Edukira joan

Euskal Herriko historia/Behe-Paleolitoa

Wikibookstik
Atxeliar kulturako bifaz bat.

Behe-Paleolitoa orain dela 1.500.000tik 100.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetan Euskal Herrian atxeliar kultura garatu zen eta Homo neanderthalensisa bizi zen. Garai honetan ez dira aurkitu hezurrik[1] baina bai hainbat harri landu. Urbasako iturri batzuetatik gertu, Koskobilon eta Diman hainbat aztarna aurkitu dira.[2] Euskal Herrian orain dela 200.000tik hasten da kontatzen, lehenagoko aztarnarik ez baita aurkitu. Euskal Herrian, garai hartan, kobazuloak erabiltzen ziren babesteko. Kobazulo hauetatik gertu beharrezkoak ziren gauza guztiak egon behar ziren: janaria, ura, egurra...

Euskal Herritik gertuko lekuetan Homo antecessorren hezurrak aurkitu dira, batez ere Atapuercan. Bertan aurkitutako hezurrez gain bifazak eta antzeko tresnak aurkitu dira eta hauek ere Euskal Herrian badira.

Aurkitutako aztarnategirik garrantzitsuenak Lezetxiki, Urrunaga, Gazolatz, Irikaitz eta Iruñean daude.

  1. Prehistoria Euskal Herrian - hiru.com
  2. PEÑALVER, XAVIER. "Orígenes". Txalaparta, 2005. Orrega. ISBN 84-8136-328-6