Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Basariko bidexka eta Burgiko arroila

Wikibookstik
Basariko bidexka eta Burgiko arroila
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erraza
Lekuak Burgiko Erdi Aroko zubia eta arroila, Lanbideen Ibilbidea eta Basariko izeidia.
Distantzia 8,86 km

Bidexka honek erraketa forma du eta Ezka ibaiaren ezker ertzetik doa, Erronkaribarren. Ibilbidean leku hauek ezagutuko ditugu: Burgiko Erdi Aroko zubia eta arroila, Lanbideen Ibilbidea eta Basariko izeidia. Pirinioetako paisaian barneratzen denez harkaitz labarretan bizi diren hegaztietako batzuk ikusteko aukera dago hemen, arrano beltz ikusgarriak, besteak beste.[1]

Ibilbidea

[aldatu]

Lehen tartea 2,5 kilometrokoa da, tarte zuzenaren erdian abiatzen da eta azken muturreraino doa; azkenean, joandako bidetik itzuli beharra dago. Burgiko Erdi Aroko zubian hasi eta Lanbideen Ibilbidean barna joaten da gero: han parada izanen duzu zoragarri berreraiki diren elementu etnografikoez gozatzeko informazio-panelen laguntzaz, hala nola almadia batez (egurrezko baltsa tradizionalak), txondor batez, egur-labe batez, elurtegi batez eta karobi batez.

Ibilbidean almadiek maiatz hasierako ospakizunean gainditu beharreko presa handia ikusiko duzu. Tarte horren amaieran hegaztien begiratoki bat dago. Floran garrigak eta erkametzak dira nagusi eta faunan, berriz, nabarmentzekoak dira hegazki harkaiztarrak, arrano beltza, belatz handia eta sai zuria.

Bigarren zatian bada tarte zuzen bat, joateko erabiltzen dena, beste bat biribila eta, azkenik, tarte zuzena dago berriz. Ibilbideak 6 kilometro pasatxo ditu eta aukera ematen du Basariko izeidian barneratzeko, baita, agian, basurde, orkatz eta urtxintxekin topo egiteko ere. Burgira itzultzean Errege Bide zaharra hartuko dugu, Erronkaribarko 7 herriak lotzen dituen bidea.


Erreferentziak

[aldatu]
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/5120/Sendero-de-Basari-y-Foz-de-Burgui.htm