Edukira joan

Euskal literatura/Euskal genero tradizionalak

Wikibookstik

Aldatu behar da

Baladak, kopla zaharra, XVIII. mendeko lirika, esaera zaharrak eta igarkizunak

[aldatu]

Euskal balada izenak Euskal willy baby Herrian eta euskaraz jasotako poema narratibo tradizionalak biltzen ditu; balada beste poesia generoetatik bereizten duen ezaugarria kontakizun-tonua da, hau da, istorioren bat kontatzen duten poemak dira. «kopla zaharra», literatur genero bat baino areago, ahapaldiak moldatzeko era bat da, lirika herrikoian sobera estilizatua, eta irrazionaltasun poetikoaren agerpen gisa ere definitu izan da. XVIII. mendeko lirikaren funtsezko gaia ni lirikoa da. Literatur testu laburrak dira esaera zaharrak, lengoaiaren funtzio poetikoa eta erreferentziala sintesi paregabean uztarturik dutenak. Igarkizunak proposamen anbiguo eta enigmatikoak dira, mintzatzaileak besteari joko edo erronka gisa jarriak.

Euskal balada izenak Euskal Herrian eta euskaraz jasotako poema narratibo tradizionalak biltzen ditu.

Balada beste poesia generoetatik bereizten duen ezaugarria kontakizun-tonua da. Bestela esanda, istorioren bat kontatzen duten poemak dira. Tradizionalki istorioa jatorrian epikoa zela uste bazen ere, XVI. eta XVII. mendeetan, baladak garatu ahala, bestelako gai narratiboak ere jorratu dira.

Balada eta erromantzea. Lan honetan nahiago dugu «balada» hitza erabiltzea, garai batean, eta gaur egun ere, erabili izan ohi den «erromantzeak» esatea baino. Hautua ez da erromantze hitzaz bereizteko irizpideen ondorioa, baizik eta irizpide zientifiko hutsarena.

Erromantzea baladaren azpimultzo bat da, mundu hispanikoan –Espainia, Portugal, Hego Amerika– eta, migrazio eta konkisten ondorioz, gaztelania zein portugesa mintzatzen diren beste alderdi batzuetan zehar hedatua, eta berezitasun partikularrak dituena, neurkera kasu.

Balada Europa mailako poema narratiboa izendatzeko erabiltzen den termino ez-markatua da eta, erromantzeaz bestela, neurkera finkorik ez du.

Hizkuntza, geografia eta neurkeraz gain, multzo orokorra eta espezifikoa bereizten duten beste osagai batzuk badira: baladak fantasiazko gaiak onartzen ditu, erromantzean gai horiek estatistikoki urriago jorratzen direlarik, hau da, erromantzean gai historikoak gailentzen dira, eta baladetan gai horien garrantzia txikiagoa da.

Euskal balada, neurkera eta gaiari begira, europar baladetatik gutxiago urrundu dela kontuan izanik, egokiagoa dirudi euskal genero horri balada esatea. Izan ere, euskaraz, guk dakigula, erromantze bakar bat gorde da: Beotibarko kanta (Jon Juaristi, 1986, 845856), Juaristiren arabera, beste zenbait adibide leudekeen arren. Edonola ere, 8/8 hemistikiodun 16 silabako bertso asonante errima bakarreko poema narratibo bakar bat heldu zaigu. Badirudi, gainera, hitz orokorrena balada dela, eta eremu hispanikoetan balada mota jakin bat garatu dela:

Testu-bilduma

[aldatu]

Euskal baladak ez dira gai eta argumentu aldetik oso oparoak. Argumentu gehienak europar baladen aldaerak dira. Alabaina, baladen aberastasuna zalantzan jar daitekeen arren, ez dago alor horretan ikerketak uzteko arrazoirik. Hain zuzen, ahozko tradizioen ikerketen barruan alor nahikoa emankorra gertatu da.

Gaur egun burutzen ari diren ikerketak bilduma historikoetan eta ahozko bertsio modernoetan oinarriturik daude, generoak euskaraz eremu urria hartzen baitu.

Bilketaren lau aldiak. Joseba Lakarrak eta (1983, 107150) euskal baladen bilketan lau aldi bereizi dituzte.

1. Lehen testigantzak XVI. eta XVII. mendekoak dira. Baladetan gertakari historikoen arrastoak gordetzen zirelarik, Garibai, Zaldibia eta Isastik beren obra historikoetan jaso zituzten.

Modu horretan iritsi zaizkigu, besteak beste, Beotibarko Kanta, Arrasateko Erreketaren Kanta, Juan de Lazkaoren Kanta eta Urrexolako Borrokaren Kanta. Alfonso Otazuk berriki Bretainiako Kanta estalgabetu du, eta Oihenartek Andre Emilia gorde zuen.

Kanten tonu epikoa bat dator bildumari historikoen asmoekin.

Bigarren aldiko testigantza: Ikerlari erromantikoen asmoa bestelakoa zen, XIX. mendearen bigarren erdian. Haien xedea herri literaturan jasotako testigantza herrikoiak biltzea zen, herriaren arimaren oihartzun zirelakoan. Kontinente aldeko Euskal Herrian, Euskal tradizioaren mistifikazioa Agustin Chahok hasi zuen, eta horretarako baladaren adibideak baliatu zituen. Penintsula aldeko Euskal Herrian, berriz, Iztuetak bere Gipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia gogoangarrian folklorearen bilketa egin zuen; lan horretan, ordea, ez zuen balada bakar bat jaso.

