Euskal Kostaldeko Gida/Gipuzkoa

Wikibookstik

Gipuzkoako kostaldeko gidaliburua

Hondarribia[aldatu]

Historia[aldatu]

1200ean, Gipuz­koa Gaztelari batu zi­tzaionean, Alfon­tso VIII.ak Barduliako kostal­dea piraten eta kor­tsarioen erasoetatik defenda­tzeko interes berezia azal­du zuen. Horregatik, hain zuzen, hiribil­du harresidunen sorrerari bide eman zion. Garai hartakoak dira Mutriku, Getaria eta Hondarribia.

1294an Gaztelako Alfon­tso X.ak haren ahaide bati —Nafarroako erregeari— eman ziz­kion Donostia eta Hondarribia. Halaber, 1805ean Bidasoal­deko hiri hori Nafarroari anexionatu zi­tzaion; 1814an, ostera, Gipuz­koari batu zi­tzaion, eta hala jarraitu du. Hondarribia oso zabala zen; gaur egungo Irun, Lezo eta Pasai Donibane ere har­tzen zituen. Haren kokapen estrategikoaren ondorioz, fran­tsesek sarritan eraso zioten.

Harresien babesean, hondarribiarrak haien burua defenda­tzeko gai izan ziren. Setiorik odol­tsuena 1636ko udan izan omen zuten. Condeko prin­tzeak, Bordeleko ar­tzapez­pikuarekin aliaturik, bi hilabete eta gehiagoko erasoal­dia egin zien; eta, bi bandoetako hil­dakoak ain­tzat hartuta, hamaika mila per­tsona hil ziren guztira. Hondarribiarren aburuz, garaipena Guadalupeko Ama Birjinak emandako mesedea izan zen, irudia ermitatik jai­tsi eta haren eskuetan jarriak bai­tziren. Harrez­kero, alarde ikusgarria egiten dute irailaren 8an, setioaren amaiera ospa­tzeko. Erasoa oso gogorra izan bazen ere, Domingo Egiak, setiatuen behin‑behineko buruzagiak, ez zuen haren gibel‑asmoa gal­du, an­tza. Izan ere, borrokaren ondoren gutun hau ida­tzi zion emazteari: Gerra kontuez ezer asko ez dakizunez, esango dizut arerioen ejer­tzitoa lautan banatu zela: zati batekoek al­de egin zuten, beste batekoak hil genituen, beste batekoak gal­du genituen, eta gainerakoak ito ziren. Gera zaitez Jainkoarekin, ni Hondarribian afal­tzen geratuko naiz eta.

XVIII. mendearen amaieran, fran­tsesek berriz ere lortu zuten Hondarribian gailen­tzea. Historiagileren batek adierazi du Joakin Izarreta al­kateak begi onez ikusten zuela Fran­tses Iraul­tza, eta horregatik lortu zutela fran­tsesek Hondarribia eskura­tzea. Fran­tziako eraso­tzaileek ikusi zutenean mugatik hain gertu zeuden harresiek, kuboek eta baluarteek kalte­tzen zituztela haien gerra‑planak, gotorlekua —Europako hoberenetakoa jo­tzen zena— hondatu zuten nahita.

Hondarribiaren kokapenaren ondorioz, enperadoreen, errege‑erreginen, prin­tzesen, diplomatikoen eta goi‑kargu militarren joan‑etorri handiko hiria izan da.

Portua eta arran­tza[aldatu]

Erromatarrak Hondarribiko portua erabil­tzen lehenak izan ziren; zeha­tzago esanda, Asturiagako ainguratoki bukolikoa erabil­tzen zuten, gaur egun fraideen hondar­tza esaten diotena. Higer lurmuturraren eta Amuitz uharte­txoaren babesean dago. Asturiagatik itsasora­tzen ziren erromatarren on­tziak, Oiar­tzungo Arditurriko mea­tzetatik ateratako mineralak (burdina, blenda eta galena) garraia­tzeko. Bidasoa ibaiaren bokalean bertan sortu dira Hendaiako eta Hondarribiko portu naturalak. Bokaleak bi estatu bereizten ditu, herri bat (Euskal Herria) banandu gabe, Bidasoaren bi er­tzak baititu bizileku. 1914an erabaki zuten egungo babes‑portua egitea, San Telmo gazteluaren oinetan.

Gaztelako errege‑erreginek abantailak eta pribilegioak eman ziz­kioten portuari: arraina erostera joaten ziren mer­katariei babesa ematen zieten, belaon­tzi handiei hor­nidurak lapur­tzea debeka­tzen zuten, hiriko on­tziei karga­tzeko eta deskarga­tzeko lehentasuna ematen zieten eta zenbait zerga ez zituzten ordaindu behar (aingura­tze‑eskubidea, almirantegoa, itsasotik ateratakoaren hamarrena eta abar). Bide batez aipatu behar dugu itsasotik ateratakoaren hamarrenek lagundu zutela Hondarribiko babes‑harresiak eraiki­tzen.

Mendeetako arran­tzale‑bizimoduari mer­katari­tza‑itsas­ketaren garapena gehitu zi­tzaionean, itsasturien San Pedro Kofradia sortu zuten 1361ean. Erakunde hori sendotu egin zen Aita Santu Klemente VIII.ak 1995eko maia­tzaren 12an emandako bul­darekin. Kofradiako estatutuek gizarte‑aurrerapen handia eragin zuten; izan ere, marinelen lehorreko hainbat jarduera arau­tzen zituzten, eta elbarrituei eta jubilatuei lagun­tzeko ku­txa zeukaten.

Jakin badakigu hondarribiarrek baleak harrapa­tzen zituztela, udal‑armarriaren beheal­dean ageri den baleak ere hala adierazten digu, baita harresiz kanpoko arran­tzale‑etxerik zaharrenean ageri denak ere. Etxe hori XVI. mendekoa da eta Zeria (balekumea) izena du.

Harresiak eta hirigunea[aldatu]

Hondarribiko kaleetan, enparan­tzetan eta pasealekuetan murgil­tzea gozamena da; baina, hainbeste gauza zoragarri dituenez, atal­ka egingo dugu gure bisita, eta an­tzinako hirigunetik hasiko gara (harresiaren bar­neal­deko hirigunetik, alegia).

Lehen harresiak Wamba errege godoak eraiki omen zituen VII. mendearen amaieran. Jarduera militarren garapenak mugatu zituen Errege Katolikoen garaian egin zituzten zaharberri­tzeak. Uztarria, geziak eta Tanto monta, monta tanto ikurri­tzak zizel­katu zituzten lehentasunez­ko lekuetan.

Geroago, Karlos V.ak agindu zuen Leiba baluartea eta Erreginaren baluartea eraiki­tzea, eta Filipe II.ak San Filipe baluartea egin zuen. Gaur egun, harresi bikain horiek sinbolo eta oroigarri dira.

Sar gaitezen harresiz inguratutako eremura Santa Maria atetik. Kale Nagusia aur­kituko dugu, ospela eta harriztatua; etxeek aleroi tailatuak, burdin joaz egindako bal­koiak eta denboraren poderioz edertutako fa­txada dotoreak dituzte. Gainerako eraikinen lerroan udale­txea ageri da, estilo barrokoa eta armarri errepikatua duena. Arma Plazarako al­dapan gora berehala aur­kituko dugu, gure ez­kerrean, Casadevante etxearen aurreal­dea, Errenazimentu garaiko aurreal­dea duena. Haren atari bi­txian sinatu zuten 1638ko setio heroikoaren osteko suetena. Kale horretan badira aipa­tzeko moduko etxe gehiago: Butroi, Torrealta, Ladron de Guevara, eta estilo flamenkoko etxe bi­txi bat, kantoi batean dagoena.

Eliza[aldatu]

Elizarako sarbide nagusia kale horretan dago. 1474an ekin zioten eliza harresi zaharren aztar­nen gainean eraiki­tzeari. Gotikoaren arrastoak ditu, Errenazimentuaren lehen adieraz­penekin nahastuta. 1762an Fran­tzisko Iberok egindako proiek­tua fidel­ki gauzatu zuen Joan Legarra hargin‑maisu hondarribiarrak. Barrual­dean hiru nabe ditu, eta hiru abside. Maskor erral­doiak daude, Hondarribiko marinelek ekial­deko itsasoetatik ekarriak, eta ur bedeinkatuaren­tzako on­tzi bezala erabil­tzen dituzte. Halaber, bataiategia itsasturien kofradiaren oparia da, 1575ekoa. Erretaulak hainbat estilotakoak dira; erdikoa neogotikoa da, eta haren babesean daude jatorriz­ko erretaula erromanistaren bi irudi. Guru­tze‑ganga dotorea du, eta beirateak 1910etik 1914ra bitartean egindako zaharberri­tze‑lanetan jarri zituzten. Garai batean, udale­txea, eliza eta gaztelua el­karri atxikita zeuden, babes‑gunea sor­tzeko.

Alde zaharra[aldatu]

Kale Nagusiarekin paraleloan Pampinot kalea dago, etxeen alero bikoitz eta hirukoi­tzekin ia‑ia estalia. Kale horri arte‑ eta monumentu‑interesa aitortu diote.

Arma Plazan Karlos V.aren harriz­ko gaztelu handia gailen­tzen da. Ate nagusiak inperioko armarria dauka, eta inguruan arraba bat. Horixe da, hain zuzen, fa­txadako apaingarri bakarra. Hasierako gaztelua Nafarroako errege batek eraiki zuen, eta gero Gaztelako errege‑erreginek handiagotu egin zuten. Handiago­tze‑lan horiek agindu zituztenen artean aipa dezakegu Karlos V.a, gazteluan gaua pasa zuena 800 sol­dadurekin batera. Kopuru horrek adierazten du gazteluaren tamaina. Gaur egun turismo‑paradorea da.

Elizaren absidetik gertu, Bienabe Artia margolariaren begiratokia dago; txoko horretatik Bidasoa itsasadarraren bista ederrak ikusten dira. Ehun bat metrora dago Cristobal Rojas y Sandoval plaza. Plaza horretako Etxebestenea gotor‑etxean jaio zen, hain zuzen, Cristobal Rojas y Sandoval, Sevillako ar­tzapez­pikua eta 1565eko Toledoko Kon­tzilioaren burua. Ar­tzapez­pikuaren jaiote­txea Hondarribiko etxerik zaharrenetakoa da; harresiaren babesean egindako etxe horretan ogiba‑formako hu­tsarteak, almenak eta patin‑eskailerak ikusten dira oraindik ere. Iz­kinako armarria beranduago egina da.

Kale Nagusia zehar­katu besterik ez dugu Jose Etxenagusia margolaria kalera iristeko. Oso toki egutera da, eta hobekien gordetako harresi zatiarekin paraleloan dago. Inguruko kaleak ere ikustekoak dira: Ubilla kalea, Denda kalea —handik kanpandorrea ikusten da—, San Nicolas kalea, Juan Laborda kalea (han­txe dago Egiluztarren etxea, Joana Eroa gil­tzapetu zuten eraikina) eta Gipuz­koa plaza, ederra eta ar­kupeduna.

Harresiz kanpo, Hondarribiak lorategi eta pasealeku dotoreak ditu; bista hoberenak dituena Bidasoaren er­tzean dago: itsasoa aurrean duela, hainbat koloretako on­tzi txikiez eta txalupaz betea, margolarien­tzako inspirazio‑iturri agortezina.

Marina auzoan dago itsasturien kofradia, baita azoka, itsas etxea, on­tzitegia eta Santa Maria Magdalena eliz txikia, presbiterioan Gaspar Montes Iturriozek egindako freskoa duena.

San Pedro kalea beti alai ageri da, taber­nez betea, terrazak eta jate­txeak nonahi. Arran­tzale‑etxe kolore­tsuak daude, egurrez­ko bal­koiak loreez apainduta. Butroi pasealekua eta kai‑muturrekoa el­karren segidan daude. Kai‑muturrak, hain zuzen, itsasoan aurrera egiten du Ramon Iribarrenen asmamenari esker. Hondar­tza er­tzetik ere joan gaitez­ke, klub nautikoa pasatu eta beste kilometro bat aurrera egin, babes‑portura eta San Telmo gaztelura iristeko. Gaztelua 1598an eraiki zuten, kor­tsarioen eta piraten erasoetatik babesteko.

Guadalupera eta Jaiz­kibelera txangoa[aldatu]

Guadalupeko Ama Birjinaren santutegiak herritarren debozioa erakar­tzen du. Ama Birjinaren irudia kolorez­ko tailu gotikoa da, Hondarribiaren zaindaria. El­kanok urrez­ko sei dukat utzi ziz­kion testamentuan.

3 km aurrera egiteak merezi du, Jaiz­kibelgo paradorea zegoen lekura iristeko. Harriz­ko atril hori Lapurdiko eta Gipuz­koako zeruer­tzaren bereizgarri da; eta, handik begiratuta, Jaizubia harana izango dugu gure oinetan, Lapurdi eta Gipuz­koa begien aurrean.

Irunera bisita[aldatu]

An­tzinako Uranzuko udale­txea bikaina da, 1763an inauguratu zuten eta estilo barrokoa du. San Joan Harri zutabea, udale­txearen aurrean dagoena, oso maite dute irundarrek. Metro gu­txi ba­tzuetara Arbelaiz jauregia dago, Errenazimentu‑estilokoa da eta bisitari gailenak hartu zituen.

Oso gertu dago Junkal eliza, gotiko berantiarra, garitoia duen dorrea atxikita. Erretaula nagusiaren proiek­tua Ber­nabe Corderok egin zuen, eta Joan Baz­kardok tailatu zituen irudiak. Lehentasunez­ko lekuan dago Junkaleko Ama Birjina, hiriaren zaindaria. Irudia goi‑erromanikokoa da. Ermita kalean, berriz, kalearen amaieran Santa Elena ermita ikusten da, erromatarren garaiko nekropolia bistan duena.

Ibilbidea zir­kuitu bihur dezakegu: Ibarla auzoa, Erlaitz­ko bidea, Ingelesaren gazteluaren hondakinak Elurre­txen, Guru­tzera jai­tsi, Bentetarako bidea, eta ez­kerral­dean erromatarren garaiko hilarria: Andrearriaga.

Oinez­ko txangoa Ar­tzuko errotara[aldatu]

Higer­ko itsasargia, Iberiar penin­tsularen ipar‑ekial­deko muturrean dagoena, abiapuntu izango dugu. Mendi‑bide bat hartu eta, zati ba­tzuetan pinupean, itsaslabarretik gertu ibiliko gara ordubetez, Ar­tzuko errotako senaiara iri­tsi arte. Han erreka bat itsasora­tzen da, eta erreka horrek eragiten zion errotari, hain zuzen. Zerua garbi badago, gure aurrean bista zabal‑zabala izango dugu: Adurren ibai‑bokaletik Ma­txi­txako lurmuturreraino.

Ar­tzun gora egiten hasi behar dugu, izen bera duen baserritik pasatu eta Guadalupeko zelaira iri­tsiko gara, handik hirira jaisteko. Bi ordu eta erdiko ibilal­dia da. Beste bide bat ere har daiteke errotan, Pasai Donibanera joateko, itsaslabar hauetatik barrena: Martierreka, Araska, Argorri, Zizur­ko, Biosmar, Eren­tzinzabal, Iskuru eta Motelu.

Santiagora eta Urdanibiara ibilal­dia[aldatu]

Santa Garazi ermita bide zaharrean dago, eta Dario Regoyos margolari inpresionistak maisuki jaso zuen haren muina. Ar­kolla baserri‑auzoan sartu behar dugu. Hala dei­tzen diote itsasal­diak haraino iristen zirenean sakonera gu­txiko on­tziak lo­tzeko uztaiak edo argoilak zeudelako.

Baserrien eta kale‑etxeen artean Santiago ermitarekin topo egingo dugu. Apostoluaren irudi bel­tzarana falta zaio, lapurrek eraman bai­tzuten. Ez­kerreko bidea hartuko dugu, eta pixkanaka Jaizubia errekara aterako gara, golf‑instalazioen ondoan. Errepidea zehar­katu eta Urdanibia jauregia dago berehala; Errenazimentu garaiko eraikina da, fa­txada harlanduz egina, eta armarria ere badu. Al­dameneko etxebizi­tza‑guneak ere Urdanibia izena du, eta euskal ar­kitek­tura du inspirazio‑iturri. Oinez itzul gaitez­ke, edo garraio publikoa erabil dezakegu.

