Euskal artearen historia (III): Barrokotik XIX. mendera/Arkitektura zibila

Wikibookstik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Testuingurua[aldatu]

Euskal herriko ar­kitek­turaren iker­keta-lanak duela gu­txiko data du. Bada zenbait urte Joakin Irizar penaz kexa­tzen zela gai honekiko adituen interesik eza zela eta, gure irakurleek gai honi buruz aurretik izan duen bibliografia aur­ki dezaketen liburu batean; horrez gainera hainbeste baserri‑etxe noble eta jauregi zaharren desager­tzea edo bertan behera utziz zihoazela ikusita esaten zuen, gure tradizio ar­kitek­tonikoaganako ardurak ez zuela besterik gabe gure eliza erral­doietara mugatu behar: “Euskal eraikun­tzaren tradizio loria­tsua, jaure­txe soilek, hirietako etxe apalek eta baserri‑etxe ikusgarriek osa­tzen dute”.1 Erdi Aroko dorreez eta jauregi jaioberriez hitz egin genuen aurreko orrial­deetan. Oraingoan al­di moder­noaz, Euskal Herriko ingurune-motari buruz hitz egitea toka­tzen zaigu, gorde izan denari esker, nahikoa argitu zaigun eraikin-mota, ia erabat esku artean daukagun garaikoa baita.

Aurreko al­dietako arteak Euskal Herriko jende xume eta nekazariaren berez­ko inguruarekin zerikusi handia izan zuela uste izanda ere, ezer gu­txi esan dezakegu horretaz zehaztasunez, al­di horretako ezer­txo ere ez baita gorde, Enrike IV. Erregea bel­dur zena gertatu bai­tzen, bere Compendio historial lanean Garibayk konta­tzen duen pasadizo sonatuan azal­tzen zenez: “Tradizioz atzera eginez, zahar ba­tzuk diotenez, Durangon erregeari hiri hura zer irudi­tzen zi­tzaion gal­degin ziotenean, hau eran­tzun omen zuen: ‘Ongi, baina zoro gaiz­toren baten eskumenean dago,’ ero baten eskumenean zegoela nola zioen gal­degitean, ‘etxe guztiak oholez­koak direlako’, eran­tzun omen zuen; burugabekeria ala deskuidu bat eginez eskukada lastoz hiriari su eman ziezaioken edonoren arriskutan zegoelako”. Hala izan ere, guduetako erasoek, egural­di txarrek eta, batez ere, istripuz eragindako suteek sarriagotan sun­tsi­tu zuten ar­kitek­tura hura, mendeetan zehar. Herri xehearen­tzat ziren eraikun­tzez hitz egiten XVIII. mendeaz geroztik has gaitez­ke; horrez gainera, Euskal Herriko hirigin­tzako egitasmoez ordutik iri­tsi zen horretaz hitz egiteko al­dia. Liburu honetan gainditu ezinez­ko neurrik eragozten digu XVIII. eta XIX. mendeko hirigin­tzaren gai hau bere osotasunean azter­tzen; beraz, hainbat herritako plaza eta udale­txeak beharrez­ko­tzat jo­tzen dugunean baino ez ditugu ukituko.

Al­diz, arte-historialariak ezin dezake Udale­txe askoren arte errealitatea bazterturik utzi, “euskal estilo” nabarmenaren ukitua duen eta gehienak XVIII. mendean eraiki zirenak izanik –hauetako asko oraindik zutik eta “jardunean” jarrai­tzen dutenak–; izan ere, urrutiko Erdi Arotik Euskal Herrian udalbatzak izan zuen garran­tzia historikoari dagokion kidetasun plastiko modura uler baitaiteke, beren edertasun monumental eta itxura dotore eta guzti.

Familia Etxea[aldatu]

Euskal baserri-etxearen jatorria adierazi nahi izan duten teoriak ugari dira eta, etnologoen ustez, neolito al­dian euskal etnia-mota osaturik geratu zen al­di hartatik datorrena da. Hasiera batean, geografiak eta klimak bal­din­tzaturik euskal­dunen ingurune edo bizitokia abelburuak eta haien mantenua gorde­tzeko izango zen, oraindik ere zenbait tokitako baserri‑giro zabalean ikus daitekeen txabolaren oso an­tzekoa.

Txabola hauek solairu bakarrekoak eta orokorrean, egurrez ala harria ugari zen lekuetan harlangai­tzez eraikiak izango zirela pentsatzekoa da, landu gabeko bilbadurak ahan­tzian utzi gabe, hormak loka­tzez edo oraindik ere baserri-etxe askotan ikus daitezkeen ziriz­ko ehunduraz beteak. Sukal­dea eta lotarako lekua gela berean izango ziren, hala ere, azienda eta nekazari­tzako lanabesak gorde­tzeko tokia horma­txo xume batez bereizita. Klimaren hezetasunak eta gerrek deseginda gal­duko ziren baserri‑etxe hauek denak.

Nekazariaren bizimoduan etengabeko bal­din­tza ekonomikoen hobekun­tzak, pixkanaka lana eta atsedena, gizonaren bizimodua eta abereen bizi­tza bereiztera eramango zuen; horrela, bi solairutan bereizitako bizitoki bat eraginez. Eta horrelaxe sortua izan behar du gaur egun ezagu­tzen dugun baserri‑etxea.

Baserri‑Etxea[aldatu]

Euskal baserria guztiz garran­tzizko gaia da kulturaren etnologo eta antropologoen­tzat; baina arte sormenari loturiko historia honetan baserriak duen garran­tzia, nahitaez, oso mugatua da. Hala ere, gai hau ezin dezake artearen historialariak arretarik eskaini gabe utz, Baskonian sormen-artea eskulangin­tzari eta egunoroko bizimoduaren jarduera zeha­tzari oso loturik ager­tzen zela egiazta­tzen hasten denean.2 Bestal­de, oraingo hauxe izango da euskal baserri‑etxearen jatorriz­ko bereizgarriak aipatu eta azter­tzeko garaia, zeren eta, XVII. eta XVIII. mende horietan­txe eratu zela baitirudi baserri‑etxearen tipologia.

Eginkizuna[aldatu]

Baserri‑etxea da nekazariaren etenik gabeko bizitokia, bizi­tzeko eta lan egiteko lekua, al­di berean. Angeluzuzenekoa da bere oinplanoa eta estalgarria normalean bi isurial­de dituena –laukoa ez da ohikoa– eta bi edo hiru solairutan al­txa­tzen da, espazioetan zatituriko gelak ditu, besteak beste, ukuilua, lantegia, bizitokia eta, ekonomia mailan buruaskia dela kontutan harturik –uzten biltegi modura– ganbara.

Sorrerako baserri‑etxe mota honek al­daera asko onar­tzen ditu, hainbat fak­torek eragindakoak izan daitez­keelarik: bal­din­tza geografikoak, tokian tokiko usadioak, demografiak, ekonomiak eragindako beharrak eta une historiko zeha­tzak, gizakiaren, gizartearen eta estetikaren izaerako nahikundeak.

Denbora joan ahala, higienea eta osasunbideak nahiz bizi kalitatea hobeak zirela eta, nekazari­tza eta abel­tzain­tza zein bizitokiaren zereginak oso zehatz bereizi beharra gertatu zen.

Arkitektura[aldatu]

Esan dugunez, nolakoak fak­tore horien eraginak, halakoak izango ziren eraikun­tzako al­daerak. Pirinioez az­piko probin­tzietan baserri‑etxe baxua, sendoa, lurrari oso lotua, oinplanoz angeluzuzena, etxarte edo patiorik gabea, gelak eta berauei dagoz­kien baoak hegoal­dera eta ekial­dera begira dituztenak dira arruntenak.

Pirinioez gaindiko Baskonian, Lapurdin batez ere, bi motatakoak dira baserri‑etxeak: oinplano zabala eta baxuak, Gipuz­koakoen eta Biz­kaikoen an­tzera, estuak eta lirainak besteak.

Kanpo al­deko itxurari buruz, berriz, hala nola laburbil­tzen zuen A. Larramendik bere begi aurrean zuen garai hartako Gipuz­koa: “Baserri‑etxeak zimenduetatik lehen solairuraino harriz­koak dira, eta handik teilatura bitartekoa adreiluz­koa ala, bat bestean gainjarritako oholez­koak. Gehien­tsuenak goial­de bakarrekoak eta beren uztak gorde­tzeko ganbararenak dira. Gauza berezi bezala, orokorrean ez dute tximiniarik, nahiz eta etxeak noiznahi kez beteak ikusi, ez dute tximiniarik al­txatzen”. 3

Eskema hau al­datu eta koplexuagotu egin zen denbora joan ahala, Gipuz­koan eta Gipuz­koatik kanpo; al­txaeratik hasiko ziren eta laster izango zituen hainbat solairu. Pirinioez az­piko baserri‑etxe jatorra honela deskriba daiteke: lehen solairuan harri eta morteroz lakar­ki prestaturiko bao handi bat ireki ohi zen, sotorako sarrera izango zelarik, eta ar­kuduna ala buruduna izan zitekeen. Eskual­de ba­tzuetan gal­duz joan da osagai hau. Beronen gainean bao gu­txi eta armarri handiak zituzten solairuak.

Fa­txada, bi isurial­deko teilatu‑zurajea na­bar­men­tzen zaion frontoi batez amaitzen zen. Nafarroan, al­derdi mendi­tsuetan eta Zuberoan estal­kia oso pikoan jarria agertzen zen, elurteek behartuta. Lau isurial­deko estal­kiak ez dira ohikoak baserrietan, aleren ba­tzuetan azal­tzen bada ere.4

Eraikun­tza-sistema al­datu egin zen: mihiztadura zurez­koa edo harlangai­tz ala harlanduz egindakoa. Sarritan il­das­ka­turiko teila duena da estal­kia, baina Pirinio al­deko mendietan arbela jartzen zen honen ordez.

XVI. mendea baino lehenagokoak

Esan daiteke XVI. mendea baino lehenagokoak izan eta gerora osoko eral­daketarik izan ez duen baserri‑etxerik ez dela gera­tzen. Zaharrenetarikoen ezaugarria da, dorre­txeen kasuan, hari­tzez­ko euskarri bertikalak izatea, ataripea uztaituz, jarleku baten gainean, oin zuzen txiki batean tinkatuta.

XVII. mendeaz geroztik

Egitura zahar hori desagertuz joan zen XVII. mendeaz geroztik eta fa­txadako armazoiari karga‑horma jartzen zitzaion zuraren ordez, eta ar­kitrabaturiko ataripeko habeak baino ez du jarraituko. Fa­txadaren eta estal­kiaren zama, er­tzetan harlanduz sendoturikoa, harlan­gai­­tzez­ko hormatal gizenen gainean finkaturik.

Garran­tziz­ko baserri‑etxe ba­tzuetan ataripetik ez­kara­tza handi batera sar­tzen da, lanabesak jaso­tzeko balio duen ez­kara­tzera, hain zuzen. Ez­kara­tza Nafarroa Behereko ezaugarria da batez ere, klimaren gogorrak ez baitu uzten ataripe zabal irekirik eduki­tzen. Arrazoi berberagatik dira urri baoak, bal­koirik ez da ager­tzen eta teilatu‑hegalak zabalagotu egin ziren mendial­deetako baserri‑etxeetan, mutur beltz itxura hartuz.

XVIII. mendearen az­ken al­dera

Ar­kua sartu zen XVIII. mendeko portaleetan, fa­txada zeharo harriz ixteko eta eraikinaren garaierak gora egiteko baliabidea horrela ekarriz; ar­kuak, izan ere, hormaren gainera bota­tzen du herstura. Sistema honek bao gehiago irekitzea eta bal­koiak zin­tzilikatu ahal izatea ere ekarri zuen. Atalondoetako ar­ku hauek eskar­tzano beheratuak izan ohi ziren, zenbaitetan bikoi­tzak, pilareen bitartez bereiziak eta ongi moztutako harlanduz­ko ate‑zangoetan deskargatuz, men­tsuletan erremataturik. Durango al­dean sarritan ikusten diren kasuak dira hauek. Goragoko bizi‑ka­litatea adierazten zuten berrikun­tzak ziren, baina ahalbide ekonomiko handiagoak zituzten nekazariek egin zituzten, ez besteek.

Bowles edo Jovellanos bidaiarien oharrak, esaterako, XVIII. mendearen az­ken al­deko euskal nekazarien bizimoduaren hobekun­tza honi buruzkoak dira, zalan­tzarik gabe, Euskal herriko hiri eta herrietan zehar zebil­tzala lur honetan ikusten zutena Gaztelako nekazari jendeak zeraman bizimodu errukarriarekin al­dera­tzen zutenean. Euskal­dunen oparotasun hori beren foru- eta administrazio-erregimen burujabe baten ondorioz ematen zela esan gabe ez zuen utziko Jovellanosek.

Zenbait al­derditan XIX. mendean ataripea ere desager­tzera jo zuen; horrek berekin ekarri zuen familiako bizi­tza etxebizi­tzaren barrura al­datu beharra, sukal­dea izango zelarik familiaren biltokia, gerora salara pasa zena, modu honetara baserria hiriko kale‑etxeen egituretara gertutuz.

Edergarriak[aldatu]

Baserri‑etxe an­tzinakoenetan guztiz urriak dira edergarriak; eta klima gogorra den eskual­deetan ez da inolako edergarririk agertzen, Zuberoan esate baterako. Estetikoki atsegina izateko apetarik ez dela esan daiteke; atsegintasun estetikoa fa­txadaren eraikun­tzako bilbaduraren baitan egongo da soil-soilik. Eraikun­tzako osagairen batean arrazaz­ko indibidualtasun ara­tzik kanpora­tzen bada, –irizten du Yrizarrek– bat besteagandik hain desberdina den Gipuz­koako eta Biz­kaiko bilbaduretan azal­tzen da.5 Eta honela eran­sten du: “Hala ere badute bien­tzako den ezaugarri bat, triangeluak osa­tzeko zeihar piezak erabil­tzen dituztela, ostiko hauen erabileran Lapurdikoetatik bereizirik”.

Fa­txadako profil triangeluarra, estal­kiaren isurial­de triangeluarrez marrazturiko frontoi hori da baserri‑etxeari bere itxura berezia ematen diona; hemen­txe aur­kitu ohi da egutera-txokoa. Baina, denbora joan ahala txoko hori eta hormetako bilbadura ere desagertu egin ziren eta hauen ordez, zenbait edergarri azal­du, hiriko etxeak eta jaure­txeak imitatuz: armarri ugari eta harriz­ko eta zurez­ko tailla‑lanak.

Hiriko etxea[aldatu]

Populatze guneak[aldatu]

Gauza jakina da, hiri‑etxeak hiribil­du edo populazioaren el­kar­ketak ematen zirelako sortu zirela, gizarteko historia politiko eta ekonomikoan kontaezinez­ko ondorioak ekarri zituen gertakaria delarik, eta Baskoniari dagokionez, Nafarroako eta Gaztelako erregeak emandako foru-eskubideak bitarteko gertatu zen, “jaun ahal­tsuen” (Ahaide Nagusien) al­detik nozi­tzen zituzten gehiegikerietatik jende xumea eta nekazariak babesteko nagusiki, eta “mendi eta eremuetan bereziki –dio Larramendik– egunoro gerta­tzen ziren delitu eta sorginkerietatik babesteko”. Horrelaxe jaio ziren, denak ez badira ere, gaur egun ezagu­tzen ditugun herri gehien­tsuenak. Berauekin iri­tsi zen industria eta mer­katari­tzaren garpena ere. Hiribil­du bakoi­tzaren sorrerako Foruak berekin zekarren defen­tsarako harresia eraiki beharra. Baina, bandokideen arteko borrokak amaitu zirenean, kanpotiko lapurreta eta gerra erasoen arriskua desagertu ahala eta hiribil­du eta hirien populazioa hazi eta zabalagotu beharra areagotu zen heinean, hiribil­duetako harresiak beren betebeharraren zen­tzua gal­duta, gehienak lurrarekin berdindu ziren.

Orubea[aldatu]

Foru ba­tzuen testuak baliagarri zaiz­kigu gaur egun, biztanle bakoi­tzak hiribil­duetan eraikun­tzarako nolako bal­din­tza eta baliabideak eduki zi­tzakeen ezagu­tzeko, orube bakoi­tzak zenbateko zabalera izan zezakeen seinalatu egiten zi­tzaiela kontutan harturik. Horrela, Urre­txun, Joan II.ak 1421ean emandako “hiri‑gu­tu­nean” lurren banaketa eta partiketa “omes buenos”‑en eskuetan uzten zuen; baina, al­di berean, lurra zenbait familiaren artean banatu behar bazen, oruberik handiena honela zatitzeko iradokizuna egiten zen “que sea de seis brazas en ancho e de nueve en luengo, segun uso e costumbres de la tierra de Guipuzcoa, e que el medio solar que sea la mitad de estas dichas brazadas en ancho e en luengo”.6

Morfologia[aldatu]

Hirietako etxea oinplano aglomeratua duena eta etxarterik gabea izan ohi da, an­tzinako baserri‑etxeen antzera; baina zabalerari sakontasuna gailenduz. Ezagu­tzen ditugun an­tzinakoenak etxe familiabakarrak harlangai­tzez eginak izaten ziren, hiru al­deetan eta fa­txada nagusian, Pirinioez gaindiko Baskonian bederen, gainerakoa solairuak habe gainetan ezarritako bilbadura bertikalez osatua izaten zelarik, sarritan hegal­kin modura 30 bat metro aurrera eginez. Alboetako hormak ere aurrera egiten zuten horma‑bular an­tzera, eguz­ki habeen­tzat sostengu zirelarik. Eztabaidak ere izan dira irtengune hauen egitekoari buruz­koetan; ba­tzuetan Erdi Aroko hiribil­du harresidunetan bizi­tzetako eremuak oso estuak zirenean solairu nagusiaren­tzat lekua irabazi nahiak eraginda eginak dira; beste ba­tzuetan, al­diz, hezetasun eta haizearen aur­ka fa­txaden defen­tsa modura, besterik gabe.

Estetika[aldatu]

Hirietako etxeen al­derdi estetikoa nabarmendu nahi dugunez, ez gara barruko esparruen banaketa deskriba­tzen geratuko.