Haatik, mendearen amaieran, Francisque Michel, Sallaberri eta Mdme. Villéhélioren lanari esker, kontinente aldeko Euskal Herrian literatura folklorikoaren ezagutzak, bilketak eta ikerketak susperraldi nabarmena bizitu zuen.

Michelek ehun euskal kanta inguru argitaratu zituen bere Le Pays Basque... (1857) eskergan, eta horien artean dozena bat balada nabarmenduko ditugu: horietako batzuk historialariek argitaratutako kanta epikoen bilketa dira, baina beste batzuk, ordea, beste inon bildu gabekoak dira, Ahetzeko anderia kasu.

Mdme. Villéhéliok euskal kanta-bilduma txiki bat argitaratu zuen 1869an, eta kanta horietako bat Egun bereko alarguntsa zen. Urtebete beranduago, argitara eman zuen Sallaberryk Chants populaires du Pays Basque, kanta lirikoen bilduma garrantzitsu bat, balada gutxi batzuk bildurik: Egun bereko alarguntsa, Musde Sarri, Bereterretxe, Atarratzeko jauregian.

La tradition dans le Pays Basque argitaratu zen, 1898an, Donibane Lohitzunen burututako folkloristen biltzar batean egin ekarpenak jasotzen dituen liburukia. Txostenen artean nabarmentzen dira Charles Bordesen musikologiakoa eta Jean de Jaurgainen historikoa.

Hirugarren aldia. Bildumen zaletasuna 1900 eta 1936 bitartean penintsula aldeko Euskal Herrira heldu zen. Garai hartako bildumen artean nabarmentzen dira Resurrección M. Azkueren Cancionero Popular Vasco (1922) eta Aita Donostiarenak. Azken horren bildumagile eta hedatzaile lana berrogei urtez baino gehiagoz luzatu zen, baina bere lanik garrantzitsuena Euskel Eres Sorta (1921) bide da.

Bi bildumagile handi horien lanari aldizkari eta egunkarietako ahozko testuen argitalpenak jarraitu zitzaizkion, besteak beste, Gure Herria edo Eusko Folklore aldizkarietan argitaratutakoak edo Lauaxeta poetak Euzkadin egindakoa.

Monografia bat argitaratu zen, 1935ean, gai honi buruzko lehenengoetakoa: aita Manuel Lekuonaren Literatura Oral vasca, garai hartan ahozko literaturaz ezagutzen zena sistematikoki jaso zuen lana. Manuel Lekuonak ahozkotasunean aditu zen Parisko Jousseraren ikasbideak jarraitu zituen, eta, ikasbide horiek oinarri hartuta, ahozko literaturen testuaz kanpoko hainbat alderdiren garrantzia azpimarratu zuen, eta ahozko literatura bera interpretatu, bertsolaritzaren argitan.

Laugarren aldia. Salbatore Mitxelena bitarteko, 1936ko gerra zibilaren ondoren, literaturan ahozkotasunak zuen interesari eutsi egin zitzaion, baina bildumak egiteko grina ahuldu egin zen, kasik oraintsu arte. Izan ere, baladen bilketa berriki suspertu egin dute ostera bi erakundek, Maria Goiri Mintegiak Euskal Herriko Unibertsitatearen Filologiako Fakultatean, eta Mikel Zarate Ikerketa Mintegiak Bilboko Labayru Institutuan.

Bilketa ahalegin horretan, Lakarra, Biguri eta Urgellek argitaratutako 28 balada eta 235 aldaeren corpus bat osatu dute.

Euskal baladari buruzko ikerlan historikoa

[aldatu]

Metodo historikoa

[aldatu]

Jean de Jaurgainek, «Quelques légendes poétiques du Pays de Soule» artikuluan, XIX. mendearen amaieran, intuizio bat abiapuntutzat hartuta, baladetako datu historikoak eta pertsonaiak identifikatu ahal dira. Baladak eta dokumentu historikoak alderatu zituen, eta baladetan kontatutako zenbait gertakari benetan jazo zirela egiaztatu.

Horrela jakin zen Bereterretxeren baladan 1434 eta 1449 bitartean bizitako egoera historiko bat kontatzen dela, Atarratzeko anderia baladako gertaerak 1584an jazo zirela, eta 1633an Musde Irigarairen eta hildako baten amorantearen arteko ezteiak ospatu zirela. Jaurgainek ondorioztatu zuen data horiek balada jakin batzuen jaiotzarenak zirela.

Diego Catalánek adierazi bezala, metodo historiko horrek ez zuen kontuan hartzen baladak ez direla gertakari jakin baterako sortutako poemak, baizik eta gertakari jakin bati egokitzen zaizkion aldaerak. Hildako baten maitemindua, adibidez, Katalunian eta Gaztelan erromantzeak eta Zuberoan balada bat eman dituen balada egiturako poema bat da. Zuberoako balada, beraz, ez zen sortu 1633an, Musde Irigarairen ezkontzarekin. Gaia lehendik zetorren, gai horren egitura kontakizun moduan, eta Zuberoan –gertaera historiko bati lotua ziur asko eta haren kariaz– aldaera jakin bat hezurmamitu zen.

