Euskal Sexu Hiztegia
Ahotsak-ek hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak[1].
A
[aldatu]adar. iz. Zakila.
adar puntak. iz. Titi puntak.
adardun. adj. Pertsona bati honela esaten zaio bikotekidea beste pertsona batekin dabilenean.
adarra jo. ad. Gizonezkoa masturbatu.
adarzorrotz. iz., adj. Zakila beti pronto duena.
adi egon. ad. Sexurako gogoz egon.
adurra darixola egon. ad. Miretsita begira egon.
afroi. adj. Sexualki erakargarria dena.
ahokaie katiau. ad. Elkar musukatzen ibili.
ajetu. adj. Antzua.
aketz. iz. 1. Beti harreman sexualak edukitzeko prest dagoena. 2. Gizonezkoa. 3. Antzutua.
almeja jan. ad. Masturbatu.
altan egon. ad. Sexu gogoz egon.
alu. iz., adj. Gaiztoa.
Ameriketako tio etorri. ad. Hilekoa etorri.
antxoa txikia. iz. Zakila.
apo. iz. Apotan asko egiten duena.
apotan egin. ad. Larrutan ordainduta egin.
apote. iz. Apotan asko egiten duena.
argi gorritara jun. ad. Larrutan ordainduta egiteko ordaindu.
arkaizto. adj. Neska antzua. (I)
arkera egon. ad. Sexu gogoz egon. Emakumezkoentzat erabili izan da.
armatente. iz., adj. Harreman sexualetarako beti prest dagoen gizona. (
arperi. iz. Neska edo emakume gizonzalea. Batez ere, gizon ezkonduen atzetik dabilena.
arrantzan ibili. ad. Ligatu.
arrastada. iz. Hazia, esperma.
arrautzak. iz. Barrabilak.
astarraldixa euki. ad. Sexu gogoz egon.
astinalditxo. iz. Gizonezkoaren masturbazioa.
astindu bat emun. ad. Gizonezkoa masturbatu.
astindue eman. ad. Eskua sartu.
atxopabie. adj. Neska ederra eta erakargarria.
atzamarrakin ibili. ad. Emakumezkoa masturbatu.
atze ederrak. iz. Ipurdi polita eduki.
atzelaixe. iz. Homosexuala.
atzelari. iz., adj. Homosexuala.
aurrebero. iz., adj. Sexu kontuan sutsua dena.
azak emon. ad. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan.
aztartue eman. ad. Eskua sartu.
azukre kozkorra. iz. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
B
[aldatu]bandera. iz. Ligatzeko neska erraza.
bandera kerten. iz. Ligatzeko mutil erraza.
barau eta bijilixa. iz. Jarduera gutxi sexu kontuetan.
barea bezala arrastoa utzi. ad. Maitemindu.
barrabilak. iz. Potroak.
behatza(k) sartu. ad. Emakumezkoa masturbatu.
behobiara joan. ad. Harreman sexualak izateko ordaindu.
bero. adj. Beti sexurako prest dagoena, sexu zalea.
bero-bero egon. ad. Sexurako gogoz egon.
beroaldia euki. ad. Sexurako gogoz egon.
berotu arraio iña (egon). ad. Sexurako gogoz egon.
berotuta egon. ad.Sexu gogoz egon.
beteta. adlg. Haurdun.
beteta egon. ad. Haurdun egon.
bihotz(a). iz. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
biolin jotzailea izan. ad. Bikote batekin joan, bikotekiderik gabe.
bonboarekin. adlg. Haurdun.
bukatu. ad. Orgasmora iritsi.
bultzada. iz. Larrua jo.
busti. ad. Larrua jo.
busti. ad. Orgasmora iritsi.
buztan. iz. Zakila.
buztanzorrotz. adj. Larrutarako prest dagoena.
D
[aldatu]dunbelakin. adlg. Haurdun.
durdula. iz. Neska ederra eta erakargarria.
E
[aldatu]egin. ad. Larrua jo.
ehizan ibili. ad. Ligatu.
emiak. iz. Neska onak edo itxurazkoak.
emoten dabena. adj. Beroa den pertsona.
enpalagosoak. adj. Bikote oso maitemindua.
enrollatu. ad. Muxukatu
eragin. ad. Gizonezkoa masturbatu.
erdiko kaleko jaiak. iz. Hilekoa.
ernari. adj., adlg. Haurdun.
errape puska. iz. Titi handiak.
errapeak. iz. Titi handiak.
errekaua egin. ad. Emakume edo gizonezko bati berarekin ibiltzea nahi duzula esan.
erreminta. iz. Zakila.
erroskilla. iz. Alua.
erruberan egin. ad. Gizonezkoa masturbatu.
(narrua) eskeiñi. ad. Sexurako gogoa daukagunean norbaiti adierazi.
eskopeta garbitu. ad. Gizonezkoa masturbatu.
eskulanak egin. ad. Pertsona biren artean laztandu, maite egin... jolasean ibili.
eskulanak ein. ad. Masturbatu
esne. iz. Semena, ernal-hazia.
esperoan egon. ad. Haurdun egon.
