Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Zubietatik Aurkidi auzoko itzulia
Zubietatik Aurkidi auzoko itzulia | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna |
![]() ![]() ![]() |
Lekuak | Zubieta, Luisengo borda, Leoleko borda, Usatagieta, Sorginzelaieta, Irotzabal, Sarekoa auzoa, Goikoetxeko borda |
Distantzia | 9,8 km |
Ingurunea | Mendresa auzoa, baso ikaragarri aberatsean gora eta behera errekaren ibilbideari jarraituz. |
Abiapuntua | Zubieta |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Itzuli zirkular honetako markak zuri eta moreak dira.
Ibilbidea[aldatu]
Zubieta herriko labaderoan hasi eta errotarako bidea hartu behar da.
1736. urtean eraikitako errota, gaur egun ekomuseoa, bisitatzeko aukera izanen duzue. Karretera hartu, eta segituan ezkerrera Aurkidiko auzora doan porlanezko pista ikusiko duzue. Bideak gora eginen du eta Aurkidiko auzoko bordak eta baserriak ikusten joanen zarete. Porlanezko pista utzi gabe, Luisengo borda paratzen duen kartela ikusiko duzue. Hor pista utzi eta senda hartuko duzue. Pagadi eta harizti ederrekin gozatzeko aukera paregabea izan ez ezik, Ekaitza, Mendaur eta Makilipurdi mendiak ikusteko eta gozatzeko aukera ere izanen duzue.
Luisengo borda eta Leoleko borda pasa eta gero Lizartzeta gailuarren oinarrian dagoen Usatagietara ailegatuko zarete. Hor ezker hartu, pista zabala izanen duzue. Segi aurrera Sorginzelaietara ailegatu arte; hor ezker eta dena behiti. Leku berezi batera ailegatuko zarete, Irotzabalera.
Hortik behiti bidea segi eta Sarekoa auzoko baserriak ikusiko dituzue (Goikoetxeko borda). Poliki poliki herrira hurbiltzen joanen zarete. [1]
Oltzorrotz eta Mendaur
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aurkidiko itzulia.» Wikiloc | Rutas del Mundo . Noiz kontsultatua: 2020-08-17.