Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Abaurrepea

Wikibookstik
Abaurrepea
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Juan José Salón Arozarena
Izen ofiziala Abaurrepea
Abaurrea Baja
Posta kodea 31692
Geografia
Koordenatuak 42° 54′ 16″ N, 1° 12′ 11″ W / 42.90439674°N,1.20309357°W / 42.90439674; -1.20309357Koordenatuak: 42° 54′ 16″ N, 1° 12′ 11″ W / 42.90439674°N,1.20309357°W / 42.90439674; -1.20309357
Map
Azalera 10.89 km²
Altuera 855 m
Mugakideak Abaurregaina, Artzibar, Garaioa, Hiriberri, Jaurrieta eta Urraulgoiti
Demografia
Biztanleria 29 bizt. (2023)
Dentsitatea 2,66 bizt/km²

Abaurrepea Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 29 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Sakonune batean eraikia, Aezkoako herririk zaharrena da. Historian zehar, zenbait aldiz su eman eta errautsi dute.

Abaurrepea, izenak adierazten duen moduan, Abaurregainaren azpian dago. Horregatik, eguraldi epelagoa du, neguak ez dira hain latzak eta udak ere zertxobait beroagoak dira. Urteko bataz besteko tenperatura 9ºC-koa da. Pagoak, pinuak eta haritzak nagusi ziren bertako jatorrizko landaredian, baina gizakiak eraldaketa handia eragin du, eta orain basoek udalerriko azaleraren %30a baino ez du hartzen.

Zer ikusi?

[aldatu]

XVI. mendeko gurutzea: herriko sarreran dago. Gainalderik ez du, XIX. mendeko gudaldietako batean edeki ziotelako.

Tourseko San Martin eliza: erretaula eder bat du. Haren barnean ere burdin hesi bat dago, aldarearen eta fededunen arteko banaketa egiteko. Berezitasun hau galdu da Aezkoako gainerako elizetan.

Errota: Errotaldea izeneko alderdi ederrean.

Inkisizioarena izeneko etxe baten aurriak: herriko batzuek baieztatzen dute bertan ikusi dituztela tormentua eragiteko zenbait tresnen hondakinak.[1]

Zer egin?

[aldatu]

Herriko inguruan hobe erreparatzeko, oso gomendagarria da mendira eramateko egindako bide berrietako bat hartu eta gora egitea. Hortik oso ongi antzematen da espazioaren okupazio txikiko sistema, hala nola landa bizitzaren erabilerak: egur-tokiak, bordaldeak, belar-siloak eta tegiak.

Ibilbideak

[aldatu]

Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.

Non jan

[aldatu]

Sarigarri jatetxea

Lo egin

[aldatu]

Lopeandia Etxea

Zubialde landetxea

Sarigarri ostatua

Zer ikusi ondoren

[aldatu]

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo estekak

[aldatu]
  1. https://valledeaezkoa.com/herriak/abaurrepea-abaurrea-baja/?lang=eu