Festak[aldatu]

Hondarribiarrek oso ondo gorde­tzen dituzte haien festak eta ohiturak, eta zirraraz gainez­ka ospa­tzen dituzte jaiegunak. Ostegun Santua: Eraistearen irudika­tzea eta Ehorz­keta Santuaren prozesioa harresiz inguratutako hirigunean.

Ku­txaren festak ehunka urte ditu; arran­tzaleek Santiago egunean ospa­tzen dute, eta, horrenbestez, al­dez aurretik San Pedro egunean hautatutako abade nagusi berriari agintea ematen diote.

Guadalupeko Ama Birjinaren ohorez ospa­tzen dituzten festak (irailak 8) nazioartean ospea dute. Ekital­di ikusgarriena Alardea da: ospakizun herritarra, erlijiosoa eta militarra, 1638ko setioaren amaiera gogora ekar­tzen duena. Izan ere, foru‑eskubideak zirela‑eta tokiko autoritateen aurrean egiten zuten armen ikuska­tzea urtero gogora ekar­tzeko konpromisoa hartu zuten hondarribiarrek. Bolboraz­ko apoteosia, ez­kilen errepika, txistua eta danborra, eta ilara diziplinatuak alardearen jeneralaren agindupean.

Pasaia[aldatu]

Fiordo natural batek eta haren inguruko hiru herriguneek osa­tzen dute marinel‑giroko Pasaia bizia. Udalerriaren izenak Pasajes toponimoa du iturburu, eta haren euskaraz­ko ber­tsioa hartu du: Pasaia. Industria‑giroko barruti bat (An­txo) eta itsas tradizio handiko bi herrigune (San Pedro eta Donibane).

Pasaiak hiribil­du‑titulua eta udalerri propioa lor­tzeko borroka dialek­tiko eta fisiko gogorrak izan zituen Hondarribiko eta Donostiako udalekin. 1770ean Pasai Donibane Hondarribitik banandu eta udalerri independente bihurtu zen. Hogeita hamabost urte geroago San Pedrok ere udalerri independente izatea lortu zuen, Donostiatik banandu ostean. An­txo geroago sortu zen, eta 1820an Pasaiako lehenengo al­kate konstituzionala izendatu zuten Bonan­tzako Santo Kristo basilikan.

Portua[aldatu]

Pasaiako historia eta bizi­tza portuarekin estu‑estu lotuta ageri dira. Udalerriaren izenak ere gogora ekar­tzen du kanalaren ertz batetik bestera pasa­tzeko bidaiariek ordaindu behar zuten bidesaria.

Jakin badakigu Erromak bi mendez ustiatu zituela Oiar­tzungo Arditurriko mea­tzeak. Blenda, galena eta burdina atera­tzen zuten, eta itsas bideetatik esporta­tzen zuten, Pasaiako portuaz eta Hondarribiko Asturiaga ainguratokiaz baliatuta. Halaber, aro moder­noan 8 km‑ko mea­tze‑burdinbidea egin zuten, minerala Aiako Harriaren erraietatik Pasaian ainguratutako on­tzietara eramateko.

Donostiak, Hondarribiak, Oiar­tzunek eta Errenteriak auzi franko izan dute koroarekin, baita haien artean ere, portuko zergen kobran­tzak gorabehera. Auzi horiek zirela eta, Donostiak harriz­ko dorre handi borobil bat eraiki zuen gaur egungo San Pedroko moila dagoen lekuan, haren portua defenda­tzeko. 1600ean dorrean bizi ziren al­kaideek zor­tzi erreal kobra­tzen zituzten batel­ka bakoi­tzeko, ez­kutu bat ehun gatz‑anegako, eta bi erreal Biz­kaiko burdina garraia­tzen zuen belaon­tzi bakoi­tzaren aingura­tze‑eskubideagatik.

Pasaiaren ospeak erakarri zituen masta handiko itsason­tziak, ez soilik bertakoak, baita Fran­tziako eta Holandako on­tzi‑jabeenak ere. 1617ko neguan 600 tonako hamar on­tzi zeuden ainguratuta.

Ipar Atlantikoko ur izoztuetan (Belle Isle itsasartean edo Kanadako San Lorenzo gol­koan) baleak harrapa­tzen zituzten on­tzien itsasora­tzea eta lehorrera­tzea ikusgarria izaten zen. 1554ko maia­tzaren 20an albo garaiko hamaika on­tzi itsasoratu ziren Pasaian, Labradorreko eta Ter­nuako kostal­de urrunetara joateko baleak harrapa­tzera.

Pasage hartan (Donibanen, hain zuzen) on­tziola ospe­tsuak zeuden, eta Armada Garaiezinaren zati handi bat han­txe tresnatu zen. Hala azal­du zuen Sert margolariak, Donostiako San Telmo museoan dagoen mural batean.

Kolonen karabeletako bat Pasai Donibanen uretaratu zutela pen­tsarazten diguten aieru fun­tsatuak ditugu; zan­tzu horien frogagiririk ez dago, ordea. Santa Maria karabelaz ari gara, eta haren lehenbiziko izena Mari Galant omen zen. On­tzi‑jabeak jarritako izena zen, an­tza, emazte ederra atsegin­tzeko. Etxeari, berriz, Mari Galantenea jarri zion. Donibane kaleko 30.ean zegoen etxea, eta haren aztar­nak ikusten ziren orain dela urte ba­tzuk arte. Etxearen az­ken salerosketa‑eskrituran jabearen izena ageri da, eta karabelaren jabearen izen berbera da.

Filipe III.ak Gipuz­koako fiordo nagusia bisitatu zuen; oso itxura ona hartu zion an­tza, eta 1621ean Santa Isabel gaztelu gotorlekua eraiki­tzen hasi zen kanalaren eskuinal­dean. Dena dela, gotorlekua ez zen oso eraginkorra izan: 17 urte geroago Fran­tziako tropak, Condeko prin­tzearen agindupean, badiaren jabe egin ziren eta han ainguratutako on­tzi guztiei su eman zieten. 1719an fran­tziarrek gotorlekua berriro jazarri zuten eta Errege Armadako sei on­tzi erre zituzten.

Ai­tzitik, beste fran­tziar batek, Lafayette mar­kesak, txoko eder horren ospea heda­tzen lagundu zuen. Donibaneko on­tzioletan La Victoria on­tzia tresnatu zuen beregain; eta, Fran­tzia ofizial­ki aur­ka bazegoen ere, on­tzi horrekin itsasora irten zen 1777ko apirilaren 26an, haren lagun George Washingtoni lagun­tzearren, Amerikako Estatu Batuen independen­tzia lor­tzeko.

Batel kemen­tsuek Pasaiako badiako ertz batetik bestera eramaten zituzten bidaiariak, arraunlari‑lanetan ahalegindurik. Irudi horiek itsaser­tza gizatiarragoa egiten zuten, eta erromantizismo ukitua ere ematen zioten. Filipe IV.a haietaz ohartu zen, eta Madrilgo Retiro par­keko urmaelera eraman nahi izan zituen, baina erregearen eskain­tza ez zuten ain­tzat hartu. Breton Herreros idaz­leak La Batelera de Pasajes draman goraipatu zituen itsas taxien aurrekari horiek.

Fiordoan aspal­ditik sustraitutako arazoa da etengabe dragatu behar dela, nabigagarria izan dadin. Jal­kin‑lurrek badia lokazten dute, eta Oiar­tzun ibaiak ekarritako mea­tze‑isuriek arazoa areagotu dute. Wil­kinsonen 1837ko grabatuari begiratu bat ematea nahikoa da bilakaera ikusteko: Errenteria ageri da, eta ibaia nabigagarria da gaur egungo Biteri kaleraino. Udalerri horren izena ere adierazgarria da: portuko salgaien errege‑errentak kobra­tzen diren lekua.

Herria[aldatu]

Hiru herriguneei erreparatuta, an­tzinakoena eta tipikoena Donibane da, marinel‑giroaren al­txorra. Edozein bidaiari buruargi jabetuko da ondare liluragarri horretaz, baina Victor Hugok eginkizun horretan adierazi zuen maisutasuna ez du gaindituko. Idaz­lea 1843ko udan egon zen Donibanen, eta haren inpresioak poesia bihurtu zituen Alpeak eta Pirinioak liburuan.

Donibane[aldatu]

Donibane kalea estua eta irregularra da, uraren eta mendiaren oinarriaren artean zizel­katua. Ondo hartu du etxebizi­tza ba­tzuek, leku‑premiari aurre egiteko edo, kalearen zati ba­tzuez jabetu izana. Harrigarriak dira, besteak beste: an­tzina‑an­tzinako Platain etxea; adreiluz­ko tximini altua, han zegoen por­tzelana‑fabrika ospe­tsuaren aztar­na bakarra; Arizabalo almirantearen jauregiaren aurreal­de barrokoa, armarri galanta duena; eta San Joan Bataia­tzailea parrokia‑eliza, XVI. mendean harlanduz egindako eraikin handia, herreriar estiloko portadaz eta erretaula aipagarriaz hor­nitua. Alboko al­dare batean Santa Faustina martiriaren gorputz ustel­du gabea gur­tzen dute. Fran­tziako letren jenio handiaren bizileku izan zen etxearen az­pian pasatuko gara; gaur egun kultura‑jardueratako erabil­tzen dute.

Badiara ematen duten eraikinen lerroa Santiago plazan eteten da. Plaza horretan egiten dituzte herri‑jarduera guztiak; horretarako, pilotalekua eta musikarien­tzako kioskoa ditu. Udale­txea —fa­txada guztia harlanduz egina duen eraikin bakarra— arran­tzaleen etxebizi­tza kolore­tsuen lerroan ageri da.

Kanalarantz aurrera eginda, Bonan­tzako Santo Kristo basilika dago; han jaso­tzen dituzte Donibaneko arraunlari kemen­tsuek irabazitako banderak eta garaikurrak.

Puntasko bidean 700 m inguru aurrera egin eta Santa Isabel gaztelua aur­kituko dugu; galeria korapila­tsuak ditu, itsaslabarreraino heda­tzen direnak.

San Pedro[aldatu]

Kanalaren bestal­dean San Pedroko on­tziralekua dago. Torrea­tzeko iturria ikustekoa da eta han datorren ura sendagarria omen da, agian horregatik loreon­tziz eta landarez apain­tzen dute herritarrek.

San Pedroko kaleetan an­tzinako zenbait etxe daude, armarri eta guzti; esate baterako Etxeberria, eta Blas Lezokoa Olabarrieta (1689‑1741) almirantearen jaiote­txea. Blas Lezokoak Indiasko Kartagenaren (Kolonbiaren) defen­tsan jardun zuen eta ingelesen on­tzidiaren erasoari aurre egiteko borrokan heroia izan zen.

Parrokia‑eliza barrokoa da, XVIII. mendekoa, Martin Karrera ar­kitek­to beasaindarrak eraikia. Handik gertu, arran­tza‑di­txoaren ondoan, Trin­txerpe dago. Auzo jende­tsu horrek eliza moder­noa du, Karmengo Ama Birjinari eskainia; hango erretaula Aran­tzazuko lehengo santutegitik ekarri zuten.

An­txok San Fermini eskainitako parrokia‑eliza du, 1913an egina; eraikinak ez dauka ar­kitek­tura‑balio berezirik. San Pedron Itsas Arran­tzako Ikaste­txe Politeknikoa dago.

Lezora, Errenteriara eta Oiar­tzunera txangoa[aldatu]

Lezo[aldatu]

Lezoko uniber­tsitatean, portuko hinterland barruan, Lezoko Kristo mirarigilea gur­tzen dute, herriko plazako basilika barrokoan. Tailu gotikoa da, aurpegiera bake­tsua duena eta bizarrik gabea. Xehetasun hori aipa­tzekoa da, mundu guztian bizargabeko beste bi kristo soilik baitaude. Tradizio ba­tzuek diote imajina itsaser­tzean aur­kitu zutela. Gipuz­koa guztian, oro har, eta arran­tzaleen artean, batez ere, Lezoko Kristoa miresten dute; horrenbestez, eliza ofrendaz beterik dago. Burdina‑hesi artistikoa Matias Lozano burdina‑lan­tzaile hondarribiarrak egin zuen.

Plazaren inguruan daude, halaber, harlanduz egindako udale­txea, ar­kuen gainean eraikia, eta aurreal­dean armarria duten hainbat etxe. Harriz­ko mailadi batetik gora igota guru­tze‑gangadun parrokia‑eliza handiaren sarrera aur­kituko dugu.

Errenteria[aldatu]

Lezotik kilometro batera dago. Errenazimentu garaiko udale­txe ederra du, fraide fran­tziskotar eta ar­kitek­to Migel Aranburuk eraikia 1605ean. Plazaren albo batean Jasokundeko Andra Mari elizaren portada ageri da, Kristobal Zumarrasti eskultore errenteriarrak egina. Beirate artistikoak XX. mendearen hasierakoak dira. Hiru nabeetan gordeta, ezusteko ugari daude: erretaula gotiko bat, erretaula nagusi neoklasikoa, eta oso ondo egindako tailu eta irudiak.

Oiartzun[aldatu]

Ibilbidea luzatu eta Oiar­tzun bailara lasaian ibil­tzea iradoki­tzen dugu. Plaza nagusian Udale­txea gailen­tzen da, eta haren atarian pilotan ari­tzeko lekua dago. Bailarako zin‑eliza San Esteban parrokia‑eliza bihurtu da. Estilo gotiko mistifikatua du; nabe zabala eta presbiterio goratua ditu, eta Joan Huizik egindako erretaula ho­tsandikoa da.

Bailara guztiak hara eta hona ibil­tzeko gonbitea egiten digu. Zoriz hautatuko dugu Ergoien auzoa, Arditurriko mea­tzetara joateko. Aiako Harria oso bi­txia da —granitoz­ko har­kaitz handia, hareharria nagusi den inguruan— eta haren beheal­dean dago Arditurri, hain zuzen. Ia bi mila urtez ustiatu ondoren, 1985eko amaieran utzi zioten erauzte‑lanei.

Jaiz­kibel­dik barrena zehar­kal­dia[aldatu]

Oinez­ko ibilal­dia Jaiz­kibel mendikatearen ipar‑ekial­detik ipar mendebal­dera: Pasai Donibanetik Guadalupeko santutegira. Lau orduz atsegin emango digute itsasoko eta lehorreko bista bikain haiek. Eragindako suteen erasoa behin eta berriz paira­tzen duen mendi horren gailurrean harriz­ko dorre handiak daude, karlistadetan eraikiak, zelatarien artean seinale bidez­ko komunikazio‑sistema erabil­tzeko. Orientazio‑mahaiari begira­tzea eta bista ederrez goza­tzea ezinbestekoa da. Kotarik altuena 543 m‑koa da.

Uliatik barrena zehar­kal­dia[aldatu]

Platako itsasargitik (San Pedro) ibilal­di bat egitea iradoki­tzen dugu, Ulia menditik barrena, Donostiaraino. Ezagut dezagun Baleazaleen Harria, talaia naturala, baleak ikusteko eta haiek harrapa­tzera joateko erabil­tzen zutena.

Festak[aldatu]

Pasai Donibanen: ekainak 23, San Joan sua piztu baino lehen Eslavaren ho­tsandiko Salbea abesten dute parrokia‑elizan; ekainak 24, jai nagusia zaindariaren omenez.

  • Pasai San Pedron: ekainaren 29an ospa­tzen dute zaindariaren eguna.
  • Pasai An­txon: uztailaren 7an San Fermin ospa­tzen dute, parrokiaren zaindaria.
  • Trin­txerpen: uztailaren 16an Karmengo Ama Birjinaren eguna ospa­tzen dute.
  • Pasai Donibanen: uztailaren 25ean Santioak ospa­tzen dituzte. Uztailaren 27an marmitakoa guztion­tzat, Bonan­tzan eta plazan prestatua.
  • Jaia errepika­tzen dute Donibaneko traineruak banderaren bat irabazten duen bakoi­tzean. Guztiak ere festa alai‑alaiak dira, oso jende­tsuak. Ikusteko gauza franko badago: zezenak, txarangak, itsas lehiaketak...