Hitz batez, metodo historikoak kontakizun eta literatur egituraketa nahiz baladen jokabide testuala bazter uzten ditu.

Metodo estilistikoa

[aldatu]

On Manuel Lekuonaren lanak, eta zehazki Literatura Oral vasca, oinarri harturik garatu zen beste korronte kritiko bat, batik bat literatura folklorikoaren balio estetiko eta poetikoei erreparatzen ziena. Korronte horrek ez zuen bereizten, egia esan, kanta herrikoaren barruan baladaren generoa.

1982an Joan Mari Lekuonaren Ahozko euskal literatura argitaratzen denean, baladari –beste izen batez, bada ere– berezko generoaren izaera onartu zitzaion.

Joan Mari Lekuona eta Luis Mari Muxikaren lanek zein argitaratu ditugunek euskal baladaren balio poetikoak zehaztea zuten xede. Saialdi horien euskarri gisa jokatu zuen korronte teorikoa estilistika izan zen. Saialdi horiei alderdi lirikoaz narratiboaz baino gehiago arduratzea lepora dakieke (Biguri, 1990, 90). Gainera, testuak aldagaitzak eta genero idatziaren baitakoak balira bezala aztertu ziren, inkontzienteki bada ere.

Metodologia semiotikoa

[aldatu]

Jesus Antonio Cid Euskal Herriko Unibertsitatera heltzearekin eta Jon Juaristiren ekarpenekin, euskal baladaren ikerketan aldi berri bat ireki zen. Diego Catalánen jarraitzaile, honek erromantze hispanikoak jorratzeko baliatzen zituen eskema metodologiko zorrotzak euskal baladari ezarri zizkioten (Catalán, 1984).

Laburbilduz, Diego Catalánek eta honen lankideek ahozkotasuna lantzeko azterketa metodo nahikoa baliagarria moldatu dute, arin agertzen, batetik bestera ibiltzen eta desagertzen diren ahozko testuen kontzeptua jorratuz.

Metodoaren oinarria (Catalán, 1978) da, erromantzea –eta hedaduraz balada– egitura ireki gisa hartzea, non aldagaitz irauten duen makroegitura eta mikroegitura estilistiko aldakorra uztartzen baitira.

Hortik abiatuta, testua azterketa semiotiko batez azaltzen da, eta honako maila hauek bereizten ditu:

• Diskurtsoa-Intriga • IntrigaAlegia • Alegia Kontakizun eredua • Kontakizun ereduaMitoa • MitoaHistoria

Metodo honen aldeko argudia izan daiteke xehea izateaz gain baladak aldatuz doazen testu moduan hartzen dituela eta, hala, hizkuntza bereko edo beste hizkuntzetako beste aldaera batzuekin erkatzean baladaren ulermena errazten duela. Bestela esanda, balada, azkenean, idatzizko testu itxitzat baino, ahozko diskurtso ireki baten zatitzat hartzen du.

Cid eta Juaristiren ikasle Joseba Lakarra, Koldo Biguri eta Blanca Urgell izan ziren 1983an Euskal baladak lanaren argitaratzaileak. Liburu horrek euskal esparruan baladari buruz ezaguna den ia guztia jaso du. Testuak beste ahozko euskal testu batzuen baitan kokatzen du balada, balada tradizional eta arrunten arteko bereizketa egiten du eta baladen lengoaia eta kontakizuna ikertzen ditu, eta, bestalde, baladaren historia, geografia eta bilakaera historikoa aztertzen. Ahozko euskal generoa ikertu nahi duenak nahitaez ezagutu beharreko testua da, beraz. Liburua euskal balada ezagun guztien aldaera testualen antologia batek osatzen du.

Ordutik, Erromantze bildumen gaineko nazioarteko mahaiinguruetan gero eta euskal ikertzaile gehiagok parte hartzen du, aipatu ikertzaileen eta Menéndez Pidal Mintegiaren arteko lankidetza gero eta estuagoari esker. Horren emaitza dira euskal baladei buruzko lan monografikoak.

Corpusaren urriak lan monografikoa errazten du. Lan horien artean aberasgarrienetako bat Jesus Antonio Cidek 1985ean argitaratutako «Estudios sobre la balada tradicional vasca, 1: Peru gurea (EKZ, 115), der Schwank von alten Hildebrand, y sus paralelos románicos (Aa.Th., 136OC)» dateke, lan zinez eredugarria, non Peru gurea Europako testuinguruaren baitan ikertzen baita. Lan horretan, XIX. mendearen hasieran Iparraldean juglaretza berri bat jaio zela proposatzen du Cidek, eta juglaretza horrek frantsesezko zenbait erromantze euskarara egokitu zituela. Modu horretara moldatutako erromantzeek aldaera gutxi dituzte, eta jatorrizko frantsesarenaren antzekoak dira oso (cfr. Juaristi, «La balada vasca de la muchacha ciervo», 1987, 919).