Fa­txadak. Frontoi moduko errematea izaten zuten sarritan eta teilatu-zurajea bi isurial­dekoa; baina Gipuz­koan –Hondarribian, esate baterako– urak aurreal­dera isur­tzen duen estal­kirik ere ikus daiteke, teilatu‑hegal horizontal batez babesturik. Bal­koi handiak eta teilatu‑he­gal izugarriak ere ohikoak ziren etxe hauetan.

Yrizar ar­kitek­toak Goizuetan, Amaiurren, Lesakan, Hondarribian eta abarretan hain ongi gorde diren etxe-mota horietako ba­tzuk atseginez deskriba­tzen ditu. Euskal arte-historia batean berauen oroimena ahan­tzian, aipatu gabe, utzi behar­ko ez liratekeen eraikinak dira. Ohiko eskema berari jarrai­tzen zaiz­kie ia guztiak, eta eredu tipiko berari eran­tzuten dietela dirudi, baina, badu bakoi­tzak begirada erakar­tzen duen berezitasunen bat. Fa­txada normalean zurez­ko bilbadura duena da; az­ken solairuan, zoruko soliben luzamendu gainetan bal­koi handi bat agertu ohi da, baserri‑etxeetako egutera ala ganbaratik letor­keena. Xehetasunak. Bertako diseinugilearen estetikako zen­tzu izugarri bat adierazten dute kalostra‑zirietako xehetasun guztiek, mol­durek, hor­tzaxkek eta zura-taillek, teilatu‑hegal pareek, habe‑buruek, horma‑bularretako profiletako fineziek eta leihoetako arotz‑lan saiatuek. Eta hegal­kinetan, teilatu‑hegal eta leihoetan apainketa lanetan halako fintasuna ikusita, Euskal Herri sakon hartako hargin eta taillagile haien sormenerako irudimenaz badu batek zer hausnarturik. Dena den, ziur asko, akats bat li­tzateke maisu haiek barroko al­diko maisu haien berotasuna berengana­tzeko inolako lehiarik ez zutela izan uste izatea.7

Jauregiak[aldatu]

Eraikina.

Erdi Aroan familia noble baten boterea bere dorre­txearen handitasun eta sendotasunean ager­tzen bazen, al­daketa politikoek familia handi hauek monar­kiaren egitura berrietan gizartera­tzera behartu zituztenean, dorre­txe hauen ordez beste ba­tzuk eraiki edo jaure­txe eran antolatu ziren, hauen handitasuna an­tzinako handitasunaren arabera hartuz.

Kokapena. Halakoekiko estimua eta interesa, horrez gainera, ez zen etxearen handitasun eta sendotasunaren baitan egoten soilik, egokiro jakinarazi denez, beraren kokapenetik bertatik kontenpla zitekeen hartan ere jar­tzen zen,8 zeinak zuzeneko zerikusia bai­tzuen hiriko kokapenaren diseinuan.

Barrokoan, aurreko al­dietan bezala, bi eratako jauregiak bereiz daitez­ke:

  • Oinplano aglomeratua dutenak, Kantauri al­deko probin­tzietan sarriagotan ematen dira eta zalan­tzarik gabe Erdi Aroko dorre­txetan dute sorburua, gailen­tzen zaien egituraren arabera, hainbat al­daera agertuz: espainiarra, fran­tsesa ala euskal­duna, “baserrietakoa”.
  • eta erdian etxartea edo patioa zutenak; honako hauek Espainiako hegoal­dekoen eraginez, mota honetakoak dira sarrienetan Araba eta Nafarroako jauregiak.

Estiloa. Horrelaxe osatuz joan zen jaure­txe mota kanonikoa, zein leku edo kokapenetan –landan ala hirian– aur­ki­tzen den kontutan hartu gabe, hainbat osagaiez eginiko fa­txadak ezaugarri dituztela:

  • zain-etxol edo er­tzetako kuboa desagertuz joan zen;
  • harlangai­tzez­ko hormak dituzte, XVIII. mendera arte zuritu gabeak;
  • harlanduak erabiltzen ziren leiho eta atarietan;
  • teilatu‑hegalak zituzten;
  • armarria gotiko al­dikoa baino askoz handiagoa eta baita Errenazimendukoa bera baino ere.

Zenbait ataletako eskailera nabarmendu behar­ko li­tzateke XVIII. mendean sartutako osagai barrokoen barruan, kupulaz edo linter­naz estalirik, kasu arrandi­tsuetan, Nafarroako jauregi handietan oso sarritan ikusten zelarik. Euskal probin­tzietan salbuespenak dira El­tziegoko Ramirez jauregikoa edo Ermuko Val­despina jauregikoa.

Zenbait kasutan eskailera gai nagusitzat jarri ohi da, Ez­peletako jauregian ala Iruñeko beste batean, esaterako.

Gipuzkoa[aldatu]

Probin­tzia horretan, guztizko barroko izendapena dutenetatik, garai bateko dorre­txe edo errenazimenduko etxe dotoreak –Bergaran, Ozaeta eta Olasotarren etxeak izan daitez­keenak al­de batera utziko ditugu– an­tzinako beste dorre­txe ba­tzuen ordez­koak izanak, horietan ikusten baita patiorik gabeak direla jada eta oinplanoa aglomeratua emango zaiela, horrela aurreran­tzean Gipuz­koako jauregi mota arrunta izango dena eraikiz.

Mendeetan zehar al­daketa honek etxe nobleen berez­ko elementuen formari nola eragin zion ohartaraziko du Yrizarrek.

Berez­ko ezaugarriak.

Horrela koka di­tzakegu jauregiak, kronologikoki zenbait ezaugarri kontutan hartuta:

  • Ertzeko zain-etxol har­tzen ari den profila, pinakulu al­dera egingo duena,
  • gailurreria al­dera egingo duen almeneria,
  • teilatu‑hegalez aberastu ziren erlai­tzak,
  • bao konopialak “erromatar” erara eraikitako leihoak izango dira,
  • liraintasuna gal­tzen ari diren armarriak eta abar.
Ataria.

Leinargi bat eraku­tsi nahiak eraginda, ataria neurriz gainez­ka edergarriz janztea oso sarritan ikusi ohi da. Honek inpresio bi­txia sor­tzen du, ez baita ongi uztar­tzen an­tzinako dorre­txeen estilo orokorrarekin. Hau horrela, jauregi barrokoen aur­kez­pen batek XVII. mendera atzera egitera gonbidatzen gaitu, tradizioarekin el­kar­tzekotan.

Arrese etxea.

Bergarako eraikin honek, adibidez, “goibel itxurako harri grisez­ko fa­txadak eta angeluetako zain‑etxolak hobeto uztar­tzen dira erdi‑puntuko ate soilarekin, eraikun­tzaren eta edergarrien handinahiarekin baino”.9

Laureaga dorre­txea.

Uztar­tze egoki horren adibide bat, Bergaran bertan Laureaga deri­tzan Dorre­txeak eskain­tzen digu; edergarrietan oso neurri­tsua den honek –atearen bi al­detan errenazimendutik datozen medailoiak eta armarri zuhur bat– besterik ez du, dena ere an­tzinako dorre­txe baten soiltasunarekin oso bat datorrena, harlandu eta harlangai­tza ongi antolaturiko bere paramentua gorde­tzen du eta zain‑etxolak eta teilatu‑hegal eder bat manten­tzen dituen fa­txadari itxura aparta ematen. Horrela, ongi asmatutako mol­daketa bat dugu, bere adina eta bere bi al­ditako tran­tsizioko estiloa zin­tzoki adierazten dituena: XVII. mendearen hasierako euskal jauregi bat.

Moyua jauregia.

An­tzeko zerbait esan daiteke Bergarako Moyua jauregiaz, beranduagoko eraikun­tza bat bada ere. Ar­kitek­to anonimoak zain‑etxolak, tarte ajimezatuak eta bao konopialak eskuratu nahi izan zituen, aurreko estiloekiko hondar nostalgiko bat islatuz.

Beste kasu ba­tzuetan garaiko estiloarekiko leialtasuna ageriago dago.

Yrizar etxea.

Bergarako Yrizar etxeak, esate baterako, oso estilo soila du: barrokoa gainditua dago eta berau eraiki zeneko datak (1780) delako soiltasuna neoklasizismoaren eraginak jo­tzen hasia izatearen ondorioa dela adierazten digu.

Barrene­txea jauregia.

Ordizian Argüeso mar­kes-markesaren jauregi honek, beste behin ere, arreta pizten duen oinplano angeluzuzen izugarria badu ere, bere egitura aglomeratua euskal etxetik hartua duelako da, hain zuzen. Fa­txada nagusian, herreratar ku­tsuko soiltasun horretan –beste hiruretan, halaber– sekulako erdiko ar­ku bat ireki­tzen da, antolaketa osoaren­tzat ardatz batera­tzaile gisa jokatzen duena, egutera jator ba­tzuei dagoz­kien beste txiki ba­tzuk el­kartuz. Aipatutako ar­ku handian aur­ki­tzen den eskailera harlanduz egina da solairu nagusira artean.

Un­tzuetarren jauregia. Eibar inguruan an­tzinako Un­tzuetarren dorre­txea aur­kituko dugu, soiltasun handiko harlandu ilunez egindako hormak dituen jauregi-fa­txada eraku­tsiz. Solairu nagusian bal­koi irtenak ditu eta az­kenekoan eskudela.

Lardizabaltarren etxea.

Segurako Lardizabaltarren etxea ere bikaina da. Solairu nagusiko bal­koi irtenak, bigarreneko eskudelak eta bi leiho burdin saredun dituen erdiko atea, eta inposta lerroetan barrena doazen platabandak eta baita teilatu‑hegala ere, Mar­kinako Mugartegi jauregikoaren an­tzekoak dira.

Laz­kaotarren jauregia.

Laz­kaon, XVII. mendeko bigarren laurdenekoa da Laz­kaotarren jauregi galanta, bando-kideen guduetan sun­tsitua izan zen oinaztarren dorre­txe famatuaren ordez­koa. Oraingo honetan, inguruan galeriak dituen erdiko patioaren ohitura errespetatu egin zen, beheko solairuan zerbi­tzurako gelak zituela eta solairu nagusian, salak, jangela eta logelak. Fa­txada nagusia ezohikoa da, erdiko zatiak eskain­tzen duen kontrasteagatik, hor­txe pila­tzen baitira edergarriak alboetan dituen bi dorreekin. Arestian aipaturiko erdiko edergarriak hiru mailatan antolaturik daude: alboetan zutabe pareak dituen atari handia, bal­koia eta az­kenik Laz­kaotarren armarria.

Insaustitarren jauregia.

Harlanduz trinkoturiko erdiko gorpu­tzaren alboetan eraikin dorredunak dituen Laz­kaotarren jauregiko berritasunak iradoki ziezaiokeen Peñafloridako Kondeari, XVIII. mendeko az­ken herenean, Az­koitiko bere jauregia egiteko orduan. Egia esan, bere etxearen eraberri­tze sakona izan zen Munibek egin zuena, zori­txarrez honetaz dokumentuetako ziurtasun handirik ez badaukagu ere. Baina, garai horretan etxebizi­tzatarako erosotasunak garran­tzi gehiago zuela kontutan hartuz gero, badirudi XVIII. mende horren az­ken al­dera “Peñafloridak bere jauregi eraberritua luxurik eta gore­tsiko zukeen ar­kitek­turako eranskinik gabeko nekazarien etxe­tzar batean oinarritu zuela”.10 Ez du etxarterik edo patiorik eta barruko erdigunea goienetik argizta­tzen den eskailera zabal batek okupa­tzen du. Beheko solairua sukal­de eta zerbi­tzu-geletarako erabil­tzen zen; solairu nagusian ziren logelak; az­keneko solairuan lo egiten zuten –Nafarroako jauregietan, esaterako– neskame eta morroiek. Mendebal­deko fa­txadaren aurrez aurre XVIII. mendeko kapera­txo bat dago, fran­tses ku­tsuko al­darea duela.

Sarobetarren jauregia.

Usurbilen estiloz desberdinak diren bi jauregi gailen­tzen dira –Chueca Goitiak Samaniegorena aipa­tzen du. Usurbilgo Sarobetarren jauregiak Lardizabal­darren jauregia oroitarazten dio Yrizarri: portalerako sarreran bi ar­ku ditu, landako baserri‑etxeetan ohikoak.

Atxega jauregia.

Usurbilen bertan dagoen jauregi honek profil liraina du, sarrerako atea solairu nagusiaren mailan duelarik, kanpoal­detik fatxadan duen eskailera eta guzti. Baoak, bal­koiak, teilatu‑hegalak, propor­tzioak eta abar azter­tzen jarriz­ gero, berehala ikusiko genuke berdinetik ezer ez dutela; hala ere, atzetik daukaten paisaia zoragarria da.

Zumaran jauregia.

“Indianokua” izenez ere ezagu­tzen dena (desagertua). Yrizarrek oroitarazten du Eibarren Luis XV.aren garaiko barroko fran­tsesaren zaletua zen ar­kitek­toren batek eraikia izan behar zuela Zumaran jauregiak, era guztietako kartel bihurrituak, harriz­ko maskaroiak eta burdinaz­ko eskudelak dituela. Baina, hain bistako eragin horretaz gain, konposaketa orokorrean, euskal jauregi bat al­txa zuen eraiki­tzaileak. “Bertan jaiotako etxe bat da, XVIII. mendeko fran­tses dotorezia hanpuru­tsuz apaindua”.

Olasotarren dorre­txea.

Desagertua bada ere Elgoibarren dorre­txerik ospe­tsuena Olasotarren dorre­txea izan zen, Alzolatarren an­tzinako oine­txea –herrian Torrekua izenez ezagutuz betidanik. Fun­tsean, bere oraingo egitura 1588an berreraiki eta eraberritu zenean hartua izan behar du. Hiru solairu ditu, bakoi­tzean hiru bao dituela. Sarrera nagusian, erdi‑pun­tuko ar­kua du; gainerako baoak oso buru soilez antolatuak dira, eta solairu nagusiko hirurak bal­koidunak dira, goiko solairuak al­diz, erdiko baoak baino ez ditu. Teilatu‑hegal eder zabal bat du agerian eta eskan­tzu-armarri handi bat, galeoi baten erliebea duela, zeinaren oihal batean data hau irakur daitekeen: 1604.

* * *

Neke­tsua li­tzateke Gipuz­koako jauregi guztien deskribapena. Amaiera emateko nahikoa izan bedi honako hauen aipamena:

  • Tolosan, Idiakez, Zabala eta Atodotarren jauregiak;
  • Mutrikun, Granadako dukeen jauregia eta Areizagatarren etxea;
  • Arrasaten, Bañez Ar­tzubiagatarren jauregi Txikia –XVI. mendekoa izan arren edergarri barrokoak dituena–, Monterrontarren jauregia, Okendotarren oine­txea, Garigayen jauregia, Gerratarren etxea, Adan Yar­tzaren etxea eta abar.

Bizkaia[aldatu]

Elorrio.

Jakina denez Biz­kaiko Jaurerrian eta Euskal Herri osoan agian, Elorrio da hiriko jauregietan mul­tzorik abera­tsena duen hiribil­dua, herriak duen hedadura eta populazioaren zenbatekoa kontuan hartuz, behin­tzat. Harresiz itxitako esparrutik kanpo eraikiz joan zirenak “Monumentu Mul­tzoa” osa­tzen dute, benetan. Etxe dotore hauetan guztietan ia, begien bistan jar­tzen zaiguna jauregi itxurakoa bada ere, gehien­tsuenak an­tzinako dorre­txeen birmol­daketak dira. Gaur egun harlandu noblez eraikitako jauregiak dira, ojiba edo erdi‑puntuko ar­kuak, burdinaz­ko bal­koiak, ba­tzuetan goieneko baoetan al­denik al­derakoak, eta armarri handiak dituztela, denetan. Jauregi hauetako ba­tzuk, an­tzinako nobleziako hainbat jaberen eskuetatik igaro ondoren, el­karte erlijiosoen bizitoki bihurtu dira edo burgesiako jende handien jabetza.

Arespako­txagatarren jauregia. Elorrio.

Arespako­txagatarren jauregia, hiribil­duaren hasierako hirigunean eraikia izango zen XVI. mendearen bigarren erdial­dean, baina gerora birmol­datua izan da. Bere fa­txada harresiaren ate nagusiari atxikita aur­ki­tzen da. Atearen bi al­detan eta garai samar, artilleriako muturra sar­tzeko eginkizuna zuten biribileko zulo sendoak agertzen dira. Jauregiaren kokalekua –defen­tsarako dorrea izana an­tzina– oso estrategikoa da, zeren eta ojiba atetik zeharreko perspek­tibak harresiaren esparruko zehar­kako kalezulo batean sartuko baikaitu, urrutira, ibaira ematen duen ate irekia ikusten dela, beste al­dean.

Casajara jauregia. Elorrio.

Hiri barruan sartu ondoren, lehen zabalgune al­dean Erdi Aroko gunean eta elizaren ondoan, Casajara jauregia ederren eta hobekien zaindutako bat gerta­tzen da. Baina fa­txada nagusia berria da (1934), an­tzinakoa hegoal­dera baitzegoen. Jauregia handitzeko, an­tzinako atariari itsa­tsitako gorputz bat eraiki zitzaion; han gaur egun nagusitzat har­tzen den fa­txada neoherreratar bat antolatu zen, bere atari eta guzti. Yrizar ar­kitek­toaren lan arte­tsu bat izan zen eta an­tzinako eraikinarekin ez du inolako desegokitasunik, harlandu gorrizta eta bao txikien osaketa bere horretan utzi bai­tzuen. Etxe honen bereizgarri nagusia, fa­txadaren erditik gora hiru solairuetara igo­tzen den eskailera da. Beste osagai bereizgarria, bigarren solairuko atzeko fatxadan dagoen loggia da, toskanar ordenako zutabeen gainean dauden er­di‑pun­tuko hiru baoen bidez irekirik.11

Ur­kizutarren jauregia. Elorrio.

Plaza berean eta Casajararen aurrez aurre dagoen Ur­kizutarren jauregia ere Hiribil­dua fundatu eta handik gu­txira eraikia izan behar zuen, egungo jauregian aurreko dorre­txeari dagoz­kion gezileihoak bizirik iraun dutela kontuan hartuz gero. Gaur­ko jauregiaren hormen atzean, lodieraz metro bat baino zabalagoak diren dorre­txearen hormak eta bertara sarbidea duen ate gotikoa gorde dira. Atzeal­deko fa­txadak, ibai al­dera irekiak diren hiru gezileiho agertzen dira, bitartean estalitako galeria batek berau gorde­tzen du atzeko lorategira joateko. Ekial­deko fa­txadak Ur­kizutarren ez­kutua babesten du –bi herensugek banda bati eusten dioten ahoaz– eta beste etxeetako hormetan zenbat al­diz azal­tzen den ikusita, hiribil­du beraren armarri bihurtu dela ere esan daiteke.