Estropadei eta arran­tzatutako arrainei buruz­ko eztabaiden eraginez edo, Donibaneko eta San Pedroko auzotarren arteko lehia sanoa oso ezaguna da. San Pedrokoek, badiaren beste er­tzeko auzotarrei barre egitearren, festetako pasadizo barregarri bat asmatu zuten: Santiago egunean zezen­txo bat mutil baten atzetik eskaileretan gora joan omen zen; zezena udale­txeko bal­koian agertu zenean, plazan bil­dutako herritarrek txaloka hartu omen zuten, al­katea zelakoan.

Donibanekoek, berriz, buru­tsuagoak, hauxe diote: Victor Hugok Miserableak nobela Pasai San Pedrori begirik kendu gabe ida­tzi omen zuen. Hala ere, odola ez da inoiz Puntasera iri­tsi.

Donostia[aldatu]

Donostiako ikuspegia

Historia[aldatu]

Hiriburu gu­txi izango dira probin­tziarekin Donostia bezain beste identifika­tzen direnak.

Nafarroako bi erregek (San­txo Handiak eta San­txo Jakitunak) zerikusia dute Donostiaren hastapen historikoekin: 1014an, garai hartako hiribil­dua Leireko Monasterioari eman zioten; geroago, berriz popula­tzeko forua hedatu zuten, piraten eta kor­tsarioen erasotik babesteko. Erdi Aroan, Donostia harresitu eta Itzurun mendiaren gailurrean gaztelua eraiki zuten; mendi horri Urgull izena jarri zioten gaskoiek. Mer­katari­tza‑, itsasketa‑ eta industria‑jardueretan aritu zen Donostia, eta aurrera egin zuen, 1813an —Independen­tzia Gerraren amaieran— hiria errau­ts bihurtu zuten arte.

Mende erdi bat geroago, harresiak bota zituztenean, hiri berri bat agertu zen: moder­noa, europarra, ondo planifikatua, atsegina eta kosmopolita. 1854an, Tolosa hamar urtez hiriburu izan ostean, Gipuz­koaren buru­tza politiko eta administratiboa bereganatu zuen Donostiak, eta haren eskuetan izan da harrez­kero.

Portua[aldatu]

Itsas mer­katari­tza bere‑berea izan dute donostiarrek. Nafarroako Erresumaren portu ofiziala izanik, Flandesko, Ingalaterrako eta Fran­tziako portuekin hartu‑eman sarriak zituen. Horregatik, 1294an, portu hauekin el­kartu zen itsas anaidian: Ondarroa, Getaria, Bermeo, Castro Urdiales, Laredo, Santander eta San Vicente de la Barquera.

Kanadako uretan balea harrapa­tzen jarduten zutenen artean baziren Donostiako on­tziak, baita donostiar itsasgizonak ere, esate baterako Joanes Etxezarreta kapitaina, 64 urterekin erretiroa hartu zuena, Atlantikoa 18 al­diz zehar­katu ostean (1551‑1570). Jarduera arrisku­tsu horren beheral­dian, 1728an hain zuzen, Donostiako portuan baleen mer­katari­tzarako konpainia sortu zuten. Zaz­pi on­tziko flota ere osatu zuten, baina negozioak hamabi urte soilik egin zituen.

Donostiako portuaren­tzat eta kon­tsulatuaren­tzat garran­tzi handikoa izan zen Caracasko Errege Konpainia Gipuz­koarra. 1730eko udan bi on­tzi handi eta fragata jarri zituen lanean. Gerra‑arazoak izan bazituen ere, 19 kostazain eta 380 tonako 10 itsason­tzi izatera iri­tsi zen. Mende erdiko jardunean, konpainia horrek 77.000 tona mer­kan­tzia garraiatu zituen, eta Cumanako arrainen ustiaketan (ozeanoaren bestal­dean) parte hartu zuen.

Di­txoa, garai batean mer­katari­tza‑jardueraren gune, laketon­tziez beteta dago. Gainera, on­tzi asko lekurik gabe gera­tzen dira, eta badian aingura­tzen dituzte, Klub Nautikoaren ondoan. Zilarrez­ko haize‑oihalak dituen on­tzi bat betiko geratu da hiriaren armarrian.

Hiria[aldatu]

Hiriguneari al­de erromantikoa esaten diote, eta Kortazar zabalgunea ere bai, Antonio Kortazar ar­kitek­to hirigilearen omenez, hark diseinatu bai­tzuen. Mul­tzo harmonia­tsua da, eta haren atal guztiak aipa­tzekoak dira, batez ere itsasoak hiriari emandako opari paregabea: Kon­txako badia.

Badia er­tzean ibiliko gara, Al­derdi Eder par­kean, eta Kasino Handia aur­kituko dugu. 1887an inauguratu zuten eraikin eder eta lirain hori, Luis Aladre eta Adolfo Moralesek proiek­tatua, eta 1947az geroztik udale­txea da.

Hiru kale‑kantoi igaro eta Gipuz­koa Enparan­tzako ar­kupetara iri­tsiko gara. Aurrean dugun lorategi botaniko maitagarria Pierre Ducasse maisu lorazain fran­tziarrak diseinatu zuen, duela mende bat. Bertako zuhai­tzak, zuhaixkak, loreak, ur‑jauziak, urmaela (ahateak eta arrain­txoak ere bai)... Astronomia‑tenpletea jarri zuten, baita Jose Maria Usandizaga musikari donostiarraren omenez­ko monumentua ere, Jose Llimona katalanak marmolean zizel­katua. Oasi zoragarria da, trafiko zarata­tsuak hartutako inguruan.

Gipuz­koako Foru Al­dundiaren jauregiaren­tzat ez dago leku aproposagorik. Jose Goikoak egin zuen (1880‑1884), eta bi urte geroago berriz eraiki behar izan zuten, sute batek eragindako kalteen ondorioz. Eraikinak estilo neoklasikoa du, eta atari zabala dauka. Erdiko gorpu­tza zutabe korintiarrek bana­tzen dute, eta haien gainean dagoen frisoan bost gipuz­koar ain­tza­tsuen izenak ageri dira zizel­katurik: Okendo, Urdaneta, El­kano, Legaz­pi eta Lezo. Erdiko mailadi manera­tsua 45 m2‑ko beirateaz apainduta dago. Munichen egindako beirate horretan Alfon­tso VIII.ak Gipuz­koako foruen zina egin zuen unea irudika­tzen da. Eraikinaren barrual­dean hainbat artelan daude.

Lorategiak eta bi kale zehar­ka­tzea nahikoa dugu Antonio Okendo almiranteari egindako monumentuarekin topo egiteko. Mar­tzial Agirre bergararra da haren egilea. Ez­kerrean eta eskuinean, berriz, bi eraikin ospe­tsu: Vik­toria Eugenia an­tzokia eta Maria Kristina hotela. Vik­toria Eugenia an­tzokia, Nazioarteko Zinemal­diaren egoi­tza da, Fran­tzisko Ur­kola ar­kitek­to donostiarraren eginbide onaren adieraz­lea. Fa­txada Urumea al­dera du, eta per­tsona ospe­tsuen irudiak ageri dira tondoetan: Arriaga, Eslava, Gaiarre, Gaztanbide, Santesteban eta Peñaflorida kondea. Musika, dan­tza, komedia eta tragedia irudika­tzen duten eskultura‑mul­tzoak ditu. Maria Guerreroren konpainiak 1912ko uztailaren 20an inauguratu zuen udal‑an­tzoki hori. Aretoaren kupula Ignazio Ugarte margolariaren lana da, eta eskaileraren aurreal­dea Asen­tsio Martiarenarena .

Maria Kristina hotela eraikin bakartua da, lau fa­txadak hareharriz­ko harlanduz eginak. Eraikin bikaina da, munduko hotel‑kate ospe­tsuenetariko batekoa.

Halaber, aipa­tzekoa da Ar­tzain Ona katedrala, lorategiz betetako plazaren erdian. Eliza neogotikoa da, Manuel Etxabek proiek­tatua. 1897ko uztailaren 30ean sagaratu zuten. Ar­tzain Onaren eta lau ebanjelarien estatuak Llimonak eginak dira. Kriptako kaperan Kristo bat dago —Maria Kristina erreginaren oparia— eta margolan bikain bat, haren egilea Murillo dela uste da. Beirate ikusgarriak ditu, eta Europako organo osatuenetako bat, bost teklatu eta ehun eta hogeita hamar erregistro baititu. Kanpandorreko orra­tzeraino 75 m altu da. Tenpluaren absidea babestu nahian edo, haren atzeal­dean bi eraikin ageri dira: poste­txea, Errenazimentuan oinarritutako estiloa duena, eta Kol­do Mi­txelena Kulturunea, neoklasikoa eta monumentala.

Urumearen gainean hiru zubi tradizionalak ikusiko ditugu: Maria Kristina, Parisko Senaren gaineko Alejandro III.aren zubiaren parekoa; Santa Katalina, jatorriz­ko egurrez­ko egitura harriz­ko zubi sendo bihurtua 1780an, Kortazar goiargidunak egindako planoei jarraiki; eta Zurriola, kaleargi lodiz apaindua, Kantauri itsasoko ekai­tzek errukigabe astindua.

Al­de Zaharrean sartuko gara, Urgull mendi‑oinaren gainean oinarritutako an­tzinako hirigunean. Donostiako eraikin zaharrena hor­txe dugu, dendaz eta taber­naz jositako kale estuen artean: San Bizente eliza, estilo gotikoa duena. Altuera desberdinetako hiru nabe ditu, eta sabaian guru­tze‑gangak. Erretaula nagusi erromanista sekulakoa da, Anbrosio Bengoe­txea artista gorraren lana. Ecce Homoren irudi bakartua, berriz, Felipe Arizmendi donostiarrak egina da.

San Telmo Museoa dominikoen an­tzinako komentua da. Idiakez tolosarrak, Karlos I.aren idaz­kariak, sortu zuen 1530ean. Klaustro errenazentista du, eta guru­tze‑ganga bikainak. Tenpluan Jose Maria Sert margolariak egindako 17 mihise daude, sepiaz eta urre‑kolorez margotuak, hainbat jardueren adieraz­pide: gipuz­koar ospe­tsuen egitandiak, baleen harrapaketa, Pasaiako on­tziolak, aingurak forja­tzea. Museoko fun­tsen artean badaude margolanak, eskulturak, euskal al­tzariak, eta ar­keologia‑, paleontologia‑ eta antropologia‑piezak. Gainera, berregitura­tze sakona egin dute.

Al­de Zaharraren biho­tza Konstituzio Plaza da: luzarana eta ar­kupeduna da, bal­koietako leihoburuetan el­karren segidako zenbakiak ageri dira, zezen‑jaial­diak ikusteko pal­koetan bezala. Hain zuzen, plaza horretan egin zuten munduko lehen gau‑zezenketa, 1886ko abuztuaren 31n. Agora jende­tsu horren alboetako batean udale­txe zaharraren aurreal­de dotorea dago. Estilo neoklasikoa du, eta Ilustrazio garaiko Silvestre Perez ar­kitek­toak diseinatu zuen. Haren atarian ageri dira sei zutabe doriko, erlojudun friso bat eta hiriaren armarria. Eraikin hori udal‑liburutegia da gaur egun.

Koruko Santa Maria basilikan Koruko Ama Birjina —hiriaren zaindaria— gur­tzen dute. Elizak estilo barrokoa du, eta haren oinak hiru nabe ditu. XVIII. mendearen erdi‑al­dean eraiki zuten. Haren fa­txadak, alboetan bi dorre dituenak, Kale Nagusiaren aurrean ageri den erretaula dirudi. Lehen aipatu dugun Caracasko Errege Konpainia Gipuz­koarrak eraikun­tza‑lanen zati handi bat ordaindu zuen. Presbiterioan gailen­tzen da Koruko Ama Birjina, eta San Sebastian martiria irudika­tzen duen margolana, Luis Bocciak egina. Klaustroko kaperan Bakearen eta Pazien­tziaren Kristoa dago, platereskoa, an­tzinako harresien Lurraren atetik ekarria. Santa Maria inguruan ospe eta itzal handiko gastronomia‑el­karteak daude, herrikoiak direla esaten bada ere; eta Gastronomiaz­ko Euskal Anaiartea ere hor­txe dago. Portaletatik sartuko gara arran­tza‑portuan. Arran­tzaleen etxeak ondo orientatuak eta gozo zainduak daude. Atzean Aquariuma dago, ikusteko gauza franko dituena: Kantauri itsasoko hainbat arrain‑mota bizirik, itsason­tzien maketak, arran­tza‑tresneria eta itsasoarekin zerikusia duen oro.

Halaber, Un­tzi Museoa, zaindua eta dinamikoa, ikustekoa da.

Eskailera ba­tzuen bidez Pasealeku Berrira iri­tsiko gara. Urgull mendiaren iparral­deko mazelan ausardiaz egin zuten pasealekua, itsaslabar zakarraren gainean. Urgull mendiak pasea­tzeko leku erakargarriak eta bista ederrak ditu. Gailurrean Mota gaztelua dago, eta haren barruan Historiaren Etxea. Motako Kristoa gur­tzen dute, XVI. mendekoa. Gainera, Jesusen Biho­tzaren estatua handia dago, harriz­koa eta 12,5 m‑ko altuera duena. Tomboloaren ekial­dean Ingelesen hilerria dago, Britainiar Legioko sol­dadu haiek Donostian hil ziren, konstituzioaren al­deko borrokan.

Oteizaren presen­tzia, haren eskultura monumentalaren bidez, hunkigarria da.

Kon­txako pasealeku paregabera jo dezagun, aurrera egin eta Ondarreta bizitegi‑gunera iristeko: etxe dotoreak, lorategiak, eta hondar­tza segurua, Santa Klara uhartearen babesean. Itsaslabarrean Haizearen orrazia eskultura‑mul­tzoa dago, egileak —Eduardo Chillidak— hiriari emana.

Antiguako San Sebastian eliza eraikin soila da, barrual­de moder­noa duena. Miguel Angel Alvarez margolariaren muralak daude, eta aurpegiera erregu­tzailea duen Kristo bat, Julio Beobide zumaiarrak zizel­katua. Elizaren aurreal­detik Miramar jauregiko lorategietara sar gaitez­ke, Kon­txa eta Ondarreta hondar­tzen artean. Jauregiak estilo gotiko ingelesa du: Sel­den Wor­num ar­kitek­to ingelesak diseinatu zuen. Errege‑familiak 1893ko udan estreinatu zuen.

Egun garbia bada, nahitaez­koa da funikularra har­tzea, edo Igel­do mendira daramaten bi errepideetako bat hauta­tzea, haraino iristeko. Igel­doko jolas‑par­ketik begiratuta, bista xarmagarriez gozatuko dugu.

Urumearen beste er­tzean ere badugu ondare aipagarria, esate baterako: Deustuko Uniber­tsitatearen Donostiako campusa, lehenengo ar­kitek­tura‑sariaren irabaz­lea, Fran­tzia pasealeku dotorea, Zurriola pasealeku berria, izen bereko hondar­tza, eta, metro gu­txi ba­tzuetara, Okendo almirantearen jaiote­txea (1540an eraikia eta kultura‑etxe bihurtua). Hortik, Ulia mendira igo­tzeko paseoari ekin diezaiokegu. Bai bista ederrak, alajaina.

Amarako zabalgune moder­noan, Pio XII enparan­tzan hain zuzen, Carlos Buigasek egindako iturri argiztatua ikus daiteke, Kataluniak Donostiari oparitua. Familia Santuaren eliza XX. mendeko 50eko hamar­kadan eraiki zuten; proiek­tua Antonio Camuñasek egin zuen.