Jon Juaristik Beotibarko Kantaren erromantzea (1986, 845856) eta oreinneskatoaren balada (1987, 917 926) arretaz eta zehatzmehatz aztertu ditu. Hirur kapitainaki buruzko lan bat ere iragarri da. Igone Etxebarriak Ana Juanixeri buruzko monografia bat (1988, 129177) argitaratu du. Nik neuk, bestalde, duela asko Prantzie kortekoari buruzko monografia bat (1980, 97128) argitaratu nuen. Jesus Antonio Cidek ere bere lanekin jarraituko omen du.

Aita Antonio Zavalak euskal baladaren corpus orokor bat argitaratu du, Erromantzeak izenburupean.

Baladen lengoaia eta narratibitatea

[aldatu]

Baladak, erromantzeen antzera, «egituratutako diskurtso baten zatiak dira eta bizitza imitatzen dute, eta modu zatikatu eta soilean erreferentearen sistema sozial, ekonomiko eta ideologikoak irudikatu, eta, ondorioz, zeharka kritikoki aztertzeko [..,] narrazio tradizionalak dira, gizarte egitura ororen eta artearen adierazpide kolektibo ororen transmisioa eta bilakaera gobernatzen dituzten bi indar osagarrien jokoari lotuak: oinordetza eta berrikuntza» (Catalán, 1984, 19).

Baladetan bi moldaketa-maila nabari daitezke: batetik, lengoaia, baliatutako estilo poetikoa, eta bestetik, kontaketa, morfosintaxi narratiboa. Maila bakoitzak berezko adierazpideak ditu, bananbanan azalduko direnak.

Balada batean eguneratutako diskurtso batek berez mugagabea dirudien arren, praktikan ez da horrela, baladen errezitatzailea hizkuntzak aurretik zehaztutako eremu batean sartzen baita. Baladetako lengoaia diskurtso tradizional bat, lexiko batean eta gramatika batean oinarriturikoa erabiliz gauzatzen da (Catalán, 1984, 24), diskurtso tradizional hori irudi bidez osatzen delako, hau da, formulen hiztegi itxi bat moldatzen duten esaldisinboloez. Catálogo General del Romanceroren egileek adierazten duten moduan: “Erromantzeak lerroz lerro eta diskurtsoaren formula oro bilduz memorizatzen eta gogoratzen dira –sarritan musika lagun. Kantariek edo errezitatzaileek ez dituzte intriga eta hitzezko osagai esanguratsuenak baino ikasten –egitura laxoagoko beste kontakizun tradizional batzuetan gertatzen den moduan–, intriga garatzen duen diskurtsoa ere ikasten dute» (Catalán, 1984, 160).

Baladaren diskurtsoa, bada, formulistikoa da. Formula bat esaera zehatz bat da, adierazten duena baino zerbait gehiago» esatean tropo bihurtzen dena. Eskuarki metonimiak izan ohi dira, zeren eta, ikusi dugunez, ahozkotasunaren lengoaiak nahiago baitu zehatza abstraktua baino, egoeraren araberakoa edo, hobeto esanda, esperientziazkoa, abstraktua baino (Ong, 1987, 54). Baladek lexikoformulak baliatzen dituzte. Formularen hitzez hitzeko esanahia ezin bazter liteke, baladak adierazten duen argumentuari lotzen baitzaio, baina, aldi berean, metonimia joko bat agertzen du, irakurlea, ondorioz, berori interpretatzera behartuta dagoelarik.

Nolanahi ere, formulek balada berean aldakuntzak ager ditzakete, edo baladaz balada doazen formula bidaiari bilaka daitezke.

Adibidez, Marinel batek bahitutako neskatoa baladan, honek bere buruaz beste egiteko erabiltzen duen figura objektu zorrotz moduan deskriba daiteke. Aldaera bakoitzean, lexema hori egokitu egiten da, eta ezpata, aizto edo guraize moduan agertzen da. Formula egoki daiteke, baina esanahia, oinarri duen metonimia, ez da aldatzen, formula hitzezko artikulazioari ez dagokiolako, figuratiboari baizik (Catalán, 1984, 180).

Formulen egokitzapena. Formulak testuinguru historikora ere egokitzen dira, homeostasi legeari jarraiki (Ong, 1987, 52 eta hur.) egoera historikoa aldatzen denean eta testuinguru berrian formula ulertzen ez denean, egokitze aldera egiten baitu. Gorago aipatu adibidea ahozko poetikoaren faktu hori azaltzeko baliagarri gerta daiteke.

Formula gehienek unitate metriko bat osatzen dutenez, aldaketa errazagoa da, honek ez baitu neurkeraren erregulartasuna apurtzen.

Zenbait formula. Formulek baladen lengoaia ikertzeko oinarria eskaintzen dute. Ikerlana, ordea, ez da hor amaitzen. Formula batzuk beste batzuk baino ugariago agertzen dira. Lakarra, Biguri eta Urgellek, adibidez, hauek nabarmendu dituzte:

- Errepikapena.

- Paralelismoak.

- Kontrajartzeak.

- X/X/Y formula: «Itxasoko aldetik/itxasoko aldetik eta untzian kantaturik».

- Zenbakiekin egindako jolas sinbolikoak.

