Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Dronda-Mata de Haya

Dronda-Mata de Haya
HerrialdeaNafarroa Garaia
Zailtasuna Oso erraza
LekuakBelaguako haraneko birika den Mata de Haya
Distantzia5 km.
InguruneaIzaba eta Belaguako inguruak
AbiapuntuaIzaba
Informazioaren iturriaLehenengo informazio iturria

Belaguako haraneko birika da Mata de Haya. Mendi-ibili honek aukera emango digu inguru idiliko hauek ezagutzeko eta, Arrako trikuharriaren bitartez, gure iraganik urrunenera hurbiltzeko.[1]

Ibilbidea

[aldatu]

Ibilbide zirkular luzea bada ere, erraz eta familiarekin egiteko modukoa da. Aparkalekutik abiatuta, baso batean sartu eta gora egiten hasiko gara. Mendi-hegalaren erdialdetik ia ordubete egin ondoren, errepidera iritsiko gara, eta hamar minutuan gehienez, Arrako trikuharria ikusiko dugu. Nafarroako monumentu megalitikorik garrantzitsuenetako bat da.

Ondoren, atzera egingo dugu ordu-erdian, eta Drondako pista ederretik doan ibilbidearen amaiera adieraziko digun informazio-zutoin batera iritsiko gara. Ibaiaren ondotik behera eginez itzuliko gara abiapuntura.

Neguan, ibilbidearen zati bat iraupen-eskia egiteko bide bihurtzen da, eta elur-erraketekin ere ibil daiteke. Elur-denboraldian eta udako asteburuetan, taberna dago.

Erreferentziak

[aldatu]
  1. ↑ https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/7526/Sendero-