Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Allo
Allo | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Susana Castanera (en) |
Izen ofiziala | Allo |
Posta kodea |
31262 |
Herriburua | Allo |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 34′ 02″ N, 2° 01′ 09″ W / 42.567222222222°N,2.0191666666667°WKoordenatuak: 42° 34′ 02″ N, 2° 01′ 09″ W / 42.567222222222°N,2.0191666666667°W |
Azalera | 36.3 km² |
Altuera | 429 m |
Mugakideak | Dicastillo, Lerin, Oteitza eta Sesma |
Demografia | |
Biztanleria | 988 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 27,22 bizt/km² |
Allo Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 988 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]XI. mendera arte nobleziaren jaurgoa izan zen. 1064. urtean, berriz, Antso IV.a Gartzeiz Peñalengoak Iratxeko abadiari eman zion herriaren hainbat ondasun: San Migelen monastegia, nekazari-morroi eta errota bat. XII. mendearen hasieran, Allo eta Aranatz Antso Fortuñones noblearen tenentziaren parte izan zen. 1448an Bianako Printzeak, Carlosek, Leringo kontzejuan sartu zuen Allon eta han gelditu zen XIX. mendeko erreforma liberala arte. Hortik aurrera, Allo handitu zen eta 1920an bazituen irin-lantegi, alkohol-destilagailu etxea eta ospitale bat[1].
Zer ikusi
[aldatu]Santa Mariaren parrokia: XVI. mendeko erretaula du, Bernabé Imbertok egina. Bost zatitan banatutako nabea du, kanoi erdiko gangaz estalita, eta bi erretaula ditu nabearen alboetan: Santa Katalinarena eta San Jurgirena.
Uretako Kristo Saindua: XVII. mendeko eliza barrokoa, basilikak gurutze latineko nabea du. Bi kapera handi daude eta eliza kanoi erdiko ganzaz estalita dago. Barnean, Kristo Sainduaren erretaula du, baita San Petri Apustulua eta San Kristobalen eskultura erromanonistak. Garai batean San Petri eta San Kristobalen eskulturak izen berberako ermitetan zeuden, baina egun ez dira existitzen eraikin horiek.
Maiorazkoaren etxea: 1592an erakia. Bi dorre handi eta bi fatxada ditu. Fatxada batek erdi-puntuko portalea du eta besteak lorategi bat, bi arku-multzoekin.
Udaletxea: Foruen plazan kokatua, XVI. mendeko azken laurdenean eraikia. Errenazimenduko estilokoa da eta herriko armarria du. Nafarroako udaletxe zaharrenetan hirugarrena da Allo, Zangotza eta Irunberri ondoren. Gainera, Alloko udaletxeak bakarrik mantendu du eraikinaren fatxada osorik.
Iturria (XVIII. mendea)[2]
Zer egin?
[aldatu]Ibilbideak
[aldatu]Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.
Non jan
[aldatu]La fuente taberna
Iraxoa jatetxea
Iza-Atanes taberna
Lo egin
[aldatu]Ulibarri landa etxea
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Allo Wikipedian
- Alloko udalaren webgunea.