Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Iturritik ur-begira
Iturritik ur-begira | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Ahüzki, Lexarregibel, Elzarreko ordokia, Istaurdiko txabola, Inharpuko lepoa |
Distantzia | 11 km. 3 ordu eta 15 mn. |
Ingurunea | Ah�zkiko iturri ospetsu eta freskagarritik abiatuz, Arbailako alhagia eta baso artean, goazen Elzarreko lautada eder eta misteriotsura. |
Abiapuntua | Ahüzkiko ostatua |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
[aldatu]Ibilaldiaren bi muturretan guztiz aipagarriak diren bi leku daude. Bata da abiagunetik oso hurbil den Ahüzkiko iturri entzutetsua, han topatuko dituzularik hur honak osoki. Bestea da Erreitia —Zuberoa aldetik hala deitzen zaio— edo Lapitzotza —baxenabartarrez— errekaren ur-begiak, horiek ere Sources de la Bidouze izenarekin ospetsuak direlarik. Elzarreko ordoki puntatik lurrezko bidetik basoaren barrena jota, une batean iristen gara hesi alanbredun batera. Horretan ataka bat pasatuz, xenda batek malda oso aldapatsuaren behera eramaiten gaitu bi zurubiraino —batzuetan bat kendua da—. Horien behera jaitsita, Erreitiako ur-begi edo, hobeto esan, uraren agergune diren bi kobazuloetara laister heltzen da. Baina, kasu! Pasabide hori ibiltzaileei normalean debekatua da, eta bazterrak busti izatean, xenda aski arrikutsua da. Hesi saihetsetik joanda, beste xenda batek itzulian eramaten du ur-begi horietara.