Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Artikomendia

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search
Artikomendia
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Star icon containing star icon.svgStar icon containing star icon.svgStar icon containing star icon.svg Erdikoa
Lekuak Belabarzeko ur-jauziraino doan baso-bidea
Distantzia 5,6 kilometro, 2 ordu inguru
Ingurunea Isaban egin daitekeen gauzetako bat. Pirinioetara beste bide batzuk ere egin daitezke
Abiapuntua Izaba
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Oso ibilbide zirkular ederra da, eta hiru geldiune interesgarri eskaintzen dizkio paseatzaileari: Ibongo leizea, Belabarzeko ur-jauzia eta estilo erromanikoko zenbait zubi.[1]

Ibilbidea[aldatu]

Bidea Izabatik bi kilometro ingurura dagoen leku batean hasiko dugu, Nafarroa eta Frantzia lotzen dituen errepidean. Hainbat informazio-panelek Otsindunduko zubira eta Ibongo leizera eramango gaituzte. Leizeak mendigunean iragazten den uraren zati handi bat biltzen du. Belagua ibaiarekin paralelo doan bide batetik jarraituko dugu bidegurutze bateraino, eta bertatik hasiko gara Belabarzeko ingurura igotzen.

Igo ondoren, belardi txiki batetik eramango gaituzten seinale batzuei jarraituko diegu Belabarzeko ur-jauziraino doan basoko bide bat hartu arte. Ingurua idilikoa da, harriz inguratua eta kolore berde biziko osin batekin. Pista batetik metro batzuk egin ondoren, beste bide bat hartu eta zuhaitz artean ibiliko gara, lepo txiki batera iritsi arte. Bueltako bidean, hainbat zubi erromaniko ikusiko ditugu.

Erreferentziak[aldatu]

  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/7527/Sendero-