Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Gorliz

Wikibookstik
Gorliz
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
AutonomiaEuskal Autonomia Erkidegoa
ProbintziaBizkaia
Espainiaren banaketa administratiboaUribe Kosta
Izen ofiziala Gorliz
Posta kodea 48630
Geografia
Koordenatuak 43° 24′ 58″ N, 2° 55′ 58″ W / 43.416111111111°N,2.9327777777778°W / 43.416111111111; -2.9327777777778Koordenatuak: 43° 24′ 58″ N, 2° 55′ 58″ W / 43.416111111111°N,2.9327777777778°W / 43.416111111111; -2.9327777777778
Map
Azalera 10.2 km²
Altuera 125 m
Mugakideak Lemoiz eta Plentzia
Demografia
Biztanleria 6.058 bizt. (2023)
Dentsitatea 593,92 bizt/km²
gorliz.eu

Gorliz Euskal Herriko udalerri bat da, Bizkaian. 6.058 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Gorliz euskal Kostaldeko ingurune natural paregabean kokatuta dago; Bilbotik 25 kilometrora. Gorliz, Loiuko aireportutik kotxez, 20 minutura dago. Errepidez, autopista hartuz Bilbora, autobidea Getxora era BI-634tik jarraituz heldu daiteke edo baita autobiaz Mungira joanez eta BI-2120 hartuz ere. Gorlizera, autobusa heltzen da metrotik (Plentzia). Garraiobide honek Bilbo Handiarekin komunikatzen du Gorliz.

https://www.visitgorliz.eus/eu/

Zer ikusi?

[aldatu]

Itsasargia

Billao lurmuturrean kokatzen da, non itsaslabarrak eta itsasoaren handitasuna ikusi ahal diran. Nahiz eta eraikuntza berria izan, 1990an eraiki zen, Gorlizko ikonoetariko batean bilakatu da, ia ia Itsas erietxearen parean. Bere argiak, itsasontzak gauean zehar edota baldintza meteorologiko txarrekin, ez hondoratzea ekiditzen laguntzen du. Gorlizko itsasargiak arkitektura nahiko berezia du, eKantauri isurialdeko gainerako itsasargiekin alderatuz. Hasteko, itsasargirik garaiena da erlaitz osoan eta, jakina, Bizkaiko kostaldean. Gorputza 21 metro inguruko altuera duten hormigoizko bi elementuz osatuta dago, atxikita eta kareztatuta daudenak. Kareztadurak kostaldeko euskal herrietako eraikin tradizionalak gogorarazten ditu; izan ere, iparraldeko herrietan, oro har, tonu griseko eraikin ilunak eta lurrak dira nagusi. Dorrea, metalezko hagaxkaz apaindutako beirazko linterna batez koroatuta dago.

https://www.visitgorliz.eus/eu/patrimonio/gorlizko-itsasargia/

Badia

Bere hondartza, maskor itxuradun badiagatik babestuta, euskal itsasertzeko seguruetariko eta ikusgarrietarikoa da. Atsedenereako eta edozein ur kirolen praktikarako lekua, barbakoa egiteko edo itzalpean atseden artzeko pinudiaz inguraturik.

Bunkerrak

Itsasargi ondoan dagoen bidetxotik jaitsiz, mendi-hegalean haien artean konektatuta dauden antzinako hiru kostako bateria ikusiko dituzu. Hauek 40. hamarkadan eraiki ziren, baina ez dira inoiz erabili. Azkenengo plataforman pisu handiko kainoi baten aztarnak ikusi daitezke. Buelta bat emateko eta argazki batzuk ateratzeko leku interesgarria.

Zer egin?

[aldatu]

Gorliz turismo aktiborako helmuga da. Kirol ekintza askotariko eskaintzak ditugu, itsaslabar, hondartza eta naturadun kostaldeko ingurune paregabean egiteko. Adina ez da aitzakia, denontzat dago! Zure esperientzia gure kultura eta gastronomia eskaintzarekin konbina ezazu eta ilunabar eder bat ikusiz gozatu.

https://www.visitgorliz.eus/eu/ezagutu-gorliz/ekintzak/

Non jan?

[aldatu]

Gorlizen gastronomiak eskaintza zabala du, sukaldaritza tradizional zein pintxoetan oinarritutako sukaldaritza topatu ahal izango duzu Gorlizko taberna zein jatetxeetan. On egin esaeraren benetako esanahia ulertuko duzu!

https://www.visitgorliz.eus/eu/ezagutu-gorliz/gastronomia/

Non lo egin?

[aldatu]

Arrien Kanpina eta Gorlizko Aterpetxea

https://www.visitgorliz.eus/eu/non-lo-egin/

Erosketa gida

[aldatu]

https://www.visitgorliz.eus/eu/erosketa-eta-zerbitzu-gida-2/

Kanpo estekak

[aldatu]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Gorliz Aldatu lotura Wikidatan