Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Antsoain
Antsoain | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Ander Oroz |
Izen ofiziala |
Ansoáin Antsoain |
Posta kodea |
31013 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 50′ 08″ N, 1° 38′ 22″ W / 42.835555555556°N,1.6394444444444°WKoordenatuak: 42° 50′ 08″ N, 1° 38′ 22″ W / 42.835555555556°N,1.6394444444444°W |
Azalera | 2 km² |
Altuera | 426 m |
Mugakideak | Iruñea, Berriobeiti eta Ezkabarte |
Demografia | |
Biztanleria | 10.608 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 5.304 bizt/km² |
ansoain.es |
Antsoain Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 10.608 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Antsoain Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da. Iruñerriaren iparraldean, Iruñeko merindadean eta Iruñeko erdigunetik 4 kilometrora dago.
Herria bi biztanlegunez eratuta dago: batetik, Ezkaba mendiko magalean kokatuta dagoen Alde Zaharra edo Herri Zaharra, zeinak Nafarroa Garaiko iparraldeko herri baten ohiko fisionomia erakusten duen; eta bestetik, lautada batean eta Iruñeko hirigunearen ondoan kokatuta dagoen Zabalgunea edo Alde Berria, biztanlegune nagusia, non zerbitzu nagusiak dauden. Alde Berria, esan bezala Iruñeko hirigunearen ondoan dago, zehazki Arrotxapea eta Txantrea auzoen artean
Zer ikusi
[aldatu]Jauregia
[aldatu]Leku honetako Jauregiak Oinetxe izena zuen Erresumaren izendegi ofizialean. 1614an jabeari, Luis de Barros jaunari, Gorteetan esertzeko eskumena eman zioten.
1665ean, Miguel de Iribas zen jabea, eta 1681ean haren oinordeko bat, Jose de Iribas. 1749an eta 1758an, kuartel zatiak berriro banatzeko eskatu zuen Francisco de Iribasek. 1783an, berriz, Jose de Iribasek eta Radak, eta 1799an, Manuel Maria de Iribasek lortu zuen.
Armagintza Liburuan ageri denez, jatorrizko ezkutua zatikatua zen: urrezkoa, bi sable-otsorekin. Eta azpian, zelai gorrian, zilarrezko elementu bat, karakol formakoa. Barnean, erdiko patio baten inguruan daude antolatuta sailak. Patioa Erdi Arokoa dela uste da, eta zabalgune bat du, XVIII. mendekoa. Alde batean ezkutu handi bat dago, kiribildutako larruekin egindako kartela baten gainean. Kasketa du txirrin gisa, eta eremua zatituta du: ezkerraldean gurutze bat eta lau xingola izar-zerrenda batekin txandakatuta; eskuineko zatian ere bi atal daude, eta jauregiaren berezko armak ageri dira bertan, bi otso eta behera begira dagoen ilargi erdia.
San Miguel ermita
[aldatu]Erdi Arokoa da, eta herritik oso hurbil dago. Gaur egun etxebizitza da.
Oinplanoak nabe angeluzuzen sinplea marrazten du, lau zatikoa eta horiek kanpoan egituratzen dira, hiru kontrahormak bereizita. Harlanduzko hormen gainean, bi isuriko teilatu bat dago. Ermita honetakoak dira Diocesano Museoan dauden San Joseren eta Ama Birjinaren bustoen bi tailu. HERRI ZAHARREKO PARROKIA
Alde Zaharrean dago. Erdi Aroko eraikina da, XII. mende amaierakoa. 1555 eta 1558 artean, Alvaro de Moscoso jaun artzapezpikuak lizentzia eman zuen parrokia eraikitzeko. Oinplanoan, nabe angeluzuzen bat dago, hiru zatikoa eta buru zuzen sakonekoa. Era berean, puntu erdiko bi horma-hobi daude presbiterioaren ondoren dagoen zatian.
Harlanduzko hesien ostean estalkiak daude, arku tertzelete mordenodun lau ganga. XVI. mendeko ereduen antzekoak dira, puntu erdiko hiru parpain-arkuk eutsita; arkuak hasten diren lekuan, inposta laua dago tenpluaren inguru osoan. Hobien goialdean puntu erdiko arkuak daude eta arkubarnera XVII. mendeko motibo geometrikoekin daude apainduta. Oinean obrako korua eta dorrera igotzeko Erdi Aroko karakol eskailera hartzen duen zilindroa daude.
Sakristia gela karratu bat da, teilatu garbi eta leuna du, eta buruarekin bat egiten du Epistolaren aldetik.
Sotokoroan bataierria dago, Erdi Aroko harriz egindakoa. Katilu zirkular laua du eta berriz margotuta dago, fuste prismatiko baten gainean, idulki karratu eta oinarri zirkular baten gainean.
Kosme eta Damian Sainduen parrokia
[aldatu]1996an eraiki zuten Luis Tabuenca eta Fermin Saralegi arkitektoek.
Eliza Nagusiaren goialdeko estalki metalikoa elementu berezia da, eta neurri batean eraikin honen ezaugarria. Altzairu erdoilgaitzezko ezkata sistema berritzaile batekin diseinaturiko estalki konikoa da eta presbiterioan sabaileihoa du.
Eliza Nagusiko teilatu faltsua ere deigarria da, prentsaturiko zurezko txirbilen panelekin diseinaturikoa. Zintzilik dago eta marrazkiak osatzen ditu. Gainera, horri esker, tenplua egoki dago isolatuta eta akustika bikaina du.
Tenpluaren oinplanoak forma erdi-zirkularra du eta tamaina handiko presbiterioa iglesia san cosmeosatzen du.
Penitentziarako kaperan XVII. mendeko erretaula barrokoa dago, Tuterako Magdalenarena. Eliza Nagusiak beste erretaula bat ere badu, barrokoa hori ere, Nardues-Andurrarena, XVIII. mendekoa. Faustino Aizkorberen eskultura bat dago sagrarioko atearen goialdean.
Egun, Parrokia honetan egiten dira erlijio ekitaldi guztiak.
Erretaula nagusia
[aldatu]Erretaula purista da, XVII. mendearen lehen erdikoa. Egitura antolatuko idulki eta taulak ditu, hiru kaleko bi gorputz daude, ildaskatutako fustedun habeekin eta korintiar erako kapitelekin. Pilastren artean teilatupea dago eta alboetan aletoiak, eta buruan zirkuluerdi formako frontoia.
Kaleetan hainbat eszena daude erliebean, erdikoa izan ezik, santu nagusiak eta konkordun Kalbarioa baitaude han. Horiek guztiak modu latzean daude landuak. Bankuan Oliamendiko Otoitza eta Jesu Kristoren atxilotzea irudikatu dira, idulkiak apaintzen dituzten lau Ebanjelisten artean.[1]
Zer egin?
[aldatu]Ibilbideak
[aldatu]Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.
Non jan
[aldatu]La Receta jatetxea
San Cristobal jatetxea
Memoriam Sport garagardotegia
Lo egin
[aldatu]Hostal Pamplona
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Antsoain Wikipedian
- Antsoaingo udalaren webgunea