Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Alesbes

Wikibookstik
Alesbes
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Maria Carmen Segura Moreno (en) Itzuli
Izen ofiziala Villafranca
Posta kodea 31330
Herriburua Villafranca (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 42° 16′ 26″ N, 1° 43′ 32″ W / 42.27386491°N,1.72558748°W / 42.27386491; -1.72558748Koordenatuak: 42° 16′ 26″ N, 1° 43′ 32″ W / 42.27386491°N,1.72558748°W / 42.27386491; -1.72558748
Map
Azalera 46.43 km²
Altuera 291 m
Mugakideak Milagro, Funes, Martzilla, Kaparrotsu, Errege Bardea eta Cadreita
Demografia
Biztanleria 3.004 bizt. (2023)
Dentsitatea 64,7 bizt/km²
villafranca.es

Alesbes Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 3.004 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Geografia eta klima

[aldatu]

Alesbes Tuterako merindadearen iparraldean dago, NA-128 errepidea Martzilla-Caparroso norabidean hartu, eta Martzillatik lau kilometrora, eskuinerantz doan herri errepidea hartuz.

Geografiaren aldetik, Aragoi behereko eskualdean dago udalerria, hau da, ibai horren ibilguaren behereneko aldean. Ibaiak lautada emankorra eratzen du hemen. Aragoi ibaiari, eskuinaldetik, Arga ibaiak bere urak isurtzen dizkio.

Alesbesek honako udalerriekin dauka muga: Milagro, Funes, Martzilla eta Caparroso mendebalde eta hegoaldean, eta Cadreita eta Bardeak ekialdean. Klima

Alesbesek, Erriberako udalerria izanik, eskualde honetako gainontzeko herrien antzerako klima dauka. Klimaren ezaugarrietako bat, ematen diren tenperatura balio muturrekoak dira, horrela, uda garaian tenperaturak 38-40 °C ingurura igo daitezke eta neguan berriz 1-3 °C ingurura jaitsi. Garai epelenak normalean udaberrian eta udazkenean ematen dira, batez ere, udaberri bukaeran eta uda hasieran.

Historia

[aldatu]

Alesbesen aurkituriko lehen aztarna arkeologikoak XX. mendean topatu zituzten, baina 1970eko hamarkadara arte ez ziren indusketak ofizialki hasi. Aurkituriko mosaiko eta bestelako aztarnen arabera, kristo ondorengo II. mendean, bazen gaur egungo Alesbesetik hurbil, nekazal herrixka bat. Aztarnak, gaur egungo herrigunetik 1300 metro hegoalderantz aurkitu ziren. Erromatarren garaian, herrixka honek oparotasuna ezagutu zuen, eta gaur egungo ardogintzaren oinarriak jarri ziren, baina erromaren gainbeherarekin batera, antzinako Alesbes horren gainbehera ere etorri zen.

Musulmanek Iberiar penintsularen inbasioaren ondoren, base bat ezarri zuen Tuteran eta bertatik Nafarroa erdialde eta hegoalde gehienaz jabetzen joan ziren VIII. mendetik aurrera. Horrela, Alesbek Ayud Lajamitak konkistatu zuen 842. urtean, herrixka gotorleku bihurtuz harresi baten eraikitzearekin batera. Musulmanak Alesbesen egon bitartean, nekazaritzan aurrerapen handiak egin ziren, lurraren ustiapena eta ureztapena hobetuz. Horrez gain, harrizko lurzorua (gaur egun existitzen ez dena) eta egositako adreiluz eginiko eraikuntzen teknika ekarri zuten Nafarroara eta Alesbesera.

1110. urtean Alfontso I.a Borrokalaria erregeak Alesbes konkistatu, eta musulmanen lau mendeetako egonaldiari amaiera eman zien. 1118 eta 1119 urteen artean Tutera eta Zaragoza konkistatzean, musulmanak erabat kanporatu ziren lurralde hauetatik. Ondorengo mendeetako erregeek, hainbat pribilegio eta eskubide eskaini zizkieten alesbestarrei, koroari eskainitako babesa eta leialtasuna eskertuz. Horrela, 1191. urtean Antso Jakituna erregeak, Iruñeko forua eman zien herritarrei, 1271an Enrique I.a erregeak, herritarren ondasunen bahitzea edo hauek preso hartzeko debekua ezarri zuen, lehenago alkateek emaniko sententziarik ez balego.

Burdinbidearen agerpenarekin, tren geltokia eraiki zen herrigunetik hurbil, eta horrekin batera, azpiegitura berri horren garrantziaz oharturik, herriko agintariek, trenbiderantz zabaldu zuten herria, kale eta etxebizitza berriak 1910. urtearen inguruan. Bestalde, 1925erako gaur egungo errepide zaharraren alboetan eraikitzen hasi zen, 1946. urtean eraikuntzek burdinbidearen beste aldea hartzen hasi zirelarik.

1960ko hamarkadatik aurrera, herriko hazkundea Patronatuko etxebizitza taldeetan oinarritu zen, herriaren hazkunde gehieneko guneak izanik.