F
[aldatu]fitxak sartu. ad. Ligatu
frakazale. adj. Gizonezkoen atzetik dabilena.
G
[aldatu]gaiñezka egin. ad. Gizonezkoa orgasmora iritsi.
ganadu ederra. iz. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
gogorra jarri. ad. Zakila gogortu.
gogortu. ad. Zakila gogortu.
gonazale. adj. Andreen atzetik dabilena.
goxo-lagun. iz. Maitalea.
H
[aldatu]hamabiak jo. ad. Zakila gogortu.
hankatarte. iz. Alua.
harrobi. iz. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
harrotu. ad. Zakila gogortu.
hazi. iz. Esperma.
hazienda ederra. iz. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
hustu. ad. Gizonezkoa orgasmora iritsi.
I
[aldatu]idiarena egin/jo. ad. Gizonezkoa masturbatu.
idixko. iz. Gizon ederra eta erakargarria.
igurtzi. ad. Eskua sartu.
igurtziak egin. ad. Ferekatu, laztandu.
ikutu. ad. Emakumezkoa masturbatu.
intxaurrek. iz. Barrabilak.
ipurdi jale. iz. Homosexuala.
ipurzale. iz. Homosexuala.
isatsandi. adj. Zakil handia duen gizonezkoa.
isatsdun. adj. Zakil handia duen gizonezkoa.
isipu. iz. Zakila.
isipua gogortu. ad. Zakila gogortu.
izerdia partekatu. ad. Larrua jo.
J
[aldatu]jale. iz. Ligatzen duen pertsona.
jo. ad. Larrua jo.
jolasean ibili. ad. Pertsona biren artean laztandu, maite egin...
Jorgek egunonak emon. ad. Zakila gogortu.
josepatxo. iz. Alua.
jota-jota. iz. Beti larrutan dabilen gizonezkoa.
joxe-joxepa. iz., adj. Emakume homosexuala.
K
[aldatu]kale emon. ad. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan.
kamixeta txorterua. iz. Elastiko sexya.
kandelabro lanetan ibili. ad. Bikotekide batekin egon bikotekiderik izan gabe.
kanpaia jo. ad. Gizonezkoa masturbatu.
kanpin denda egin. ad. Zakila gogortu.
kanpin egon. ad. Zakila gogortu.
kargatuta. adlg. Haurdun.
kartutxo. iz. Tanpaxa.
katar. iz. Asko ligatzen duen edo ligatzea asko gustatzen zaion mutila.
kerten. iz. Gogortuta dagoen zakila. Normalean tamaina handikoa denean erabiltzen da
kider. iz. Zakila.
korritu. ad. Orgasmora iritsi.
koskabilluak. iz. Barrabilak.
koskorrak. iz. Barrabilak.
kriston atsuak. iz. Neska onak edo itxurazkoak.
kriston ganadue. iz. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
kulape emon. ad. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan.
L
[aldatu]labea berotu. ad. Emakumezkoa sexurako gogoz jarri, berotu.
langa. iz. Gogortuta dagoen zakila. Normalean tamaina handikoa denean erabiltzen da.
larru-lagun. iz. Harreman sexualak izateko laguna.
larrua jo. ad. Harreman sexualak izan.
larrutan egin. ad. Larrua jo.
laztana. iz. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
lekuz kanpo egon. ad. Bikote batekin egon eta bikotekiderik ez duzunean.
likits. adj. Lizun
lizun. adj. Zikin.
lohi. adj. Lizun
loran egon. ad. Oso ederra edo erakargarria izan emakumea.
lortu. ad. Larrua jo.
lumitara jun. ad. Prostitutekin harreman sexualak izan.
M
[aldatu]maitale. iz. Bikotekideaz gain, nolabaiteko bikote harremana duzun pertsona.
maitea. iz. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
makailaua. adj. Oso ederra edo erakargarria izan gizona.
maribuztan. iz., adj. Mutilen atzetik dabilena.
marimutiko. adj. Homosexuala.
marineska. adj. Homosexuala.
maritxu. iz., adj. Homosexuala.
marmitak. iz. Barrabilak.
marmitak hustu. ad. Hazia isuri.
material ona. iz. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
matxor. adj. Antzua.
metaziri. iz. Zakila.
mikroondas. iz. Beti sexurako prest dagoena.
motxin. iz. Alua.
mukiak jan. ad. Elkar musukatzen ibili.
mutiletan egin. ad. (Amodioa eta sexua) ligar. Mutilekin ligatu.
muxukatu. ad. Elkar musukatzen ibili.
N
[aldatu]narrua emoten dabena. adj. Beroa den pertsona.
narrutan egin. ad. Larrua jo.
neska anpolari. iz. Neska ederra eta erakargarria.
neska/mutil katxarruak. iz. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
neska/mutil puskak. iz. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
neskatan egin. ad. Neskekin ligatu.
ninfo. iz., adj. Beti sexurako prest dagoena, sexu zalea.
nokierokue eman. ad. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan.
