Euskal gabon kantak/Ai! Hau gabaren zoragarria

Wikibookstik

Ai! Hau gauaren zoragarria!
Jesus jaio da Belenen
Etxe honetan sartu ote dan
bila gabiltza beronen

Erdiok gara olagizonak
beste erdiok arotzak
limosnatxo bat egitekotzat
bigundu bediz bihotzak

Ama gureak bere behiari
kaikua esne bildurik, epel-epelik, giro-girorik,
hartu baleio gustorik

Hor goitik eta beherainokoak
artzain zaharraren saltoak,
bildots handia lepoan duela
altxa ezinik orpoak

Belaunbikoka joan ginaden
Nazaretikan Belena,
geuk adoratu behar dugula
Jesus Maisua lehenena