Egiaz, baliabide horiek ez dira baladetan baino ematen. Batzuk mnemoteknia-formulak dira, eta ahozko adierazpide orotan agertzen diraka. Beste adierazpide batzuk beste zenbait genero lirikotan nahiz bertsolaritzan ikus daitezke, zenbakien esanahi sinbolikoekin moldatutako formulak barne.

Esamoldearen maila poetikoa. Esamoldearen maila poetikoan, baladek hizkera landua agertzen dute, “adierazpenaren soiltasuna eta naturaltasuna” mantendu arren (Catalán, 1984, 170), erromantzeetan eta ahozko sorkuntzetan derrigorrezkoak, elitearen literaturaz bestelakoak direlako eta horien estetikak arte nagusiaren berezko ezaugarriak jarraitzen ez dituelako.

Lehenago esan bezala, sorkuntza mota horretan troporik erabiliena metonimia da: zehatza abstraktuaren ordez erabiltzea. Baladen beste ezaugarri bat ekintzen irudikapena da –formulen ezin eskertuzko laguntza medio. Ekintzak dramatizatu behar direlarik eta entzulearen begi aurrean geratu behar dutelarik, elkarrizketaren erabilera ezinbestekoa da. Poema narratiboak izaki, ahozkotasunaren eragina agertzen da, baliabide narratibo modernoak barne: kronologiaren etena izan ezik, baladetan eten narratiboen bilduma oparoa ikus daiteke, horien artean leunenak espazio eta denbora arteko jauziak direlarik. Testuan, halaber, hainbat narratzaileren erabilera eta in medias res tankerako hasierak topa daitezke.

Egia da baladen lengoaia poetikoan oroimena akuilatzeko baliabideak ugari agertzen direla. Bada, ordea, aipatu beharreko bestelako baliabide estilistikorik: adibidez, lehenengo ahapaldiko kontrastea, irakurlearen jakinmina pizteko baliabide gisa. Adjektibo gutxi erabiltzen da, baina epiteto homerikoa, baladetan amultsua izan ohi dena, formula bereizgarri moduan baliatzen da beti.

Baladetan ohiko baliabideak dira ekintzak irudikatu eta dramatizatzeko genero aldaketak, estilizazioa, anbiguotasunaren eta zehaztasunaren arteko kontrastea, epiteto homerikoa, motiboak espazioetan eta zenbakietan –zenbaki magikoak–, gorespenaren topikoa, estilo zuzena, entzuleei igorritako inplikazio eta madarikazioak, errepikapenak eta paralelismoak eta kontrasteak (Kortazar, «Euskal lirika...» 1980).

Motiboa eta sekuentzia. Motiboa funtsezko baliabidea da baladen kontaketan. Motibo bat tradiziotik datorren eta hainbat testuingurutan txerta daitekeen baladen oinarrizko kontakizun-unitatea da.

Azterketa semiotikoan motiboa eta sekuentzia antzeko kontzeptuak direnez, komeni da bien arteko ezberdintasunak azaltzea.

Sekuentzia. Edozein testu narratibo sekuentzien bidez osatzen da. Diego Catalánen hitzetan, kontakizun bateko gutxieneko unitatea da sekuentzia, non subjektu batek objektu baten gainean ekintza bat gauzatzen baitu, ekintza horrek narrazioaren ildoa aldatzen duelarik (Catalán, 1979). Motiboak, bestalde, eduki semantikodunak dira kontakizun-zatiak eta, horrexegatik, bertsio batetik bestera aldagarriak. Sekuentziak bertsio baten barruan ikertzen dira, eta motiboak ikerketa konparatuan aztergarriak dira.

Motiboa. Catálogo General del Romancero delakoaren egileek motiboa horrela definitzen dute: “Ahozko tradiziotik hartutako alegiak neurri handi batean intriga zati batzuk alegiaren planoan esanahi bertsua duten beste batzuez ordezkatuta berritzen dira. Ordezko zati horiek gehienetan kantari eta errezitatzaileek, erromantzearen kontakizun-lengoaiaren jakitun, eskura dituzten kontakizun-unitateen ondarea osatzen dute, motibo tradizionalak dira” (Catalán, 1984, 128).

Motiboak, tradizionalak izaki, erraz deskriba daitezke. Hain zuzen ere, motiboen aurkibide bat bada, non, hiztegi batean bezala, ahozkotasunean agertzen diren terminoak jasotzen baitira. Mundu osoko folklorearen motiboak biltzen dituen A. Thompsonen Motifs Index lanaz ari gara.

Motiboak bereizteko irizpide bat litzateke funtzio adierazgarria duten ala ez aztertzea, baladaren intrigaren mailan dirauten edo, aitzitik, maila semantikora aldatzen diren ikustea. Motibo adierazgarriek entzuleari informazio sinbolikoa eskaintzen diote.

Figura sinboliko horiek izenak nahiz ekintzak medio sor daitezke. Jakina da, adibidez, jateko edo musika-tresnak jotzeko erreferentziek esanahi sexualak gordetzen dituztela.

Motiboak ildo bikoitz bati jarraituz agertzen dira diskurtsoan: narratiboliterala, eta sinbolikoa. Balada bat interpretatzea motiboen balio sinbolikoa interpretatzea da.

