Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Orgiko bidea
Orgiko bidea | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erraza |
Lekuak | Orgiko hariztia, Gorrontz eta Olano |
Distantzia | 8,4 km |
Ingurunea | Ultzaman, Aralarren magalean |
Abiapuntua | Lizaso, Ultzama |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbide erraza da, BTT eta zaldiz egiteko aproposa. Ultzama eta Odietako zenbait herri zeharkatzen ditu: Lizaso, Gorrontz, Olano eta Gelbentzu. Gainera, balio ekologiko handia duen Orgiko hariztiaren ikuspegi bikainak izango ditugu.[1]
Ibilbidea
[aldatu]Orgiko Aisiako Natura Eremutik abiatuta, belardien artetik doan bide batetik joango gara Lizasoraino. Herria utzi, errepidea eta Arkil ibaia gurutzatu, eta gora egingo dugu, Gorrontz eta Olanorantz.
Nafarroako harizti hezeen lekuko bakar bihurtu den eta milaka urte dituen 80 hektareako basoaren bistak zoragarriak dira bertatik. Baso eder batekin paralelo doan bide batetik jarraituko dugu, eta urtaroko bi erreka zeharkatuko ditugu Gelbentzura iritsi baino lehen. Bertan izango ditugu haranaren ikuspegirik onenak. Beherako bidean, alanbratutako belardi bat inguratu eta Arkil ibaiaren ondoko tarte batetik doan bide batera aterako gara. Bi abeletxeren ondotik igaro ondoren, errepidera iritsiko gara. Handik 300 metrora, hasierako aparkalekura eramango gaituen bide bat hartuko dugu. Merezi du Orgiko interpretazio-ibilbide txikietako batean galtzea.