Tola Mar­kesaren jauregia. Elorrio.

Euskal Herri osoko deigarrienetako bat dela esan daiteke, bai bere edertasunagatik, bai zaindua egoteagatik, bai kokapenagatik, egoki asko isolaturiko prisma-bolumena du baina, al­di berean, auzo oso baten erreferen­tzia-gune modura zuti­tzen da. Hiru solairuetako mul­tzo bat da, harlandu bikaineko paramentuekin, zain‑etxola zilindrikoak angeluetan, hiru ardatz bertikaletan ordenaturiko bao burudunak, eta beste hainbeste horizontalak, hiru solairuak el­kar­tzen eta hegoal­dean galeriak dituen hainbat gelei goitik argia ematen dien ataletako eskailerarekin. Fa­txada nagusiak ardatz bat osa­tzen du erdian, ataria, solairu nagusiko hiru baoetako bal­koia eta solairu honen eta goikoaren arteko armarri handiaren bidez nabarmen­tzen dena. Jauregiaren barrunbea, erdian jarritako eskailera nagusiaren inguruan dago antolaturik, jauregi barrokoetan ohikoa denez.

* * *

Elorrion, ia hogeira iristen den zerrenda osatu daiteke: Araio, Lekerika, Lariz, Arriola, Iturri eta abar jauregiak, baina ez luke berritasun handirik eskainiko hauetako bakoi­tzak.

* * *
Mugartegitarren etxea. Mar­kina.

Hau 1660 al­dera eraiki zen, garai hartako euskal jauregien eredura. Harlanduz­koa du fa­txada nagusia eta gainerako hirurak harlangai­tzez­koak. Zain-etxol handiak eta pinakuluak desagertu egin dira eta burdinaz­ko bal­koi irtenak, berriz, solairu nagusian fa­txadako antolaketaren fun­tsez­ko atalak dira, Segurako Lardizabaltarren etxearen eredu; goieneko baoak ere karel­dunak dira, burdinaz­ko barandak dituztela. Beheko solairuan atea erdi‑erdian du.

Val­despinako Mar­kesaren jauregia. Ermua.

Biz­kaiko ar­kitek­turako al­txorretako bat da. Andres Orbe eta Larreategi ar­tzapez­pikuak bere jaioterrian eraiki behar zen jauregi baten diseinua Loiolako santutegiko eraikuntza‑la­netan itzal handiko maisu nagusi gisa aur­kituko dugun Sebastian Lekuona ar­kitek­toari eskatu zion, berehala Elgoibar­ko udale­txearen diseinugile modura ere gogoratu behar­ko dugun honi, alegia. Loiolako lanetan buru‑belarri ari zelarik Orbe go­tzainak (1729) deitu zion bere jauregiaren eta Ermuko elizaren dorrea eraiki zi­tzan. Egitasmo honetan, 1733ko abenduan zendu zen arte jardun zuen Lekuonak, ardura honetan bere koinatua zen Jose Zuaznabarrek ordez­katu zuelarik.

Ermuko jauregia, jauregi solte handi bat da, oinplano karratua eta hiru solairutako al­txaera, ganbara gainean duela. Paramentuak hondar‑harri errez egina ditu, bere fa­txada nagusian ia dena harlandu isodomoz eta gainerako fa­txadak harlangaitz zarpeatuz, er­tzetan kuxinduriko harlanduak dituztela. Lau isurial­deko teilatuz eta linter­nadun kupulaz estal­tzen da. Fa­txada nagusiari ate burudun bat ikusten zaio, lerronahasiz­ko baketoiez apaindua eta saihe­tsetan mol­duraturiko bi leiho; goieneko bi solairuetako bost kaleetan mol­durez, gir­nal­daz eta oxkar zatituz zoragarriro apainduriko ukondoetan eskoratuta daude bal­koiak. Fa­txada honen er­tzetan Orbe eta Larreategitarren bi armarri berdin‑berdin daude. Harriz­ko erlai­tzetan landare gaiak dituzten harburuak ditu.

Zubietatarren jauregia.

Lekeitiok baditu hainbat jauregi. Barroko al­diko garran­tziz­koenetako bat Migel Velez Larrea eta Josefa Jazinta Adan Iar­tza anderearen Zubieta izeneko jauregia 1716an eraiki zela gogora dezagun. Honek badu etxarte bat barruan, eta fatxada nagusiaren alboetan bi dorre azal­tzen zaiz­kio. Honen erdian, Laz­kaotarren an­tzera, armarriaren ordez ni­txo bat kokatu zuten San Migelen irudia, barroko apaingarriz josia duela. Traza­tzailea anonimatuan gel­ditu da. Jakin badakigu, Domingo Abaria maisua izan zela egin zuena.

Araba[aldatu]

Erdi Aroan hainbeste dorre eraiki zituzten lurral­de hau jauregietan ere abera­tsak da, bertako noblezia az­kar egokitu bai­tzen monar­kia gaztelarraren bizimodu eta erregimenaren mol­deetara. Hauetariko garran­tziz­koenak berpiz­kunde al­dikoak dira eta aurreko kapituluetan aipatuak ditugu.

Araban ez da gauza samurra barroko ereduz­ko jauregirik aur­ki­tzen. Bereziki barrokoak ez izan arren, deigarriak irizten ditugun eraikin zenbait gogoratzea besterik ez dugu egingo, izan ere, kapitulu honetan aipa­tzen ari garen garaia baino zer­txobait lehenagokoak dira, orokorrean.

Felix Mª Samaniegoren oine­txea.

Guardian, San Joan parrokiaren ondoan Felix Mª Samaniego alegilariaren oine­txea aur­kituko dugu. Eraikin trinkoa da, hiru solairuduna, fa­txada nagusian ataria‑bal­koia‑ar­marria arda­tza erdian dituela. Bere atari buruduna zutabe dorikoak saihe­tsetan dituena da. Solairuen bereiz­keta fa­txadan horizontal­ki doan inposta lerro baten bidez nabarmen­tzen da. Baoetan inguruak harlandu nabarmenduz eginak daude.

Lazarragatarren jauregia. Zalduondo.

Deigarriena Lazarragatarren jauregia dugu, oinplano angeluzuzen gainean eraikia dagoena. Ekial­deko fatxadan, honen erdigunean areagotu egiten den ardatz bertikala, al­de bakoi­tzean bi zutabe jonikoz inguraturik, ate burudun handi bat duela azaltzen da. Gerrariak alboetan dituen neurriz kanpoko armarri batez koroaturik dago, fa­txadaren inolako propor­tziorik gabe altueran eta garbitasunean, hemen armarriaren maila berean bi bao bal­koidun baino ez baitira ireki. Orekatuagoa den hegoal­deko fa­txadari goieneko solairuan dintel­dun galeria ala bost zutabe jonikoen gainean harlanduz­ko karel batez eusten zaion behatoki bat agertzen zaio eta oso irtena duen hegala.

Andoi‑Luzuriagatarren jauregia.

Zalduondon bertan dagoen beste jauregi eder bat da hau, 1683an bukaturik zena, data hau grabaturik gel­ditu baita iparral­deko alboko fa­txada tolesten duen inposta batean. Bere bi solairuak eta aurreal­deko fa­txada nagusian ongi orekaturiko hiru arda­tzekin, hegoal­dean galeria duela berpiz­kundeko lan dela esan daiteke. Jauregi barrokotzat izendatu behar bada datagatik, berehalakoan aipatu beharrez­koa da bere egituren soiltasuna; aukeraketa egitean harlangai­tza eta harlanduskoak nahiago izan ziren hormen barrurako eta harlanduak berriz, bao eskan­tzuen, inposten eta goieneko erlai­tzen er­tzetan koka­tzeko.

Zurbanotarren jauregia. Zurbano.

Barroko izendapena emateko goiztiarregia den eraikinetako bat dugu Zurbanotarren jauregia eta izen bereko hirian 1621ean eraiki zen hau landa-jauregi dotore baten adibide on bat da. Pedro eta Joan Eginoak eginiko lana.

Otazutarren jauregia.

Zurbanon bertan dago jauregi hau ere, baina Mikaela Portillok, Torres y Casas Fuertes en Álava bere liburuan aztertu duenaren arabera, Erdi Aroko Basterra dorrea izana zen toki berean eraiki zen Otazutarren jauregi dotore hau, 1696an hain zuzen ere. Zalduondokoaren antzera paramentu orokorra harlangai­tzez egina da, baoak ingura­tzeko harlanduak gordeaz. Baditu erlaitz lodi batez bereizirik dauden bi solairu. Atariak eta honi dagokion goieneko armarriak fa­txada nagusiko arda­tza mar­ka­tzen dute. Beheko solairuko ez­kara­tzean ar­ku burudunak dira atariak, uztaidurako harlanduak mol­duraz eta belarriez nabarmenduak eta edertuak dituela lau angeluetan, horrela eraikinari benetako osagai barroko bat erantsirik. Bestea bezain barrokoa den osagaia, eta deigarria gainera, hegal­kin zabaleko teilatu‑hegala da, alboetan bolutaz eta aurreal­dean kordoi­txoz oso dotore apainduriko men­tsula bikoi­tzez jarria. Gorputz nagusi honi eran­tsita, hegoal­deko pabiloiak badu bost toskanar zutabetan ezarritako lau ar­ku kar­napelez osatutako galeria edo egutera bat ere.

Eskibel‑Garibay‑tarren etxea. Ilarraza.

Eraikin trinko hau 1673koa da, hiru solairu eta ganbara dituena, hormak berriz, har­lan­gai­tzez eginak eta baoak harlanduz inguratuak.

Mendibil‑Jauregi etxea. Foronda.

Eraikun­tza oso soila eta XVIII. mendekoa da, harlangai­tzez egina da nagusiki. Larrako jauregia. Lezama. Halako indar eta sendotasun zirrara eragiten duenez ez genuen Lezamako Larreko jauregira azal­du gabe gel­ditu nahi. Hiru solairutako prisma izugarri honek baditu bakoi­tzean bost bao eta bost ar­kuko ataripe zoragarri bat beheko solairuan; gainerakoan ez du edergarririk, bi solairuak bereizten dituen erlai­tza izan ezik.

* * *

Ez gara zerrenda honekin gehiago luzatuko, zeren eta eran­tsi genezakeen guztia ez baili­tzateke atal honetakoa izango; Ana de Begoñak ida­tzi zuenaren arabera, “Arabako etxe‑ar­kitek­turatik isilean igaro da barroko estiloa”.12

Nafarroa[aldatu]

Aurrez ohartarazia dugun bezala, Barroko al­diko arte-historia batek ezin ahan­tzi dezake ar­kitek­tura zibila, eta,Nafarroari dagoz­kionez, ahanztura hau bar­kaezina baili­tzateke, non oinplano berriko jauregi-eraikinak, erlijio-eraikinak baino ugariagoak diren. Inon baino hobeto froga daiteke Nafarroan jauregien eraikun­tzak hirigin­tzarekin harreman estuak dituela, Barroko al­ditik hasita, batik bat. Bestal­de, bistakoa da Nafarroan ematen dela mota aldetik ugaritasunik handiena ere, ezagunak diren hiru al­derdi geografikoen arabera: Ebro ibaier­tza, mendial­dea eta erdial­dea.13

Erribera[aldatu]

Erribera edo ibaier­tzetik hasten bagara, garai honetan jauregi, jaure­txe eta beste monumentu zibil ugari eraiki zela esan behar da, garran­tziz­ko gehien­tsuenak Tutera eta Corellan daude kokaturik eta, besteak beste, halakoxe garran­tzi apur bat duten Zentroniko eta Alesbesen.

Berpiz­kundekoen an­tzera, Barrokoaren mendeetan bi gorpu­tzetako adreiluz­ko mul­tzoak dituzten eraikinak sor­tu ziren, amaieran ar­ku­txoz eginiko galeria bat dutela; harlanduak, inoiz­ka, beheko solairuetarako eta halakoxe garran­tzia duten atarien­tzako gorde izan dira.

Fa­txadak dotoreak izan ohi dira, bal­koi jarraikiak, burdin forjatu eta burdin sareak dituztela. Teilatu‑hegalez errematatzen dira, forma desberdineko adreiluz –karratuak, zakur‑hortz erakoak ala mol­duratuak– edo baita edergarri geometriko ala landare irudiak zurean taillaturiko men­tsulez ere.

Etxe handi dotore barrokoetako fatxada eta dorreetan ikusten diren adreiluz­ko lan geometrikoek harriz­ko ala alabastroz­ko armarri deigarriak izaten dituzte irudi geometrikoz eta hosto­tzaz bikain apainduak.

Bobadilla jauregia. Alesbes.

Tutera al­deko eskual­dean asko dira sustrai mudejarreko adreiluz­ko jauregiak, lehen ere esan dugu, XVIII. mendeko indarberri­tze ekonomikoaren egoeraz baliatuz eraiki zirenak. Garapen honen lehen ildo edo arrastoa Alesbesko Bobadilla jauregi monumentala da, parrokiako dorrearen an­tzekoa denez, 1700 al­deko data izan dezakeena. Adreiluz­ko gorputz handi bat da: horizontalki nabarmen­tzen da. Lau fa­txada ditu, bakoi­tzean bi gorputz eta atikoa dituela. Fatxada nagusiari, mendebal­dekoari, baoetan eta trinkoetan antolamendu simetriko atsegin bat ager­tzen zaio.

Kateen etxea. Corella.

Monumentalagoa gerta­tzen da Corellako “Kateen etxea” deiritzona eta Felipe V.ari eta bere familiari ostatu eman ziona. Eraikun­tza-lanak 1700an hasiak izango ziren eta 1710erako amaituak ziren jada. Berea duen garran­tzia ar­kitek­tonikoari, goieneko bi solairuetan, bao inguruetan eta paramentu desberdinetan txertaturiko pilastratan edergarri geometrikoak erantsi zaiz­kio; hau dena adreiluz egina da. Ertz bat harriz­ko armarri deigarri batez ederturik dago.

Vito de Veratarren etxea. Corella.

Beste eraikin ospe­tsu bat Vito de Veratarren etxea da, gaur egun eskual­deko Epaitegia izan eta hiriaren erdigune den Foruen Plazaren al­de batean buru dena; hemen badira etxe armarridun ba­tzuk. Adreiluz­koa eta XVIII. mendeko lehen erdikoa den mul­tzo monumental hau, hiru gorputz eta atiko bat dituen kubo bat da, bao eta trinkotasunaren antolaketa orekatuak: sarrerako ar­ku handi bat, hiru bal­koi bigarren solairuan, bi hirugarrenean eta erdi‑puntuko bost ar­ku atikoko galerian. Barruan, angeluzuzeneko eskailera kaxak duen berezitasuna, el­karzutak diren eskailera mailak hiru ataletan emanak izatea.14

Gomaratarren jauregia. Balterra.

Besteekin badu zerikusirik Balterrako Gomaratarren an­tzinako jauregiak, XVIII. mendearen erdial­dera Jose Argosek eraiki zuen honek.15 Jauregi arrandi­tsu honetatik adreiluz­ko fa­txada besterik ez du gaur egunera arte gorde, bi solairuetako aurpegia eta saihe­tsetan dorreak dituela azal­tzen delarik; goieneko solairuan hiru kaleetako mul­tzo bat osatuz, bal­koia eta lau leiho (al­de bakoi­tzean bina) eta bao bakarra (atariarena) beheko solairuan; den‑dena erabateko simetriaz antolaturik. Barrokotasun guztiz soil eta klasizista da. Taulamendu jarrai batek, zeinaren frisoak triflifoak ager­tzen dituen, hiru kaleak bereizten dituen erliebe gu­txiko lau pilastra txertaturikoen gainetan ezarria dagoenaren plantak egiten ditu, eta beste biek ataria inguratzen dute; goieneko solairuan leihoak frontoi triangeluar batez koroaturik daude eta ar­kitrabaturiko erdiko bal­koia baketoi hau­tsi baten mendelez apaindua.

Jauregietako eskailerak. Oro har, Nafarroako Erriberan etxe handi dotore barrokoetan ugari dira diseinu korapila­tsua duten eskailera monumentalak, aipaturiko Vito de Vera etxeko estal­kiaren an­tzekoak.

San Adrian Mar­kesen Jauregi‑Gaztelua. Monteagudo.

Zen­tzu honetan, ikusgarria da San Adriango Mar­kesen Jauregi‑Gazteluko eskailera, Monteagudon, an­tzinako Beau­mont‑arren gaztelua izana eta XVIII. mendean jauregi bilakatu zen honetan.

Uharteko Mar­kesen Jauregia. Tutera.

Bestea bezain aipagarria irudi­tzen zaigu garai bateko eskailera Uharteko Mar­kesen Jauregia izan eta gaur egun Tuteran Epaitegiaren egoi­tza dena. Hemen, tarte el­karzuten bidez guru­tza­tzen diren bi eskailera inperial ipin­tzen dira ondoan, bere kaxa garaia erribera al­deko ganga barrokorik ausartenaz estal­tzen delarik, erdian ertz‑ganga­txo ba­tzuk eta kerubinak zin­tzilika dituen laranjaerdi-formako eliptiko bat duela.

Olibako abade-e­txe jauregia. Oliba.

Rococo al­diko eraikinetatik Olibako abade-etxe jauregiak aipatzea merezia du, 1780ko data duenez. Monasterio honen elizaren aurrean hainbat fa­txada dituen plaza zabal bat eraturik dago; aurpegi hauetako batek bi gorputz ditu, harriz­koa lehenengoa eta adreiluz­koa bigarrena, ar­ku itsu bat inguratzen duten pilareen bidez antolaturik dena, ar­kuarteetan arrokaia dutelarik. Beraren barruan, alboetan tribunak dituen eskailera konolexu bat gara­tzen da, an­tzoki ku­tsua emanez.

