Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Las Roscasko zirkuitoa
Las Roscasko zirkuitoa | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erraza |
Lekuak | Fitero inguruko gune geologikoak ikus daitezke |
Distantzia | 8,2 km. |
Ingurunea | Zirkuitua Fiterotik Cascante eta Valverderaino doazen errepideen inguruan pasatzen da. |
Abiapuntua | Fitero |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbide hau Alhama ibaiaren ibarraren eta forma bitxiak osatzen dituzten konglomeratuez osatutako Las Roscas mendigune bereziaren inguruan egingo dugu.[1]
Ibilbidea
[aldatu]Zirkuitua Fiterotik Cascante eta Valverderaino doazen errepideen bidegurutzetik abiatzen da. Valverdera doana hartuko dugu, eta Alhama ibaiaren ibarrean barneratzen den nekazaritza-bide batetik jarraituko dugu berehala.
Bécquerren elezahar baten lekua den "mairuaren kobazuloaren" eta Nafarroan egoerarik onenean dauden elurzuloetako baten ondotik igaroko gara. Gora egin ahala, Tudejen gaztelu arabiarraren aztarnak gordetzen dituen muino bat ikusiko dugu ezkerrean.
Bideak lepo bateraino jarraitzen du. Bertatik, konglomeratuen formazio harkaiztsu berezi batzuk ikusiko ditugu, Las Roscas izenekoak. Ibilbideko elementurik erakargarrienak dira. Harkaitzen hormetan sarguneak eta irtenguneak utzi dituen higadurak ikuskizun geomorfologiko paregabe bat oparituko digu. Azkenik, Blancaresko sakanetik errepidera itzuliko gara.