Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Gartxoten bidea
Gartxoten bidea | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Zaila |
Lekuak | Itzaltzu, Uztarroz eta Elkorreta |
Distantzia | 11,3 km. |
Abiapuntua | Itzaltzu |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbide zirkular hau gogorxeagoa da eta Pirinioetako tontorren eta Zaraitzuren ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu. Izena Gartxot bardoaren elezaharrak ematen dio bideari.[1]
Ibilbidea
[aldatu]Mendi-ibilia Itzaltzutik abiatzen da, eta Uztarrozera doan errepidean kilometro bat ibili ondoren, bidexka bat hartu behar da haritz-baso batean. Lehen zatian, Pirinioetara ematen duen begiratoki paregabe bat dago, eta aurrerago, berriz, Nafarroako hegoaldeko tontorrak ikus daitezke, Moncayoraino. Pagoz eta haritzez osatutako baso itxiak, belardiak eta abeltzaintza-borden eremuak zeharkatzen ditu bideak eta, tarteko bi lekutan, bi ur-jauziren freskotasuna sentituko dugu. Ondoren, bide txiki bat hartu behar da Elkorreta edo Gartxoten leizeraino.
Erdi Aroko elezahar baten arabera, bertan ezkutatu zen Gartxot bardoa semea erail ondoren (Orreagako fraideek eraman ez zezaten erail zuen). Bide batetik abelbide batera eta pista batera iritsiko gara, eta belardi batzuen ingurutik behera egin ondoren, beste pista batek harizti eta ezpeldi batean sartu eta Itzaltzuraino eramango gaitu. Mendiko botak eramatea komeni da.