Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Leurtzako basoa

Wikibookstik
Leurtzako basoa
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erraza
Lekuak Urrotz eta Beintza-Labaien arteko Leurtzako urtegia
Distantzia 9,7 km
Abiapuntua Urrotz eta Labaien
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Urrotz eta Beintza-Labaiengo udalerrien artean, ezusteko atsegin bat dago gordeta: Leurtzako urtegiak. Aisiako Natura Eremu deklaratu dituzte, eta oso balio ekologiko handia dute. Gainera, lasaitasuna eta ametsezko paisaiak dituzte ezaugarri bereizgarri.[1]

Ibilbidea

[aldatu]

Mendi-ibili zirkular eder hau informaziogunean hasiko dugu, Urroztik 5 km-ra. Ibilbideak Leurtza errekaren arroa inguratzen du, eta uraren eta pagadien arteko kontrasteaz gozatzeko aukera emango digu. Habitat aproposa da baso-igel gorriarentzat.

Goiko urtegiko dikea zeharkatu ondoren, antzinako Eltzaburuko galtzadaren tarte batzuk ikusteko aukera emango digun bide bat hartu beharko dugu. Ondoren, Zumardenako lepora iritsiko gara, Erlaingo gurutzetik hurbil.

GR12 bidetik Belaterantz jarraitzen badugu, Pittortzar trikuharria ikusi ahal izango dugu. Zumardenara itzuli ondoren, tarte lau batetik jarraituko dugu Uztakortako leporaino, eta usategi batzuk ikusi ahal izango ditugu. GR12 bidea utzi, eta Soratxipi mendian ekialdera ematen duen hegalean zehar, Ezkalarreko lepora iritsiko gara. Bertatik, ibilbideak behera egiten du abiapuntura itzuli arte.

Erreferentziak

[aldatu]
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/4069/Sendero-Leurtzako-Basoa-Bosque-de-Leurtza.htm