Erdial­dea[aldatu]

Nafarroako erdial­dea dei dezakegun honetan, Lizarra, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko merindadeak bar­ne direla jauregi barrokoen zerrenda oso batean aipamena mereziko luketen zenbatu ezin halako jauregi mul­tzoa topa dezakegu. Hauetako gehienak harriz eta adreiluz konbinatuak dira, az­ken hauetakoak ugariago badira ere Erribera inguruko al­derdietan, Andosilla, Carcar eta San Adrianen, esate baterako.

Hiriguneak.

Bistakoa denez, hirigune garran­tziz­koenetan –Lizarra, Viana eta Uran­tzia– azal­tzen dira eraikinik arrandi­tsuenak; hauetan sarritan ematen dira Tuterako eskual­dean gogorarazi ditugun eskailera inperialak. Nafarroako Monumentuen Katalogoan 25 orrial­de bete­tzen dira, alajaina, Lizarran gorde diren hainbat motatako jauregi, etxe handi, eta mota askotako jaure­txeetatik barrena egindako ibilbidearekin –adreilua eta harlanduak konbinatuz egindako eraikun­tza nobleak orokorrean– eta hasi plateresko al­ditik eta neoklasikora arterainoko ar­kitek­tura zibilaz ardura­tzen den edonork bisitatu beharrez­koak dira.16

Landa-inguruak.

Baina badira landa-inguruetan an­tzinako historia luzea duten herrietan –besteak beste San­tzol, Solanako Muniain, Lodosa, Armañan­tzas, Acedo, Bargota, Mañeru eta abarretan– jauregi bikainak, ongi landutako armarriak eraku­tsiz, ia denak.

Harlandu onez egindako fa­txadak dituzte Barasoain, Erriberri, Tafalla, Miranda, Artaxona, Mendigorria eta abarretan ikusten diren etxe handi dotoreek.

Adreiluz­ko paramentua da nagusi beste ba­tzuetan eta ar­ku­txodun galeriez erremata­tzen dira; eta sarritan leiho eta teilatu‑hegaletan adreiluz­koak edo zurez­koak izan ohi diren edergarriez apaindurik azal­tzen dira.

Kolomotarren jauregia.

Mirandako Kolomotarren jauregia forma berezia duena da, Mirandarra zen Joan Biz­kainok Santiagoren Ordenako zal­duna zenak eraikiarazi zuen, baina ez zen, Biz­kaino beraren diseinuren arabera, 1695an eraiki­tzen hasi eta ez zen bukatu XVIII. mendea aurreratu samarrera arte. Harlanduz eta adreiluz egina da paramentua. Gaur egun garaieran gu­txiagora egiten duten hiru gorputz ditu, angeluetan txertaturiko pilastrak dituen dorre prismatiko bikainak alboetan dituela. Hiru gorpu­tzak erlaitz irten bidez bereiziak daude, eta erdiko zatia bere hiru garaieratan bi salomondar zutabe parez mugaturik dago.

Adreiluz­ko jauregien ale ederrak Gares, Erriberri, Fal­tzes, Milagro, Azkoien eta Funesen ere aur­ki­tzen dira. Feria Mar­kesaren jauregia. Tafallan Feria Mar­kesaren jauregia az­pimarra daiteke, XVIII. mende aurreratuko eskailera monumentala bere baitan duena.

Jauregizahar jauregia. Biguria.

Landa-etxetan, etxe dotore handien eredu dira, edergarriak atari eta baoen inguruetan besterik ez dutenak: halakoa da Bigurian Jauregizaharra edo Monter­nosoko Mar­kesaren jauregia.

Zangoza.

Zangozako merindadean Barrokoa, ar­kitek­tura zibilean baino oparoago azal­du zen erlijiozkoan, eta Aragoikoarekin parekatuagoa ikus daiteke, gainera. Armarri polit eta arrandi­tsuak dituzten XVIII.go etxe bikainak ikus daitez­ke Irunberri, Erronkari, Agoitz eta abarretan. Zangozan, errenazimendu al­dekoak direnak, batez ere Granada de Ega Dukeen jauregia eta Gendulaindarren jauregiaz gainera, XVII. mendearen az­ken al­deko Vallesantoro jauregia –gaur egun kultur etxea dena– az­pimarra­tzea ezinbestekoa dela besterik ez dugu esango.

Vallesantoro jauregia. Zangoza.

Bere ataria da benetan barrokoena; kapitel korintoarrak dituzten salomondar zutabeak alboan dituela, familiaren armarri handi bat erakusten du fa­txadan. Hau, zurez­ko teilatu‑hegal batez koroaturik dago, hau da, amerikar arte-gaietan inspiraturiko edergarriak dituen teilatu‑hegalez. Barrua patio baten inguruan antolaturik dago, bere lau al­derdietan hiru ordenatako zutabeetan finkaturiko eskailera baten biran egitura­tzen delarik.

Iruñea.

Iruñean XVIII. mendea hirigin­tza mailako eraberri­tze sakon baten unea izan zen, Nafarrerian aurreko eraikin askoren erai­tsi beharra eragin zuelarik.

Ez­peleta jauregia.

Gorde direnetan Ez­peleta jauregia nabarmenduko genuke, zeinaren eraikun­tza Espainia Berrian Leongo Erreinu Berriko Kapitain Jeneralak sustatuko zuen, eta Pedro Arriaran harginak eta Domingo Gaztelu eskulturagileak egina izan zen. Bere fa­txada kuxinduriko harri zakarrez eginiko gorputz handiz, bal­koidun adreiluz­ko solairu nagusi batez eta amaieran idi-begiz osaturik dago. Harri zuriz prestaturiko atari handia nabarmena da bere edergarri ugariengatik.

Era berean, atariko barrokotasunak ematen die izaera:

  • Estafeta kaleko Goiene­txetarren jauregi ederrari eta
  • Ar­tzapez­pikuaren Jauregi‑egoi­tza monumentalari.
Mendial­dea Nafarroan[aldatu]

Nafarroan, mendial­deko paisaia hiritar zabalean ar­kitek­tura barrokoaren nolabaiteko ugaritasun bat suma badaiteke ere, Otsagin gerta­tzen den moduan, hainbat lekutan zenbait berezitasun zan­tzuak dituela gainera, Baztanen aur­kituko ditugu benetako arte balioa duten etxe dotore barrokoen adibide tipiko ederrenak. Hemengo eraikin nobleen berezitasuna, harlandu gorriztez eginak izatearena da.

Jarola jauregia.

Elbeten, Jarola jauregia gailenduko da, Migel Bergara novohispaniako militar eta mer­katari aberats baten eskuzabaltasunari esker eraiki zena. Harlanduz­ko gorputz kubiko bat dugu, inposta lauez hiru mailatan antolaturiko fa­txada duena. Eskual­de honetan ohikoa da, atea buruduna eta mol­duraduna izatea, pilastra eta toskanar zutabe aurreratuen artean dagoena, zeinaren gainetik erronboz­ko eta triflifoen taulamendu bat zamal­ka­tzen den; honi eran­tsi diezaiogun baoen inguruetan eskain­tzen den edergarrian aberastasuna eta er­tzetako harlanduen nabar­men­tzeak. Mul­tzo osoa lau isurial­deko teilatuz estalia dago eta berekin du zurez­ko teilatu‑hegal bikoitza.

Joanderrenea Jauregia.

Lesakako Joanderrenea edo Urdanibia jauregia an­tzeko eskema bati jarrai­tzen zaio; XVIII. mendeko lehen erdiko jauregi-mota dugun honek gogoan har­tzeko moduko garaiera du gorputz kubiko moduan, eta xingola lauez bereizitako hiru solairuetan egitura­tzen da, er­tzetan harlanduak dituela.

Jauregi dorredunak.

Jauregi dorredunak XVIII. mendean azal­du ziren, fa­txadan, bera baino handiagoko bi dorre lirainekin, hiru mailatako erdiguneko paramentua apur bat atzerago ekarria du. Eskema honi dagoz­kionak dira beste eraikin ba­tzuk, esate baterako:

Oieregiko Erreparatz Jauregia.

Patiorik gabea da, harlangai­tzez­ko paramentua, zarpeatu eta zuritua –XVIII. mendaren az­ken al­dera Gipuz­koatik gertu dagoen al­derdi honetan ohikoa bihur­turik.

Gaston Iriarteren jauregia.

Iruritan, Caracasko Errege Konpainia Gipuz­koarreko On Migel Gaston, beste indiano eskuzabal batek ordaindutakoa da jauregi hau.

Ariz­kunenea jauregia.

Elizondon Ariz­kunenea jauregi az­pimarragarria da bai bere zabaleragatik bai gorputz nagusia albokoekiko atzerago ekarria izateagatik.

Sagardia jauregia.

Iturengo Sagardia jauregia ere bikaina da, hiru solairuetan eta atikoan harlandu artikulatuak dituen bloke prismatikoa, dena ere zurez­ko teilatu‑hegal bikoitz batez amai­tzen delarik.

Arrarboa jauregia.

Yrizarren iritziz garran­tzirik badu Amaiur­ko Arrarboa jauregiak, harlandu onak, harburu­txo bikoi­tzak dituen teilatu‑hegal zoragarria, eta Erdi Aroko dorreetan itsasten zirenen jatorrizko eskailera bi­txi bat kanpo al­detik dituela.

Udaletxeak[aldatu]

Kon­tzeju erakundea[aldatu]

Agirietan ziurtaturik dago hiribil­duen aurretik egiten zirela Kon­tzejuko ba­tzarrak. Ibarretako Goiz Erdi Aroko erakundeek, Uniber­tsitate zeritzotenak, nahiz berant Erdi Aroko udalba­tza nagusiek bazuten jadanik kon­tzeju irekiko antolamendu bat, auzotar eta bizilagun guztiak bil­tzen zituena eta gerora “gizon zin­tzoak” izena emango zi­tzaiena.17

An­tzinako ohitura hau sendoturik eta sagaraturik geratuko zen lehen aipatu ditugun beharrak zirela-eta hiribil­duak sor­tzeko errege edo “jaunak” hiri‑gu­tunak ematen hasi zirenean. Hasiera batean kon­tzejuak udal bizi­modua kudea­tzeko eginkizuna zuelarik, “kon­tzeju irekiak” izan behar zuten, hots, “kanpai ho­tsera” ala pregoilariaren aho­tsera, klase berezitasunik gabe, iri­tzi batekoak nahiz bestekoak, herriko biztanle guztiak bil­duko zituztenak eta udalaren eginbeharretan guztiek esku hartu zezaketenak. Biltokia, zelai bat ala harizti bai izan zitekeen, baina ohikoagoa zen eliza bat edo bere ataripea edo kanposantua izatea, horrela “elizate” izena bera, udal-bil­kura esanahia izatera iri­tsi zen. Manuel Lekuonaren iri­tziz, ohitura horrekin kon­tzejuko agintariak beharturik gertatzen ziren Euskal­dunon elizetan hain ohikoak diren ar­kupeak ireki behar izatera. Pirinioez gaindi iparral­dera dagoen Baskonian ere ohituraz­koa zen Kon­tzejua eliz aurrean ospa­tzea. Aiherreko familiatako ordez­kariak 1743an beren elizako ar­kupe berezian bil­du ziren igande batez, beren erretauletako urreztaketaren tratuari buruz­koa idazteko.18

Gauza jakina denez, hiribil­duak Ermandadetan antola­tzeko beharra sumatu zuten, segurtasunaren izenean eta beren interesen defenda­tzeko, nobleen gehiegikerien, ordainarazteen eta injustizien aurrean. Arrazoiz­koa denez, ermandadetako nagusi edo buruak, eta gerora Probin­tzietako eta Ba­tzar Nagusietakoak, halaber, udal Kon­tzejuetan bil­dutako lagunen arteko eskubideetatik sortu ohi ziren. Udalerrietan zegoen probin­tziaren boterea, Karmelo Etxegarai‑ek esan zuen bezala.19

Ermandadeentzat probin­tzia “udalerrien el­kartasun gisa har­tzen zuten, beren pribilejioak eta, al­di berean, inguruan zituzten eskual­deen segurtasuna defendatuko zituztelarik, eta zenbait al­detan “uniber­tsitate” izenez ezagutzen ziren”.

Udalerrietako Ermandadeek beren kabuz erabaki­tzeko eskubidearen kon­tzien­tzia finkatu zuten, hiribil­du beraren sorreratik zutelarik arrazoibidearen kon­tzien­tzia, alegia, auzotarren el­karte modura eraturik gel­ditu zen Udal Foruan. Kon­tzien­tzia honek Euskal Herriari tinkotasun berezi bat eman zion bere Foruak defenda­tzeko.

Kon­tzejuaren ekimena, auzotarren ongizate eta aurrerabideari garran­tziz­ko zi­tzaiz­kion zenbait arazoetara iri­tsi zitekeen: administrazio ekonomikoa, justizia zibil eta kriminala, zain­tza eta ordena eta abar. Ekimen honek, al­dian behin eta arauen bidez zenbait kargu izenda­tzeko beharra ekarri zuen. Gorosabelek dioenez, hasiera batean Al­katea eta Burua besterik ez zen izan. Gerora beste kargu ba­tzuk izenda­tzeko komenien­tzia sumatu zen: Al­kateordea, Erregidore ahal­dunak, Eskribaua, Sindikoa edo Prokuradorea, Etxezainak, Epaimahaia, Aguazila, eta abar.20 Legez, kargu horietarako gai izateko beharrez­koa zen aitoren seme izatea eta errenta ba­tzuk edukitzea.

Denbora joan ahala, el­karte osoaren an­tzinako ba­tzarrak desagertu ez baziren ere, horietarako deial­dia kasu berezietarako utzi zen eta gai arruntak erabaki­tzea zuzendari­tza ba­tzordearen esku gel­ditu zen. Delako sistema hau izango da Kon­tzeju itxia deritzona.

Hiribil­duen gober­namenduaz hitz egitean, Larramendik honela az­pimarratu zuen: gober­nu orokorraz gainera –Probin­tzietako Ba­tzarrarena eta Ba­tzar Nagusietakoa eta errege Korrejidoreen autoritatearena– hiribil­du bakoi­tzak dituen ordenan­tzetan oinarri­tzen zen gober­nu partikularra zegoela, oso aspaldiko ohituretan eta pribilejioetan eta erregeek berretsiak: mendeetan zehar, beharren arabera, al­datuz joan ziren ordenan­tzetan. “Ez dira berdinak herri guztietan, eta gorabeherak badira berauetan, hiribil­duen berezitasunaren arabera. Denek badute beren al­katea, justizia eta erregimentua, erregidore, sindiko, zerga-bil­tzaileak, diruzainak, udal eskribauak, epaimahaiak eta udal­tzainak”.21

Bestal­de, frogaturik dago Kon­tzeju irekien ezarpenak ez zuela inolako demokrazia al­derako joerarik ekarri, gaur egun hitz honi ematen diogun adieran, bederen. Erakundeak, bai udal mailan bai zentral mailan (Ba­tzarrena), pixkanaka “aristokrazia” prozedura baten mendekotasunean sartu ziren.22 Udalerri bateko biztanle guztiak ez zeukaten ohorez­ko eta autoritatez­ko karguetarako sarbiderik euskal errepublikan; noblea edo aitoren seme izatea beharrez­koa zen.23 Honi dagokionez, A. Larramendik oroitaraziko digu XVIII. mendean kargu horietara aur­keztu ahal izateko “milakoak” behar zirela, fidan­tzapeko balioa zuen etxal­dea, “kargudunen” al­detik kalterik gertatuta ere. Hiribil­duan onibarrak edo lur‑ondasunak eduki behar ziren, ez gu­txi gainera eta gora egin zutenak, karguaren garran­tziaren arabera, ez hautagaiek soilik, baita hauta­tzaileek ere; bazterrera uzten zirelarik maizterrak, artisauak eta ezer gu­txiren jabe ziren per­tsonak.

Udal kontuak eta arazoak gehi­tzen eta zailago­tzen ari zirelako sumatuko zen ziur asko Kon­tzeju itxien beharra, hau da, per­tsona adituen esku utzi beharra. Handik aurrera oso beharrez­ko ikusi zen ofizialen bilerak ateak itxita egitea, delako zeregin hauetarako bereziki pen­tsaturiko eraikinetan.

Errege Katolikoen Ordenamendu batek, 1480an, Kon­tzeju guztiak “ad hoc” eraikitako etxeetan ospa zitezela agin­tzen zuen, eta ez elizetan edo aire zabalean. Baina eraikin itxietan Kon­tzejuak egitearen sistema hauetarako behin betirako urra­tsa Baskonian XVIII. mendera arte ez zen sartu.

Kontzejurako eraikinak[aldatu]

Bestalde, Kon­tzejuak bereak zituen arazoak kudeaketa ona izateko beharrez­koak ziren eraikinak era­tzea komunitate osoaren esku ez zegoen eginkizun ekonomiko bat zen. Euskal Herrian ulertu egiten da, Udalba­tzek zuten garran­tzia eta inork ere al­de batera utzi nahi ez zuen foru izaerako tradizio luzearen zama izanda ere, Udale­txeen eraikun­tza hainbeste denboraz luzatu izana; XVII. mendera arte ia‑ia, eta eraiki­tzen hasi zirenean, arazo korapila­tsu bat gerta­tzea eta patua al­de izandako per­tsona partikularrek (indianoak sarritan) beren jaioterriaren beharrekin bat eginda sentitu eta beren diru­tzaz elizen eta udale­txeen hobekun­tzetan lagundu zutenean baizik ez konpondu izana ere. Garai honetako jauregi gehien­tsuenak Ameriketatik zetorren diruari esker eginak zirela baiezta­tzen du Vargas Poncek. Gerora, ikerlariek eskuraturiko dokumentuek badirudi berretsi egiten dutela honako adie­raz­pen hau.

Eraikun­tzak hasi zirenean gure Herrian bazen tradizio luzea zuen eraikun­tza sistematiko bat. Ez da, beraz, inola ere harri­tzekoa egituretan eta teknikan ahaidetasun bat suma­tzea Udale­txe berrien eta aurreko mendeko baserri‑etxe eta jauregien artean. Euskal Udale­txe tipoa ez da arrandi­tsua, Linazasororen iri­tziz, ezta fun­tzionala ere, eta ez da horrexegatik arbuiagarria. Lamperezek bere iritzian zenbait Euskal Udale­txe oso bikainak direla dio. Hauetako ba­tzuetan Luis XVI.aren fran­tses estiloaren eragina ikusten da.24

Arkitekturaren garapena[aldatu]

Uste izatekoa da, lurral­de historikoetako hiriburu izandako hirietako Udalba­tzek eskain zezaketela eredua, udalen zereginetarako udal-egoi­tza modura. Baina euskal hiriburuetako an­tzinako Udale­txeak, barrual­deko hiribil­duetan eraikitakoen erreferen­tziatzat balio zezaketenak desagertuak ziren XVIII. eta XIX. mendeetako eraikun­tzez ordez­katuak izateko; uhol­de batek sun­tsitu zuen Bilboko Udale­txea XVI. mendearen az­ken al­dera; Donostiakoa 1813ko sutean gal­du zen; Gasteiz­koak ez zuen “leku berezirik” Olagibelgo Plaza Berrian bil­tzea erabaki zenean; Iruñekoa, XVI. mendean al­txa zena, egungoa den beste honek hartu zion lekua “XVIII. mendearen erdial­dera hondamendiaren arriskuan zegoenez”.

