Ekaingo margoen eskemaZonalde Franko-Kantauriarrean dauden labar-arteadun kobazuloak agertzen den mapa
Goi-Paleolitoa orain dela 35.000 urtetik 10.000 urtera luzatzen da mundu osoan, baina Euskal Herrian pixka bat luzatu daiteke, neolitoaren sarrera beranduago izan baitzen. Epe honetan Neanderthaleko gizakia Homo sapiensarengatik aldatu zen, gaur egungo gizakia. Euskal Herrian 15-20 pertsonako taldez osatutako leinuak bizi ziren[1], kobazulo txikiagoetan eta askotan lautadatan ere.
Garai hau oso hotza izan zen, azkeneko glaziazioarekin bat. Itsasoa gaur baino 100-120 metro beherago zegoen. Garai honetan hilobiratzeak eta musika bezalako portaera sinbolikoak agertu ziren.
Garai honetan aztarnategi ugari daude, baina garrantzitsuenak hauek dira: