Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Andosilla
Andosilla | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Francisco Javier Sanz Itarte |
Izen ofiziala | Andosilla |
Posta kodea |
31261 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 22′ 37″ N, 1° 56′ 31″ W / 42.376944444444°N,1.9419444444444°WKoordenatuak: 42° 22′ 37″ N, 1° 56′ 31″ W / 42.376944444444°N,1.9419444444444°W |
Azalera | 51.51 km² |
Altuera | 332 m |
Mugakideak | San Adrián, Azkoien, Faltzes, Lerin, Cárcar, Sartaguda eta Calahorra |
Demografia | |
Biztanleria | 2.980 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 57,85 bizt/km² |
andosilla.net |
Andosilla Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 2.980 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu]Lizarrako merindadearen hegoaldeko muturreko herria da. Ega ibaiak herri zeharkatzen du, eta herria ibai honen ezkerraldean dago. Herrira heltzeko N-122 errepidea hartu behar da Lizarra-San Adriango norabidean.
Andosillako herri mugakideak, honakoak dira: Iparraldean Lerin, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa eta San Adrian, ekialdean Faltzes eta Azkoien eta mendebaldean Sartaguda.
Klima eta landaredia
[aldatu]Klima eta landaredia mediterranear motakoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira. Orokorrean nahiko euri gutxi egiten du (50-60 egun baino ez urte osoan), eta prezipitazioak ugariagoak izaten dira udaberri eta udazkenean. Udak oso lehorrak izaten dira, ekaitzen batek utzitako euriaz gain, ia ez du euririk egiten, eta iparreko zierzo haizeak gogor jotzen du urte osoan zehar (haizearen eragina nabariagoa da neguan dena den).
Nekazaritza eta abeltzaintzaren hedapenak ia erabat desagerarazi dute Andosilla gizakien agerpenaren aurretik estaltzen zuen jatorrizko landaredia. Gaur egun 44 hektarea makal baino ez dira geratzen. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera birlandaturiko 45 hektarea pinu daude.
Auzoak
[aldatu]El puente, La villa, El regadío, Barrio de Santa Cruz, Las conejeras, El Barranco eta Las Eras herriko auzoak dira.
Zer ikusi
[aldatu]Herriko parrokia (XVI. mendekoa)
Resako baseliza
Jauregia
Zer egin?
[aldatu]Ibilbideak
[aldatu]Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.
Non jan
[aldatu]Azpilicueta jatetxea
Lo egin
[aldatu]Villa de Andosilla hotela
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Andosilla Wikipedian