Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Los Arcos
Los Arcos | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Jerónimo Gómez |
Izen ofiziala |
Los Arcos Urantzia |
Posta kodea |
31210 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 34′ 00″ N, 2° 10′ 59″ W / 42.566666666667°N,2.1830555555556°WKoordenatuak: 42° 34′ 00″ N, 2° 10′ 59″ W / 42.566666666667°N,2.1830555555556°W |
Azalera | 57.67 km² |
Altuera | 438 m |
Mugakideak | Mendabia, Elizagorria, El Busto, Piedramillera, Santsol, Mues, Etaiu, Villamayor de Monjardín, Barbarin, Lukin eta Sesma |
Demografia | |
Biztanleria | 1.151 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 19,96 bizt/km² |
losarcos.es… |
Los Arcos Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 1.151 biztanle ditu.
Lizarra eta Viana herrien artean dago, Odron ibaiak zeharkatua, nafar erregeek maiz eta nabarmen haren alde eginiko herri hau.
Donejakue bidearen geldiune ezinbestekoa, haren bazterretako bakoitzean historia, artea, folklorea eta gastronomia sumatzen dira. Donejakue bidea ospitalez, ostatuz, eta noblezia-etxez josia dagoen kale nagusitik barna doa, eta Los Arcos herriak izan zuen indarra erakusten digu, pelegrinen joanari zein bidegurutze izateari esker.
Herriko alde zaharra Erdi Aroko itxurakoa da, kale luze eta paraleloak jantzita. Garai batean harresiz inguratuak ziren kaleok, baina geroago eraikin berriak egiteko erabili ziren.
Gotor-plaza haren lekuko gisa, bi portale ditugu: Estankokoa eta Gaztelakoa, garaipen arkuaren itxuraz. Azkenik, Santa Maria eliza nafar barrokoaren multzo harrigarrienetakoa da, arras aberatsa eta ikusgarria.
Abuztuaren 14-20 bitarte, Jasokundeko Ama Birjinaren eta San Rokeren omenez, herriko jaiak ospatzen dira. Egunotan entzierroak eta behi suharren txuliaketak, musika eta su festa ditugu karriketako animagarri.
Jaiak ospatu aurreko igandean, artisau azoka egoten da herrian.
Herriaren kanpoaldean, Logroñora bidean dago Nafarroako zirkuitua, Motorrentzako B mailako eta autoentzako 2 D1 mailako lehiaketak egiteko eta 1 formulako entrenamenduetarako prestatuta dago; Espainiako ipar-mendebaldean ez dago halako azpiegiturarik. Horrez gain, kart-pista bat dauka, edonork arrisku-kirol hau era dibertigarrian praktikatu ahal izateko.
Zer ikusi
[aldatu]Santa Maria eliza
Zer egin?
[aldatu]Ibilbideak
[aldatu]Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.
Non jan
[aldatu]Ezequiel Monaco ostatua Meson de Gargantua Suetxe Villa Los Arcos
Lo egin
[aldatu]Casa de la abuela Casa Luzuriaga Mavi Monaco ostatua Suetxe
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Los Arcos Wikipedian