Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Eugiko urtegiko bidexka
Itxura
Eugiko urtegiko bidexka | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Oso erraza |
Ingurunea | Nafarroako Paisaien Bidea. "Ura Eta Behatokiak" saileko bideetako bat da. |
Abiapuntua | Eugi, Esteribar |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Eugi inguruan egiteko ibilbide erraza bat.[1]
Ibilbidea
[aldatu]Bidexka lineal hau Eugiko herrigunearen eta izen bereko urtegiaren arteko ibilbidea da. Kiroldegiko pisten ondoan hasten da, herriko sarreran. Bidea urtegiaren bazterretik doa eta badira zenbait panel urtegiaren historia eta Iruñerriko ur-hornidura azaltzeko. Gero, xendra bat hartu beharra dago, partez asfaltozkoa eta partez hartxintxarrezkoa, gure abiapuntura iritsi arte. Ibilbidean barna inguruko baso ikusgarria ederresten ahal da. Bidexka hau oso egokia da adin guztietako haurrendako.