Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Valtierrako gatzaren ibilbidea

Valtierrako gatzaren ibilbidea
HerrialdeaNafarroa Garaia
Zailtasuna Erraza
LekuakValtierrako ibilbide geologikoa, Bardean barrena
Distantzia2,83
InguruneaBardeak ikus daitezke inguruan
AbiapuntuaValtierra
Informazioaren iturriaLehenengo informazio iturria

Valtierrako herri interesgarria, Errege Bardeako ateetan kokatua eta bere kobazuloengatik ezaguna, gaur egun, herriaren mugakide diren amildegien barnealdeko bidezidor bat ere eskaintzen digu.[1]

Ibilbidea

[aldatu]

Zailtasun txikiko bide horri esker, sakanen barrualdea ikus dezakegu. Ikusiko dugu harkaitzak igeltsu eta buztin geruza finetan daudela, lurraren iraganari buruzko informazioa ematen digun liburu baten orriak balira bezala. Igeltsuzko geruzek forma eta testura askotarikoak dituzte, ura igarotzean moldeatuak.

Mendi hauen barnealdean, Valtierrako biztanleek ustiatutako baliabiderik baliotsuenetako bat dago, gatza. Gatza ateratzen zen meategietako batzuk ikusi ahal izango ditugu, baina gehienak itxita daude.

Erreferentziak

[aldatu]
  1. ↑ https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/8910/Ruta-de-las-Salinas.htm