Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Urkizu Tolosatik

Wikibookstik
Urkizu Tolosatik
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Gipuzkoa
Zailtasuna Oso erraza
Distantzia Ordu bat eta 45 minutu
Ingurunea Montezkueko baserriak, gaztelu zaharra, basoa eta ikuspegiak.
Abiapuntua Tolosa

Tolosatik Urkizurako joan-etorriko bide arrunta, Tolosako Alde Zaharretik abiatuta. Ibilbide erraza da, nahiz eta hasiera nahiko maldatsua izan. Urkizura igotzen ordubete tardatzen da eta beherakoa aldiz 45 minutuan egiten da. Tolosarrek maizago jotzen dute Uzturre aldera, eta bide honetan beraz, jende gutxiago topatuko dugu. Bidea ondo markatuta dago eta GR 285eko marka zuri-gorriak jarraituko ditugu.

Ibilbidea

[aldatu]

Ibilbidea San Frantzisko elizaren aldameneko Soldadu kaletik hasiko dugu. Oraindik herrian geratzen diren galtzada-harri honetatik, trenbideen gaineko zubitik pasako gara Montezkue auzora iristeko. Hortik aurrera, marka zuri-gorriak jarraituko ditugu bide osoan zehar. Asfaltozko pista batetik, gero porlanezkoa bihurtzen dena, gora jarraitu eta segituan Elosegi Parkeko sarrera nagusira iritsiko gara. Hemen eskuinetik ateratzen den bidetik jarraituko dugu eta berehala Tolosako Alde Zaharreko teilatuen gaineko bista ederra ikusiko dugu.

Marka zuri-gorriak beti jarraituta, alboan utziko ditugu Floreaga, Martin Txiki, Elorri eta Malaka baserriak. Bidea ehiza postu batzuen ondotik pasatzen da eta ondoren ezkerrera joko dugu ondo markatu dagoen bide batetik. Hemendik aurrera ez dago bidegurutzerik. Bidea leunduz doa gutxinaka eta paseo atsegin batean bihurtzen da.

Igoeraren erdian dorre zahar bat topatuko dugu eta ondoren Zirio iturrira iritsiko gara. Hortik 20 minutura Urkizuko auzora iritsiko gara.

Urkizu itsas-mailatik 522 metrora dagoen Tolosako landa auzo bat da. Tamalez bertako taberna itxi egin zuten. Eliza eta frontoia ikusi ditzakegu. Tolosaren eta eskualdearen talaia zoragarria eskaintzen du. Badira bertan bazkaltzeko mahaiak eta haurrentzako parke bat ere.

Buelta bide beretik egingo dugu, nahiz eta aukeran, San Esteban auzora jaisteko aukera izango dugun eta bide horretatik, Lizardiren omenezko monumentua bisitatu.

Oharrak

[aldatu]
  • Martin Txiki baserrian gazta egiten dute eta bertan erosteko aukera dago.

Erreferentziak

[aldatu]