Narratibitatearen zenbait bereizgarri. Motiboak aldakorrak eta ibiltariak direlarik, baladaren narratibitatean aztertu beharreko beste zenbait bereizgarri agertzen dira. Elezahar batean lehen agertzen ez zen motibo bat agertzeak ekarritako aldaketen ondoriozko bereizgarriak dira.

Ezaugarri ugariena kutsua da: balada batek beste balada bateko motibo bat jasotzen du. Batzuetan, jasotako mailegua baladaren alegiarentzat aproposa da. Beste batzuetan, ordea, motibo berriak mailegua jaso duen baladan interpretazio berri bat eskaintzen du eta ezohiko irakurketak eta berrikuntzak dakartza, baladak ustekabeko intriga zatiak garatzen dituelarik.

Baladaren moldaketan eta narratibitatean eragiten duten beste bereizgarri batzuk aitzinsolasak dira, eta horiek paranarratiboak nahiz prenarratiboak izan daitezke. Paranarratiboetan baladaren alegia narratiboaren eta aitzinsolasaren artean nolabaiteko loturaren bat dago, eta paranarratiboetan, aldiz, loturarik ez dago –Berreterretxeren incipit atalean agertzen dena kasu.

Baladen moldaeraren arabera, tradizionalak eta arruntak izan daitezke. Balada tradizionalek –tradizioa modernoa izanda ere– moldaera narratibo bakarra dute, eta arruntek, berriz, hiru zatitan egituratutako egitura bat dute:

- Lehenengo zatian egileak bere izena, gertakariaren nondik norakoak, narrazioaren motiboa edo poemaren data ematen ditu;

- bigarren atalean narrazioa bera garatzen da,

- eta azkeneko zatian egileak ikasbide bat eskaintzen du edo topikoen bidez bere egoera azaltzen du. Balada arrunten egiturak maiz erabiliko dira XIX. mendeko bertso berri direlakoetan, egilea anonimoa izan edo ez.

Kanta lirikoa

[aldatu]

Kopla zaharra

[aldatu]

Ahozkotasunaren alorrean, poesia lirikoa –ez narratiboa– aztertzean sarritan arazo bat sortzen da: kanta lirikoa nahikoa adiera zabaleko terminoa da, eta forma anitzetan agertzen da.

Euskal lirika tradizionalean, ordea, ongi bereizitako bi genero liriko dauzkagu: kopla zaharra eta XVIII. mendeko lirika tradizionala izenekoa. Bi genero horiek izango ditugu aztergai nagusi, horietan ere lirika herrikoiaren ezaugarririk behinenak topa daitezkeelako.

Kopla zaharra, literatur genero bat baino areago, ahapaldiak moldatzeko era bat da, lirika herrikoian sobera estilizatua.

Kopla zaharra, genero gisa aspaldi identifikatua, irrazionalismo poetikoaren agerpen gisa ere definitu izan da.

On Manuel Lekuonak (1932) bere liburuan aipatzen zuen. Kopla zaharra lau lerroko ahapaldi bat (kopla) da, gaiaren arabera bi zatitan banatua: bata sinbolikoa eta bestea erreferentziala, non poemaren bi zatiak prozedura ilogiko edo irrazional batez, fonikoa zein intuitiboa izan daitekeena, uztartzen baitira.

Imajinaziozko irudikapenak, bada, logikoki bereizita dauden bi zati uztartzen ditu.

Hasiera batean, On Manuel Lekuonak kopla osatzen zuten bi zatien elkarrekiko inkoherentzia nabarmendu zuen, eta hitza bertsoa –esana dugu On Manuel Lekuonaren liburuak bertsolaritza duela abiapuntu– eta ahozko ahapaldi hau bereizteko erabiltzen zuen. Laster konturatu zen, ordea, eskuartean aukera estetiko itzelak eskaintzen zituen prozedura bat zeukala. Aitzolek, adibidez, Errepublika garaian idatzitako lirika jasoa jendarteratzeko kopla baliatzea gomendatzen zuen. Poeta sinbolistek, gizakiaren alderdi irudimentsu eta irrazionalenak adierazteko joera zutelarik, aipatu prozedura sarritan erabili zuten beren poemetan.

Joan Mari Lekuonak (1982, 4754) osagai teknikoaren definizioan sakondu du: «Koplak izadiaren sinbolismora jotzen du, eta estilizazioaz baliatzen da epifonemaren prestaketarako [...] Egitura bikoitza duela esan behar koplak, dinamika bikoitza bere bilakaeran; eta bi irudirekin jokatzen du: bata irudi ordezkaria litzateke, eta bestea irudi fokala.

«Irudi ordezkariak sinboloa dakar, giroa sortuz, logikaren heldulekua gerturatuz, estilizazioz betetzen duela bere egitekoa. Eta irudi fokala bertsoaren esanahia darama [...].

«Kopla zaharraren ezaugarririk bereziena honetan legoke funtsean: koherentziarik ez dela ikusten izenburuan agertzen den irudiaren eta koplaren mezuaren edo azken esaldiaren artean» (1982, 501).