Zer ikusi

[aldatu]

Udaletxea (XVII-XVIII. mendeak): adreiluzko eta errektangelu formako eraikia, arkupeak ditu. Udaletxea egin arte, beste toki batzuetan egiten ziren udalbatzak, esaterako, ospitale zaharreko egoitzan (egun Gayarre kasinoa dena). Udalatxea behin baino gehiagotan erreformatu da: XIX. mendean hondoratu zen eta 1960eko hamarkadan barne-distribuzio aldatu zen. Gainera, eraikin administribo batek behar duen erreforma egin da berriki.

Bobadillatarren jauregia (XVII-XVIII. mendeak): Erriberako barrokoaren eredua.Soto asko, bi planta eta balkoi bat ditu Horma-hobi bat ere badu, egun hutsik dagoenea. Erdi-puntuko arkupeak ditu, dekorazio geometrikoz apaindua eta egurrezko erlaitza dago, gutxi berreraikia izan dena. Udalaren jabetza da eta jauregiaren barruan tailer-eskola bat dago, eraikia errefomartzen duena.

Santa Eufemiaren parrokia: gaurko eraikia XVI. mendean egin zen, zehazki XIV. mendeko parrokia gotikoa ordezkatzeko. Hainbat fasetan eraiki da Santa Eufemiaren parrokia eta obrak XIX. mendeak bukatu zirne. Ezaugarri barrokoak ditu eta dorre bat ere bai, Tuterako katedralekoa inspirazio duena eta Karlistaldietan episodio latza ezagutu zuena. Barruan erretaula deigarriak ditu: erretaula nagusia barrokoa da eta Santa Eufemiaria dedikatuta dago; albokoak San Mikel eta San Estebani eskainiak. Beste erretaula batzuk badaude: San Frantzisko Xabierkoa (neoklasikoa), Arrosarioarena (oso deigarria), San Isidro, San Erramun Jaiogabea. Ad Horrez gain, Berdusanen marrazkia azpimarratu behar dugu (San Jose umearekin), koruko aulkiteria eta sakristian dagoen museo txiki bat. Besteak beste, museo horrek prozesioaren pausoak, egurrezko eta margotu gabeko eskultura barrokoak, zilarrezko piezak (XVI. mendeko kaliza) eta meza-liburu zaharrak gordetzen ditu.

Karmengo Amaren komentua (XVIII: mendekoa): XVIII. mendean eraiki arren, XVII. mendeko elizen ezaugarriak ditu. Bost zatiko nabe luzea, alboko kaperekin. Koroak nabearen bi zati hartzen ditu. Adreiluzko fatxada du, lehio bat eta Karmengo Amaren horma-hobia. Atzeko partean, albo batean, kanpai-dorrea du. Barnealdean, rokoko estiloko erretaulak daude.

San Petriren ermita (XVI. mendekoa): ermita hau askotan berreraiki da. Lau zatiko eta errektangelu formako planta du, erdi-puntuko arkuekin. Adreiluzko ermita da, hiru lehiate estu ditu eta egurrezko sabaia du. Barruan zutabe joniarreko erretaula txikia du. Zoritxarrez, ermitako eskultura onena, San Pedrorena, 1972an lapurtu zuten.

Atariko Ama Birjinaren ermita (XVII. mendekoa): Erdi Aroan Ama Birjinaren irudia zegoen herriko atari batean. Horrenbesteko debozioa zioten Ama Birjinari eta XVII. mendean eliza bat eraikitzeko lanak hasi ziren. Adreiluzko eraikina da, puntu-erdiko arkua eta planta oktogonaleko dorrea dago. Gurutz latineko planta du elizak eta kanoi-erdiko gangak ditu elizak. Mihise barrokoak ditu, baita erretaula rokoko eta neoklasikoak.

Castellarko Ama Birjinaren Basilika: ustez, gotorleku baten gainean eraiki zen basilika. Barruan hainbat erretaula daude eta XVII. mendeko dorre txikia du.

Zer egin?

[aldatu]

Ibilbideak

[aldatu]

Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.

Non jan

[aldatu]

K-Va jatetxea: Alesbes erdian kokatua. XVII. mendeko etxe baten gainean eraikia, etxe horren fatxada eta upeltegia mantendu da.

Quijote jatetxea: egunero irekita

Oriental jatetxea

El Corzo ostatua: Alesbesetik kanpo dago, Iruñerako etorbidean, NA-660 errepidean eta Bardeetako Parke naturaletik hurbil.

Bardenas kanpina: NA-660 errepidean, 13.4 km-ean kokatua.

Lo egin

[aldatu]

Oriental jatetxea: jatetxeaz gain, pentsioa ere bada. 2 banako gela eta 3 gela bikoitz ditu.

Bardenas kanpina: NA-660 errepidean, 13.4 km-ean kokatua.

El Corzo Ostatua: Alesbesetik kanpo dago, Iruñerako etorbidean, NA-660 errepidean eta Bardeetako Parke naturaletik hurbil.

Hospedería de Alesves: itxura barroko duen eraikina. Hotel honek parkina, kalefakzioa, haize kondizionatua eta lorategia du. Hoteleko zonaldeak elbarriendako moldatuta daude.

Zer ikusi ondoren

[aldatu]

Ruta de los Sotos eta Badina Escudera ibilbideak.

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo estekak

[aldatu]