Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Gesalatz

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search
Gesalatz
Elimendi 09-6-21 002.jpg
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Giza kokalekuNafarroa
Alkatea Maria Vicenta Goñi Azanza
Izen ofiziala Guesálaz
Gesalatz
Posta kodea 31176
Geografia
Koordenatuak 42° 45′ 00″ N, 1° 55′ 00″ W / 42.75°N,1.9166666666667°W / 42.75; -1.9166666666667Koordenatuak: 42° 45′ 00″ N, 1° 55′ 00″ W / 42.75°N,1.9166666666667°W / 42.75; -1.9166666666667
Azalera 76.82 km²
Altuera 522 m
Mugakideak Deierri, Lezaun, Jaitz, Goñerri, Girgillao, Zirauki, Etxauri, Ziritza, Bidaurreta eta Etxarri
Demografia
Biztanleria 432 bizt. (2019)
Dentsitatea 5,62 bizt/km²

Gesalatz Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian, eta 432 biztanle ditu. Lizarraldean kokatzen da; Iruñeatik 35 kilometrora, eta Lizarratik 18ra. Osotara 15 herrik osatzen dute Gesalatzeko ibarra: Argiñao, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain, Bidaurre, Arzotz, Iruxo, Muzki eta Biguria.

Ezagutu[aldatu]

Gesalatz ibarra mendiz inguratuta dago, eta mendebaldean Salado eta Ubagua ibaiek bat egien dute Allotzeko urtegian. Bertan topatu eta disfrutatu ditzakegu harrizko etxetzar ederrak, gurutzadurak, baselizak, garbitokiak, zubiak eta xendrak, den-dena historiaz blai eginda. [1]

Zer ikusi[aldatu]

Irurre[aldatu]

  • Henri Lenaerts museoa. Henri Lenaerts belgiarra entzute handiko artista da Europan. Irurren bizi izan zen urte askotan zehar, eta gaur egun aukera dago eskultore horren etxea, lorategia eta tailerra ikusteko. Bisita gidatuak eskaintzen dituzte urte osoan zehar. Horrez gain yoga, arte eta mindfulness tailerrak ere antolatzen dituzte.

Arzotz[aldatu]

  • San Roman eliza. XII. mendearen amaieran eraiki zuten eliza hau, zistertar estiloan. Gaur egun 3 nabeak mantentzen dira, gangez estaliak. Barnean berpizkundeko erretaulak ikus daitezke, Guillen de Obreronenak, XVI. mendeko artistarenak. XVI. mendean zehar bi obra egin ziren eliza handitzeko; lehena estilo erromanikoan eta bigarrena gotikoan.

Biguria[aldatu]

  • Biguriako jauregia. Biguria herrian kokatzen da jauregia, zeina Monte Hermosoko Markesaren Jauregia izenaz ere ezaguna baita. Eraikin monumental honen fatxada nagusia harlanduz egina dago eta gainontzeko hormetan landu gabeko harria dauka. XVII. mende erdialdean eraiki zen. Gaur egun abandonatuta dago. Jauregi hau Nafarroako nobleziaren eraikinik zaharrenetariko bat da. [2]
  • Santa Maria Parrokia. XII. mendeko eraikin erromanikoa da. Nahiko gaizki kontserbatzen da.

Garisoain[aldatu]

  • Andre Mariaren jaiotzaren Parrokia. XII. mendeko eliza erromaniko honetan XVI. mendeko ezaugarri gotikoak ere aurkituko ditugu. Eliza honetan XVI. mendeko tailugile Bernabé Imbertoren 5 erretaulak ikus ditzakegu. [3]

Zer egin?[aldatu]

Esperientzia berriak bilatzen dituztenek parapentean hegan egiteko aukera izango dute Leraten, Nafarroako Parapente Eskolak antolatua.

Bestalde, Gesalatz inguratzen dituzten Deierri, Jaitz eta Lezaun ere bisitatu ditzakegu. Bertan aisialdi, kultura eta gastronomia aukera amaigabeak aurkituko ditugu. Ikusi gehiago Irantzuko Lurrak elkarte turistikoaren webgunean.

Ibilbideak[aldatu]

Hiru ermitak[aldatu]

Gesalatzeko Muniainetik hasten da 7,5 kilometro luze den ibilbide zirkular hau. 336 metroko desnibela dauka eta ibilbide honetan zehar Santa Lucia, Santa Cruz eta O-ko Birjina ermiten ondotik igaroko gara. Azken horretatik aurkituko ditugun bistak bereziki politak dira.

Galtzada erromatarra[aldatu]

Garisoainetik hasten den ibilbide hau egitea hautatzen dutenek erromatarrek eraikitako galtzadaren gainetik ibiltzeko aukera izango dute. 7,3 kilometro luze da eta 247 metroko desnibela dauka.

Iturgoiengo hirutasuna[aldatu]

Zailtasunik gabeko ibilbide hau Lezaunen hasten da. 13 kilometro luze da ibilbidea, eta besteak beste, Ubaguako arroila, Okandia eta Iturgoiengo hirutasuna aurkituko ditugu bidean zehar. [4]

Non jan[aldatu]

Garisoainen Etxesakan jatetxe-sagardotegian jan daiteke. Bertan sagardotegi menua eskaintzen dute urte osoan zehar tokiko produktuekin. Haurrentzako menua ere badago.

Horrez gain, Allotzeko urtegiaren ondoan, Leraten, Aritzalekuko kanpinean ere dago jateko aukera. Eguneko menua, plater konbinatuak edota bokatak bazkaldu daitezke kanpinean.

Muetzeko igerilekuetako tabernan ere izango dute bisitariek jateko edota afaltzeko aukera.

Lo egin[aldatu]

Gesalatzen ostatu hartu nahi izatekotan, apartamentu eta landa etxe ugari dituzu aukeran, baita Lerateko kanpina ere. Jarraian datorren zerrendan ez ezik, Irantzuko Lurrak-eko webgunean aurki ditzakezu aukera gehiago. [5]

Apartamentuak

  • Nekasenea. Garisoain. 4+2 lagun
  • Nekasenea II. Garisoain. 8 lagun

Kanpinak

  • Aritzaleku. Lerate. 1200 lagun

Landa etxeak

  • Irigoien. Muetz. 11 lagun
  • Hilaris. Gesalatzeko Muniain. 12 lagun
  • Urrarena. Muzki. 10+2 lagun
  • Argiñe. Iturgoien. 10 lagun

Zer ikusi ondoren[aldatu]

Uretan bainatzea, igeri egitea, ur-kirola egitea edo soilik paisaiaz gozatzea gustuko dutenek hamaika aukera izango dituzte Allotzeko urtegian, Leraten. Nafarroako Bela Eskola bertan kokatzen da eta materiala alokatzeaz ez ezik, Paddle Sup eta Windsurf klaseak ere ematen dituzte. Bisita gidatuak belaontzian ere eskaintzen dituzte.

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo estekak[aldatu]

  1. Gesalatzeko udalaren webgunea
  2. Biguriako jauregia Gesalatzeko udaleko webgunean
  3. Andre Mariaren jaiotzaren parrokia Irantzko Lurrak-en webgunean
  4. Iturgoiengo hirutasuna Berrian
  5. Irantzuko lurrak. Ostatuak