O
[aldatu]odolki. iz. Zakila.
odolkia sartu. ad. Larrua jo.
odoloste. iz. Biguna dagoen zakila.
ohaide. iz. Maitalea.
oillandia. iz. Neska ederra eta erakargarria.
oilo habiye. iz. Titien arteko tartea.
okil. iz. Asko ligatzen duen neska.
olixue galdu. ad. Homosexuala
P
[aldatu]panderoa jo. ad. Emakumezkoa masturbatu.
partxisean aritu. ad. Gizonezkoa masturbatu.
pega-pega eginda egon/ibili. ad. Elkar musukatzen ibili.
piku. iz. Alua.
pikua siku euki. ad. Hotza izan sexu kontuetan (emakumezkoa).
pikupasa. iz. Alua.
pintxategi. iz. Asko ligatzen duena.
pitilingorri. adj.Sexu harremanerarako beti prest dagoen gizonezkoari esaten zaio.
pitobero. iz., adj. Beti sexurako prest dagoen gizonezkoa, sexu zalea.
pittin. iz. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
pittirri-pittirri egon. ad. Sexurako gogoz egon.
pitxurri. iz. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
platano. iz. Zakila.
popajole. adj. Homosexuala.
popazale. adj. Homosexuala.
popero. iz., adj. Homosexuala.
potor. iz. Alua.
potot(a). iz., adj. Alua.
potroak. iz. Barrabilak.
pottobero. adj. Sexu harremanetarako beti pronto dagoen emakumea.
pottoka. iz. Alua.
pottola/o. iz. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
pottolin. iz. Alua.
poxpolin. adj. Neska ederra eta erakargarria.
puteri bixitia ittera juan. ad. Prostitutekin sexu-harremanak izan.
putre. iz. Beti zain-zain dagoena, ligatzeari dagokionez.
S
[aldatu]sabelehor. adj. Emakume antzua.
sagua klikatu. ad. Emakumezkoa masturbatu.
saio. iz. Larrua jo.
saiua euki. ad. Larrua jo.
santa ageda kantatu. ad. Gizonezkoa masturbatu.
seitterdietan egon/euki. ad. Zakila ez tentetu, hotza izan sexu kontuetan (gizonezkoa).
sokatan egin. ad. Larrua jo.
subiak pikau. ad. Haurdun egon.
susalbero. adj. Segituan susaltzen dena. Sexualki bero-bero eginda egoten dena.
susara egon. ad. Sexu gogoz egon. Emakumezkoentzat erabili izan da.
T
[aldatu]tente jarri. ad. Zakila gogortu.
tentetu. ad. Zakila gogortu.
tiki-tiki egin. ad. Larrua jo.
tio Ameriketatik etorri. ad. Hilekoa etorri.
titoli. iz., adj. Homosexuala
tope jarri. ad.Zakila gogortu.
tortola. iz. Alua.
trabuko. iz. Zakila.
trankatente. adj. Nesketan aritzeko beti pronto dagoen gizona.
tratuan (ibili). ad. ligatu.
txakilletan egin. ad. Larrua jo.
txapapera bota. ad. Txortan gabiltzanean, isuri baino lehen zakila atera.
txapel. iz. Preserbatiboa.
txiki. iz. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
txilibitu. iz. Zakila.
txintxin. iz. Alua.
txipiroi. iz. Zakila.
txipiroia garbitu. ad. Emakumezkoa masturbatu.
txirula. iz. Zakila.
txirula jo. ad. Gizonezkoa masturbatu.
txitxarro. iz. Zakila.
txitxarrua. adj. Gizon ederra eta erakargarria.
txitxi. iz. Alua.
txokora jun. ad. Larrua jo.
txolan egin. ad. Larrua jo.
txoriputa. iz. Beti zain-zain dagoena, ligatzeari dagokionez.
txorrostada. iz. Hazia.
txortan egin. ad. Larrua jo.
txotxamen. iz. Alua.
txubaskero. iz. Preserbatiboa.
txupadie ein. ad. Masturbatu.
txupatu. ad. Masturbatu.
txurroa busti. ad. Larrua jo.
txutxo. iz. Pertsona polita eta erakargarria.
U
[aldatu]ume iteko egon. ad. Haurdun egon.
untxi. iz. Alua.
usaiñin ibili. ad. Ligatu
X
[aldatu]xakilixut. adj. Larrutarako beti prest dagoena.
xamingoxo. iz. Hazia.
Z
[aldatu]zakil. iz., adj. 1.Buztana. 2. babalorea.
zantar. adj. 1.Gauza txarrak egiten dituena. 2- Ez atsegina, zatarra, zikina. 3- Lizuna.
zasta-zasta egin. ad. Larrua jo.
zeozetara ailleau. ad. Larrua jo.
zirkua montau. ad. Zakila gogortu.
zirri(ak) egin. ad. Pertsona biren artean laztandu, maite egin... jolasean ibili.
zistor. adj. Antzua den gizona.
zupa-zupia egin. ad. Zurrupatu.
zutitu. ad. Zakila gogortu.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Testu hau Amodioa eta sexua orrialdetik ekarri da, bertan dagoen cc-by-sa lizentzia baliatuz.