Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Haritz monumentalak
Haritz monumentalak | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Oso erraza |
Lekuak | Basaburuako Jauntsarats herritik ibilbidea da |
Distantzia | 1,9 km. |
Ingurunea | Basaburuako haritz handienetako batzuk ikusteko aukera, baita Nafarroako haritzik handiena ere. |
Abiapuntua | Basaburua |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Baso arteko mendi-ibili hau bereziki egokia da haurrekin egiteko. Bertan, beren interesagatik eta bitxitasunagatik "Nafarroako Zuhaitz Monumental" deklaratu zituzten bi haritz kandudun zahar ikusteko aukera izango dugu.[1]
Ibilbidea
[aldatu]Ibilbidea Jauntsarasko eskolan hasiko dugu, herriaren irteeran, Ultzamarantz. Informazio-panelaren ondoan, Kisulabe izeneko ehun urtetik gorako lehen haritzera doan bidea ikusiko dugu. Garai batean zegoen karobiak (hots, kareharria kiskaltzeko labeak) eman dio izena. 10 metrotik gorako diametroa dauka, eta Nafarroako zabalena da.
Aurrerago, Baragon erreka zeharkatuko dugu zurezko zubi zahar batetik, eta tokiko errepidea zeharkatu ondoren, belardi batzuen ondoko bide batetik jarraituko dugu.
Ondoren, Beheitikolandako hariztian sartuko gara, eta ehun urtetik gorako beste haritz batekin egingo dugu topo. Bideak Beheitiko Zelaiko hariztian zehar jarraitzen du, Basaburua ibaitik hurbil. Erreka zeharkatu, eta harekin paralelo jarraituko dugu haritz aparten artean, mendi-ibiliaren hasierara eramango gaituen errepidera iritsi arte.