Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Gatz Bidie
Gatz Bidie | |
---|---|
Herrialdea | Gipuzkoa |
Zailtasuna | Erraza |
Lekuak | Leintz Gatzaga, Eskoriatza |
Distantzia | 5,11 km. Ordu bat. |
Ingurunea | Leintz Gatzaga ezagutu, Gatz Museoa eta Dorletako santutegia ere bai. Ibilbide polita itzaletan Eskoriatza herrira iritsi arte. |
Abiapuntua | Gatz Museoa (Leintz Gatzaga) |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Leintz Gatzaga ezagutu, Gatz Museoa eta Dorletako santutegia ere bai. Ibilbide polita itzaletan Eskoriatzara iritsi arte.[1]
Historia
[aldatu]2018 urtean Gatz bidie, Leintz batuz proiektuaren baitan auzolanean txukundu zen Gatzaren bide zaharra. Helburua Leintz Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaleta oinez elkartzea izan zen.[2]
Ibilbidea
[aldatu]Leintz Gatzagako Gatz Museoa herritik 250 metro hegoaldera kokaturik dago, Dorletako santutegiaren azpian. Bertatik abiatzen da ibilbidea. Hasieran aldapa gora ibili behar da 55 metroko desnibela gaindituz 510 metrotako altuerara iritsi arte. Ibilbideko punturik altuena da. Puntu horretan iturri bat aurkitzen da, ibilbide guztian dagoen bakarra. Gatz Bidie-ren eskultura bat ere badago. Zati batean zelaietan ibiliko gara baina berehala basoan sartuko da bidea.
Ondoren kilometro batetan zehar ibilbideak beherantz jotzen du nabarmen, haranaren barrenera. GI-3310 errepidea gurutzatzeko Anglo-Vasco-Navarro trenbideak Gaztainadi auzoan duen zubi zaharra erabiliko dugu eta haranaren mendebaldeko aurpegira pasako gara. Gaztainadi auzotik Kuatruena auzora eta azkenik Eskoriatzara iritsiko gara.
Ibilbidea luzatu nahi bada Eskoriatza ekialdetik doan bidegorrian zehar herria gurutzatuko dugu eta tunel luze bat pasata herritik aterako gara. Ondoren "trenbidetik" (garai batean Anglo-Vasco-Navarro trenbidea zegoen bidetik) Aretxabaleta herrira iritsiko gara. Bost kilometroko luzera duen ibilbide gehigarria da, laua, paseorako egokia.
Irudiak
[aldatu]-
Leintz Gatzagako Gatz Museoa.
-
Dorletako santutegia.
-
Leintz Gatzaga Gatz Bidetik ikusita.
-
Eskultura.
-
Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen zubi zaharra.
-
Basoko bidea.
-
Eskoriatzako tren geltokia izan zena.