Ar­kitek­tonikoki aurreko mendeko ereduak imitatu zituzten XVIII. mendean eraiki ziren Udale­txeak. Ezaugarririk ohikoenak hauexek dira:

- solairu aglomeratua, - ar­kuak fa­txadan, - lehenengo hormarte guztia bete­tzen duen ataripea, - ba­tzar aretoa argizta­tzen duten leihoak kanpoal­dera, - tokian tokiko armak erakusten dituen armarria.

Eskema hau aberastua eta edertua gertatu zen Argien Mendean zehar, berrikun­tza ba­tzuk medio.

Saiatuko gara, euskal lurral­de historiko bakoi­tzaren mugen barruan, nolabaiteko kronologia bati jarraiki aurrerabide honi jarrai­tzen, ar­kitek­to eta bere bezeroen al­detiko halako zen­tzu estetiko bat ager­tzen duten xehetasun eta berrikun­tzak az­pimarra­tzen.

Dokumentuen iker­kun­tza eraikun­tza bikain hauetako ba­tzuen egileak zein­tzuk izan ziren oraindik jakitera iri­tsi ez bada ere, ez dugu uste aipamenik egin gabe utzi behar direnik. Enblematiko modura ikusi behar ditu historialariak, mendeetako bizimoduaren al­derdi sozial eta politikoen erakusle plastiko eta agerikoak. Al­derdi honi buruz Leon Bautista Alberdi humanistarekin batera esan daiteke: “Ar­kitek­turaren handitasuna hiriarekin loturik dago, eta bere erakundeen sendotasuna honen baitan babesten dituen hormen sendotasunez neur daiteke”.25 Hara hemen, euskal ar­kitek­turaren atal honi eskain­tzen diogun arreta zuri­tzen duen arrazoia.

Gipuzkoako udaletxeak[aldatu]

Zutik dirauten Gipuz­koako ia Udale­txe guztiak ez dira XVII. mendea baino lehenagokoak.

XVII. mendea[aldatu]

Usurbilgo Udale­txea. Usurbilgo Udale­txea, bere kokalekuari26 buruz­ eztabaida ugari izan ondoren, XVII. mendearen bigarren erdial­dera eraiki zen, baina, gerora sute batean erre eta sun­tsiturik gel­ditu zen.

Zestoako Udale­txea. Hiribil­du honek, gainerakoak baino premia handiagoa sumatu zuen XVI. mendean jada, udale­txe bat eraiki­tzeko, besteak beste, Ba­tzar Nagusiak ospa­tzen zireneko hiribil­dua izateagatik. Karmelo Etxegaray‑ek espresuki arrazoi­tzen du esanaz: “Udale­txe handiak XVI. mendetik aurrera hasi ziren eraiki­tzen, Ba­tzar Nagusiak bil­tzen ziren tokietan bereziki; zeinak, prokuradoreak zenbat eta nolakoak ziren ikusita areto handi eta zabala izatea eska­tzen bai­tzuen.

Eraikina 1601ean hasi zen eraiki­tzen eta zenbait arrazoi tarteko, ez zen hurrengo mendera arte amaitu­tzat eman. Zestoako Udale­txeak ez zuen eskaini gerora Gipuz­koan egingo ziren udale­txeen eredua; baina hartan ikus daiteke jada, gerora osagai amankomuna izango zen bal­koi jarraikia. Monumentu historiko eta artistiko izendapena jaso du, Ba­tzar Nagusiak ospa­tzen zireneko aretoa gorde duelako, batez ere. Ez du edergarririk, 1973an jarri zi­tzaion armarri alakatu bat besterik, XVIII. mendeko Udale­txe berrietan egiten zena imitatuz seguruenik.

Tolosa, Bergara eta Oiar­tzungo Udale­txeak. Tolosa, Bergara eta Oiar­tzungo Udale­txeak urte beretan eginak dira, 1660 eta 1680 urte bitartean. Eraikin sendoak dira, hiru solairutakoak, beren fa­txadetan bal­koi jarraikiak dituztela; edergarri soilak hiribil­duaren armarrietan, bat bestearen atzetik zetozen hargin maisuen esku har­tzeen bitartez eraikiak izan ziren, eta betiere larritasun ekonomikoen zamapean eraiki ere, aurrezte handienaren iriz­pideari eta arte mailako soiltasun handienari jarraiki.

Bergarako Udale­txea. Bergarako Udale­txe berria, Zestoakoarekin batera, Ba­tzar Nagusien hiribil­dua izateagatik, txikiegia gerta­tzen zi­tzaiela-eta, an­tzinako Kon­tzejua al­datu beharrean gertatu zenean, beronen gainean eraiki zuten berria eta 1680an ez zegoen oraindik amaiturik. Bere diseinuaren arduradun nagusia zein izan zen ez badakigu ere, 1680ko azaroko tratuan Jose Zal­dua eta Joseph Sarasua hargin maisuak aipa­tzen dira.

Plaza nagusian Lagundiaren an­tzinako ikaste­txea eta gerora Errege Mintegia izango zenaren aurrez aurre dago kokaturik; angeluzuzeneko oinplanoa eta hiru solairu dituen eraikina da, Udale­txeetarako sor­tzen ari zen eta behin betirako izaera izango zuen motaren araberakoa. Bere fa­txada harlanduz egina da, eta harlangai­tzez alboetakoak.

Beheko solairua ar­kupeduna da, pilare sendo lodiez eusten zaien erdi‑puntuko sei ar­kuz egina. Harridura sor­tzen du bere itxurak, Udale­txearen eskuin al­dean, eskala berari eusten dion eta lau ar­ku gehiagorekin ar­kupea luza­tzen duen etxebizi­tzen eraikin bat itsa­tsirik dagoelako. “Lehenengo solairuan bost bal­koi irten ireki­tzen dira, kalostra xume bidez eginiko burdineria dutela”. Fa­txada nagusiari dagokion zatia hiru armarri ederrez apaindurik dago: Gaztelakoa, Gipuz­koakoa eta Bergarakoa. “Barrual­dean, erdigunea, eskailerari, sarrerari eta gelei dagokiena eraberritua izan da, eta erdiko eskailera bidez solairu batean bana­tzen da, bertan udale­txeko gelak banatzen direlarik.

XVIII. mendea[aldatu]

Lanaren balio estetikoari arreta berezia eskaini, eta beren eredu ar­kitek­tonikoarekin ospea lortu zuten ar­kitek­toek diseinaturiko eraikin-mota horretan sartuko gara XVIII. mendean al­txaturiko Udale­txeekin. Amerikatik etorritako diruak eta tokian tokiko auzotarren el­kartasunak lagundu zuen eraikin garran­tzitsu hauek eraiki­tzen.

Elgoibar­ko Udale­txea. Arte-ikuspegi horretatik gure arreta erakarri behar duen lehengo udale­txea Elgoibar­koa da. Gudiol Alcolea eta Kluber‑en iri­tzien aur­ka, hauek Fran­tzisko Iberok egina dela uste baitute, badirudi Udale­txe honen benetako egilea Sebastian Lekuona izan zela.27

Aurreko kon­tzeju‑etxe txiki baten ordez­koa egiteko Felipe V.a erregeak emandako baimena 1728ko maia­tzaren 22koa da. Lur‑sail askeak erosi ziren elizaren ondoan eta maisu bat kontratatu zen, Antonio Labranza; honek eraikun­tzarako diseinua eman eta 1731n zimentarriak jar­tzen hasi ziren. Labranza berehala hil eta beste diseinu ba­tzuk aur­keztu ziren, eta Loiolako maisu nagusia Inazio Ibero etorrarazi zuten berauei buruz eta gastuei buruz­ iri­tzia eman zezan (1734ko otsaila). Ibero maisuak, bi hilabete lehenago hil zen Sebastian Lekuonak aur­keztu zuen diseinuaren al­deko iri­tzia eman zuen. Tomas Labranza, lehen traza­tzailearen semea arduratu zen, denbora joan ahala hainbat al­daketa izango zituen eraikin-lanak buka­tzeaz, baina, betiere fun­tsean Sebastian Lekuonaren jatorriz­ko diseinuari begirune zi­tzaiolarik. Inazio Iberok ar­kupea eta eskailera handiagotu zi­tzaten egindako gomendioagatik eta eraiki­tze al­dian izandako beste mol­daketak zirela-eta, eraginik izan zuen zenbait historialarik maisu horrek egina dela eraikin hau esatera iristeko. Eraikun­tza 1737 al­dera eman zen amaitu­tzat, baina, ondorengo urteetan eran­tsi zi­tzaiz­kion apaingarri ba­tzuk, armarria, esate baterako, 1753an Inazioren seme Fran­tzisko Iberok eginikoa.

Oso xumea da Elgoibar­ko Udale­txea: oinplano angeluzuzena eta bi solairu dituena da; behekoa bi hormarteetan zatitua dago, lehenengoak, barrura sar­tzeko, hiru atetako ataripe handi bat okupa­tzen du; atzean, eskailera zabal batek, bigarren hormartea bitan bana­tzen du, bata kar­tzelatarako eta bestea alondegi eta zal­ditegirako. Goieneko solairua ere bi zatitan banatuta gel­di­tzen da: bata ba­tzar aretoa da eta bestea lau areto Fa­txada nagusiak, iparral­dera begira dagoenak bere beheko solairuan ataripera irekitako erdi‑puntuko bost ar­ku ager­tzen ditu, eta goieneko solairuan, ataripeko ar­ku gainetan egoki­tzen diren men­tsuletan ezarrita hiru bal­koi. Frontoi triangeluar batek erremata­tzen du eraikina. Diseinugileak propor­tzioetan izan zuen arreta solairuetako neurriak txikiagotuz, alboetako beste bien kontrastean frontoi erdiko armarriaren handitasun bidez ardatz bertikala indartuz, baranda amankomun batez el­kartutako er­tzetako bi bal­koien eta erdiko hiruren arteko biribiltasunak, bal­koien uztai­tzeetan eta men­tsuletan harriz­ko edergarriak, armonia bare eta duintasunez­ko baten inpresioa ematen dute, barroko hasberri baten halakoxe alaitasun baten barruan.

Az­koitiko Udale­txea. Az­koitiko Udale­txe berri bat eraiki­tzeko lehen diseinu bat bazen XVI. mendean jada. Dena gogo hu­tsean geratu zen, harik eta 1730eko urtarrilean udal‑gizon ba­tzuk hiriko plazan kon­tzejuaren egoi­tza berria, gastu handirik gabe, eraiki beharra mahai gainean jarri zuten arte. Tratua Jose Lizardi ar­kitek­toarekin egin zen; eta Inazio Ibero maisuak Lizardiren diseinuari 1736 hasieran bere aditu iri­tzia eman ziezaiokeen.28

Hiru solairutakoa da. Oinplanoz angeluzuzena eta 24 m ditu aurreal­deko fatxadan eta 18 m sakonean, bi hormarte paraleloz zatituta. Beheko solairuan, ar­kupearen ondoren bi esparru bereizten ditu eskailera zabal batek; beste bi solairuetan eskailerak bereizten ditu geletarako hango esparruak, lehenengo hormartea (ataripearen gainekoa) ba­tzarrak egiteko aretoa da. Teilatu‑hegal sendoa duen teilatu‑zurajea hiru isurial­de dituena da, hauetako bi, alboetara eror­tzen dira eta hirugarrena fatxada nagusi al­dera makur­tzen da.

Fa­txada nagusian bost bao ditu lehen solairuan eta lau goienekoan, ardiko tartea hiriko armarriaren­tzat gera­tzen delarik. Bal­koi jarraikiak el­kar­tzen dituzte erdiko hiru baoek, ba­tzar-aretoa nabarmen utziz. Herreratar soiltasuna duena da apainketa: bi troxa jarrai paralelo besterik ez, solairuak eta beheko ar­kuteriaren inposta baxuak bereizteko. Leihoen inguruetan ez da inolako edergarririk ikusten. Esteten atseginerako opari bakarra da eraikinaren biran teilatu‑hegal irteneko zurgin‑lana eta ezin dezakegu jakin Lizardik eginak diren ala ez.

Legaz­piko Udale­txea. Az­koitikoarekin an­tza duen udale­txea dugu Legaz­pikoa; ulergarria den koin­tziden­tzia bestal­de, bi udale­txe hauen eraikun­tza ia‑ia garaikidea izan bai­tzen, Legaz­piko honetan Jose Lizardiren esku har­tze ba­tzuk dokumentuetan jarrita baitaude. Ziurtasunez ez da azal­tzen dokumentuetan diseina­tzailearen izenik baina oso litekeena da Pedro Karrerarena izatea. Kontua da, eraikun­tza lanak behereneko solairuko ar­kuetara iri­tsi zirenean, Asteasuko maisuak “al­daketa ba­tzuk” proposatu zituela, “oso fun­tsez­koak agian”, agerian utziz “bere berrikun­tzak Udale­txearen goieneko bi gorpu­tzei eragin ziotela, zein neurritan gertatu zen ez badakigu ere”.29

Oinplanoz angeluzuzena da Az­koitikoaren antzera; eta honek bezala baditu hiru solairu eta ar­kupea; goieneko bi solairuek plangin­tza berdin‑berdin bera dute. Baina Legaz­piko udale­txea oinplanoz luzeagoa da, ia‑ia karratua; nahiz eta oso litekeena den atzeal­deko zatia jatorriz­ko diseinuaren araberakoa ez izatea, gerora egindako eranskinena baizik. Hemen ar­kupea ez da bost ar­kuz egina, hirutan baizik. Teilatu‑hegala ez dago Az­koitikoan bezain tailla‑lan ederrez jan­tzia. Garaiaren banaketa, eraikina ingura­tzen duten inposta lan beraren bidez mar­ka­tzen da berriro; inpresio orokorra, Az­koitikoak eragiten duena bezain herrerarra da oraindik ere.

Hondarribiko Udale­txea. Blanka Sañudok Hondarribiko Udale­txe berriaz (1731‑35) egiten duen kontaketa xehe eta dokumentatuan, eraikina, oso gorabehera bi­txiak eta ez ezusteko handiak izan gabe eraiki zuten hargin eta arotz maisuen izenak jarrita ekar­tzen ditu; baina ez da bere diseinatzailearen inolako aipamenik agertzen.

An­tzuolako Udale­txea. Gauza bera gerta­tzen da An­tzuola hiribil­duko Udale­txearekin, Felipe IV. Erregearengandik Bergararen eskumenetik aske gera­tzea lortu, eta 1743an udale­txe berriaren egitasmoa onartu baitzuen; mehelin arteko eraikina da eta tipologia mailan Euskal Udale­txeen artean kokatuko li­tzatekeena. Historia honen helburuen artean oso esangura­tsutzat az­pimarratu nahi dugu Blanka Sañudoren oharrari buruz­koa “Hemen ikusten diren Udale­txeen handitasunak eta kalitateak agerian uzten baitute, besteak beste, baita biztanleria ugaria ez duen An­tzuolan ere, Euskal Herrian tradizio mailan kon­tzeju erakundeek izan duten garran­tzia”.30

Asteasuko Udale­txea. Bertan ezin bizia gertatu zen Kon­tzeju baten ordez­koa egiteko lurrak erosi eta 1752an, hiriko semea zen Jose Lizardiren traza baten arabera abiatu ziren eraikin lanak, traza­tzaile hau bera zendu ondoren. Baina, Asteasun ez zen inolako arazorik gabe eraiki­tzen jardungo zuen har­gin‑mai­su onik falta, eta 1749an zenbait enkanteren ondoren Usandizaga maisuak eskuratu zuen egitekoa; baina lanen hasiera urte ba­tzuetara atzeratu zen. Eraikin lanak 1754an hasita ere, zenbait al­ditan eten beharra gertatu zen, arazo ba­tzuen kon­tsulta bidera­tzeko: aurreikusitako harlangai­tzaren ordez mu­txardaturiko harlandua hautatu zen, zenbait puntutako okerdurak zuzendu beharra izan zen eta abar. Bukatu­tzat eman zen eraikin lana 1760an, teilatuetako arotz‑lanak, eskailera eta zoladurakoak bar­ne.

Asteasuko Udale­txeak barroko ku­tsu handi­txoagoa du Lizardik trazaturiko beste kon­tzeju eraikun­tzek baino. Frontoi triangeluarra hartuko du, profil berezia duena, Elgoibar­ko Udale­txeari Sebastian Lekuonak eman zion eta honek, al­di berean, Hercules Torrelli italiarrak trazaturiko Donostiako Udale­txetik (gaur desagertua dena) hartu zuena bera.32 Baina, bestal­de, eu­tsi egingo zaio Asteasun hiru ar­ku besterik ez duen ar­kupeari, alboetan leiho soilak dituela, Legaz­pikoaren antzera.

Eskubanden batasuna deigarria gerta­tzen da, lehenengo solairuan erdiko hiru bal­koiak eta goieneko solairuko bostak el­kar­tzen dituena. Baoak uztai­tzen dituzten plakak, zura taillatua duen teilatu‑hegal zabalaren az­piko erlaitz mol­duratuak eta hormapikoaren ardatz bertikala az­pimarra­tzen duen armarriaren erliebe handiak alai­tzen dute gainazala.

Astigarragako Udale­txea. Asteasuko Udale­txeak Astigarragakoarekin al­dera­tze bat eska­tzen du, fa­txada izan ere, oso baita an­tzekoa. Trazaren egileari buruz­ko inongo bermerik ez dute eskain­tzen agiriek. Bere eraiki­tzailea Joan Bautista In­txaurrandiaga izan zela eta ar­kitek­to honi 1744an Jose Lizardik Donostiako Santa Maria elizaren eraikun­tzarako hautatutako harriak eman ziz­kiola dakigun gauza da. Horrela beraz, harreman onak zituztela eta ez li­tzateke harri­tzekoa izango data horretan zenbait Udale­txetako traza­tzailea zen Asteasuko maisua Astigarragakoaren egilea bera izatea ere.