Ibilal­diak[aldatu]

Igel­do‑Orio zehar­kal­dia[aldatu]

Hiritik joango gara Igel­doko jolas‑par­kera, Erdi Aroko itxura duen dorre handi baten oinetan. Garai batean dorre hori garran­tzi handiko itsasargia zen; izan ere, Atlantiko itsasertz guztian bi itsasargi soilik zeuden: Igel­dokoa eta Rigakoa. Errepidea jarrai­tzen badugu, beherantz begiratu eta senaia bat ikusiko dugu: Tximistarri. Kilometro bat egin ostean, Gudamendiko uso‑tiroko zelaira joateko bidea hartu eta bista paregabeak ikusiko ditugu. Pixka bat aurrerago, Igel­doko herrigunea, meteorologia‑behatoki ospe­tsua eta kanpina. Mendizorrotz al­dera jarraitu eta gailurretan barrena Oriora doan mendi‑bidea hartuko dugu.

Donostia-Asteasu-Aia-Orio-Donostia ingurubira[aldatu]

Maria Kristina erreginak gehien maite zuen ibilbidea da. N‑1 hartu eta Villabonara iri­tsiko gara, han Asteasura joateko bidea hartuko dugu. Bi herrigune ditu Asteasuk: Elizmendi eta Kalea.

Lehenengoan San Pedro eliza gailen­tzen da; 1870ean tximistak hondatu zion kanpandorrea, eta erabat berreraiki gabe geratu zen. XVI. mendekoa da, eta sekulako erretaula barrokoa du apaingarri; erretaula hori egiteko 114 gaztainondo, 16 haritz eta 13 in­txaurrondo behar izan zituzten. Migel Jauregi me fecit. Al­darean San Pedro ageri da, eta haren emaztea: Santa Petronila. Bataiategi gotikoa ere ikustekoa da.

Bailaran —kalean— udale­txea gailen­tzen da. Kareharriz­ko harlanduz egindako eraikin barrokoa da; aurreal­dean bal­koi luzeak ditu, eta burdin forjatuz egindako karelak.

Andazarrate mendatea igo­tzeari ekingo diogu, baserriak eta bista ederrak ikusiz. Gaina igaro eta kilometro gu­txira Aiako uniber­tsitatea: plaza xarmagarria, pilotalekua eta proba‑plaza, idi‑demak egiteko (idi‑uztarrien bidez harri­tzarrak herrestan eramateko, alegia). San Esteban eliza XVI. mendeko tenplu handia da; gotikoaren arrastoak ditu eta ganga artistikoa dauka.

3 km gehiago egindakoan Laurgain oine­txea aur­kituko dugu —Gipuz­koako zaharrena ziur asko— eta abiadura jai­tsaraziko digu. San Migel eliza barrokoa Lardizabal familiak egin zuen (feudo txikiko jaun‑andreek, alegia). Foru Al­dundiak helburu didak­tikoetarako egokitu du Laurgaingo natura‑par­ke ederra.

Mendi‑bide horrek N‑334 errepidearekin bat egiten du Orioko gainean, eta hortik jarraituko dugu Usurbilera iri­tsi arte. Usurbilgo elizak estilo barrokoa du eta Fran­tzisko Ibero izan zen proiek­tuaren egilea; haren kanpandorreaz harro daude usurbil­darrak. Bi etxe dotore aipa­tzekoak dira: Saroe oine­txea, elizaren aurrean dagoena, karpanel‑ar­ku bikoi­tzeko portada landua eta harlanduz­ko fa­txada duena, kantoiak kuxinduta; eta Atxega etxea, hura ere barrokoa.

2 km‑ra, Oria ibaiaren bestal­dean, Zubieta auzo maitagarria dago: sagardotegiak, pilota‑jokoa eta Santiago eliza. Oso gertu etxe historiko bat dago: Aiz­purua, euskal estiloko eraikina. 1813ko abuztuaren 31ko sutearen ostean, han­txe bil­du ziren donostiar adore­tsu ba­tzuk eta hiria berreraiki­tzea erabaki zuten.

Kostal­deko errepidea hartuko dugu berriz ere, ingurubira Donostiako izen oneko jate­txeren batean amai­tzeko. Badugu non aukeratu, alajaina.

Donostia‑Her­nani‑Ayete‑Donostia ingurubira[aldatu]

Urumearen er­tzetik, auzo jende­tsuetatik pasatuko gara (Loiolatik eta Martutenetik, hain zuzen) eta Astigarragara iristean udale­txearen harlanduz­ko fa­txada itzela ikusiko dugu. Eliza, berriz, Par­keko zuhai­tzen artean erdi gordeta dagoen eragin handiko etxe baten lur‑sailetan egin zuten: Murgia oine­txearen lur‑sailetan, hain zuzen.

Her­nani zain dugu, industriaz jositako 2 km‑ko ibaier­tzean aurrera eginda. Kale Nagusiak ar­kitek­tura‑tratatu bat dirudi: etxe dotoreak (Egino, Zaragueta, Rocaverde), aleroi landuak, armarriak, forja, harlandu bikainak. Kaleak plazara garama­tza: udale­txe ederra eta San Joan Bataia­tzailea parrokia‑eliza. San Agustin komentuak portada erromantikoa du.

Ibilbidea luza dezakegu: Epeleko, Fagollaga, Ereñozu, La­txe zar —Txirrita ber­tsolariaren omenez­ko monumentua hor­txe dago— eta, Urumean gora eginez, Nafarroan sar gaitez­ke; hartara ezagutuko ditugu Añarbe urtegia (Donostiarren egarria ase­tzen duena), Al­dun­tzin jauregia eta Goizuetako herrigune ederra.

Donostiara itzuliko gara Aiete auzotik barrena. Aieteko elizan Kristo erromanista dute, An­txietaren eskolakoa. Aiete jauregian gel­dituko gara: XIX. mendeko fran­tses aireko eraikina da, Bailengo dukeena izandakoa, eta lorategi dotoreak publikoak dira.

Donostiatik abiatuta, egun bateko txangoak egin daitez­ke Gipuz­koako edozein lekutara, errepide‑sarea ona baita, eta distan­tziak labur samarrak.

Festak[aldatu]

Sarriegiren abesti zahar batek hala dio. Jai‑giro alaia nahi izanez gero... Donostia!

Urtarrilaren 19an San Sebastian bez­perako danborrada, Momo jainkoaren etorrera inauteriak iragar­tzera, Inudeen eta ar­tzainen konpar­tsak, Hungariako kal­dereroak, inauteriak (adiera her­tsian), Aste Nagusia, Kon­txako estropadak irailean, Jazzal­dia, Euskal Jaiak, Zinemal­dia, Musika Hamabostal­dia, San Tomas feria...

Ibilgailuak oso hedatuak daude eta garraio publikoak ezin hobeak dira; horrenbestez, Gipuz­koa osoak Donostiara jo­tzen du, eta Aste Nagusia bere egiten du. Jai‑egitaraua luzea eta zabala izan ohi da, eta Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa gailen­tzen da.

Abar­kadunoi irudi­tzen zaigu Donostia, orain ere, belle epoque garaiko hiri kaskarina eta ludikoa dela.

Orio[aldatu]

Portua oso baliagarria izan zitekeela ain­tzat hartuta, Joan II.ak Orioko lurral­dea Donostiakotik banandu zuen, eta hiribil­du berriari izen hanpurus hau eman zion: Villa Real de San Nicolás de Orio.

Itsasadarra eta portua[aldatu]

1379an ekin zion Orioko udalerriak, gorde an­tzean, adin‑nagusitasunaren ibilbideari. Mende bat geroago, pozez jauzika hasi ziren oriotarrak, Errege Katolikoek emandako erregaliaren berri izan zuenean: bidaiariak, zal­diak eta salerosgaiak itsasadarraren ertz batetik bestera eramateko monopolioa. Zerbi­tzu horien truke, tarifa hauek jarri zituzten: per­tsona bakoi­tzeko marabedi bat, zamarik gabeko abere bakoi­tzeko bi marabedi, eta abere zamadun bakoi­tzeko hiru marabedi.

Zubirik ez zegoenez, ez dago esan beharrik diru‑iturri finko hori garran­tzi handikoa zela udalaren diru‑kutxa bete­tzeko.

Orioko historia betiere Oria itsasadarrari estu‑estu lotuta ageri da. Izan ere, naturarekin etengabeko auzitan ibili da Orio, hondar‑barra arazo­tsua dela eta. 1533an Gipuz­koako Ba­tzar Nagusiak erabaki zuen Oriori lagun­tza ematea itsasorako irteera hobe­tzeko. Serapio Mujikak Guipúzcoa monografian aipa­tzen du zenbat al­diz eskatu zien Oriok lagun­tza errege‑erreginei eta diputazioari hondar‑barra eta moilak zain­tzeko.

1609an beste albiste batek oriotarren poza eragin zuen; izan ere, erregeak diru‑kopuru galanta eman zuen lehenengo arran­tza‑kaiaren zimenduak jar­tzeko: 14.000 dukat, hain zuzen. Gabriel Hoa oriotarrak —Filipe III.aren estatu‑idaz­kariak— diru‑lagun­tza emateko erabakian eragin zuela irizten diotenak ez dira, ez, oso oker ibiliko.

1903an, itsasadarra bidera­tzeko ez­ponda berreraiki­tzea eta Arribiribilla esaten zioten har­kaitz arrisku­tsua leherraraztea erabaki zuten. Aurrekontua 22.000 pezetakoa zen; diputazioak erdia jarri zuen, eta beste erdia udalak eta Orioko arran­tzaleen kofradiak.

Geroago, itsasadarra zabal­tzeko eta draga­tzeko zenbait obra egin zituzten, guztiak ere premiaz­koak. Izan ere, hondar‑barra 6 oineko sakoneran gera­tzen zen itsasbeheran, eta 22 oineko sakoneran itsasgoran; horrexegatik, itsason­tziek nahiago zuten itsasgora, zailtasun eta arrisku txikiagoz lehorrera­tzeko edo itsasora­tzeko.

(Gaur egungo egoera oso bestelakoa da: hobekun­tza handiak egin dituzte eta kirol‑portua eraiki dute. Ikustekoa da benetan.)

Arran­tza[aldatu]

Oriotarren jarduna epikoa izan zen, Belle Isle itsasartean eta Kanadako Labrador penin­tsula al­dean baleak harrapa­tzen aritu zirenean. Juan Martinez Larrume marinel oriotarraren testamentua, 1577koa, Kanadan ida­tzitako testamenturik an­tzinakoena da.

Diputazioak 1944an argitaratutako La Industria pesquera de Guipúzcoa a finales del siglo XVI liburua irakur­tzean, Gipuz­koa izeneko eremu zoragarri hartan arran­tzak zuen garran­tzia ondoriozta­tzen da.

1599ko errege‑agindu batek —errege‑idaz­kari Kristobal Ipiñarrieta urre­txuar ospe­tsuak sinatuak— korrejidoreari agin­tzen zion arran­tza‑industriaren egoerari buruz­ko txostena egitea.

Orioko arran­tzaleen izenean, Josepo Etxaniz eta Lazaro Segura min­tzatu ziren, eta adierazi zuten Orioko itsasadarrean mihi‑arrainak, lupiak, kolakak, izokinak, korrokoiak eta beste arrain txiki ba­tzuk harrapa­tzen zituztela. Ibaian gora joanez gero, berriz, amuarrainek, barboek, aingirek eta izokinek hel­tzen omen zioten amuari.

Izokinak oholesitan edo nasetan harrapa­tzen zituzten, eta nasa horiek itsasadarrean eraiki­tzeak 150 dukat balio zuen. Lau gizon ari­tzen ziren haien zainketa‑lanetan. Nasa horien errentaren ordainetan 1.045 kobrez­ko erreal hartu zituen Orioko udalak 1594an, eta handik lau urtera %10 gehiago.

Izokin fresko hori mer­katariek eta mandazainek erosten zuten, eta haien abere‑tal­deekin beste eskual­de ba­tzuetara eramaten zuten. Arrain gutiziatu horren libra bakoi­tza bi errealen truke sal­tzen zuten, eta amuarrainak erreal baten truke. Oria ibaian berebiziko izokin‑mordoa zegoen: XVI. mendean Tolosako Santa Maria eliza eraiki­tzen jardun zuten harginek ida­tziz­ko protesta aur­keztu zuten, ia egunero izokina atera­tzen zietelako baz­kal­tzeko.

An­txoa gazitua eta gozatua, hiru hilabeteko kon­tserbazio‑bermea zuena, fran­tsesek erosten zuten barra‑barra.

Geroago nazioartean ospe handia hartu zuten Aginagako angulak, Oria itsasadarrean harrapatuak, Oriotik goraxeago.

Herrigunea[aldatu]

Historikoa eta bi­txia da Orioko herria. An­tzinako herrigunea Oriaren eskuinal­dean dago, mendi‑magalean, San Nikolas Barikoa elizaren inguruan pilatuta. XVI. mendean berreraiki zuten eliza, eta barrual­dean bi horma‑bular ditu, erlijio‑eraikin gu­txik bezala.

Erretaula nagusia rococo estilokoa da, eta alboko al­darean Maria Magdalenaren irudi bikaina du, Gaztelako Gregorio Her­nandez santugilearen eskolakoa. Herriko zaharrenek esan ohi dute elizako ez­kilen soinua Her­nanitik ere en­tzuten zela.

Eliz ataria eta sarbide pikoak oso tipikoak dira, baita Sakilla pasabidea ere (egurrez­ko zubi txiki eta xumea, kalearekiko perpendikularra, eliza eta etxebizi­tza bat lo­tzen dituena). Beste pasabide bat, Sale­txo esaten diotena, an­tzinako kaiaren mugan jarrita dago.

Kaleetan barrena ibil­tzea iradoki­tzen dugu (Kale Nagusia, San Joan, Elizal­deko al­dapa, Goiko kale, Pilliku plaza), eskaileretan, erretenetan, pasabideetan... etxe begiragarrien artean (Piedadia, Miranda, Pilliku, Kolon txiki, Hendaia, Ospital zar eta ehunka urte dituzten beste etxe ba­tzuk), eta haien bi­txitasunei erreparatu: anagramak dobelatan, ateburu zizel­katuak, harri eta egur landuak, armarriak etxeen aurreal­dean. Eta Napoleonen tropek egindako harzola zapal­du. Izan ere, artilleria astuna Lizargarate gainera eramateko egin zuten harzola; hartara, Gipuz­koako ibairik luzeenaren meandroa mendean hartu zuten.

Orioko ur‑bazterrean oinez­koen­tzako pasealeku bikainak egin dituzte.

Hondar­tza itsasadarraren bokalearen eskuinal­dean dago. Itsaslaster arrisku­tsuak ditu, baina, hala ere, hara joateko joera handia du jendeak. Itsasadarraren beste er­tzean Oribar zar hondar­tza txikia dago, Aiako udal‑barrutian; izan ere, Mollarriraino iristen da Aiako udalerria.

Hondar­tzatik gertu San Joan Antilla ermita dago. Ermita horretan herritarrek Itsasoko Ama Birjinaren irudiari otoitz egiten diote. Tradizioak dioenez, itsasoan aur­kitu zuten irudia.

Igel­dora ibilal­dia[aldatu]

Donostiako Igel­do auzora garama­tzan bidea ko­txez joateko modukoa bada ere, ibilbidea oinez egitea iradoki­tzen dugu. Bi ordu pasa­txo behar­ko ditugu, itsasbazterreko bistekin goza­tzeko denbora kontuan hartu gabe.

Lizargarate baserri‑auzotik barrena joango gara (hilerri ondoan). An­tzinako via crucis bati dagoz­kion guru­tzeak bidelagun izango ditugu ibilbidearen zati batean.

San Martin Tours ermita ederra, bidez­koen eta erromesen babeslea, zain dugu Bilbo‑Behobia autobidearen lubaki gainean. Abside laukizuzen itsua du, eta bi isuriko teilatua. Aleroetako bat luzeagoa da, egurrez­ko eliz atari rustikoa estal­tzeko. Erretaula nagusian Erdi Aroko santu ezaguna dago. Albo batean, Bakearen eta Pazien­tziaren Kristoa, pathos handia eragiten duen ikonoa. Oriotarren artean, norbait haserre­tzen denean San Martin ermitara bisita egiteko esaten diote.

