Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Zumakeren bidea
| Zumakeren bidea | |
|---|---|
| Herrialdea | Nafarroa Garaia |
| Zailtasuna |
|
| Lekuak | Lizarra ingurutik igarotzen da |
| Distantzia | 12,2 kilometro, 3 ordu eta erdi |
| Ingurunea | Donejakue bidearekin konbinatu daiteke. Puyko Andre Maria basilikatik igarotzen da. |
| Abiapuntua | Lizarra |
| Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Zumakeren bidea Lizarratik abiatzen da, zehazkigartzelaren zubitik, "puente picudo" izenaz ezagutzen den horretatik.
Ibilbidea
[aldatu]Ibilbidea zirkularra da eta aukera emanen digu hiriaren inguruak ezagutzeko: San Lorentzo ermitaren aztarnak, San Millan (670 m), Peñagudako gurutzea (570 m), Puyko Andre Maria basilika, Santa Barbara (565 m), Gazteluen Gurutzea (466 m.) ; toki horietatik guztietatik igaro ondoren, Gartzelaren zubira itzuliko gara, han baitago ibilbidearen abiaburua eta helmuga.
Ibilbidean zehar zumakea ikusiko dugu ezker-eskuin; udazkenean hartzen duen gorrixka kolorea da landare horren bereizgarria, paisaia erabat antzaldatzen duena.
Aipatzekoa da ibilbidea Valmayortik ere egin daitekeela: handik hartuz gero, zumake-zelaietan barrena joanen gara bide osoan.