Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Aurizko bunkerren ibilbidea
Aurizko bunkerren ibilbidea | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Hiru etapatan banatuta, hiru ibilbide Ibañeta inguruan |
Distantzia | 40 kilometro |
Abiapuntua | Auritz |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Hiru ibilbide batzen dituen ibilbide handiagoa da hau. Horietako bakoitza indibidualki egin daiteke Aurizko Bunkerren Ibilbideak XX. mendean kokatzen gaitu. Pirinioetako gailurrak mugatzen dituen muga lerroari jarraituz, Espainiako Gerra Zibiletik bertatik planeatua izan zen lerro gotortuaren eraikuntza eta garapenaren aztarnak aurkituko ditugu.
P linea deitua, Mediterraneo itsasotik Kantauri itsasora zihoan hesi defentsibo bat zen, non milaka bunker Francoren agindupean eraikiak izan ziren.
Nafarroako Pirinioetan, zehazki Auritz, P linea osatzen duten 3 ibilbide seinaleztatu dira, 35 bunker zeuden eta horietatik 5 berreskuratu dira.
Ibilbidea
[aldatu]Ibañetako ibilbidea
[aldatu]Mugatik igarotzen den ibilbide zirkularra da. Hemendik, bunkerren eraikuntzaren garrantzi estrategikoa ulertuko dugu. Posizio horretatik eta kilometro gutxi batzuk gora eginda, errepidean zeharreko defentsa-puntuen sarea ikusiko dugu[1].
Ibilbideari jarraituz, Lepoeder babeslekutik, Roldanen monumentutik eta erromesen mugatik igaroko gara.
Lindus-Menditxuri ibilbidea
[aldatu]Muinoetan zehar, gorabehera historikoen azalpena aurkituko dugu, baita natura- eta mendi-ibilien esparru paregabean murgilduta dauden defentsa-planen antolaketa eta garapena ere. Muga-lerroa zeharkatuko dugu pasealeku biribil batean, mugari jarraituz, bidezidorrak zainduko ditugu[2].
Bidean zehar benetako bunkerrak aurkituko ditugu eta Linduseko hegaztien behatokitik igaroko gara.
Hiru pagoen ibilbidea
[aldatu]Hiru Pagoen ibilbideak pagadiaren itzalpean eramango gaituen ibilbide zirkularra da, Auritzen historiaren zati batetik, mugatik eta inguruko herrietatik.
Bunkerrak eraikitzeak gizartean izan zuen eragina ikusiko dugu, bai banaka, bai taldean. Penak, mina, errazionamendua, botere militar baten menpe egotea; azken batean, erregimen totalitario baten jaiotzaren lekuko izango gara[3].
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/8760/Ruta-de-los-Bunkeres-de-AuritzBurguete--Ruta-de-Iba%C3%B1eta.htm
- ↑ https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/8759/Ruta-de-los-Bunkeres-de-AuritzBurguete--Ruta-de-Lindus--Menditxuri.htm
- ↑ https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/8758/Ruta-de-los-Bunkeres-de-AuritzBurguete--Ruta-de-Tres-Hayas.htm