Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Lehengo laborantzaren jakile, galbidean dagoen Zuberoako ondarea

Wikibookstik
Lehengo laborantzaren jakile, galbidean dagoen Zuberoako ondarea
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Zuberoa
Zailtasuna Erraza
Lekuak Ozaze, Zühara, Beterbidea,
Distantzia 8 km. 2 ordu eta 30 mn.
Ingurunea Ozaze eta Zühara herrien artean, larre, soro, alor eta oihantxoak bidelagun izango ditugula. Arbaila mendialdearen altzoetara eramanen gaitu ibilbide honek.
Abiapuntua Ozaze
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

  [1]

Ibilbidea

[aldatu]

Ibilbide honetan zurezko kihilla (langak hola deitzen dira, Zuberoan) eta txakoste ugari ikusteko parada izango dugu. Soro, alor edo larre batetik bestera alanbre hesi baten gainetik pasatzeko eginak dauden zurubixkak dira txakosteak. Euskal Herrian zehar, ia Zuberoan bakarrik ikus daitezke horrelakoak… iduriz eta lur eremu batetik bestera igarotzeko eskubide hori zuberotar jendarteari den gehien egokitua. Anartean, laborantza lur eremuen berrantolatzeek eta era berrietako hesien jartzeak galbidean jarri ditu txakosteak. Oraindik ikus daitezke, haatik, Basabürüko eta Arbailletako hainbat herritako xendetan ibilita. Noiz arte ? Hori da galdera…

Erreferentziak

[aldatu]
  1. Berriatik hartua