Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Ormaiztegi
Ormaiztegi | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Probintzia | Gipuzkoa |
Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdea | Goierri |
Alkatea | Rosario Urkia Goitia |
Izen ofiziala | Ormaiztegi |
Posta kodea |
20216 |
Herriburua | Ormaiztegi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 02′ 35″ N, 2° 15′ 17″ W / 43.0431°N,2.2548°WKoordenatuak: 43° 02′ 35″ N, 2° 15′ 17″ W / 43.0431°N,2.2548°W |
Azalera | 7 km² |
Altuera | 195 m |
Mugakideak | Gabiria, Ezkio-Itsaso, Beasain, Idiazabal eta Mutiloa |
Demografia | |
Biztanleria | 1.228 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 175,43 bizt/km² |
ormaiztegi.eus |
Ormaiztegi Euskal Herriko udalerri bat da, Gipuzkoan. 1.228 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Zer ikusi
[aldatu]Tomas Zumalakarregi general karlistaren bustoa
Iriarte erdikoa XVIII.mendeko baserria (kokalekua) egun museo moduan egokitua.
Bataio-harri bisigotikoa (ormaiztegiko udaletxearen web orria)
Arandi zar baserria XVI. mendeko eraikuntza. Tomas Zumalakarregiren jaiotetxea
XIX.mendeko trenzubia (ormaiztegiko udaletxearen web orria)
Bainuetxe zaharreko urbeltz iturria (ormaiztegiko udaletxearen web orria) eta bainuetxearen arrasto den azken eraikina (ikusi irudia).
Española basoa mendia (ormaiztegiko udaletxearen web orria)
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak utzitako bagoneta, “yunquera” modelokoa. Gipuzkoan XX. mende hasieran erabilia. Gallartako Museotik datorren bagoneta honek Ormaiztegik meatzaritzarekin izandako harremana gogora arazten digu. Zerain eta Mutiloko meategien ustiaketa Erdi Arotik dator, baina Ormaiztegirekiko lotura XX. mende hasieran koka daiteke. Izan ere, Mutilotik Ormaiztegira mea ekartzeko trenbidea 1901.ean jarri zen martxan eta 27 urtez erabili zen Norteko trenbidearekin lotura egiteko. Bestalde, Ormaiztegin biltegiak eta mea kaltzinatuz aberasteko labea ere kokatu ziren tren geltokiaren inguruan. Ormaiztegik meatzaritzarekin izandako harremanaren memoria jaso dezagun.
Zer egin?
[aldatu]Zumalakarregi Museoa bisitatu (antolatu zure bisita) Zumalakarregi Museoa Euskal Herriaren historia Antzinako Erregimenetik liberalismorako aldian, Hirugarren Karlistadara arte, azaldu eta horren inguruko bilduma egiten duen museo bat da, Ormaiztegin (Gipuzkoa) kokatua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta bereziki Tomas Zumalakarregiren eta Migel Antonio Zumalakarregiren bizitzak azaltzen ditu. Hain zuzen, Iriarte Erdikoa izeneko XVII. mendeko baserrian du egoitza, non Zumalakarregi familia bizi izan zen. Zumalakarregi familiaren eta garaiko objektuez gainera, museoko funtsetan badira ikertzaileen esku jartzen diren agiri garrantzitsuak ere.
San Andres parrokia eliza bisitatu. XVI. mendekoa da, eta atari eta bataio-harri erromanikoak ditu.
Trenzubia ikusi. 1864ko abuztuaren 15ean inauguratua, Madrid-Paris trenbideko obrarik garrantzitsuena da. Gustave Eiffelen aurrekari batek diseinatua, Alexander Lavalley (1821-1892) injinariak, Ormaiztegi herrian zehar igarotzen den Eztanda ibaiaren harana zeharkatzeko egina. Laminatutako burdin egitura da, errematxekin lotuta eta harlanduz estalitako lau pilarek eusten dutena, 289 m-ko luzera eta 34 m-ko gehiengo altuera duena. Zubi zabal, eroso, arin eta oso segurua. Benetako maisu-lana, burdina erabiliz, orduan eraikuntza material berria eta iraultzailea zena. (informazio gehiago)
Bide Berdea egin. Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea, erabili gabe gelditu den trenbide azpiegitura, bizikleta edo senderismorako errekuperatu den, 4,5 km-ko luzera duen ibilbidea. Barnaola baserritik, Zeraingo meatze barrutiatik eta Mutiloako meatze barrutiatik ateratzen zen burdin mineralaren bilgunea, Ormaiztegiko tren geltokira doana. Bi meatze barrutiatik ateratako materialak inguruko burdinolak hornitzen zituzten eta ibilbide honek mineralak egiten zuen bidea erakusten digu.
Ibilbideak
[aldatu]Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.
Non jan
[aldatu]Kuko jatetxea (Goierri turismoko web orria) (kokapena)
Itxune jatetxea (web orrialdea) (kokapena)
Murua taberna (kokapena)
Lo egin
[aldatu]Petit goierri hotela web orria
Casa Rural Etxeluze (Booking bidez erreserbatu)
Itxune hotlea Web orria
Zer ikusi ondoren
[aldatu]· Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoa
Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Ormaiztegi Wikipedian