Zalan­tzarik gabe, bide hori hauta­tzen zuten erromesak oso babesean senti­tzen ziren; izan ere, ermitako erretaula polikromatu batean San Roke —erromesen eredu— ageri da. Ermitaren ondoan zegon, garai batean, Orioko lazaretoa; gaur egun, sasiak hartu ditu haren aztar­nak. Bidetik zer­txobait aterata, Kukuarri mendira igo gaitez­ke; 362 m‑ko altuera du, eta “Orioko mendia” da, beste guztien gainetik. Gailurrean, har­kaitz baten gainean, Jorge Oteizak egindako Andra Mari bat dago, egile oriotarrak herriko mendizaleei oparitua 1953an. Itsasal­deko mendikate txiki horren gailurretatik oso gertu doa ibilbidea, Benta baserriaren ondotik. Mendizorrotz, antenaz betea, gertu‑gertu ikusiko dugu.

Igel­don, Gipuz­koako meteorologia‑behatokiaren aurretik pasatuko gara. Haren sor­tzailea, Juan Migel Or­kolaga, Igel­doko plazan jarritako monumentu batean betikotu dute.

Aiako ingurubira[aldatu]

17 km‑ko ibilbidea egingo dugu ko­txez, paisaia ederren artean. Aiako uniber­tsitatera igoko gara San Pedro auzotik barrena. Gero, Laurgaindik itzuliko gara, Gipuz­koako Foru Al­dundiak zabal­dutako natura‑par­kea hori bisitatu ostean (Aia eta Laurgain deskribatu ditugu jada Donostiari dagokion atalean.)

Egun zorion­tsu batean, Al­txerriko Paleolito garaiko hai­tzuloak bisitatu ahal izango ditugu (il­tzez eta gil­tzez itxiak). Tren‑geltokitik kilometro batera daude hai­tzuloak, gu­txi gorabehera. Zulobide zabal haietan gordeta daude ehunetik gora margolan eta grabatu: bisonteak, oreinak, zal­diak, zezenak, ahun­tzak eta arrainak.

Festak[aldatu]

Oriok San Pedro jaiak ospa­tzen ditu ekainaren 29an; San Nikolas Barikoa abenduaren 6an; eta Orioko arraunlari txalotuak —Orioko miro­tzak— estropadaren batean irabazitako bandera herrira ekar­tzen duten bakoi­tzean ere bai (eta ez da gu­txitan izaten, alajaina). Banderek eta bandera­txoek hori­tzen dute Orio!

Zarautz[aldatu]

Historia[aldatu]

Hiribil­duaren sor­tze‑data 1237 bada ere, historialariek adierazten dute Fer­nando III.ak sinatutako dokumentuan zehazten dela foruaren berrespena dela. Horrenbestez, badakigu data horren aurretik bazegoela zarauztar herriguneren bat, Zarautz etxe botere­tsua bazegoen bezalaxe, haren ikurri­tzei jarraiki: Zarautz baino lehenago Zarautz. (Elizaren inguruan berriki egindako indusketek hala zela berre­tsi dute.)

Mendeetan, hiribil­duko biztanleen bizimoduak nekazari­tza eta arran­tza izan zituen oinarri. XIV. mendearen amaieran, Getariarekin batasun ofiziala itundu zuten Zarau­tzek; baina laburra izan zen, eta bien arteko liskar franko izan zituzten, agian getariarrek ere an­tzeko interesak defenda­tzen zituztelako.

Bi­txia bada ere, Gaztelako errege‑erreginek foruak eman ziz­kioten Zarau­tzi, harrapatutako balea bakoi­tzaren zati baten truke. Okel zati hori atera­tzeko, balea luzetara ebaki­tzen zuten, burutik isa­tsera.

Zarauztarrek eraku­tsi zuten baleak harrapa­tzen oso trebeak zirela. Arran­tzale‑kofradiaren ak­tetan ageri da 55 balea harrapatu zituztela 1636tik 1801era bitartean. Halaber, alegiaz­ko kontakizunetan azal­tzen dute arpoiaz zauritutako beste balea ba­tzuen ihesa. Hortaz, ez da harri­tzekoa an­tzinako udal‑armarriaren hirugarren kuartelean balea ager­tzea.

Gai horren il­dotik, Zarautz‑Ganboa etxeko ateburuan (Azara kaleko 4. zenbakian) artistaren batek xaloki zizelatu zuen balearen harrapaketaren eszena, ziur asko etxe horretan jaiotako seme baten lanbidearen gorazarretan. Ganboa kapitain balea‑harrapa­tzaile hark, gainera, abizena eman zion Kanadako Labrador penin­tsulako gol­ko bati.

Zarauz­ko arran­tzaleek ez zuten babes‑porturik, eta hondar­tzan bertan lehorrera­tzen zituzten on­tziak. 1859an portu txiki bat eraiki zuten arran­tzale profesionalen eta kirol‑arran­tzaleen on­tzi txikien­tzako. Horretarako, senaia zabalaren mendebal­deko Alle puntaren babes naturalaz baliatu ziren.

Baina gauzak erabakita zeuden, eta Zarau­tzen metamorfosia gertatu zen: arran­tzale izatetik bainu‑hiri izatera. Isabel II.ak 1865ean eta 1866an Zarau­tzen egin zituen udal­diak erabakigarriak izan ziren. Erregina Narros jauregian egon zen, eta han jakin zuen koroa gal­du zuela. Erreginak gorteko jendea eta nobleak erakarri zituen, eta Zarauz­ko ibar ederrean, Santa Barbaratik Talaimendira, jauregi­txoak egiteari ekin zioten. Hala ere, Zarau­tzek ez zuen inoiz gal­du haren nortasun euskal­dun sendoa.

Monumentu natural nagusia, berebiziko jende­tzak erakar­tzen dituena, ia 3 km‑ko hondar­tza zabala da, mendebal­deko Alle puntatik hasi eta ekial­deko Mollarriko uharte txikietaraino. Gipuz­koako hondar­tzarik zabalena da.

Hirigunea[aldatu]

Balio historiko eta artistiko nabarmena duten ar­kitek­tura‑monumentu ugari daude Zarau­tzen.

Eliza[aldatu]

Santa Maria Erreala parrokia‑elizak estilo gotikoa zuen hasieran, baina gero berritu egin zuten. Latindar guru­tzeko oina du, eta kupula‑gangak, hormetan sartuta dauden zutabe karratu ba­tzuk abiapuntu­tzat hartuta.

Errenazimentu garaiko erretaula itzela da, XVI. mendearen amaieran Andres Araozek egina, neurri handi batean. Garai ber­tsukoa eta inguru berekoa zen Anbrosio Bengoe­txea, alboetako bi al­dareen egilea.

Elizaren bi­txitasun batek aten­tzioa ematen du: kanpandorrea an­tzinagoko eraikina da, Erdi Aroko dorre‑gotorlekua, Zarautz leinukoak babesteko eraikia. Leinu horretako kideak elizako albo‑kapera batean ehorzten zituzten, bertakoek erromesen hilobia esaten dioten lekuan. 1536an egungo Narros jauregia eraiki zuten, an­tzinagoko Zarautz etxearen hondakinen gainean. Errenazimentuko estiloa du; sarrera nagusia puntu erdikoa ar­kua da, dobela ederrak ditu, haien gainean armarria, eta garitoiak eta pinakuluak kantoietan. Hareharriz­ko harlanduz egindako horma sendoak ditu, eta goial­dean almenak. Kresalak begirunea izan die, ez ditu hondatu.

Alde Zaharra[aldatu]

Kale Nagusian ikustekoa da Dorre Luzea, XV. mendeko ar­kitek­tura zibilaren tradizio gotikoa duena. Harlanduz egina, hu­tsarte trilobulatu bikiak, men­tsulak eta ur­kamendiaren euskarri ziren ez­proi ausartak ditu. Sarbide nagusian patin‑eskailera bat dago. Barrual­dean XVI. mendeko olioak daude, erlijio‑gaiei buruz­koak. Zarautz etxearen jabeak agindu zuen etxe dotore eta bi­txi hori eraiki­tzea, ez­kon­tzaz kanpoko alabaren bizileku izan zedin. Joakin Irizar ar­kitek­toak zaharberritu zuen 1958an.

Zahar­tzarora iri­tsi eta berri­tzea merezi duen beste etxe bat Maka­tza da, Musika Plazara ematen duena.

Udale­txea, berriz, Portu jauregian dago; harlanduz egindako eraikina da, eta forjaz­ko bal­koiak ditu. Plazara ematen duen fa­txadan bi zutabe joniko il­doxkatu ditu alboetan. Beste eraikin bikain bat Zigordia kalean dago: Dotorekua. Joan Ortiz Zarautz dok­toreak eraiki zuen XV. mendean.

San Fran­tzisko komentua Joan Man­tzisidorrek, Filipe III.aren idaz­kariak, eraiki zuen 1610ean. Haren barrual­de xumean, bi taula flandestar daude alboetako al­dareetan. Komentuaren ondoko plaza­txoan termino‑guru­tze bat dago; baina haren balioa txikiagoa da piezaz pieza Donostiako San Telmo museora eraman zuten XIV. mendeko guru­tze gotikoarena baino.

Moja klaratar fran­tziskotarrak ere monasterioa dute Az­ken Portun (Zarauz­ko al­dirietan). Eraikin sendoa da, harlanduz­koa; estilo xumea eta soila. Hiru hu­tsarteko kanpai‑horma du, Gaztelako ohiturari jarriki. Mariana Zarautz izan zen komentuaren sor­tzaile.

Gaur egungo artisten hainbat eskultura ageri dira hiriko plaza eta lorategietan. Hiribide nagusietako bati Pascual Madoz izena jarri zioten; izan ere, idaz­le eta politikari horrek, Isabel II.aren Ogasun ministroak, Zarauz­ko hiri‑ eta gizarte‑garapena sustatu zuen. Espekulazioaren erasoa gogorra izan arren, XIX. mendeko fran­tses estiloko jauregi­txo ba­tzuk iraun dute, eta eraikin berrien pragmatismoarekin kontraste handia nabari zaie.

Ibilal­diak eta txangoak[aldatu]

Denborak aurrera egin duelako gorpu­tzaren ahalmenak zer­txobait murriztuak dituztenei paseo apartak egiteko aukera ematen die Zarau­tzek.

  • Hondar­tzako malekoia.
  • Talaimendira igo­tzea. Berebiziko bistak izango ditugu gure aurrean. Han goitik, talaiariak balearen presen­tziaren berri ematen zien arran­tzaleei.
  • Zarauztik Getariara. 3 km‑ko oinez­ko ibilbide zoragarria da, Kantauri i­tsasoaren er­tzean.

Aizar­nara ibilal­dia[aldatu]

Ko­txea izanez gero, Zarauztik egin daitez­keen txangoak kontaezinak dira.

Oraingoan, parrokiaren aurretik abiatu eta Meagas bidea aukeratuko dugu. Hamar bat kilometro egin ostean, Aizar­narako bidea hartu behar dugu.

Baserri‑giroko auzoa da Aizar­na, Zestoako an­tzinako herrigunea. Er­txina mendiaren magalean uz­kurtuta dago, arro endorreiko edo karstiko batean, eta euri‑ura zulote edo isurbideetan barrena desager­tzen da.

Herriak plaza txikia du: etxe txikiz osatutako bi kale (laukizuzenean), eliza, eta ermita. Ermitaren absidea pilotan joka­tzeko frontis bezala erabil­tzen dute.

Andra Mariaren parrokia‑eliza harro egoteko modukoa da. Handia, bikaina, XVI. mendeko guru­tze‑gangak ditu, eta koru az­pia oso landua. Alboko kaperan —alegia, Egako Granadako dukeen ehorz­keta‑kaperan— flandestar eskolako triptikoa ikusiko dugu; egilea Van Conixloo dela uste da. Erretaula nagusia barrokoa da, eta kolonien eragina nabari zaio.

Esan ohi dute Napoleonen sol­daduek hu­tsarte bikoi­tzeko portada platereskoan zeuden estatuak harrapatu zituztela. Ama Birjina geratu zen, mainela apain­tzen duena. Irudi ederra, bai horixe.

Gertu dago Aranburu baserria, maha­tsondo batek itzal egiten diola. Etxe horretan jaio zen Argentinako presidente ohi Pedro Eugenio Aranbururen aita.

2 km gehiago eginda, asfalto‑bide batek kareharriz­ko muino baten oinetan utziko gaitu. Muino horren gailurrean dago Santa Engrazia ermita ospe­tsua, promesen eta mendizaleen ikurra. Hain zuzen ere, mendizaleek 1975ean zaharberritu zuten, auzo lanean, an­tzinako garaietan egin ohi zuten bezala. Santa Engraziaren irudi rustikoa bekoz­ko ilunez begira dago...

Belaunez belaun hedatu den elezahar batek dio ermitako ez­kila handia, kanpai‑horman ozta‑ozta ahoka­tzen dena, Apategi baserriko ahari gihar­tsuak ekarri zuela Aizar­natik.

Santa Engraziatik ikusten diren itsasal­deko eta barrual­deko bistak zoragarriak dira benetan.

Ermita hori bisita­tzeak merezi du. Ain­tzat har­tzekoa da; Joan Sebastian El­kanok ere urrez­ko dukat bat utzi zion haren testamentuan.

Urdaneta eta Aiako Al­tzola[aldatu]

Zarauztarren biz­karral­dea babesten duen ibar zabalean, hainbat industrien kokalekuan, Urdaneta baserri‑auzorako asfalto‑bidea hartuko dugu. Pagoeta da bertakoek gehien maite duten mendia, eta haren magalean dago Urdaneta, hain zuzen.

4 km egin ostean, auzoaren apaltasuna eskain­tzen digu Urdanetak: baserri ba­tzuk eta San Martin Go­tzaina eliza. Haren ar­kitek­tura sail­kaezina da, hainbeste berri­tze‑lanen ondorioz.

Bakardadea maite duenak Aiako Al­tzola auzoraino oinez jarrai­tzeko aukera du. Badirudi baserri‑auzoak haren hu­tsaltasuna ez­kutatu nahi duela mendi‑hegal zakarren artean, Gazumetik Pagoetarako bidean dago, Al­tzolarasko sakan goibelean amil­tzeko zorian.

Eliza txikia San Romani eskainia da. Baserri hu­tsak ikusten dira, abandonatuak, eta hirukoiztar oinu­tsen serorategiaren aztar­nak; izan ere, moja haiek leku erosoagoa eta klima hobea aur­kitu zuten Zarauz­ko ibarrean 1625ean.

Aisial­dia eta festak[aldatu]

Uda guztian Zarautz kosmopolita horretan festaz festa ibil­tzen dira: berbenak, dan­tzak, estropadak, arran­tza‑lehiaketak, golf‑txapel­ketak, tenisa, zezen boladunak, pilota, su artifizialak, herri‑kirolak, pintura erakusketak.. .

  • Hala ere, egunik handiena abuztuaren 15a da, Andra Mari jaia.
  • Ekainaren 26an, San Pelaio egunean, jai egiten dute, eta udako festa‑giroan sar­tzen dira.
  • Irailaren 9an, Aran­tzazuko Ama Birjinaren jaiegunean zalaparta batean ibil­tzen dira zarauztarrak: euskal jai ikusgarria antola­tzen dute, eta udako festa‑giroari agur esaten diote.

Getaria[aldatu]

Historia[aldatu]

Getarian sortu zen Gipuz­koa; izan ere, probin­tzia antolatu bat era­tzeko lehen urra­tsak han­txe eman ziren. Gogora ekar dezagun parrokia‑elizako koruan bil­du zela Gipuz­koako Anaiartearen Ba­tzar Nagusia 1397ko uztailaren 6an, eta hirurogei legeen zerrenda one­tsi zutela. Geroago, lege haiek gure foru‑legeriaren oinarri eta abiapuntu izan ziren.

