Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Lokizko Santiago basilika

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search
Lokizko Santiago basilika
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Star icon containing star icon.svgStar icon containing star icon.svgStar icon containing star icon.svg Erdikoa
Lekuak Lokizko mendilerroa, Ollobarrengo Zuloa, Lokizko Santiago basilika
Distantzia 7,4
Ingurunea Lokizko mendilerroa
Abiapuntua Ollobarren, Metauten
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbide honek ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu Lokizko mendilerrotik, eta badu beste elementu erakargarri bat ere: 30 metro inguruko koba/igarobidea.[1]

Ibilbidea[aldatu]

Ibilbidea Ollobarrengo elizaren ondoan hasiko dugu. Depositu baten ondotik igarotzen den pista zabal bat hartu, eta bidegurutze batera iritsiko gara. Zuzen jarraituko dugu Lokizko mendilerrorantz. Handik gutxira, iturri txiki batekin eta piknikgune batekin egingo dugu topo. Landaredian murgilduko gara horma harkaiztsuen azpitik, eta 200 metro baino gehixeago igoko ditugu marka zuri eta horiei jarraituta, Ollobarrengo Zuloarekin topo egin arte. 30 metroko koba/igarobide bat da, eta ilun eta kurbatuta badago ere, ez da linternarik behar.

Lur harritsu eta labainkor samar batetik gora egin (komeni da mendiko botak eramatea), eta mendilerroaren goialdera iritsiko gara. Landareek estutzen duten bide lau batetik jarraituko dugu, eta soilgune batera irtengo gara. Bertan dago basilika. Ganuzako mendatetik jaitsiko gara (ikuspegiak paregabeak dira), eta Santa Eulalia ermitatik igaroko gara Ollobarrenerantz.

Erreferentziak[aldatu]

  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/7529/Sendero-a-la-basilica-de-Santiago-de-Lokiz.htm