Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/El Fraile

Wikibookstik
El Fraile
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erdikoa
Lekuak Bardea Beltzeko basamortuaren zati bat ikusteko aukera
Distantzia 4,6
Ingurunea Bardeetako beste inguru batzuekin batera egin daiteke.
Abiapuntua Buñuel

etik [[Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Taustera doan errepidea

|Taustera doan errepidea ]][[Kategoria:Ibilbideak:Taustera doan errepidea ]] El Fraile tontorrera igotzen den ibilbidea da, Bardea Beltzeko basamortuan. Erdi Aroko gotorleku baten aztarnak ikusteko eta panoramika liluragarriekin gozatzeko aukera izango dugu.[1]

Ibilbidea

[aldatu]

Ibilbidea balizatuta dago eta Corral de Bea izenekotik abiatzen da. Autoz joan gaitezke bertaraino, eta informazio-panel bat ikusiko dugu. Zelaigunetik, mendebalderantz egingo dugu, zelaiak inguratuta. El Fraile tontorraren irudi bereizgarria begien bistan izango dugu une oro. Abereen bidexketatik jarraituko dugu, eta muinoak eta sakanak zeharkatuko ditugu antzinako laborantza-lur batzuetaraino igotzen den eta higadurak narriatu duen pista zahar batera iritsi arte. Handik, azken igoera nabarmena da.

Tontorrean, Errege Bardeetako Erdi Aroko haitz gaineko gaztelurik enblematikoenetako baten aztarnak ikusiko ditugu. Oraindik ere aztarna batzuk eta harrizko hesia inguratzen zuten harlanduen errenkada batzuk ikus daitezke. Halaber, harrian induskatutako uharkaren ahoa ikusiko dugu. Elezaharrak dioenez, mendia zulatuta egindako galeria eta korridore batzuk abiatzen dira bertatik, kanpora irteteko. 360º-ko panoramikak txundituta utziko gaitu.

Erreferentziak

[aldatu]
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/7532/Sendero-