Getaria Euskal Herriko hiribil­du zaharrenetakoa da, 1204an sortu bai­tzen. Gainera, leku estrategikoan egonik, Gaztelako zenbait errege‑erreginek Getaria babesteko eta hari salbuespenak emateko joera zuten; izan ere, on­tzi onak eta marinel zail­duak aur­kitu zituzten Getarian, gerrara bidal­tzeko modukoak.

Erregalia horiek eta badia segurua lagun, San Anton uhartearen babesean (gaur egun istmoa), Gipuz­koako udalerri abera­tsenetakoa izan zen Getaria.

Arran­tzale onak izatearen ospea ondo merezia dute getariarrek; eta, garai hartan, baleak harrapa­tzen ere bikain ari­tzen omen ziren. Harrapatu diot, ugaztun handi horiek harrapatu egiten baitira, eta Getariako marinelek oso esku onez jo­tzen zituzten arpoiz.

1376an Enrike II.ak Getariari oparitu zion harrapa­tzen zuten lehenengo balearen erdia, tradizioz erregeari eman beharrekoa bai­tzen. Hiribil­duaren armarri ofizialean arpoiz jotako balea ageri da. Gogoan dugu az­kena 1878an harrapatu zutela; historiak, fol­kloreak eta herri‑tradizioak haren berri eman digu, zarauztarrek iseka ber­tsoak atera bai­tzituzten.

Halaber, Getariako uretan harrapatutako balea baten eskeletoa erakusten dute Kopenhageko zoologia‑museoan; haren izen zientifikoa da Balaena biscayensis.

Balea gure kostal­detik desagertu zenean, getariarren on­tziak bisiguak, txipiroiak eta Kantauri itsasoko beste arrain gozoak harrapa­tzen aritu ziren.

Getariako portua senaia naturala da, itsasoaren erasoetatik oso babestua.

Hasierako tamaina apeta­tsuaren kaltean izan bada ere, Euskadiko Portuetarako gida‑planean sar­tzean Getariako portuak hobera egin du, bai haren zabaltasunari bai instalazioei erreparatuta. Horrenbestez, iparral­deko dikea 120 m luzatu dute, eta 150.000 tona harri behar izan dituzte horretarako. Hegoal­deko kontradikeak, berriz, portua erabat babesten du. Getariakoa ez da jada arran­tza‑portua soilik; izan ere, Klub Nautikoko belaon­tzi, txalupa motordun eta kanoa ugari daude han ainguratuta.

(Orioko portuaz aritu garenean esan bezala, al­daketaz jabe­tzeko ikustea da hoberena).

Herrigunea[aldatu]

Hirigin­tzari erreparatuta, ar­kitek­tura‑mul­tzo harmonia­tsua da Getaria; marinel‑girokoa, zalan­tzarik gabe. Portutik an­tzinako herrigunera igoko gara. Ar­tzapeko plaza­txotik begira, arima lasai­tzen zaigu, Gipuz­koako eta Lapurdiko itsaser­tzaren zati handi bat begien aurrean hartuta. Zarautz gertu‑gertu dugu, Getariako portua gure oinetan.

Eliza[aldatu]

Katrapona tunela esaten diotena zehar­katuko dugu, San Salbatore elizaren kripta moduko bat, alegia. Eliza benetako al­txor gotikoa da; XIV. mendearen erdial­dean, eraikun­tza‑lanak amaitu gabe bazeuden ere, gur­tzarako han bil­tzen hasi ziren. Begien bistakoa da eraikin irregularra dela; horren arrazoia da zimenduak mal­karrean jarrita daudela.

Erdiko nabearen harriz­ko bar­ne‑hormak triforio batez estilizatuta ageri dira. Guru­tze‑gangan izar formako irudiak ageri dira eta gil­tzarriak arte handiz zizelatuak daude. Portada eta zor­tzi al­deko kanpandorrea beranduago egin zituzten, XVII. mendean.

Gipuz­koa probin­tzia‑egitura politiko eta administratibo bezala sortu zen lekura sartu nahi badugu (korura, alegia) bi aukera ditugu: kaletik zuzenean sar­tzea, edo eliza barruko eskailerak erabil­tzea. 1836ko sutean zenbait erretaula desagertu ziren, eta koruko harlanduak ere bai.

Karlos Elgezua eskultore eibartarrak egindako kristo guru­tzatua dago presbiterio jasoan, eta ofrenda­tzat emandako itsason­tzi bat ere badago.

El­kano gogoan[aldatu]

Kale Nagusian gora plazara iri­tsiko gara. Udale­txea 1922an inauguratu zuten, El­kanoren egite gogoangarriaren laugarren mendeurrenean, eta pilotalekua hari eran­tsita dago.

Juan Sebastian El­kano getariarra izugarri maite dute herrikideek. Munduan per­tsonai ospe­tsu gu­txi dira, herrikideen hainbesteko miresmena dutenak. Getariarrek bron­tzez­ko estatua bat jarri zuten El­kanoren omenez, Parisen egina eta Katrapunako idul­kian jarria 1861ean; baita marmol zuriz egindako beste estatua bat ere, Belver eskultoreak egina eta herriko plazan jarria 1934an; eta beste monumentu bat jarri zioten pilotalekuaren ondoan: Victoria on­tziaren brankako irudiaren erreprodukzioa, Victorio Machok egina eta 1922an jarria. Gainera, parrokia‑elizako bataion­tziaren ondoko plakak azal­tzen du han bataiatu zutela munduari bira eman zion lehenengo nabiga­tzailea.

Udale­txeko aretoetan El­kanoren bi erretratu daude: bata Elias Salaberriak egina, bestea Ignazio Zuloagak. Halaber, itsasgizon en­tzute­tsuaren izena jarri zioten Getariako kale bati.

Bi urtetik behin, getariarrek kar­tsuki an­tzezten dute Juan Sebastian El­kanoren eta harekin abiatutako 60 gizoneko eskifaiatik bizirik iraun zuten 17 itsasgizon adore­tsuen egitandia. Abuztuaren lehen egunetan egin ohi dute desfilea, 1526ko abuztuaren 6an Ozeano Bare zabalean El­kano betiko ondoratu zela oroi­tzapenera ekarriz.

Kaleetan barrena ibiliko gara: Al­damar, San Roke, El­kano, Zakaio... arran­tzale‑etxeen artean, eta fa­txadako armarriaren bitartez iragan distira­tsua adierazten duten beste etxe ba­tzuk ere ikusiko ditugu; esate baterako: Larrunbide (Pedro Larrunbide, burdinoletarako harriz­ko hauspoaren asma­tzailea, jaiotako etxea) eta Romero senatariaren etxea, iz­kinako armarria duena.

Getariak harro eskain­tzen ditu haren bi hondar­tzak: Gaztetapek ez du norabide egokia eta jende gu­txi bil­tzen du; Mal­korbe oso segurua da, soroslerik ere ez du behar, baina izan baditu. Hondar­tza hori handiagoa da orain; izan ere, kai‑muturra luzatu egin zuten, eta Malkorbe aundi eta Mal­korbe txiki bat eginda daude.

Getariaren logotipoa izan zitekeen an­tzinako San Anton uhartea, istmo bihurtu zutena portuko moilak jar­tzeko. Getariako sagua edo balea esaten diote. Handik heda­tzen dira Getariako itsasargiaren zurrustak. San Anton natura‑par­ke bihurtu da eta udala ardura­tzen da hura zain­tzeaz; duela gu­txi arte har­kaitz soila zen eremuan hainbat espezietako landare, lore, zuhaixka eta zuhai­tzak daude. San Antonetik ikusten diren bistak bikainak dira benetan.

Az­kizura txangoa[aldatu]

N‑634 errepidea hartu (Zumaiarantz) eta itsaslabarra inguratuko dugu Igarategi errota zaharrera iri­tsi arte; han hel­duko diogu Az­kizu baserri‑auzora joateko herri‑bideari.

Maha­tsondo garaien eremua da, eta hango mahats zuriarekin egiten da Getariako txakolin estimatua, Kantauri itsasoko arrainaz prestatutako plateren lagun­tzaile bikaina.

Belgikako Fabiola erreginak eta haren familiak lur‑sailak eta baserriak dituzte inguru horietan, arbaso batenak izanak; Joakin Berroeta Al­damar senatariaz ari gara, Gipuz­koako diputatu nagusia izana aho batez. Haren gorpuz­kia San Salbatore elizaren kriptan ehor­tzita dago. Eskuinal­dera hartuko dugun bide batek San Pruden­tzio ermitara eramango gaitu, Gaineta muinoaren biz­karrean. Kalenturen al­dez­kari Andra Mari Sokorrokoaren jargoia da. El­kanok gogoan izan zuen ermita hori testamentua egin zuenean. Iturregi baserria gertu dago; han jaio zen Trino Maria Gonzalez de Quijano Iturregi. 1854an, Alacanteko gober­nadore zibila zela, kolera‑izurritea hedatu zen inguru hartan; kaltetutako herriak bisitatu zituen eta ku­tsatutako gaixoei lagun­tza ematen aritu zen, eta zeregin horretan ziharduela hil zen. Alacantek mausoleo bat eraiki zion, eta urtero egiten diote lore‑eskain­tza.

Eliza[aldatu]

Egin di­tzagun metro ba­tzuk atzera eta har dezagun Az­kizurako bidea. Muino ederra da, eta bista zoragarriak ditu. Hango San Martin elizak baserri ba­tzuk eta in­txaurrondoa ditu inguruan. Lehen gotikoko eraikina da. Absidean bi leiho zabal biki ditu; hirugarrena erdian dago eta altuagoa da, kuku‑leiho baten an­tzera.

Monasterio giroko barrual­dean Kristo guru­tzatu bikaina dago, eta haren alboetan Maria eta San Joan (kalbario klasikoa). Tamaina naturaleko irudiak dira, haiek ere gotikoak, XIV. mendekoak.

Albo batean San Martinen erliebe xaloa: erromesen babesleak bere kaparen erdia ematen dio egurrez­ko zangoa duen eskale bati. Alboan ageri den irudi bakartu bati Santa Apolonia zelakoan erreza­tzen zioten fededunek, hagineko minak senda­tzeko, eta minak arin­tzen omen ziz­kien. Orain dela gu­txi, ordea, jakin dugu tailu horrek, flandestar estiloko orraz­kera eta kokospekoa dituenak, Maria Magdalena irudika­tzen duela.

Juan Sebastian El­kanok argi eta garbi utzi zuen asko estima­tzen zuela Az­kizuko San Martin eliza; izan ere, haren herriko parrokia‑elizari sei dukat utzi ziz­kion, eta Az­kizukoari halako bi:

Bista ederrak oraindik ere begien aurrean ditugula, Az­kizutik Orruaga hondar­tzara jai­tsi gaitez­ke mandabide piko batean behera. Itsas zabaleko hondar­tza da, arrisku handikoa; 1943an hango olatuek eraman zituen inguruko Karakas baserriko lau senide.

Beste aukera bat da mazelaren erditik doan oinez­ko ibilbidean aurrera egitea eta Zumaiako Santiago hondar­tzara eta ermitara jaistea, Done Jakue bideko erromesen an­tzera.

El­kanora txangoa[aldatu]

Getaria, munduko herririk fotogenikoena, goitik lasai begira­tzea gozamena da, begien­tzako benetako oparia. Horretarako altura pixka bat behar dugu: Meagas bidean kilometro pare bat egin ostean Garate gainera (278 m) igo eta begiratoki aparta aur­kituko dugu. Gailurren ez­kerral­dera har­tzen badugu Zarauz­ko Santa Barbara ermitara iri­tsiko gara, 1704an eraikia herriko marinelek jarritako limosnekin.

Garate gainetik aurrera joan gaitez­ke, Meagas baserri‑auzoraino. Kanpai‑horma apaleko San Isidro ermitak, eskolek eta pilotalekuak osa­tzen dute auzo‑gunea.

Inguru horietan daude Euskal Herriko az­ken artela­tzak (ukamuk ere esaten zaie).

Eskual­de‑errepidea zehar­katu eta beste bide bat hartuko dugu, 2 km egin ostean El­kano auzora eramango gaituena.

San Pedro elizak harlanduz­ko zelata‑dorrea du, ezaugarri ar­kitek­toniko eta ar­keologiko zirraragarria duena: plataforma aurreratua, alegia. Erdi Aroko dorre xume horrek, kanpai‑horma soil bat duenak, gerrarekin eta itsas orientazioarekin zerikusia zuten fun­tzioak bete zituen, agidanez. San Pedro eliza txikiaren portada eta hu­tsarteak gotikoak dira, XIV. mendekoak. An­tzinako dokumentuetan beste eliza bat aipa­tzen da, 1025ean inguru horretan zegoena.

Baserri gu­txi daude, haietako bat El­kano goena da. Bi isuriko teilatua du eta habez egindako egitura. Juan Sebastian El­kano ospe­tsuaren jaiote­txea omen da. Nabiga­tzailea hil eta urte ba­tzuetara, Perika El­kano zen El­kanoko elizako serora txikia.

Zarauz­ko parrokiako herio­tzen 1. liburuko 25. orrial­dean ageri da El­kano goena baserriko Jose El­kano 1640ko abuztuaren 12an hil zela, 107 urte zituela (Joseph de Elcano, señor del caserío El­kano goena, mayor en días de 107 años, acaecido el 12 de agosto de 1640). Herio­tza‑agiriak adierazten du, halaber, Jose El­kanoren aitak 100 urte harrapatu zituela eta amak 102 (El padre de Joseph murió de ciento y su madre de 102). Indamendi inguruko haizeak luze bizi­tzeko lagungarriak dira, an­tza.

Itzul­tzean, San Pedro ermitan gel­dituko gara. Ermitako ez­kila Munoa itsasgizonak oparitua da, hondora­tzear zegoen itsason­tzi batetik mirariz salbatua. San Pedro ermitatik ikusten da ipar‑ekial­deko itsaser­tza, Ma­txi­txakoraino.

Festak[aldatu]

Getariak San Anton ospa­tzen du urtarrilaren 17an. Egitarauan ekital­di erlijioso eta profanoak ageri dira, eta otordu gozoek lehentasuna dute.

Herriko festak abuztuaren 6an ospa­tzen dituzte, San Salbatoreren omenez. Hainbat herri‑ekital­di egiten dituzte, eta ho­tsandikoak izan ohi dira El­kanoren lehorrera­tzea an­tzezten duten urteetan.

Zumaia[aldatu]

Zumaiako ikuspegia

Toponimia eta historia[aldatu]

Orain dela sei mende, Gaztelako errege batek Villagrana izena jarri zion, baina herriak ez ditu inposizioak atsegin, errege‑agindu izan arren. Horrenbestez, agindua ahaztu zuen herritarrek, eta berriz ere Zumaia deitu zioten udalerriari.

Zume hi­tza da Zumaia euskal toponimoaren jatorria, oparotasuna adierazten duen atziz­kiaz osatua. Izan ere, Urola eta Narrondo ibai‑bokaleetako lur zingira­tsua zumez eta ihiz josita dago.

Zumaiaren aipamen historiko an­tzinakoena 1292koa da: San­txo IV.ak herriko eliza eta komentua Orreagako monasterioari eman ziz­kion. Udalerria txikiagotu egin zen 1845ean, Aizar­nazabalek independen­tzia administratibo eta politikoa eskuratu zuenean.

Urte askotan Gipuz­koako bigarren mer­katari­tza‑portua izan zen Zumaia, Pasaiaren atzetik eta Donostiari aurrea hartuta.

XX. mendeko lehenengo hamar­kadan Zumaiak seiehun kabotaje‑on­tzien sartu‑irtena izaten zuen urtean, Arrona y Bedua fabrika ospe­tsuetan ekoiztutako 80.000 tona zementu natural garraia­tzeko, Serapio Mujika ar­txibozain ospe­tsuak jakinarazitako datuen arabera. Halaber, itsasbazterreko arran­tza‑on­tzien eta tre­tzaon­tzien flota txiki bat bazuen Zumaiak.

Bedua on­tziolak, gerra‑belaon­tziak egiten zituenak eta az­ken urteetan arran­tza‑on­tziak ere bai, ateak itxi zituen betiko.

