Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Teodosio Goñikoaren kondaira
Teodosio Goñikoaren kondaira | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Madotz, Erroldan harria, Ata, Atako harana, San Migel santutegia, Zamartzeko monasterioa |
Distantzia | 22 km. 5 ordu eta 20 mn. |
Ingurunea | Antzinako erromes bide batean gorderik dagoen Atako haranean, interpretazio anitzetarako eman duen Errolanen Harri ezaguna aurkituko dugu. |
Abiapuntua | Madotz |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
[aldatu]Antzinako denboretan, Goñerriko Teodosio Buruzagia izeneko jauna musulmanen aurka borrokatzera joan zen. Urte batzuen buruan etxera itzultzean, Basajaun mozorroturiko deabruak (edo ermitau batek) esan zion haren emaztea morroi batekin zebilela. Sumindurik, Teodosio logelan sartu zen, eta han zeudenak erail zituen, emaztea eta ustezko amorantea zirela pentsatuz. Laster, ordea, konturatu zen dena engainu bat izan zela eta bere gurasoak hil zituela. Damutu eta abaildurik, Erromaraino joan zen erromes, eta barkamena eskatu zion aita santuari. Horrek horrenbeste egin zuen, zigor hau ezarrita: gorputza kate astun batzuek estutua, Aralarko mendatean ibiliko zen, kateok erori arte. Penitentzia betetzen ari zela, halako batean, herensuge ikaragarri batek eraso zion. Teodosiok San Migelen babesa erregutu zuen. Orduan, goiaingerua agertu zitzaion, eta, «Nor Jainkoa adina!» esanda, piztia akabatu zuen. Orduantxe, Teodosioren kateak lurrera erori ziren, eta horrek, esker ona adierazteko, aingerua adoratzeko eliza —Done Mikel in Excelsis tenplua— eraiki eta han gelditu zen.
Horren guztiaren lekuko, erdiko kaperaren sarreran zintzilik dauden kateak —penitentzia seinale, alde batetik; eta, bestetik, Jesukristok gizakiarentzat dakarren askapenaren zeinua, hark hautsi baititu bekatuaren eta heriotzaren kateak— eta paretan dagoen zuloa, non, fededunek, burua sartuta, kredoa errezatzen baitute deabruaren eta indar txarren kontrako exorzismo gisa.