Akaso, azken iritzi hori argitu egin beharko litzateke, zeren eta, lotura logikoki ematen ez bada ere, ahapaldiaren bi zatien artean nolabaiteko lotura bat bai baitago. Lotura hori ez da agian logikoa, baina barnean koherentziarik badago, irizpide poetiko, foniko edo intuitiboei jarraiki. Horrela ez balitz –loturarik, edo zentzurik ez balego– ahapaldiak ez luke iraungo.

Lirika herrikoiaren molde hori forma poetiko askotan agertzen da. Erronda kantetan, mandatu egiteko kantetan, dantzarako kantetan ikus daiteke, eta baita kanta lirikoetan ere.

XVIII. mendeko lirika

[aldatu]

Generoaren definizioa. XVIII. mendeko lirika esaten zaio Iparraldean XVIII. mendearen inguruan, aurrekoa edo gerokoa izan badaiteke ere, garatutako genero lirikoari, bertsolaritza sasoitsu agertu aurretikoa.

Nolanahi ere, eta muga lausoak agertzen zaizkion arren, generoak ezaugarri zehatz batzuk ditu: genero liriko bat da eta, beraz, oinarrizko gaia ni lirikoa da –maitasuna, nahigabeak, sentsibilitatea, hitz batean–, bakarrizketa zein elkarrizketa moldeak onartzen dituena, berezko metaforizazio sistema bat eta adierazpenaren erretorika berezi bat garatu dituelarik.

Generoa izendatzerakoan XVIII. mendea aipatzea arazo iturri gertatu da. Gai honetan aditu nagusi direnek –Lafitte (1978), Peillen (1962)– generoa XVIII. mendean kokatzeko –denborari dagokionez zehatzegiak ez diren arren– oinarrizko bi arrazoi izan zituzten:

1. Materiala baladak bildu zituzten folklorista berberek –Michel, Sallaberry eta beste hainbat– jaso zuten, XIX. mendean, eta material horren modernotasuna ez zen oharkabean joan.

2. Bestalde, Lafitterengan bereziki, eta geroago Lekuonarengan, mendeetan zehar epikatik lirikarako bilakaera eman zela defendatzen duen Pidalen teoriak eragindako aurreiritzi bat bada, inkontzientea bada ere. Teoria horrek gestakantetatik erromantzeetarako bilakaera azaltzerakoan zentzurik baduke, baina ez du euskal lirikaren jatorriaren arazoa ebazten, Pidalen adibidea ezarri nahi izanda ere, honako arrazoi xumeagatik: euskaraz ez zen –guk dakigula– gestakantarik. Izan ere, Espainiako lirika-gaietan jarraipenik nabari daitekeen bitartean, euskaraz gai epikoak eta lirikoak ezin aldera daitezke, kronologiaren arabera: Espainiako lirikan XI. eta XIII. mende bitarteko testuak dira aztergai, eta euskaraz, berriz, eskema hori bera XV. eta XVIII. mendeen bitartean erabili nahi da.

Hori guztia kontuan izanik, Lafittek eta geroago Lekuonak proposatutako eskema filogenetikoa hiru aldiekikoa: epikoa XV. eta XVI. mendeetan, epikolirikoa XVIII. mendean eta lirikoa XVIII. mendean erakargarria da akaso eta gaztelaniaz eta frantsesez egindako lirikarako proposatutako eskema bete lezake, baina ez da baliagarria, lirika horrek jatorria Arrasateko erreketaren kantetan duenik nekez froga baitaiteke.

Badirudi aztertutakoak aldi bertsuan gailenduko diren tradizio ezberdinak baino ez direla, baina horrek ez du esan nahi generoen artean harreman genetikorik dagoenik.

Nolanahi ere, aipatu egileen ustez, lirika mota hau XVIII. mendean garatu zuten. Gainera, generoa izendatzeko –behar bezala aztertutako generoa, bestalde– modu erosoa bihurtu da. Hitz batean, ahozko lirika izatea dela funtsezkoa, ez, XVIII. mendekoa izatea. caca Ikerketa klasikoen iritziz –Lafitte, Peillen nahiz Haritschelhar–, generoaren oinarrizko ezaugarria emakumezko irudiaren inguruan sortutako sistema sinboliko dotorea da. Jakina denez, lirika honetan emakumea izendatzeko funtsezko hiru metafora baliatzen dira:

- Izarra, emakume hotz eta urruna, maitemindua arbuiatzen duena, irudikatzeko.

- Lorea, maitemindutako emakumea sinbolizatzeko.

- Eta txoria, engainatutako emakumea izendatzeko.

Bistakoa da, ordea, hori ez dela nahikoa.

Atzera utzitako artikulu batean (Kortazar, 1982), irizpide estilistiko eta erretorikoetan oinarritutako generoaren definizio bat proposatu nuen. Baladekin erkatuz gero, arreta erakartzen duen lehenengo gauza gaien arteko aldea da. Lirika herrikoiak ni lirikoari eta honen sentsibilitateari estuki lotutako gaiak jorratzen ditu. Maitasuna behin eta berriro agertzen den gaia da, baina ñabardura ezberdinekin: agurkantak, maitasuna agertzeko kantak nahiz maiteak errefusatzen duen maiteminduaren frustraziozkoak. Testuen funtzio moralistak abantzurik agertzen du: leialtasuna maitaleen arteko harreman modu gisa proposatzen den balio bat da.