Pasai Donibaneko Udale­txea. El­karrekin jardun zuten Jose Lizardik eta Joan Bautista In­txaurrandiagak Pasai Donibaneko Udale­txe berrirako hargin-lana tasa­tzen, Jose Lizardik diseinaturiko obratzat hartu behar delarik.33 Ez da azal­tzen oinplano berriko eraikun­tza ala berreraikitako eraikun­tza den. Ez da solte dagoen eraikun­tza bat, plazara ematen duten bi etxeen tartean sartutakoa baizik. Bere fa­txada gora egiten duen angeluzuzen estu bat da, lau solairutakoa, harlanduz­ko paramentua duena, eta saihe­tsetan dituen etxeetatik erraz bereizten dena. Bere leiho eta bal­koi zabalek (hirugarren solairukoak eraikinaren zabalera osoa du) bereizten dute udale­txe mota hau, Lizardik diseinaturiko beste eraikinen kontrajarrian.

Debako Udale­txea. Deban XVIII. mendean eraiki zen Udale­txea, an­tzinako Kon­tzejuaren eta az­peitiar Inazio Ibero34 maisuak trazaturiko eraikin berriaren batera­tze baten ondorioa da, zeinari 1747an hiribil­duko zati honen mol­da­tzearen ardura ere eran­tsiko zi­tzaion. Horrez gainera, Zestoako Udale­txe zaharrean eta bere lankide eta adiskide zuen Sebastian Lekuonak Elgoibarrerako trazaturikoan esku hartu zuelako, estimazio handitan hartu zen.

Debako Udale­txe berriaren oinplanoak irregularra izan behar zuen nahitaez. Beheko solairuak hiru ar­kudun ar­kupe sakon bat agertzen du, hauetan eskuinal­dekoak kalerako irteera erakusten duelarik. Beheko solairuko hurrengo hormartea bigarren solairura iristen den lau ataletako eskaileraz osatua dago; hemen ba­tzar aretoak bete­tzen du ar­kupeari dagokion hormartea. Hirugarren eta az­keneko solairua gela partikularretarako erabil­tzen da.

Eraikinaren atzeko al­de guztia, oinplano berrian eraiki eta udal-bulegoetarako erabil­tzen dena, eta bere lehengo solairu mailan plazara ematen duen aurreko gorpu­tzarekin bat egiten duena al­de batera uzten badugu, aurreko honen itxura estetikoaren berri emateko, fa­txadako harlandu onez eginiko paramentua, estal­kiaren teilatu‑hegal eder taillatua, lehen solairuko hiru baoak el­kar­tzen dituen kalostra jarraituak eta edergarri ezak, hiru solairuak bereizten dituzten mol­duren salbuespenez, eta solairu garaiaren erdiko tartea estal­tzen duten hiru armarriak aipatu behar­ko ditugu. Honen guztiaren emai­tza, har­tzen duen soiltasun eta nobleziaren inpresioa li­tzateke.

Arrasateko Udale­txea. Udale­txea prestatu ala handiago­tzeko erabakia Arrasaten 1749. azaroan Udalak hartutakoa da. Hasiera batean, lehendik baziren etxe ba­tzuk bil­du eta hauek presta­tzea pen­tsatu bazen ere, orduan Zegaman bizi eta Ataungo parrokiaz ardura­tzen zen eta euskal Udale­txeetako traza­tzaileen artean osperik handieneko maisu izateko bidean zihoan Martin Karrera ar­kitek­toari eska­tzea erabaki zen 1755ean. Materialak atera­tze eta garraia­tzearen esleipenean eta kostuen eztabaidan sortutako tirabirengatik, 1758ra arte atzeratuko zen eraikin lanen hasiera; baina eraikina, 1764 al­dera amaitu­tzat eman daiteke, bere egiturari dagokionean behin­tzat.35

Arrasateko Udale­txea Euskal Herriko ederren eta adierazgarrienetako bat da. Ia angeluzuzen bat da oinplanoz, fa­txadak plazara ematen duen horretan bost kar­napel ar­kudun ar­kupea eta bana alboetako aurpegietan dituela. Ar­kupe honen sakontasunak solairuaren heren bat iristen du, eta hurrengo hormartearen erdian eskailera abia­tzen da, esparrua bi zatitan bereizten duelarik. Goieneko solairuan areto handia, ar­kupeko erdiko hiru ar­kuen gainean, fa­txadaren paraleloan doa. Baina aretoaren bi al­detan oinplano hau bi solairutan bihur­tzen da, etxebizi­tzatarako erabiliko direlarik; barruko eskailera bidez komunika­tzen diren bi etxebizi­tza dira.

Fa­txadari dagokionez berriz, lehen begirada batean, Elgoibar­ko Udale­txea gogoarazten badu ere, sei pilastra erral­doiez mar­katurik gera­tzen da biribiltasuna, ezarriak eta etenik gabeak diren pilastrak, bertikaltasuna az­pimarratuz ar­kuak eta bal­koiak bereizten dituztelarik, ar­kitek­toaren seme Manuel Martin Karrerak taillaturiko hiriaren armarri handia kokatua deneko frontoi triangeluarrak areagotua gertatuko da. Udale­txe berrietan jada finkaturiko ereduaren arabera, men­tsuletan zurgin lan fina duen teilatu‑hegal zabala eta erdiko hiru bal­koiak el­kar­tzen dituen baranda jarraika nabarmen­tzen dira. Churrigueresko ku­tsua, kanpo al­dera sabel­duak diren goieneko bal­koien kareletako kurba eta kontra‑kurbatan, erdiko leihoak uztai­tzen dituzten frontoi hau­tsietan, eta orokorrean, ertilariak berariaz fa­txadan argi‑ilunen kontraste bizian, hainbat koska (mar­ko, ukondo, men­tsua eta abar.) kontrajarriz bilatu dituen horietan dago.

Burdineriaren diseinu estetikoa bal­koietan, azalerako barrokotasunarekin armonian dagoenak osa­tzen du mul­tzo osoaren dotoretasuna, inolako zalan­tzarik gabe, XVIII. mendeko gure Herriko eraikinik ederrenetako bat bilakatuz.

Oñatiko Udale­txea. Oñatik eskain­tzen duen mul­tzo monumental ederraren barruan eta bere plaza zabal eta ederretik Udale­txea gailen­tzen da, zeinaren eraikun­tza 1758an erabakitakoa izango zen, Gaztelako Kon­tseiluari baimena eskatu eta beharrez­ko lurrak erosi ondoren. Martin Karrerari zor zaio bere traza eta eraikun­tza lanak 1764an hasi ziren. Eraikinaren fun­tsez­ko egitura 1771n amaituta, barrukoari hel­duko zi­tzaion.36

Kanpotik begira jarrita Oñatiko Udale­txeak Arrasatekoaren oroimena ekarriko digu gogora, baina berehalakoan adieraziko zaigu biribiltasuna ere, zeren eta bere al­derdirik txikiena plazara ematen duen fa­txada nagusia baita, eta bere hiru ar­kutako ar­kupe eta guzti, al­txaeran, karratutik gertuan dabilen azalera erakusten baitu. Hiru solairu ditu eraikinak, baina eskaileraren hormartean lau al­txa­tzen dira. Bigarren solairuan, aurreal­deko fa­txadan zehar ba­tzar areto nagusia dago, sarrerako hiru ate dituela.

Hemen gehien axola zaigun estetikako ikuspuntutik, fa­txadak Arrasateko Udale­txearen eredua jarrai­tzen du, bere pilastrak, bere bal­koiak, bere kalostra jarrai forjatuak, edergarri barrokoz apaindutako bao uztaituak, frontoi triangeluarrez koroaturiko armarri handia eta abar. dituela.

Oñatiko Udale­txea, Euskal Herriko mul­tzo solte ederrenetariko bat da, hiri kokapen ezin hobeago batean dagoena. Martin Karreraren eraikun­tzei buruz, XVIII. mendeko gipuz­koar ar­kitek­tura gaietan aditu handia den Mª Isabel Astiazarainek bere iriz­pide kritikoa laburbil­duz, Arrasateko eta Oñatiko Udale­txeak “rococo­tzat jo­tzen ditu, fran­tses eragin garbia dutenak, biak ere oinarriz­koenetan Martin Karrerak eginak; bietan, hala ere, apainketari dagoz­kionez, Arrasatekoa soilagoa eta apalgoa da”.37 Alegiako Udale­txea. Bere bizi­tzako az­ken urteetan Martin Karreraren talentuaz baliatu behar izan zeneko beste udale­txe bat Alegiakoa da. Maisuaren trazaren arabera ziur asko ere, izaera soltea izango zuela al­de batera utzita38 gaur egun bere eskuin al­detik etxebizi­tza bloke bati itsa­tsita gel­ditu den hau, Beasaingo maisu famatuak aurretiaz diseinaturiko beste udale­txeen imitazio erraz bat da.

Haiengandik, fa­txadako ar­kupean lau ar­ku dituelako bereizten da, horrela erdiko al­txaeraren arda­tza baoetatik ez delarik igaroko. Gainera, angeluetako er­tzetan kuxinduriko troxak jarriko dira, horrela plastikotasun efek­tu eder bat lortuz; baita armoniaz­koa ere, bi troxa horien bertikaltasunaren kontrastean horizontaltasuna az­pimarratuz, mol­dura lauen, bal­koi jarraituen, baoetan lerrokako simetriaren, teilatu‑hegal irten sendoen eta frontoia gora­tzearen bidez. Maisua hil ondoren, bere seme Manuel Martin Karrerak zuzendu zituen eraikin lanak eta horma‑pikoa koroa­tzen duen armarri handi bat egin zuen. Albiztur­ko Udale­txea. Albizturren ere maisu bikainenaren sona zuen Martin Karrerari deitu zi­tzaion Udale­txe berria eraiki­tzeko, ordurako (1767) honelako ekimenetan ezaguna baitzen. Baina ar­kitek­toak aur­keztutako egitasmoan aurreikusi ziren kostuak eta “obra zaharra ez eraisteko” bal­din­tzarekin, aurreko eraikinaren zatia aprobe­txatu beharrak, alegia,39 egitasmoa oso modu nabarian murriztera behartuko zuten maisua.

Hiru solairutako eraikina da. Eta bere fa­txada nagusian ar­kupeak hiru ar­ku ditu; ar­kupe honen gainal­dean tailla oneko bal­koi az­piak eta burdinaz­ko kalostra soilak dituzten bi bal­koi daude. Fa­txada honen simetria gabeziak, gorputz honen beste al­dean bal­koirik ez izateak eta ia erabateko apaingarri plastikoen urritasunak susmo bat sor­tzen dute, eraikinaren aurreal­dea aurreko Udale­txeari zegokiona izan litekeela.

Beste al­de batetik, aurrekontuan ar­kitek­toari jarritako bal­din­tzak, eta agian tarteko osasun arazoren ba­tzuk zirela eta (oso gazterik hil zen 1768ko abuztuaren 31ean) behartuko zuten ar­kitek­toa gehiegiz­ko soiltasun eta biluztasuna zuen diseinu baten mugetan ibil­tzera, soiltasun neoklasiko al­derako gustu hasberri batek baino gehiago.

Bizkaiko udaletxeak[aldatu]

Baskonian udal mailako bizimoduak nolako garran­tzia izan duen kontuan hartuta, Udale­txeen iker­keta deskriba­tzaile bat egin daitekeen gauza da, Biz­kaian saiatu direlarik, tipologia ar­kitek­tonikoa hartuz iriz­pide ordenamenduetan.40 Guk, geure al­detik, artean bizi­tzaren ispilua eta espirituaren garapena ikustearen prin­tzipioari leial­ki jarraikiz, ahal den neurrian bederen, kronologia iriz­pideari ematen diogu lehentasuna.

Lehendik esana dugu, lehenengo kon­tzeju irekiak toki sagaratuen inguruan egiten hasi zirela: elizan, sakristian, ala bere ar­kupean edo “zimitorioan”. Honek erraz ulertarazten du leku bakarti eta erosoago bat bila­tzeko beharra etorri zenean, eliza berari itsa­tsita eraiki­tzea pen­tsatuko zela, ar­kupearen gainean bere hormari ba­tzarrak egiteko nahiko zabalera izango zuen esparru bat itxiz.

Ez gara eraikin hauen deskribapena egiten gel­dituko, zeren eta, eraiki­tzaileek, eskain­tzen zi­tzaien lan egitarau xaloaren ala bal­din­tza­tzen zituzten baliabide ekonomiko apurren aurrean, baserri‑etxeen an­tzeko eraikin xume ala beren eginkizunetarako baizik behar ez zituzten gelak sor­tzearen irtenbidea hauta­tzen bai­tzuten.

Gure ikuspuntu estetikoaren al­detik gehien axolako li­tzaiz­kigukeen eta barrokoaren mende horretan kokatu beharrez­ko Biz­kaia al­deko Udale­txeak, Jaurerriko hiribil­duetakoak dira. Beren egitura ar­kitek­tonikoan deskribatu berri ditugun Gipuz­koako udale­txeetatik ez dira gehiegi saihesten, baina hauen al­dean, fa­txadetan soiltasunera joko dute, apaingarri barrokoetatik itzuriz. Bikainenak aipa­tzera goaz.

Elorrioko Udale­txea. Merezia du Elorriokoak aipamenen bat, XVIII. mendeko Udale­txeei hel­du aurretik, zeren eta, ustekabean XVII. mendeko eraikina dela azal­tzen baita dokumentuetan, 1666koa, hain justu.41 Eraikinaren osaketan esku hartu zuten eskulangile ba­tzuen izenak ezagu­tzen dira. Fa­txada alai­tzen duten bi armarrietako baten egiletasuna, Borboiena alegia, izenpetuta dagoenez, (Año de 1775. Fecit Capelastegui) XVIII. mendeko Gabriel Kapelastegi maisuari eman behar zaio.

Igar­tzako jauregi bikainaren ahaidetasunean, Elorrioko Udale­txea, garran­tzia estetiko nagusia bere fa­txadan daukan eraikina da, ongi landutako harearriz­ko harlanduz prestaturikoa, azalera laua bistaratuz, oso balio mugatua duten osagai apur ba­tzuen bidez jan­tzia: aipaturiko bi armarriak, eguz­ki‑erloju bat eta bi esaera zen­tza­tzaile.

Lekeitioko Udale­txea. Biz­kaian, XVIII. mendean sar­tzen bagara, lehen Udale­txe bikaina, gogoraraztea merezi duen Lekeitiokoa da. Zorionez, eraikin honen jatorriz­ko trazatik gorde direnak fa­txada (1706) eta lehenbiziko hartan zeukan banaketa bera du bi solairuetan, gaur egun dituen hiruen kontrastean. Eraikinari, bertako maisu Martin Malaxbeitiak eman zion amaiera.42

Fa­txadak erdi‑puntuko lau ar­ku dituen ohiko ar­kupea du. Gaur egun, inposta lau batek bereizten ditu ar­kupe hau eta ba­tzar aretoa den solairu nagusia, 1732an Antonio Elor­tza, gipuz­koar burdin saregile ospe­tsuaren lana zen bal­koi tradizionalaz ongi mar­katurik. Fatxadan Gaztela, Biz­kaia eta Lekeitioko hiru armarri erakusten ditu, eta az­ken honek badu Lekeitioren itsasoko eta lurreko boterea goraipa­tzen duen idaz­kun bat daraman er­tza. Geroztik, eral­daketa nabariak jasan ditu eraikinak XIX eta XX. mendeetan.

Bermeoko Udale­txea. Bermeon, XVII. mendeko Udale­txea, hiribil­duak 1722an jasan zuen sutean desegina geratu zen eta gaur­ko hau izan zen haren ordez­koa; trazaren egileak Joan Bautista Ybarra eta Tomas Retes maisuak izan ziren. Hiriko plazan du kokapena, baina ez oso al­deko bal­din­tzatan bere fa­txadaren arte balioa erakusteko, auzotarren etxebizi­tza lerrokada berean baitago, izan ere. Elizaren kontra ezarrita, an­tza denez, bolumen horizontal baten itxura eskain­tzen omen zuen jatorriz­ko trazaren kontrastean, bertikaltasuna areago­tzen zaio gaur egun.

Hareharriz­ko harlanduz egindako eraikina da. Beheko solairuan erdi‑puntuko lau ar­ku dituen ataripea du. Hurrengoa, forjaz­ko korapilodun karelez babesturik gel­di­tzen diren hiru bal­koi bere baitan har­tzeko harriz­ko men­tsula handitan ezarritako xafla lau etenez­ko inposta batez zehaztua gera­tzen da. Erdiko arda­tzean Bermeoko armarria ikusten da, agirietan Andres Uribe (1731) ger­nikar maisuaren obra dela azal­tzen delarik. Hirugarren gorpu­tza, mol­deraturiko erlaitz baten bidez zehazten da, bere garaian eraikinaren orokorrena zelarik. Angeluan lehoi formako xurrutarri polit bat erakusten du.

“Az­ken solairua, 1928an Atanasio Iz­pizua udal ar­kitek­toak al­txatutakoak beste hiz­kera bat har­tzen du, barroko jatorriko eklek­tizismoa, neoeuskal historizismo arrasto ba­tzuk nahasturik dituena”. 43

Otxandioko Udale­txea. Otxandioko Udale­txea Biz­kaian ikus daitekeen ederrenetako bat da. Ez da trazaren egilearen izenik azal­du. Eraikina 1733 eta 1737 bitartean egina izan zen, udal zereginetarako eskas gel­ditu zen beste aurreko baten orubean bertan. Gipuz­koako Udale­txeetan ikusi dugun ohiko eskemari jarrai­tzen zaio. Bi solairuetako paralelepipedo bat da, lau isurial­deko teilatuaz estal­tzen dena. Oinplanoa angeluzuzen zabal bat da, 25 m x 15 m-takoa, bi hormarte an­tzekoetan banatua. Fa­txada nagusia hareharri erre bikainez prestaturikoa (gainerakoak harlangai­tzez­koak dira), beheko solairuan erdi‑puntuko bost ar­ku dituen ar­kupe bat azal­tzen du; bere bigarrengo hormartean eskailera har­tzen du erdian, bi saihe­tsetan biltegitarako eta beste erabileretarako bi esparru utziz. Goieneko solairuan lau bal­koi: erdiko biak karel jarrai batez el­kartuak. Lau bal­koien tartetan hiru armarri sartuak dira, Biz­kaikoa, Gaztelakoa eta Otxandiokoa.