Oso sonatuak izan ziren itsasorako diesel motorrak egiten zituzten bi fabrikak: Carmelo Unanue eta Yeregui Hermanos, biak ere itzal handikoak. Yeregitarren aita izan zen Euskal Herriko kanpandorreetan oraindik ere orduak jo­tzen dituzten erloju gehienen sor­tzaile asmo­tsua. Haren sei seme‑alabek Zumaiako enpresa hori sortu zuten eta 1922an itsasorako diesel motorra ekoizten hasi ziren, Espainian lehenengoa. Errekun­tzako motor autobul­katua deitu zioten, eta itsasoa eta arran­tza uler­tzeko moduan benetako iraul­tza eragin zuen. Tradizioari eu­tsiz, Astilleros Balenciaga S.A. enpresak, ondo merezitako ospea duenak, tonaje handiko itsason­tzi metalikoak egiten ditu. (Orioko eta Getariako kasuetan aipatu bezala, portuaren sarbidean egindako hobekun­tzak eta kirol‑portua ikustekoak dira.)

Itsasgizon ospe­tsuak eta goraipatuak izan dira Zumaian (Joan Lopez Arteaga, Arriola almirantea, Antonio Uriarte, Fer­nando Izeta eta haren seme Lope eta Peru, Joan Martinez Mendaro — Gibraltarreko itsasartean, Zumaiaren izena zeraman itsason­tzian, portugesen on­tzidiaren aur­kako borrokan garaipena lortu zuena— eta abar) baina haiekin batera txalupa‑patroi ausart baten bizimodu pairakorra eta haren herio­tza heroikoa aipa­tzekoak dira: Jose Maria Zubia, Mari, da gizon hori. 1866ko urtarrilaren 9an berriz ere bizia arriskatu zuen Donostiako itsaser­tzean, beste ba­tzuena salba­tzeko. Itsasoan ito zen, haren adorea goraipa­tzen zuten milaka ikusleren aurrean. Horregatik Donostiarrek monumentua eraiki zuten Jose Maria Zubiaren omenez, eta Zumaiarrek haren bustoa jarri zuten.

Zumaiar asko joan ziren itsaso ekaiz­tsura, eta han geratu ziren, heroi ezezagun bezala... baina bestelakorik ere bada: Pedro Uriarteren berpiz­kunde‑partida harrigarria ageri da parrokiako liburuetan: 1590eko otsailaren 15ean jakin zuten Pedro Uriarte marinela Indietatik etxerako bidean hil zela, eta urte horretako maia­tzaren 5ean itzuli zen, bizirik!

Eliza[aldatu]

An­tzinako herrigunea estratuez osatutako muino baten gainean dago, eta San Pedro apostoluaren eliza gailen­tzen da, otoitz‑etxe eta arte‑museo, sinbiosi bikainean. Kanpotik gotorleku itxura du, eta gotiko garaiko aztar­nak an­tzematen dira dorrearen lehenengo gorpu­tzean. Harlandu xumez egindako hormak dira, kolore gorrixka bi­txia dutenak. Gargolak, ojiba‑formako leihoak eta beste ar­kaismo ba­tzuk an­tzinagokoak dira, XVI. mendeko gainerako eraikun­tza‑lanak baino.

Erretaula nagusia Joanes An­txieta az­peitiarrak egina da; Gipuz­koa guztian ez dago eskultore horren al­txor osoagorik. 1577koa da eta estilo erromanista du, Migel Angelen ereduari jarraiki; batez ere Simon Pedroren irudian nabari da eragin hori: eserita, aita santu tiara buruan duela, eta zeruko gil­tzak eskuan (bide batez aipatu gil­tzak ageri direla udalerriaren armarrian, hiru mastako karabelarekin batera). Erliebeek eta gainerako bolumenek plastikotasun bikaina dute.

Alboko San Anton kaperan erretaula txiki bat dago, triptiko‑forma duena; estilo gotikoa du, Errenazimentu garaiko ukitu ba­tzuekin, eta ateetan flandestar eskolako margolanak ditu. Oso bi­txia da botoen taula, XV. mendekoa, kapera horretan gordeta dagoena. Mendaro zumaiarrak agindu zuen margolan hori, Gibraltarreko bataila hilez­kor­tzeko. Bestal­deko kaperari San Ber­naberena esaten diote, eta balio handiko beste flandestar triptikoa dago han. Irudi bakartuei erreparatuta, Kintin Torre irudigile bilbotarraren Kristo adieraz­korra aipa­tzekoa da.

Kaleak eta paseoak[aldatu]

Altuago dagoen eremuko kale estuetan, Idaz­kariaren kalean hain zuzen, Joan Olazabal zumaiarrak —Filipe IV.aren idaz­kariak— eraikitako etxe dotorea, armarri ederrak dituena. Joan Olazabalek haurren­tzako eskola sortu zuen Zumaian 1652an.

Kaleetan pixka bat ibiliz gero, Ubillos dorrearekin topo egingo dugu. Gaur egun eskola da. Leiho bikiak ditu, leiho‑guru­tze eta guzti, eta Gaztelako estiloko bar­ne‑patioa du.

Herriaren goial­dean, ingurua mendean hartuta, Andra Mari Arritokieta ermita, Zumaiaren zaindaria, eta Ospitale zaharraren eraikina, gaitz ku­tsagarriak zituzten gaixoen­tzako egina. Ospitalean hartutako gaixorik ospe­tsuena San Fran­tzisko Borja izan zen. Portura jai­tsiko gara, Julio Beobide eskultore zumaiarraren tailer‑estudioa bisita­tzera: Kresala etxean dago, itsasargiaren pasealeku atseginean. Ikusgai daude zirriborroak, tailak, bustoak, apunteak, eta bukatu gabeko Kristoa, gubiaz kolpeka lan­tzen ari zena, Errenteriako Kapu­txinoen elizan jar­tzeko.

Itzurundik abia­tzen den bidetik, San Telmo ermitara igoko gara, Itzurun hondar­tza flysch ikusgarriak itsasoan sar­tzen diren gainean baitago. Itsasturien San Telmo kofradia 1610erako antolatuta zegoen, eta ermita du egoi­tza. Itzurun hondar­tzako geruza bertikalak hirugarren arokoak dira, mundu osoan erreferen­tzia­tzat hartuak. Gainera, Euskal Herriko itsasertz guztian ez dago hondar­tzarik, hainbeste iodo duenik.

Herrigunetik pixka bat al­denduta daude Santiago ermita, Ignazio Zuloagaren lursaila eta museoa (N‑634 errepidearen ondoan) eta Santiago hondar­tza jende­tsua. Jakin badakigu oso an­tzinakoa dela ermita. Bisitarien aten­tzioa erakar­tzen du Beobidek tailatutako Kristoak, besoak zut dituenak, baita Kintin Torreren Mater Dolorosa hunkigarriak ere.

Ermitari atxikita, Zuloagaren arte‑museoa eta estudioa (biak batera), hainbat lan ikusteko aukera ematen duena: Plazido Zuloagak —margolariaren aitak— egindako damaskinatuak; Goyaren, Zurbaranen, El Grecoren eta Riberaren irudiak eta olioak, etxe‑jabeak erosiak; eta hainbat arte‑tratatu, Zuloagaren artelanen erreprodukzioak eta haiei buruz­ko iruz­kinak dituztenak.

Ibilal­diak eta txangoak[aldatu]

Zumaiako ikuspegia

Artadira ibilal­dia[aldatu]

Zuloaga lursailetik ehun metrora abia­tzen da herri‑bide bat, artadi batean ordu laurdena ibili ostean San Migel Artadi baserri‑auzora eramango gaituena. Eliza moder­noa du, eta bista apartak.

Beduara eta Oikiara ibilal­dia[aldatu]

Zumaiako portuan txalupa motorduna har­tzea iradoki­tzen dugu, Urolaren itsasadarraren meandroetan gora egin eta Beduako lonjako on­tziralekuan aingura­tzeko. Kilometro batera Oikia auzoa dago, eta bidean, ez­kerrean, etxe bikaina dago itsasadarraren er­tzean: Kondekua. Karratua da, oso handia, eta euskal barrokoaren estilo soila du. Portada nagusia balea baten masailezurraz sendotua dago.

Oikiako San Bartolome elizak al­txor ederra du: erretaula polikromatua, Andres Araozek 1560an zizel­katua. Korupeko Kristo gotikoa ere eder­ki egina dago, lan­tza bat bezain zuzena. Elizatik gertu dago Goiburu Txortengua baserria, armarria eta garai bateko bikaintasunaren aztar­nak bistan dituela.

Festak[aldatu]

Zumaiako herriko jaiak San Pedro egunean ospa­tzen dituzte (ekainak 29). Irailaren 8an Andra Mari Arritokietaren eguna ospa­tzen dute; bedera­tziurrenean eta bez­peran Truebak ondutako Salbea abestean jende ugari bil­tzen da. San Telmo egunean ere jai egiten dute: Paz­ko ondorengo bigarren astelehenean ospa­tzen dute, ermitara prozesioa eginez, San Telmoren irudia hartuta, eta ho­tsandiko eliz­kizuna egiten dute.

Deba[aldatu]

Debako ikuspegia

Debako lehen herrigunea Itziar­ko gainean zegoen, eta 1294an sortu zen, San­txo IV.ak emandako erregaliaren bidez. Geroago, herritarrek itsasora hurbil­tzeko tental­dia izan zuten; eta, horrenbestez, Gaztelako beste errege batek —Alfon­tso XI.ak— Deba ibaiaren bokalean, klima gozo eta epeleko lekuan, Monreal de Deba sor­tzeko hiri‑gutuna eman zien.

Debak 52 km2 ditu, Gipuz­koako udalerrien azalera handienetakoa. Lur‑eremu horietan Aranzadi Zien­tzia El­karteko kideek ain­tzat har­tzeko moduko berrogeita hamar bat hai­tzulo aur­kitu dituzte; aipa­tzekoak dira, batez ere, Ekain eta Urtiaga.

Ekain 1969an aur­kitu zuten; eta, hango labar‑pinturen kalitatea eta ugaritasuna kontuan hartuta, Iberiar penin­tsulako lau hai­tzulo balio­tsuenen artean dago. Paleolito garaiko aztar­nategi horretan hainbat irudi aur­kitu dituzte: arrainak, oreinak, ar­tzak, bisonteak, eta 33 zal­di.

(Ekain hai­tzuloa Debako udal‑barrutian dago, baina Zestoako herrigunetik oso gertu, eta hara iristeko bide naturala Zestoatik abia­tzen da. Hai­tzuloaren erreprodukzio zeha­tza egin dute instalazio moder­no batean; hartara, hai­tzuloaren aberastasun ar­keologikoaz ohar­tzeko aukera dute bisitari askok, 14.000 urtez iraun duten margo eta grabatuak babesten diren bitartean.)

Itsasoari loturiko iragana[aldatu]

Debako portuaren mer­katari­tza‑jarduera ez zen makala izan. Biz­kaiko burdina iristen zen, Debako arroako burdinoletara eramateko. Sakonera txikiko txalupak (alak) erabil­tzen zituzten, burdina on­tziz al­datu eta ibaian gora eramateko, Al­tzolaraino. Halaber, Arabatik eta Gaztelatik ekarritako egurra, laboreak eta artilea ere karga­tzen zuten, atzerrira eramateko.

Zaharrek gogoan dute Diciembre, Asturietako Musel portutik ika­tzez beteta etor­tzen zen kabotaje‑on­tzia, Larzabalera joaten zena. Haraino iri­tsi ahal izateko, Deba gaineko zubiak egurrez­ko zati al­txagarri bat zuen.

Garai bateko Monreal haren itsas tradizioa argi ikusten da Astillero kalearen izenean, eta elizaren guru­tze‑gangan zin­tzilik dagoen ofrendan: itsason­tzi bat miniaturan.

Azter­tzeko oso konplexuak diren arrazoiengatik, itsasorako irtenbidea buxatuta geratu zen, eta itsasoari loturiko tradizioa turismoari loturiko patu bihurtu zen. Jende­tza iristen da uda‑partean edo oporretan, bigarren etxebizi­tzan goza­tzera, eta hotelak eta kanpinak gainez­ka egoten dira.

Hondar­tza ondo ekipatua herrigunetik gertu, zumardi hosto­tsua, pasealekuak, bertakoen izaera abegi­tsua... fak­tore horien guztien ondorioz, Debaren al­derdi turistikoa da medailoiaren gainal­dea, eta industria da az­pial­dea.

Hiribil­duak, eskerrak ematen diz­kio Fermin Kalbetoni, hark egindako mesedeengatik; horregatik, haren izena duen zumardian mesedegilearen bustoa jarri dute debarrek.

Eliza[aldatu]

Santa Maria parrokia‑elizak estilo gotikoa du; altuera bereko hiru nabe ditu, eta kapera ba­tzuk alboetan. Joan Arostegik eta Joan Ortiz Olaetak eraiki zuten. Portada gotiko harrigarria du benetan. Hamabi apostoluen irudiekin hasten da, eta ate‑guru­tze bat du goial­dean, Kristo berpiztuaren irudiarekin. Ojiba‑formako bost ar­kiboltak eder­ki apainduta daude aingeru musikarien, martirien eta profeten 36 irudi txikiekin. Tinpanoan xehetasunez azal­tzen dira Ama Birjinaren bizi­tzaren eszenak; horrenbestez, portada hau Ama Birjinari eskainitako poema da, hareharrian ida­tzia. Bezantez apaindutako inposta, eta leihate eta gargola ba­tzuk jatorriz­ko eraikina egin zen garaikoak dira. Elizari eran­tsita dago prozesio‑klaustro bat, inspirazio gotikoa duena baina beranduago eraikia. Ojiba‑formako lauki hori, ar­kitek­turaren al­txorra, Jose Zorrillaren poema batean jasota geratu zen, 1887ko uda Deban igaro ostean.

Andre Madalen «irulearen» kapera eta hilobi gotikoa oso ezagunak dira, eta XVI. mendeko elezaharrak bizirik dirau.

Oso hirigune bil­dua da, leinu en­tzute­tsuen etxe dotoreen fa­txadek apain­tzen dutena: Sasiola, Agirre, Al­dazabal‑Murgia... eta udale­txea, puntu erdiko hiru ar­kuen gainean, el­karrengandik oso gertu.

Itziarrera, Lasturrera eta Endoiara txangoa[aldatu]

Santa Catalina

Itziar­ko Ama Birjinaren santutegia bisitatu behar dugu, jakina. XII. mendeko ikono erromaniko gurtua da, marinelen babeslea. Gerraon­tziek eta albo garaiko mer­kan­tzia‑on­tziek ordenan­tza‑salbak bota ohi zituzten Kantauri itsasotik Itziar­ko santutegiaren silueta ikustean. Hara iristeko, N‑624 bidea hartu eta Itziar­ko portua igoko dugu; gainera iristean bista ederrak izango ditugu begien aurrean.

Aten­tzioa ematen du hainbesteko santutegiak herrixka batean. Itziar­ko Ama Birjinaren santutegia da, eta, al­di berean, herriko parrokia. Hasierako eraikina gotikoa zen; gargolak, besanteak eta leihateak zituen. Gero, XVI. mende oparoan eraikina handiagotu zuten. Nabe bakarra du, oso zabala, izar‑gangaz estalia.

Erretaula nagusiak estilo platereskoa du, Andres Araoz irudigile gipuz­koarrak egina. Oso fina da, Gregorio Her­nandezek egina dela pen­tsa­tzeko modukoa. Irudi‑mul­tzoak balaustre‑itxurako zutabeak ditu, eta nolabaiteko ar­kaismo gotikoa adierazten duten erliebeak ditu. Zapal­da hondatu zi­tzaion 1893an gertatutako sute baten ondorioz. Ama Birjinaren irudia, ziur asko Gipuz­koako zaharrena, erdiko horma‑hu­tsartean dago.

Santutegira sar­tzeko proba tokitik pasatuko gara (harribilez­ko enka­txoa, idi‑demetan harriak arrastaka eramateko). Itziar­ko ar­kitek­tura‑mul­tzoa orekatua eta barea da.

