Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Aita Santuaren ibilbidea-Agur Harria

Wikibookstik
Aita Santuaren ibilbidea-Agur Harria
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erdikoa
Lekuak Xabierko gaztelua, eta Erronkariarren Errege Abelbidearekin paralelo doan bidea
Distantzia 13 kilometro.
Ingurunea Inguruan Esa edo Leire ere badaude
Abiapuntua Xabier
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Zailtasun ertaineko mendi-ibili honek Agur Harriraino eramango gaitu. Lekua enblematikoa da, Frantzisko Xabierkoak bertan agurtu baitzituen senideak misiolari-abenturari ekin aurretik.

Ibilbidea

[aldatu]

Ibilbidea Xabierko gaztelu historikoko zelaigunean bertan hasiko dugu. Baso-pistak, bideak eta Nafarroako behe-mendietako paisaiak zeharkatuko ditugu: Leireko mendilerroa, Aragoi ibaia, Agur Harria eta abar. Esako errepidea zeharkatu ondoren, ezkerrera egingo dugu, Erronkariarren Errege Abelbidearekin paralelo.

Bidegurutze batera iritsiko gara, eta eskuinera egingo dugu Aita Santuaren bidetik. Pista batera iritsiko gara, eta geroago lurrezko bide bat hartuko dugu Bide Zaharrera iritsi arte. Jaitsieran, soro landu bat zeharkatu ondoren, Agur Harrira eramaten duen bidea ikusiko dugu. Abelbidetik tontorrera iritsiko gara, eta gurutze bat eta azalpen-panel bat ikusiko ditugu bertan. Hasierako bidegurutze balizaturaino jaitsiko gara, eta, handik, gazteluraino.

Erreferentziak

[aldatu]