Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Zubietatik Mendrasa auzoko itzulia
Zubietatik Mendrasa auzoko itzulia | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erdikoa |
Lekuak | Zubieta,Pagazelaietako borda, Martinengo borda, Gartziako bordak, Olazar zubia, Itziarreko bidegurutzea, Pentako borda, Martindeneko borda, Bertuesa |
Distantzia | 6,38 km |
Ingurunea | Mendresa auzoa, baso ikaragarri aberatsean gora eta behera errekaren ibilbideari jarraituz. |
Abiapuntua | Zubietako labaderoa |
Informazioaren iturria | [Zubietako udala. https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/mendrasako-itzulia-18202090 Lehenengo informazio iturria] |
Nafarroako Zubieta herriko itzuli zirkular honetako markak txuri-urdinak dira. Mendrasa auzoa Txitxiluko errekaren bailara "bertikalaren" gainean dago, eguteran. Behin Itziarrera helduta, igoera Txitxiluko bailarako hegoaldeko ospeletik egiten da, pago eta haritzezko baso aberatsetik egiten da, Olazar zubitik errekaren beste aldera pasatzen da, eta oraindik igotzen kisulabe dotorea duen Ilarregiko bordaraino heltzen da. Hortik behera jaisten da gero, eguteratik, hainbat borda baserri ikusiz.
Ibilbidea
[aldatu]Herriko zubian hasten da mendi-itzuli zirkular hau. Zubia zeharkatu labaderoa ikusi eta errotako bidea hartuko duzue. Errotatik Mendrasara doan porlanazko pista hartu arte errepidetik joan beharko duzue, 100 metro. Pista hartu, goitik segi eta Pagazelaietako borda, Martinengo borda eta Gartziako bordak ikusiko dituzue. Gartziako bordatik goiti, porlanzko bidea akituko da eta mendiko pista ezkerrera hartu beharko duzue. Pista horri jarraituz, kisulabe bat ikusiko duzue, segi behiti eta ezker hartuko duzue herrira abiatzeko. Basoaren erdi erdian zaudete eta isiltasuna nagusitzen da. Pista utzi gabe segi aurrera. Harrizko zubia zeharkatuko duzue errakaren gainean, “Olazar”. Bidea utzi gabe Itziarreko bidegurutzera ailegatuko zarete. Hortik dena behiti Zubietaraino. [1]
-
Mapako ibilbide horia da, markak zuri urdinak dira
-
Mapako ibilbide horia da, markak zuri urdinak dira
-
Zubieta errota ekomuseoa abiapuntua
-
Zubietatik igotzen
-
Leitzara joateko errepidea baso barruan
-
Ibilbideko markak zuri urdinak dira
-
Basoan zehar
-
Oltzorrotz eta Mendaur
-
Basoan zehar
-
Basoko haritza
-
Basoko pagoa
-
Basoa
-
Mendrasako azken borda (Ilarregi?) Aurkidiko bidetik
-
Mendrako baso bukaera
-
Mendrasako illarregi Aurkidiko bidetik
-
Pentako borda
-
Mendrasako bordak
-
Ardiak
-
Artzaina, txakurrak eta Lizarra
-
Borda
-
Oltzorrotz mendiko borda bat
-
Basoan zehar
-
Bertuesa borda, azkena
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ (Gaztelaniaz) «Mendrasako itzulia» Wikiloc | Rutas del Mundo . Noiz kontsultatua: 2020-08-17.