Jate­txe ba­tzuk badaude, baina eskuinean dugun herri‑bide bat hartuko dugu, eta 3 km inguruko ibilbide bukolikoa egin ostean Al­dazabal baserria ikusiko dugu, armarri eta guzti. Beste hainbeste kilometro eskuinal­dera eginez gero, Andutz menditik al­dendu eta Lasturrera iri­tsiko gara. Auzo txiki‑txikia, San Nikolas eliza­txoaren ondoan, plazan bertan, zezenkoak saia­tzeko lekua dago... Nork ez du Lastur­ko zezenkoen eta bigan­txen adi­tzea! Halaber, Lastur­ko miliaren eresia ere aipa­tzekoa da.

Endoia[aldatu]

Ai­tzitik, Al­dazabalen ez­kerreko bidea har­tzen badugu, Andutz eta Agiro mendien babesean, Endoia baserri‑auzora iri­tsiko gara berehala. Bista ederrak ditu, eta eliza moder­noa, 1952an eraikia; eliz atari rustikoa du, eta kanpai‑horma hirukoi­tza, Zuberoako elizek izan ohi dutenaren an­tzekoa. Presbiterioko absidean olioz margotutako murala dago, Jose Zunzunegi zestoarrak egina. Gertu dago Uztapide baserria, izen bereko ber­tsolariaren jaiote­txea.

Ibilal­di handiagoa egin nahi izanez gero, Balzola oine­txetik barrena 3 km egin eta Zestoara iri­tsiko gara; han errepide hobea aur­kituko dugu, eta Debara itzuliko gara ingurubira amai­tzeko.

Mutriku[aldatu]

Gipuz­koako itsasertz mal­kar­tsuan doan 83 km‑ko asfalto‑bidearen mendebal­deko muturrean dago Mutriku. Herri kolore­tsu horretan itsas tradizioa eta nekazari­tza nagusi izan dira, baina gaur egun industria da haren oinarri. Mutrikuko herrigune liluragarria ausar­ki mailakatuta dago, portura iri­tsi arte. Lur az­pia tuparri kretazeoz eta hareharriz osatua dago; hala ere, Saturraran hondar­tzan flysh beltza azalera­tzen da, karbono ugari duena.

Euskal Herriaren erromanizazioaren teoria defenda­tzen duten zenbait historialarien aburuz, Mutriku izena bat dator I. mendeko Pomponio Mela erromatar geografoak De situ orbis bidaia‑liburuan aipatutako Tricio Tubolico herriarekin. Deba ibaiaren er­tzeko leku hori Astigarribiako San Andresko ibai‑mehegunea da. Herriko eliza, portua, larreak eta sagastiak aipa­tzen dira Gaztelako Alfon­tso VI.ak 1081ean Errioxako San Millan de la Cogolla monasterioari egindako emai­tzaren agirian.

Mutrikuri emandako hiri‑gutunaren berririk ez dugu, baina udale­txean jasota dago foruak, erak eta ohiturak berresten dituen dokumentua, Fer­nando III.ak 1237an sinatua.

Leku horretatik urrun dago hirigunea, itsaser­tzean, eta harresiz inguratua egon zen, biztanleak arpilaketatik babesteko. 1553ko irailaren 18ko suteak egurrez­ko 700 etxebizi­tza kiskali zituen, eta Sulengua dorre­txe gotikoak soilik iraun zuen, bertakoek eta kanpotarrek mire­tsia.

1983ko uztailean Mutrikuren eremu geografikoa txikiagotu egin zen; izan ere, Az­pilgoeta‑Mendaro auzoa, Ar­no mendiaren beste magalekoa, banandu egin zen, udalerri berria sor­tzeko.

Mendaron, hain zuzen, 1845ean Isabel II.a eta haren ama Maria Kristina pasa zirenean, bertan egindako biz­ko­txo gozoak eskain­tzea pentsatua zuten herritarrek, baina inor ez zen ausar­tzen. Az­kenean Sakristaua arduratu zen ho­tsandiko eginkizun horretaz; eta, gaztelaniaz nekez egiten zuenez, hala esan zion: Señora: este bizcocho hacer en Mendaro p’atí. No hacer otra cosa en Mendaro. Parte pues esto con la madre. Ejer­tzitoaren al­diz­kari ofizialean ere jaso zuten pasadizoa, eta haren ostean hau ida­tzi zuten: Hízole a la reina tanta gracia esta arenga, que cuando le dirigían largas salutaciones, Isabel II exclamaba: ¡Ay, mi sacristán de Mendaro!

Portua[aldatu]

Arran­tza bere‑berea izan du Mutrikuk. Udalerriaren armarrian ere arpoiz jotako balea ageri da, zauriturik portura eraman zutena gogoan hartuta agian.

1200ean Alfon­tso VIII.ak mutrikuarrei eska­tzen zien harrapatutako baleen zati bat: Dono itaque nobisillam ballenam quam homines de Motricu suo annuo redittu tenentur mihi dare.

Arran­tzaleen mer­katari­tza‑ikuspegi eskasaren topikoa ezeztatu zuten mutrikuarrek; izan ere, portuko profesionalek Madrilen sal­tzeko negozioa antolatu zuten 1826an, arrainaren garraioa bar­ne hartuta. Diligen­tziak meseta al­dera abia­tzen ziren bi egunetik behin, 100 arroba arrain hartuta, eta 56 ordu behar izaten zituzten bidaia egiteko.

Portua babesean dago eta erosoa da, hango moila eta kai‑muturrean ikusten dira egindako handi­tzeak, eta eraikun­tza‑lan eta proiek­tu eztabaida‑sor­tzaileak.

(Mutrikuren kasuan ere, Orioko, Getariako eta Zumaiako portuei buruz esandakoa errepikatu behar dugu: portuen egungo egoeraz ohar­tzeko ikusi egin behar dira.)

An­tzina‑an­tzinako lonja zaharra harriz­ko eraikina da, ar­kuak oinarri dituena, eta teilatu‑hegal babesgarria, itsasoan ibil­tzeko txapela handi baten an­tzera; gaur egun Itsas Etxe atsegin bihurtu dute.

Kaleetan barrena[aldatu]

Tranpa kale hautatuko dugu, Mutrikun zokomiran hasteko. Oso gertu dugu Berriatua dorre­txea, Sulengua ere esaten diotena. Izan ere, 1553an hiribil­dua erabat erre zuen sutearen ostean etxe hori soilik geratu zen zutik. Forma gotikoak dituzten hainbat ate eta leihok eraikinaren an­tzinakotasuna adierazten dute.

Gorago, kale berean, Ibero az­peitiarraren beste proiek­tu bat: Montalibet jauregia. Halaber, ikustekoa da Olazarra etxe dotorea, armarri bikaina eta aleroi landuak dituena. Pilotalekua oso gertu daukagu. Berebizikoa da, zorua hain mal­kar­tsua dela ain­tzat hartuta. Mundu osoan goraipatutako zesta‑puntako pilotariek (Estanislao Maiztegi, Piston eta Egurbide) hemen eman zituzten lehen pilotakadak. Kan­txatik gertu dauden etxeetako teilatuetan makina bat pilota geratuko zen!

Beko Plazatik joan gaitezen Atxukalera (atsoen kalera), eta eraikin bat zehar­ka­tzen duen tunelean ere pasatuko gara. Hirigin­tza‑eredu orijinal horren erdian begiratoki aparta aur­kituko dugu portua ikusteko.

Itzul­tzeko, Erdiko kale al­dapa­tsua hartuko dugu, beheko eta goiko plaza lo­tzen baititu. Kale horretako etxe bakartu bakarra Zabiel jauregia da. Hareharriz­ko harlanduz egindako fa­txada dotorea du, aleroi bikaina, eta Errenazimentu garaiko portada, zutabez, bal­koi irtenez eta atariz apaindua. 1987ko ekainaren 26an kultura‑etxea jarri zuten Zabiel jauregian. Plaza nagusian Kosme Damian Txurrukaren estatua daukate, Mutrikuko itsasgizon adore­tsua, Trafalgar­ko batailako heroia. Carrarako marmol zuriaz egin zuen Mar­tzial Agirre bergararrak.

Gal­dona etxearen fa­txada bikainak dotore­tzen du udale­txearen eta Jasokunde Ama Birjinaren parrokia‑elizaren arteko esparru laukizuzena. Eliza XIX. mendearen hasierakoa da, ilustrazio garaiko Silvestre Perez ar­kitek­toak proiek­tatua, monumentu heleniko baten an­tzera. Neoklasizismoaren adibide argiena eta osoena da Euskal Herriko erlijio‑ar­kitek­tura guztian. Zutabez egindako eliz atarira sar­tzeko igo behar den mailadi zabala tribuna bezala ere erabil­tzen dute, plazan egiten dituzten herri‑ikuskizun guztietarako. Ibarburu kalonjeak, Mutrikun jaioak, Zurbaranen olio balio­tsu bat oparitu zion parrokiari: Kristo Guru­tzatuaren irudia; eta herrikideek eliza horretan gur­tzen dute.

Goiko kalen ibiliko gara; haren izenak adierazi bezala, hiri mal­kar­tsuaren goial­dean. Hiruz­palau al­diz Erdiko kalerekin el­kar­tzen da, eta eskailerak daude bien arteko gorabehera gaindi­tzeko. Antonio Gaztañeta almirantearen (1656‑1728) jaiote­txea ikusiko dugu. On­tzizain trebea zen Gaztañeta, eta itsas ar­kitek­turan goren mailakoa. Txurruka jauregiko ate­tzarrak harrituko gaitu: eraikin barrokoaren iz­kinak, ate eta leihoen inguruak, inpostak eta armarriak inguruko Ar­no mendiko harrobitik ateratako kareharri gris ilunez eginak dira. Kale horren goial­deko bista ederrez goza­tzeko, kalean gora egingo dugu, Buenos Aires esaten dioten zatiraino (egoki jarritako izena). Gero Murumendira jarraituko dugu, itsasoak gogor erasotako tonbolora.

Saturraranera txangoa[aldatu]

Hirigunetik abiatu eta C‑6212 errepidean 4 km egin orduko Mutrikuko udal‑barrutia atzean uzten dugu, eta Gipuz­koa ere bai... izan ere, Biz­kaian sar­tzen ari gara.

Bien arteko mugan, errepidetik begiratu eta badia ederra eta Saturraran hondar­tza aurrean ditugu, flysch beltz mal­kar­tsu eta dotorearen babesean.

Berez­ko xarma duen lekua izanik, az­kenal­dian jende ugari etor­tzen da baina­tzera; horregatik, Mutrikuko Udalak berritu ditu apar­kalekuak eta hondar­tzako zerbi­tzuak. Hala eta guztiz, jende­tza handia bil­tzen den egunetan lekua falta da.

Gal­donara ibilal­dia[aldatu]

Lehen aipatutako C‑6212 errepidea hartu, eta Ondarroarantz kilometro bat egin aurretik asfalto‑bide bat hartuko dugu Gal­donamendi baserri‑auzora joateko. Itsaser­tzak milioika urtetan atzera egitean azalean geratu diren har­kaitz urratuen gaineko bailaran gaude. Leku ederra da benetan, kar­nabak ozenago ari­tzen dira kantuan, itsaser­tzeko zati horretan leher­tzen diren olatuen zarata gaindi­tzeko. Inguru horri zaz­pi hondar­tzak esaten diote bertakoek.

Baserri‑ermita xume bat aur­ki­tzen dugu, eta santutegi horretan dago Idurreko Ama Birjina, herriaren zaindaria.

Herri‑tradizioak adierazten du Ama Birjina irradia­tzaileen mul­tzoko irudi hori itsasotik atera zuela baserri horretako itsasgizon batek, eta gur­tzeko jarri zuela. Ondarroako eta Mutrikuko arran­tzaleek zaindari­tzat dute, eta eskerrak emateko hainbat opari egin dituzte, ermita apalaren bar­neal­dean ikus daitez­keenak.

Zin­tzilik gera­tzen den bailara horretatik zaz­pi hondar­tzetara jaisteko hainbat bide mal­kar daude. Urpeko arran­tzarako leku bikaina da, eta Saturraran hondar­tzara ere joan gaitez­ke. Saturraran badian filmatu zituzten, hain zuzen, Pio Barojaren nobelan oinarritutako Las inquietudes de Shanti Andia pelikularen pasarte ba­tzuk.

Olatzera txangoa[aldatu]

Olatz baserri‑auzora joateko ere asfalto‑bidea dugu. Lehen Gal­donara joateko hartu dugun bidearen parean bestal­dekoa hartuko dugu, eta 3 km aurrera egin ostean Ar­noko leku bakartietan ibiliko gara, trauskil landutako San Isidroren irudia gorde­tzen duen eliza­txora iri­tsi arte.

Garai batean arrain‑sal­tzaileen ohiko bidea zen; asto gainean arraina eramaten zuten Mutrikutik Elgoibarrera, Eibarrera, Bergarara... Formazio karstikoan sakan ugari daude, kareharrietan ainguratutako bailara txiki honetan. Insignis pinuz estalitako lursail handiak daude, eta Kantauri al­deko arte zaharrak, azerien eta az­konarren gordeleku.

Etxerra baserriaren zelaietan baz­kan ari dira bigan­txak eta zezenkoak, lasai asko; izan ere, adarretan bolak jarri eta Euskal Herriko edozein herritako festetan aska­tzen dituztenerako gorde­tzen dute mal­tzur­keria.

Astigarribiara txangoa[aldatu]

Hirigunean Kalbarioko errepidea hartuko dugu.

2 km‑ko bidean pixkanaka gora egingo dugu, Mutriku eta itsasoa begien aurrean hartuta, bistekin goza­tzeko.

Kalbarioko atean, ez­kerral­dean ikusiko dugu Kristo Maixako —hala esaten diote herriko arran­tzaleek— edo Kalbarioko ermita. Lope Isasti historiagileak adierazi zuen ermitaua ere bazuela garai batean... Marinel ugari bil­tzen da ermitan. Belaon­tzi bat du zin­tzilik, ohiko ofrenda.

Behera egingo dugu sigi‑sagaka, 3 km gu­txi gora behera, Astigarribia auzoraino, Tricio Tubolico herriaren lehenengo guneraino. Itxuragabea bada ere, Erdi Aroko harbidearen gainean zementua bota dute zati ba­tzuetan. Aurrera egin eta Torre, Jauregi, Etxezabal, eta Bekoe­txea oine­­txeak aur­kituko ditugu bidean. Garaiera Debako uretan hondora­tzen da, itsasgoraren eta itsasbeheraren eragina nabari baita. Garai batean angula ederrak harrapa­tzen zituzten inguru horietan.

San Andres eliza bisita dezagun; izan ere, haren absideak XI. mendeko leiho zabal prerromanikoa du, Gipuz­koako ar­kitek­turaren piezarik zaharrena. Bisigotikoa? Mozarabiarra? Denetariko iri­tziak daude.

Eliza bat da, beste eliza baten erdian, eta bi hormen artean klaustro moduko bat dago, ibiltarien­tzako eta erromesen­tzako aterpea. Eliza barruan ikus daiteke elizaren zorupean aur­kitutako sar­kofago antropomorfoa.

Debaren beste er­tzean Sasiolako fran­tziskotarren komentua dago, Mendizabalen desamortizazio garaian abandonatua. (Inguru hartan Praileaitz dago, eta hai­tzulo horren balio ar­keologikoa azter­tzen ari dira oraindik ere.)

Festak[aldatu]

Mutrikuko festa nagusiak uztailaren 22an ospa­tzen dira, Santa Maria Magdalena: zezen boladunak, herri‑kirolak eta gau‑festak. Oso an­tzinakoa eta oso kar­tsua da Kalbario eguna, irailaren 14an. Herri guztia igo­tzen da Kalbarioko ermitan egiten diren eliz­kizunetara. Tradizioa da arran­tza‑on­tzi bakoi­tzeko eskifaiak meza bat eskain­tzea, eskerrak emateko. Festa‑giroak herrian jarrai­tzen du, goizal­dera arte.