

San Bizente eliza (XVI. mendea) 1563. urtean bukatu zen eraikina, baina 1776 erreforma sakona izan zuen, estalkiak eta dekorazio berrituz. Gurutze latineko planta du, kanoi-erdiko gangak, luneta eta parpain-arkuak ditu, erdialdeko pasabidea izan ezik, horrek ertz gangak ditu.Elizaren ataria, XVIII. mendean egina, aipagarria da.

Tenpluaren barruan San Bizente martiriaren eskultura dago, baita San Roke, San Sebastian eta beste hainbat santurenak ere. Eskultura hauek guztiak XVI. mendekoak dira eta espresionistak dira. Errosarioko Ama Birjinaren eta Santa Barbararen erretaulak ere badaude, rokoko eta neoklasizismo estiloen artean. Parrokiaren altxorrak XVII. eta XVIII. mendeko urregintza piezak ditu, besteak beste, zilarrezko kaliza bat.[2]

Done mikelen ermita (XIII. mendea): herritik 2,5 kilometrora dago XIII. mendeko ermita hau.

Jauregia (XVIII. mendea): estilo barrokoko etxea.

Armarriak: etxeko herrietan ikus daitezke.

Iturria: 1906an eraikia, ongi mantendu da.

Zer egin?

[aldatu]

Ibilbideak

[aldatu]

Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.

Non jan

[aldatu]

Bar del pueblo

Lo egin

[aldatu]

Casa Lucia landa etxea

Zer ikusi ondoren

[aldatu]

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo estekak

[aldatu]
  1. http://www.turismotierraestella.com/es/poblaciones/ficha.php?id=1
  2. https://www.abaigar.es/patrimonio_arquitectura.html