Estilistikoki lortu zuen trazagileak, saihestu ez zezakeen simetria gabezia eskergai­tza leun­tzea, lau bal­koi zituen solairu bat, bost ar­kutako ar­kupe baten gainean eraikiz; Legaz­piko Udale­txearen trazagileak, al­diz, eder­ki konpondu zuen arazoa, ar­kuen, leihoen eta bal­koien ardatz bertikalak parekatuz eta erdiko goieneko baoa armarriaren­tzat gordeaz.

Gipuz­koako Udale­txeekiko ahaidetasun estilistikoa une honetan nabarmen azal­duko da. Bere teilatu‑hegal zabal eta irtenak, bere bal­koi jarraikiak, er­tzetan platabanda bertikalak, solairu nagusiko bere bao burudunen uztai­tze zen­tzudunak eta edergarrietan soiltasun duinaren itxura horrek ez digute, bada, Jose Lizardik Az­koitirako eta Legaz­pirako diseinatu zituen Udale­txeak gogoratu baizik egiten, 1730. hamar­kada berekoak baitira, izan ere.

Balmasedako Udale­txea. Balmasedako Udale­txea ere, XVI. mendeko beste baten ordezkoa da. Berau eraiki­tzeko Marcos de Vier­na y Pellón mendietako ar­kitek­toari eskatu zi­tzaion diseinua, Otxandioko Udale­txea egin zuen data bertsuan.

Herriko plazari, bere al­derdi motz batetik aurre ematen dion bloke bat da, eta ongi antola­tzen da parrokia‑eliza puskarekin, zeinarekin min­tzaera barroko bera joka­tzen duen. Oinplanoa lauangeluarra da, zor­tzial­deko elementu bat duena, orain berriki eraikinaren oinetan itsa­tsirikoa eta orain eskailera kokatua daukana.44

Antonio Goikoe­txea ar­kitek­toak 1854an burutu zuen berrikun­tza batean fun­tsetik al­datu zuen aurreko eraikinaren aurrez aurreko itxura, erdiko gorpu­tza, izan ere, Marcos de Vier­naren erakinean lehendik bazituen bi dorreen parera al­txa bai­tzuen eta berrikun­tza ba­tzuk ere egin ziren az­ken honetan, besteak beste, mol­dura lerronahasiak eta ar­ku kar­napelak jar­tzea.

Oroz­koko Udale­txea. Oroz­koko Udale­txe honetarako (1750‑54) Miraballesekoa zen Joan Bautista Ybarraren trazari jarraitu zi­tzaion, izaera ofizialeko eraikinetan (Bermeo) eskarmentua zuena bai­tzen. Zubiaur auzoan herriko plazan begiaren­tzat erreferen­tzia nagusia da Udale­txea, izan ere, honi al­derdi bat ixten baitio. Fa­txada nagusian hormak kareharri grisez prestaturik daude, harlangai­tzez gainerakoak, nahiz eta er­tzetako mol­duretan eta leiho mar­koetan harlandu onez hor­niturik egon.

Gorputz bikain eta sendo bat da, ohiko eskemari leial jarraikiz, hiru mailatako fatxada duena. Beheko solairuan, erdi‑puntuko hiru bao dituen betiko ataripea. Solairu nagusian bal­koi jarrai aparta burdin forjatuz­ko karela duela. Hiriko armen armarri bikain batek apain­tzen du az­ken solairua, Bilboko Andres Monasterio eta Queto‑k 1752an egina. Goieneko erlai­tzak erdian kordoi­txoak dituen kiribil­duraz­ko harburuz osatutako teilatu‑hegal irten bati eusten dio.

Urduñako Udale­txea. Urduñako Udale­txeak bere jatorria XVI. mendean al­txa­tzen ziren udale­txe‑dorre motatako eraikinean du. Gaur egungo eraikina XVIII. mendean (1771‑73) aurreratu samarrean jasan zituen berrikun­tzen ondorioa da, dorrearen egitura eta paramentuko zenbait material bere horretan utzi baziren ere.

Egilea, Urduñan bizi zen Tomas Peña ar­kitek­toa izan zen. Bere kokamena Foruen Plazako ertz batean egoteak eta beste etxebizi­tzen lerro berean egoteak, begiaren­tzat bat‑bateko erreferen­tzia ez badu errazten ere, dorre eta udale­txe izate berezi horrek presen­tzia lirain eta bi­txia ematen dio.

Gorputz nagusiko bere hiru solairuetako hareharriz­ko harlanduen eta laugarren eta az­keneko solairuko ageriko adreiluaren arteko kontrasteak, Biz­kaiko eraikin bakun bihur­tzen dute Udale­txea hau. Lehen begirada betean gorputz nagusiaren hormetako trinkotasuna eta bere bao zabalen aniztasunak harridura sor­tzen du: Ar­kupeko hiru kar­napel ar­ku handik ematen diote sarbidea ataripeari; eta eskuinekoa atzeko kale batera ireki­tzen da sakonetik; bigarren solairuan karel jarraitu batek el­kar­tzen ditu hiru bal­koiak; hirugarrenean, beren neurri murri­tzak dorrearen hormen trinkotasuna areago­tzen duten hiru leiho; eta goieneko solairuak, zeinetan armarri izugarri batek erdi‑puntuko bost ar­ku dituen bi galeria bereizten ditu.

* * *

Biz­kaian XVIII. mendean hiri eta elizetan eraiki ziren beste Udale­txe ba­tzuk deskriba­tzeari ez diogu hel­duko, desagertuak baitira, izan ere, eta hauen ordez neoklasiko eta estilo moder­noko beste ba­tzuk eraiki bai­tziren.

Arabako udaletxeak[aldatu]

Guardiako Udale­txea. Arabako lurral­dean, oraindik ere ikus daiteke Guardiak 1574an eraiki zen Udale­txe bat, geroztikako zaharberri­tzeak izan dituela eta eral­datu samarra badago ere. “Mol­dura jarraikia duen erdi‑puntuko ate bat gorde du, baita burudun bao beheratuak gorputz nagusietan eta Martin Otalora ar­kitek­to eta taillagileak landua izan zen eta txanbrena modura triangeluar edikulu erremate bidez babesturiko enperadorearen buru‑biko arranoa duen armarri inperiala ere”.45

Bastidako Udale­txea. Aipamena merezi duena da Bastidako Udale­txea ere, zeinaren eraiki­tzeko erabakia Kon­tzejuan hartua izan bai­tzen 1733an. Agustin Az­karragak egina izan zen traza, baina eraiki­tze lanak atzeratuz joan ziren, eta az­kenik 1740an eman zi­tzaion bukaera eraikinari.

“Honen sendotasun eta berezitasun estetikoa fa­txada nagusian oinarri­tzen da, erdi‑pun­tuko ar­ku hirukoi­tza duen garaipen ar­ku modura pen­tsatua. Erral­doi ordenako lau pilastra handik zehar­ka­tzen dute fa­txada goitik behera, beren ibilbidean bi solairuak el­kartuz. Er­tzetako pilastrak bikoi­tzak dira, erdiko biak berriz, soilak dira, il­daskaturiko fusteak dituztela. Eraikinaren behereneko solairua ikusi dugu erdi‑puntuko ar­ku hirukoitz batez ireki­tzen dela, zeinaren baoak goiko solairuko bal­koiei dagoz­kien erdi‑puntuko ar­ku itsuetan sartuta gera­tzen diren. Koskaz apaindurikoa du erdiko bal­koiak burua eta belarrietan ukondotua dago. Alboetako biak mol­duretan xumeagoak dira eta idi-begiak darama­tzate beren buru gainetan. Kalostra airosoz erremata­tzen da fa­txada goieneko al­detik.46

Arabako beste Udale­txe ba­tzuk ekar di­tzakegu gogora, baina egon ziur delako tipologia errepika­tzen dela: - ar­kupedun solairua behean; - Ba­tzar‑aretoa solairu nagusian, baita kar­tzela eta gainerako bulegoak ere; - baoen inguruan kokaturiko edergarriak eta - aglomeratu erako antolaketa barruan.

Nafarroako udaletxeak[aldatu]

Vianako Udale­txea. Barroko al­diko nafar Udale­txeei lo­tzen baga­tzaiz­kio, bereziki eta besterik gabe, Vianakoa da monumentuz­koena, historia luzea eta udal ondasun nabarmen eta handiak dituena baita herri hau, bere harresi zaharretatik hasi eta gaur arterainokoetan.

Bere Udale­txea, Logroñoko Lodosako Joan Ramón maisuaren eskuz 1685ean eraiki­tzen hasi eta harlanduz­ko bloke soil eta izugarri bat da, horizontaltasun nabarmena duena, bedera­tzi ar­ku ager­tzen baititu, izan ere, bere bi gorpu­tzetan, beheko solairuan ar­kupe moduan eta goieneko solairuan bedera­tzi galeria egutera bal­koi modura.

Fa­txada honek, barroko al­diko betelanez­ko zin­tzilikario ederrak eta men­tsula taillatuz jan­tzitako zurez­ko teilatu‑hegal hirukoitz batez amai­tzen du. Bigarren gorpu­tzeko ertz ar­kuen gainean fa­txada osoa uztai­tzeko balio duten dorre xumeak al­txa­tzen dira eta ar­ku zir­kuluerdi-formako bao xume bat ager­tzen dute. Eraikinaren alboetako aurpegiak estuak dira eta estilo berekoak.

Hegoal­deko fa­txada al­diz, XVIII. mendekoa izan litekeena, alboetan bi dorre dituen bi gorpu­tzetan gara­tzen da baita ere, baina hemen beheko solairuak zaz­pi ar­kutako ataripea erakusten du, zeinari solairu nagusi itxi bat dagokion belarridun mar­koz hesituriko zaz­pi bao dituela.

Larragako Udale­txea. Larragako hau ere bikaina da, bi al­derdi ar­kupedunak angeluetan dituen Foruen Plazan kokatua dago, ebaketa angeluzuzeneko pilastra lodi gainetan erdi‑puntuko zor­tzi ar­ku al­de batean eta zaz­pi bestean dituen plaza angeluzuzen honetan, hain zuzen. Udale­txea zaz­pi ar­kutako bigarren ar­kupe honi dagokio eta beronen gainean gorputz bat al­txa­tzen da burudun bal­koiak dituena, erdikoa hiriko armarriak koroa­tzen duelarik. Eraikun­tza osoa adreiluz­koa da. Bi erlai­tzek bereziko dute solairu nagusia, behekotik eta atikotik. Hiri‑esparru atseginaren barruan eraikin honek eragiten duen inpresioa, gu­txiengo adieraz­penera ekarritako barroko batena du.

Uran­tziako Udale­txea. Mende hauetako jauregiak badiren Uran­tzia honetan, Foruen Plazaren ondoan dago zutik hiri honetako Herriko Etxea, Fran­tzisko Ibarra harginaren zuzendari­tzapean 1724an eraiki zen, agi danean. Eraikin monumental bat da, baina xumea, ar­kuperik gabe horizontal­ki eraiki zenak, baditu bi gorputz eta atikoa ere, eta nabarmen azal­tzen da pilastra arteko lerronahasiz­ko baketa handiz dintel­duriko ate handiagatik eta herriko armarria gainean duela, dintel­duriko hiru bao garaien aurreko bal­koi jarrai handiagatik.

Lesakako Udale­txea. Garai hauetako jauregi asko eta onak gorde diren Baztan al­de honetan Udale­txe bikain ba­tzuk ere ikus daitez­ke. Lesakakoa, esate baterako, 1668an al­txa bazen ere, XVIII. mende honetako estiloan eraberritua izan zen, hiru solairuetan egitura­tzen den blokearen horizontaltasuna apur bat areagotuz, pilare gainetan erdi‑puntuko bost ar­ku dituen ar­kupe bat beherenekoa irekiz eta bigarren eta hirugarren solairua harriz­ko men­tsula gainetan bal­koi jarraien bidez nabarmenduz eta bere garaiera zurez­ko teilatu‑hegal bikoitz batez itxiz. Orain berriki (1987) egindako zaharberri­tze batean kupulaz estalitako zurez­ko barru‑eskailera bat kokatu zi­tzaion.

Iruñeko Udale­txea. Nafarroako Udale­txeen ibilbide labur hau Iruñeko Herriko Etxe ezagunarekin amaituko dugu, 1753 eta 1759 bitartean burututako eraikina, hondora etor­tzeko zorian zegoenaren ordez eraiki behar izan zena.

Joan Migel Goyeneta ar­kitek­toaren planoak jarraitu ziren, baina bere fa­txada berezirako Jose Zay eta Lor­kak diseinaturiko traza nahiago izan zen az­kenean , koroa­tzearen eremurako Joan Jose Catalan maisuaren diseinu klasikoagoa hautatuko zelarik, zeinak Jose Jimenezek landutako harriz­ko estatua sail bat sar­tzea erabakiko zuen.

Arrazoi fun­tzionalak zirela eta, 1952an guztiz birmol­datu beharra gertatu zen eraikinaren barrunbea, bere fa­txada errespetatuz. Harlanduz prestatua eta propor­tzio egokiak dituen hau da agian barroko ku­tsuarekin ondoen datorren nafar hiriburuko eraikin zibiletako bat.

Al­txaeran hiru gorputz gara­tzen ditu, baita atikoa ere, zeinaren er­tzak frontoi gakotu eten batez uztaiturik dauden, erlojuaren gorpu­tzaren bidez erremataturik gel­di­tzen den triangeluarrarekin kontrajarriz. Solairuak bal­koiez bereizita daude, jarraikiaz erdikoa eta bakar­kakoz hirugarrena, horrez gainera, baita triglifo eta metopadun taulamenduz lehenengoan ere eta men­tsulaz bigarrengoan; atikorako urra­tsa harriz­ko kalostra bidez az­pimarraturik dago.

Bertikalean, bao zuzenetako hiru kale daude, alboetan solte dauden zutabe pareak dituztela, solairuen arabera fuste desberdinak eta hiru ordena klasikoak jarraituz.

Beste elementu bereizgarriak alegiaz­ko bi estatuak dira –Zuhur­tzia eta Justizia– idul­ki gainetara igota eraikinaren sarbidea zain­tzen, baita mitologiako –Her­kules eta Fama– ere atikoa koroatuz.

Sarrera erdi‑puntuko ar­ku az­piko ate bat handi bat da, Nafarroako kateen mendelak dituela eta bai ar­ku‑arteetan nahiz baoen uztai­tzeetan edergarri ani­tzez apaindurik dagoena. Ongi el­kartu eta orekaturiko osagai plastiko mul­tzo osoak, fa­txada hau, Euskal Herriko ar­kitek­tura zibilaren erakusle adieraz­kor bihur­tzen du.

Lei­tzako Udale­txea. An­tzinako Udale­txe ba­tzuk eraistea eta desegitea deitoragarri zaigu, Lei­tzakoa (1739‑1745) esate baterako, izan ere, an­tza denez Martin Karrerak Gipuz­koan ospe­tsu bihurtu zuen eredua imita­tzen bai­tzen, zeinaren diseinua gaur­ko trazan nolabaiteko eklek­tizismoz jarrai­tzen saiatuko zen Tolosarra zen Gillermo Eizagirre (1915) ar­kitek­toa, gerora Jose Arraras Iruñearrak amaituko zuelarik 1917an.

Laburpena[aldatu]

Zaharberri­tzaile eta ar­kitek­to bikaina, eta gure herriko ar­kitek­turaren historialari ospe­tsua den al­detik Fer­nando Chueca Goitiaren XVIII. mendeko euskal jauregienganako miresmena ezin gordean eduki halakoa da, “Baskoniari Hemezor­tzia oso neurrira dator­kiola” esatera iri­tsi zelarik. Berak sakoneko kidetasun bat ikusten du Euskal Herriko barru sakoneko espiritu eta “bere harriz­ko jauregi handi eta udal plazetako udale­txe jatorren artean”.47 Geu ez gaude ziur horrela denik, eta historialari ospe­tsua egiatik gertuago dagoela irudi­tzen zaigu, ama lurrari lotutako herri batez oroi­tzen denean, usain trinko gozoak eta “bere lurreko ukuilu eta baserriko lurrunak maite­tsuki harrapaturik gerta­tzen dela dioenean.

Nolanahi ere, euskal­dunen mendeetako arte jarduera azal­tzerakoan ezin di­tzakegu, euskal­dunen inguruneak berez­koak zituen zenbait ezaugarri zehatz aipatu gabe utzi, laburki bederen, familia nahiz gizarte mailan bere izaera, pen­tsamol­de eta bizimoduaren zan­tzu ba­tzuen lekuko liratekeenak.

Urte horietan Euskal Herria bisitatu zuten kanpotar ospe­tsuek beren bidaietako oroi­tzapenetan ez zuten adierazi gabe utzi nekazari-populazioak familian nahiz gizartean bizitzeko estiloak berauei sor­tzen zien miresmena, hauen­tzat askatasun-garra zen, beti ongizatearen ezaugarri eta bal­din­tza den askatasun-garra.

Asturiar sonatua den Jovellanosek miresmena eta bekai­tza zien euskal­dunei beren lege zaharrengatik, komunikazio-bide egokiengatik eta aurrerapenagatik. “Asturias dohakabea, frankizietatik halako ongizatea iri­tsi zuten probin­tzien auzo!”.48 Burujabea zen erregimen administratiboaren eta an­tzinako ohitura jakin­tsuen indarrez onurak jaso zituen euskal probin­tziak, Jean Sarrailh‑ek49 esango zuenez, edenen an­tzera azal­tzen direlarik atzerritarren begietan.

