Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Agoitz

Wikibookstik
Agoitz
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Izen ofiziala Aoiz
Agoitz
Posta kodea 31430
Herriburua Agoitz
Geografia
Koordenatuak 42° 46′ 58″ N, 1° 21′ 11″ W / 42.78277175°N,1.35317797°W / 42.78277175; -1.35317797Koordenatuak: 42° 46′ 58″ N, 1° 21′ 11″ W / 42.78277175°N,1.35317797°W / 42.78277175; -1.35317797
Map
Azalera 13.54 km²
Altuera 504 m
Mugakideak Longida
Demografia
Biztanleria 2.970 bizt. (2023)
Dentsitatea 219,35 bizt/km²
aoiz.es

Agoitz Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 2.970 biztanle ditu.

Ezagutu[aldatu]

Pirinioaurreko arroen bihotzean. eta Nafarroako erdialdeari bide eginez, Agoitz dago, Iruñetik 28 kilometrora. Lau begiko Erdi Aroko zubi noble batetik, Bidelepuko zubitik, behera datorren Irati ibaia ikus daiteke.

Agoizko erdigune historikoa harresi batek babestu zuen, XVI. mendera arte, eta oraindik ere harlanduzko jauregiak ikusi daitezke, batzuk armarriz horniturik, arku zorrotzekoak, zurezko ateburuak eta leiho barrokoak dituztenak.

Herrira hurbilduz gero, ez ahaztu Agoizko kostrada dastatzea, herriko postrerik gozoena eta tipikoena.

Zer ikusi[aldatu]

Udaletxea: 1865. urtearen inguruan eraiki zen. Beheko solairuak eta horren gainean eraikitako beste bi solairuk osatzen dute. Eraikin hori egin baino lehen, udalak plaza nagusian izan zuen egoitza nagusia.

Auzola edo Bidelepuko zubia. Lau begiduna da eta Artzibarrerako bidean dago, Agoizko herrigunearen kanpoaldean

Argamasilla de la Cerdakoen etxea: estilo errenazentistakoa, L itxurako oinplanoa duena. Jauregiaren aurrean, udalerriko mutur batean, San Migel eliza itzela altxatzen da. Elizan nabarmengarriak dira, batetik, XVIII. mendeko erretaula, Joan Antxietak 1580. urtean eraikitako erretaula batetako zenbait zatiz baliaturik egindakoa, eta, bestetik, iparraldeko gurutzaduran kokaturik dagoen irudia, Ama Birjina Haurrarekin, bai eta hegoaldeko gurutzaduran ageri den Gurutziltzatua ere, hori eskultore beraren artelana. Aipagarria da Erdi Aroko bataiarri ikusgarria ere.[1]

Zer egin?[aldatu]

Bisita gidatuak[aldatu]

El Irati S.A erakusketa-zentroa: Iratiko oihanaren garai bateko egurraren ustiaketa erakusten du.[2]

San Miguel eliza

Itoizko presa

Ikusteko zita eskatu

Ibilbideak[aldatu]

Non jan[aldatu]

BETI-JAI JATETXEA[3]

Sukaldaritza tradizionala eta denboraldikoa egiten duen jatetxea da: zizak, onddoak eta ehiza. Herriaren erdian dago. Elbarrientzako egokitua. Txiki-park zerbitzua dauka, 10 urtetik beherakoentzako zaintzailearekin.

Gomendatutako platerak: patata konfitatua txipiroi branoiserekin eta abakandoa saltsa berdean, itsas-zapo gainerrea txangurrorekin, tripakiak eta kostrada bere natillarekin.

Ardo nafar eskaintza handia. Asteburuko menua, 23 €. Tabernan,plater konbinatuak, ogitartekoak, kazolak.


ITXASOENEA JATETXEA[4]

Kategoria: bi sardexka. Espezialitatea: etxeko sukaldaritza, erretzeko labe


EKAI JATETXEA

Ekai-Longidan dago, Agoiztik 2 Km-ra. Sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. 120 pertsonentzako prestaturiko jantokia dauka, lorategi bat eta haurrentzako jolas-parkea. Disfrutatu betiko platerekin: txerri-zangoak, bildots-tripotxak odolarekin, tripakiak… eta, nola ez, Agoizko kostrada.


Lo egin[aldatu]

APARTAMENTU TURISTIKOAK

LA HARINERA. Edukiera 6 pertsonentzat.


PASALEKU. Edukiera 6 pertsonentzat.


LANDA ETXEA JAVIER LACUNZA ETXEBIZITZA TURISTIKOA

Javier Lacunza Etxea Nafarroako ohiko eraikuntza estilora eginiko landa etxe independientea da. Agoitzen dago, Pirinioaurrean, Iruñetik 28 kilometrora. Lorategi eder bat dauka, mendira ematen duena. Lasaia eta atsegina, xarma handiko etxe hau elizatik, frontoitik eta herriko erdigunetik minutu batera dago. Oso aproposa da seme-alabak dituzten familientzat edo lagun taldeentzat.


OSTATUAK

BETI JAI: 9 suite aparta eta 7 logela estandar, guztiak zure egonaldia ahaztezina izan dadin.


ITXASO ENEA (9 logela)


HOTEL EKAI: Ekai-Longidan dago, Agoiztik 2 Km-ra. 20 logela ditu, 16 bikoitza eta 4 banakakoak, zure etxean bezala egoteko hornituak eta dekoratuak.

Zer ikusi ondoren[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo estekak[aldatu]

  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=1858&
  2. http://www.agoitz.eus/turismo/visitas-guiadas/visita-guiada-el-irati-s-a/
  3. http://www.beti-jai.com/
  4. www.itxasoenea.com