Nekazarien eta industriaren aberastasunak banan‑banan eta kontu handiz aipatu ondoren, Bowles‑ek goraipamen honekin buka­tzen du: “Herri haietan barrena ibiliz Homerok deskriba­tzen dituen mende eta ohitura haietara itzuli nin­tzela irudi­tzen zi­tzaidan. Eta xalotasun, sendotasun eta benetako poztasunaren bila dabilenak mendi haietan aur­kituko ditu eta jakingo, orokorrean bertako biztanleak oparotasunean ez badira ere, sakonean zorion­tsuenak, herri maitaleenak eta ahal­tsuenen az­pian bizi ez direnetakoak direla”.50

Jovellanosek, bere al­detik, bideen egoera ona az­pimarra­tzen du, eta herrietako garbitasuna, biztanleen erosotasuna –Ordizian jauregi ugari, baserri‑etxeak nonahi, jatekoa erruz ematen duten jate­txeak, ohe eta al­tzairuak garbitasun ederrean– eta Tolosarako feriara abia­tzen diren baserritarren al­kandorak oso garbiak. Miresmenez gel­di­tzen da arta‑soro guztiz egoki ereindakoen aurrean, “modu bikainean zaindutako eta normalean gazteak diren mendien aurrean”, lurrari eta mendiei eskain­tzen zaien arretaren aurrean: “Beste hauek ere ikusi nituen –zioen– lurra arretu eta zokorrak hausten, harriak bil­du eta arreta handiz garbi­tzen neguan ganadua elika­tzeko arbiak ereiteko”.51

Inoren­tzat ez zen, bada, harrigarri gertatuko, egunoroko familia-bizi­tzaren kalitate ona eta garbitasuna horrela zainduta, euskal­dunak arreta guztia beren Udale­txearen dotoretasunean ere jar­tzen bazuen. Udale­txearen eta plazaren edertasuna, non sarritan islatzen zen bizimodu osasun­tsu eta gozoa, agian inkon­tzienteki, baina, edertasunaz maiteminduarena.

Sarrilh hispanistak, herrietako udal eta hiri-egituren eta bertako biztanleriaren bizimodu osasun­tsu eta gozoaren artean dagoen harreman zuzena ikusi egiten zuen, eta Euskal Herriari buruz­koetan, Jovellanosen biho­tzondokoak komentatuz, horrela idazten zuen: “Zorion­tsua da eskual­de hori. Zein izan liteke jai egunetan arra­tsal­dez leher­tzen den herri-poztasun hori baino lekuko hoberik, gure bidaiariaren arima sentikorra samur­tzen duen hau baino? Bergarara iri­tsi berria zen eta berehalakoan suma­tu zuen bertan hiri txiki horren poza: erromeria plazan! Hura buila! Hura poza! Ikusteak berak atseginez bete nau. Txistua eta atabala, poz eta festa oihuak, suziriak, irrin­tziak eta iskanbila xaloa en­tzun eta ikusten da al­de guztietan, biho­tzik gogorrena ere samur­tzekoa”.

Artea, zeha­tzago esanda, ar­kitek­tura espirituaren lekuko da. Ar­kitek­tura eta hirigin­tza, al­di berean, gizarte eta bizimodu politiko jakin baten efek­tu eta ondorio dira. Euskal Udale­txeen ar­kitek­tura sendoa ez dago mendeetan zehar euskal herriak bere autonomia defendatu duen indar eta iraunkortasunetik aparte eta gal­dua ala gu­txiagotua ikusteaz ez du etsi.

Fer­nando VII.a absolutistaren Errege Zelula batek, 1824ko urriaren 17koak, honako hau agin­tzen zuen: “Espainiako lurral­detik betirako desagertu zedila subiranotasuna bere Erregearengan ez beste nonbait zegoelako burutapen txikiena ere, osperako joera izan zezakeenetik ihes eginez”.

Udalba­tzak gogor egin zuen kon­tzejuetako hauteskundeetan independen­tziak bere horretan “ohitura zaharren arabera” jarrai zezan eta lortu egin zuten.

Oharrak[aldatu]

1. Las Casas Vascas. (Bilbo, 1980), 16. or. 2. “Euskal Herriko ar­kitek­turaren gauzarik interesgarriena, –ausardi­tsu dio Yrizarrek– tipikoena eta jatorrena baserria da. Baserritarrak artelan bat egitea inoiz bere helburu izan ez zuen bezala, halaxe sortu zuen xaloki eraikinetan arte hain berezia, mendietako sagarrondoek sor­tzen duten zuku gazi‑gezaren berez­kotasunarekin”. O.c. 95. or. 3. Honela eransten du Larramendik: “Kea dario tximiniari eta etxearen zirrikitu guztiei, eta horrela zurez­ko paretak hobeto gorde­tzen direla diote”. Coreografía de Guipúzcoa (Donostia, 1969), 82. or. 4. Yrizar ar­kitek­toak xehetasunez­ko deskribapen bat egina du, zaz­pi probin­tzietako baserri‑etxeen arteko desberdintasunak azal­duz. O.c. 90‑121. 5. O.c., 113. or. 6. Yrizarren aipamena, O.c. 70. or. 7. Lesakako (Nafarroa) etxe baten leihoa eta bal­koi bat marrazterakoan Yrizarrek honela eransten du, “Felipe IV.aren gorteko ar­kitek­to famatuek beren­tzat nahiko lituz­kete, inolako gu­txiespenik gabe” O.c. 81. or. 8. J. J. AZANZA, El Palacio y la Casa señorial. Historia del Arte en Navarra‑n. Diario de Navarra Argit. 28. znb., 434. or. 9. J. YRIZAR, O.c. 53‑54. or. 10. F. CHUECA GOITIA, El palacio Insausti (Madril, 1995) 28. or. Zaharberri­tzeak, Moder­nidad de la casas‑ei buruz­ko diskur­tsoan inspiraturikoa behar du izan, bere Distribución exterior e Interior lanaren aurrekoan, alegia, Euskal Herriko Adiskideen El­karteari hain estuki lotutako horretan. 11. M.N.E., III. libk., Vizcaya, 149‑ 155. or. Ale honetan Casajara eta Tola jauregien deskribapena xehetasunez egina dator. Ikusi, halaber, Iñigo AGIRREren, Elorrio, Aproximación a una monografía local (Bilbo, 1992), 128. or. 12. Ana de BEGOÑA, El explendor del barroco y sus manifestaciones artísticas. Álava en sus manos‑en, IV. libk., 142. or. 13. J. J. AZANZA, El Palacio y la Casa señorial. Historia del Arte en Navarra‑n. Diario de Navarra Argit. 28. znb., 435. or. 14. Eraikin honek baditu beste xehetasun garran­tziz­ko ba­tzuk, hala nola, barruko kaxa estal­tzen duen ertz‑ganga: troxaz mar­katuriko hiru ertz‑tarte bikoitzetatik zin­tzilik dagoen ganga, zeinaren gil­tzarrietatik taulamendu zati modura bi zin­tzilikario baitaude esekita. C.M.N., I, 143. or. 15. P. L. ETXEBERRIA eta R. FER­NANDEZ GRACIA, Arquitectura y Urbanismo en la Navarra del barroco. Ibaiak eta haranak‑en. Guía del patrimonio histórico‑artístico y paisajístico. 8. libk. (Donostia, 1991). 16. C.M.N. II., 1. libk. 361‑487. 17. J. L. ORELLA, Régimen municipal en Guipúzcoa en los siglos XIII y XIV. Lurral­de, 2.ean (Donostia, 1979), 13‑269. or. 18. O. RIBETON eta R. POUPEL, Notes et documents concer­nat le décor intérieur des églises de Byonne et du Pays Basque aux XVII et XVIII siècle. Revue d´Histoire de Bayonne, 145. znb‑an (1989), 145. or. 19. Compendio de las instituciones forales de Guipúzcoa (Donostia, 1924). 20. Udaleko ofizialek burututako zereginen deskribapen xehe bat ikus daiteke J. L. ORELLA, O.c., 195‑203. or. 21. Coreografía de Guipúzcoa (Donostia, 1969). 22. I. GURRU­TXAGA, La ma­txinada de 1766 en Az­peitia. Yakin­tza. 2. znb., iraila‑urria (1933), 374. or. 23. I. ZUMAL­DE, Historia de Oñate, 222. or. 24. Historia de la Arquitectura Esapañola (1922), 129. or. 25. F. CHUECA GOITIA, Breve Historia del Urbanismo, 171. or. 26. B. SAÑUDO, Estudio histórico ..., 95‑103. or. 27. Ikusi, halaber, B. SAÑUDO‑ren iker­keta dokumentatua, La Casa Consistorial de Elgoibar. M.N.E. II, 215‑217. or.; Ikusi, halaber, M.I. ASTIAZARAIN, Arquitectos guipuzcoanos I, 207‑217. or. 28. Ibid., 298‑303. or. 29. Ibid., 306‑311. or. 30. B. SAÑUDO, O.c. 200‑ or. 31. Ibid., 210‑223. or.; M. I. ASTIAZARAIN, O.c., 326‑336. or. 32. J. M. AGIRREBALZATEGI, La plaza nueva de San Sebastián. B.E.H.S.S.‑n, 11. znb., 31. or. 33. M. I. ASTIAZARAIN, O.c. 341‑344. or. 34. Id., II, 79‑86. or. 35. M.N.E., II, Gipuz­koa 3‑11. or.; M. I. ASTIAZARAIN, O.c. III, 48‑71. or. 36. M. I. Astiazarainen liburu bikainean (III, 158‑170) kontu handiz konta­tzen du Udale­txearen eraikun­tza-prozesu osoa. Azalpen laburragoa eta dokumentu grafikoak dituena M.N.E., II‑n ikus daiteke. 341‑349. or. 37. M.N.E., II, 10. or. 38. B. SAÑUDO, Estudio Histórico. 225‑266. or. 39. M. I. ASTIAZARAIN, O. c. III, 1992. 40. A. I. LEIS ÁLAVA, Las casas Consistoriales en Biz­kaia durante el Barroco. ONDARE 19, (Donostia, 2000), 381‑395. or. 41. Ibid., 385. or. 42. J. A. BARRIO LOZA, El paisaje construido (Lekeitio, 1992), 117. or. 43. Beste itxura bat har­tzen du, 1928an Atanasio Ispizua Udal ar­kitek­toak al­txatako az­ken solairuak, barroko jatorriko eklek­tizismo batena, euskal neohistorizismo ba­tzuen zan­tzuz el­karturik. A. I. LEIS, O.c. 387. or. 44. Atartea 1900-1939 urteetako emai­tza da, hipostila areto moduko ar­kupe‑saltoki bat izatera etorri zen, non Balmasedako Udale­txeari itxura berezia ematen dion; horregatik “Balmasedako meskita” ere deitu ohi zaio herri mailan. A. I. LEIS, O.c. 388. or. 45. P. L. ETXEBERRI GOÑI, Las artes en el renacimiento. Álava en sus manos, IV‑ean, 117. or. 46. Ana de BEGOÑA, El esplendor del barroco y sus manifestaciones artísticas. Álava en sus manos, IV‑ean, 136. or. 47. F. CHUECA GOITIA, El palacio Insausti, 7‑8. or. 48. JOVELLANOS, Diarios Intimos (1790‑1801), (Madril, 1915), 35. or. 49. La España ilustrada, Fondo de Cultura Económica de Oviedo (BAE, I, 446‑447. or. Ikusi, halaber, BOURGOING, Tableau de l´Espagne moder­ne, I. Libk., 19 eta 21‑22. or. 50. Introducción a la historia natural y a la geografía física de España, 320‑329. or. Ida­tzi hau Jovellanosek aipa­tzen du bere Discurso a la Sociedad Económica de Oviedo lanean, (BAE. I, 446‑447. or.). Ikusi, halaber, BOURGOING, Tableau de ´Espagne moder­ne, I.go libk., 19 eta 21‑22. or. 51. JOVELLANOS, Diarios Intimos, 23. or. Bibliografia AL­DABAL­DETRECU, R.: Torres y palacios del País Vasco (Madril, 1981). AL­DABAL­DETRECU, R.: Casas solaren de Guipúzcoa (Donostia, 1979). AZ­PIAZU, R. M.: Arquitectura civil doméstica de Gipuz­koa. Ibaiak eta Haranak, 2. libk. (Donostia, 1990) 28. or. ASTIAZARAIN, M. I.: Arquitectos guipuzcoanos del siglo XVIII, 3 libk. (Donostia, 1988). ASTIAZARAIN, M. I.: El Ayuntamiento de Her­nani: un proyecto trazado y llevado a cabo por Joan de Lizarraga. B.E.H.S.S., 22. znb., 1988, 219‑134. or. ASTIAZARAIN, M. I.: El Ayuntamiento de An­tzuola: Instalaciones deportivas compartidas con el hospital de pobres de la Magdalena. A.E.A., 244. znb., (1988), 422‑429. or. AZANZA LÓPEZ, J. J.: El palacio y la casa señorial. V. V.‑n. El arte en Navarra, 28. znb., (Iruñea, 1995). BAESCHLIN, A.: La arquitectura del caserío vasco. (Bar­tzelona, 1930); (2. argit., Bilbo, 1980). BALLESTEROS IZQUIERDO, T. Y VALVERDE, R.: Aportaciones al estudio de la Casa Consistorial del siglo XVII EN EL País Vasco. Dos ejemplos alaveses: Vitoria y Elciego”. V.V. II Congreso Mundial Vasco, III (Donostia, 1988), 395‑411. or. BARRIO LOZA, J.A.: (Zuzend.): Biz­kaia. Arqueología, urbanismo y arquitectura histórica. 3 libk. (Bilbo 1989‑1991). BARRIO LOZA, J.A.: La arquitectura señorial en Euskadi. RAMALLO ASENSIO‑n (Argit.), Arquitectura señorial del norte de España. (Oviedo, 1993), 161‑203. or. BARRIO LOZA, J.A.: (Zuzend.): Monumentos Nacionales de Euskadi. 3 libk. (Bilbo, 1985). BARRIO LOZA, J.A. y PALACIOS MENDOZA, V.: Inventario de arquitectura rural alavesa / Arabako Nekazal Ar­kitek­turaren Inbentarioa (Gasteiz, 1985). BARRIO LOZA, J.A.: El paisaje construido. V.V. Lekeitio (Erakusketaren katalogoa), (Bilbo, 1992) 175‑204. or. BEGOÑA AZ­KARRAGA, A.: Las casas en la Llanada alavesa. V.V. (1978), 15‑19. or. BEGOÑA AZ­KARRAGA, A.: Arquitectura civil en Vitoria. Evolución y características generales. V.V.‑en. Vitoria 800 años. 7. znb. (Gasteiz, 1981). BEGOÑA AZ­KARRAGA, A.: Arquitectura doméstica en la Llanada de Álava. Siglos XVI al XVIII (Gasteiz, 1986). ECHEGARAY, C. de.: Monumentos civiles de Guipúzcoa. (Bar­tzelona, 1921). ECHEGARAY, J. M.: La actualidad de la casa blasonada en el País Vasco. Merindad de Durango (Bilbo, 1980). ECHEGARAY, J.M.: La actualidad de la casa blasonada en el País Vasco. Merindades de Uribe y Busturia. (Bilbo, 1981). GIL MASSA, J.: La Casa Consitorial de Bergara. Estudio histórico‑artístico. V.V.‑en. La Casa Consistorial de Bergara (arkitektura eta historia). (Donostia, 1996), 63‑115. or. GOROSABEL, Pablo de: Noticia de la Casas Menorables de Guipúzcoa (Tolosa, 1899) I.go libk. KORTADI, E. eta AGIRRE, J.: Las casas consistoriales de Guipúzcoa. (Aproximación histórico‑artística).V.V.‑en. La casa consistorial de Bergara (arkitectura eta historia). (Donostia, 1995), 43‑66. or. LABEAGA, J.C: La Casa Consistorial y los balcones de toros de la ciudad de Viana (Navarra). P.V., 154‑155. znb., (1979), 101‑176. or. LARRACOECHEA, J.M. de: La casa consistorial Cuader­nos de Historia duranguesa. 1. znb., (1981), 55‑57. or. LEIS ÁLAVA, A.I.: Noticias sobre las Casas Consistoriales de Biz­kaia durante el Renacimiento. ONDARE 17, 263‑275. or. LEIS ÁLAVA, A.I.: Las Casas Consistoriales en Biz­kaia durante el barroco. ONDARE 19, 381‑395. or. LINAZASORO, J.I. eta ARRONDO, E.: La actualidad de la casa blasonada en el País Vasco, III (Partidos judiciales de Az­peitia y San Sebastián). (Bilbo, 1982). MARTINEZ DE SALINAS OCIO, F.: Arquitectura civil y doméstica en la Rioja alavesa: El caso de Laguardia. V.V.‑en. Ibaiak eta Haranak, 6. libk. (Donostia, 1990), 166‑167. or. ORELLA, J. L. eta ESTEVEZ, X.: (Koord.): Casa‑Torre y Palacios de Guipúzcoa. (Donostia, 1996). RIVAS CARMONA, J.: El palacio barroco en la Ribera de Navarra. V.V.‑en El arte barroco en Aragón. Actas del III Coloquio de Arte Aragonés. (Huesca, 1983), 195‑205. or. RINCÓN GARCIA, W.: Ayuntamientos de España (Madril, 1988). RUIZ DEL CASTILLO, C.: Casas Consistoriales de España (Madril, 1963). SANTANA EZQUERRA, A.: Arquitectura popular. Tipologías históricas del caserío, técnicas constructivas y perspectivas arqueológicas. M.M. URTEAGA ARTIGAS‑en (Zuzd.): Hiri ar­keologiako heziketa ikastaroa gazteen­tzat / Curso de formación de jóvenes en arqueología urbana. (Donostia, 1989). 71‑82. or. SAÑUDO‑LASAGABASTER, B.: Estudio histórico y arquitectónico de las casas cosistoriales guipuzcoanas de los siglos XVII y XVIII (Donostia, 1985). SARRAILH, J.: Voyageurs français au XVIII siècle. Bulletin Hispanique, 36. libk. (1934), 29‑70. or. SARRAILH, J.: La España Ilustrada. (Fondo de Cultura Económica 1957). URABAYEN, L.: De arquitectura popular: La casa navarra (Madril, 1929). URTEAGA ARTIGAS, M.M.: Guía histórico‑mo­numental de Guipúzcoa (Donostia, 1992). VEYRIN, P.: La maison Louis XIV et la maison de ville de Saint‑Jean‑de‑Luz. G.H. (1959), 261‑285. or. V.V. Casas Consistoriales de Navarra (Iruñea, 1988). V.V. Monumentos de Biz­kaia, 4 ale. (Bilbo, 1987). YBARRA Y BERGE, J. de: Catálogo de monumentos de Vizcaya. 2 ale. (Bilbo, 1958). YRIZAR, J.: Las Casas Vascas (Bilbo, 1980).