Adierazpide poetikoaren mailan, XVIII. mendeko lirika ongi landu eta jositako erretorika gisa agertzen da.

Metaforen oparotasunari metonimiarik eza kontrajartzen zaio. Irudi poetikoa, haiku japoniarretan bezala, oso landua da, eta estetikoki nahikoa eraginkorra. Maitearen sinbolizatzea jorratu dugu jada, baina azpimarratzeko modukoa da, halaber, prozesu poetikoan adierazpide jasoak agertzen direla, hala nola adjektiboen ugaritasuna, prozesu sinbolikoa koloreetan eta silogismoen erabilera. Horrek sintaxiaren aldaketa dakar, eta mendeko, baldintzazko eta ahalezko perpausak baliatuko dira, baladen sintaxi-soiltasunari kontrajarriz.

Hiperbole, aposizio eta konparaketen ugaritasunari begira, ahozkotasunari begira garatutako lirika bat duela nabari du entzuleak aurrean.

Errepikapenak edo paralelismoak horren froga dira, baina horiek lirika idatzi eta landua gogorarazten duen eredu batean txertaturik daude. Ez litzateke harritzekoa lirika mota hori klase sasiletradun batek garatu izana. Hemen lehenengo aldiz proposatzen den hipotesi hori genero honek erakusten dituen baliabide estilistiko nahikoa landuen ikerketan oinarritzen da.

Testuen ikerlan bat. Joseba Gabilondok, 1984an, generoa osatzen duten testuen ikerketa sistematiko bat egin zuen. Genero horren baitako ahozko testuak moldatzerakoan arau zehatzak jarraitu behar zirela frogatu nahi zuen. Arau horiek testuaren osagai sinbolikoak sortzerakoan ezartzen dira bereziki.

Gabilondok, sinboloen hipotesi orohartzaile baten bidez –egile honek ez ditu soilik aintzat hartzen maitalea izendatzeko genero honek baliatzen dituen hiru sinboloak, lehenago aipatuak–, ondorioztatzen du generoan erabilitako sinbologia aberatsagoa dela, eta berori lege kasik aldaezinen arabera egituratuta dagoela. Sinbologiaz gain, egile honek testu horien moldaketa baldintza dezaketen oinarriko beste hiru sekuentzia azpimarratzen ditu: bortxaketarik ba ote dagoen, gizonak maiteari gorde beharreko leialtasuna bermatzeko probarik ba ote dagoen, edo maiteñoak, lehenengo amorantea utzita, bigarren bat hartzen ote duen.

Ondorioen artean hauek azpimarra daitezke: gaiaren moldaketan maitearen tratamendu erretorikoa, espero zitekeenez, funtsezkoa da eta estatistikari begira sarrien bera agertzen da. Maitea, gainera, izaditik hartutako metaforez izendatzen da. Egilearen xede nagusia, gaia deskribatzeaz gain, maitea deskribatzeko metafora poemaren gune jakin batean –hasieran edo amaieran– kokatzea da. Gabilondok dio metafora hasieran edo amaieran agertzeko joera hori –adibidez, izarraren sinboloa poemaren hasieran agertzen da, amorantearen urruntasuna nabarmentzeko– semantikoki logikoa dela.

Arrazoibide horren aurka argudiorik eman liteke, ordea. Gabilondok ez du kontuan izan ahozko aldaerak dituela ikergai, kasu batzuetan poema ezberdinen uztarduraren ondorio direnak eta, horregatik, ahapaldi batek –eta, horren barruan, sinbolohitza– poeman duen kokapena ausazkoa, ustekabekoa izan daiteke, egilearen asmoez bestelakoa. Gabilondoren metodoa poesia idatzi eta finkoa ikertzeko baliagarria da, baina ahozkotasuna ikertzen ari da, eta ahozkotasunak batzuetan ez ditu literatura idatzia aztertzeko erabiltzen diren metodoak onartzen.

Gure iritziz, testu horiek moldatzeko arauak sinboloek poemaren barruan duten kokapena ezartzeraino heltzen direla esatea, egileak iradokitzen duen moduan, urrunegi joatea da akaso. Beste zenbait alorretan, esaterako, metaforak eta sinboloak balioesterakoan, bere ekarpena garrantzitsua da, lehenago inork ez baitzuen genero honetako prozesu sinbolikoen aniztasuna eta aberastasuna egile honek adina hauteman.

Ereduen aniztasuna. Joan Mari Lekuonak La lírica popular..., (1989, 495525) gai hori atzera jorratuko du, bere Ahozko euskal literatura (1982) nahitaezkoak ez baitzuen behar bezala landu, bi arrazoiengatik: bi genero ezberdin, balada eta lirika, batera aztertu zituelako, eta bi generoen erretorika eta prozesu poetikoak behar adina ikertu ez zituelako.

Euskal Mundu Biltzarrean aurkeztutako txostenean, Joan Mari Lekuonak generoa hiru irizpideren arabera definituko du: gaia, tratamendua, poetika.

Lehenagoko ikerketa batean, Joan Mari Lekuonak lirika baladatik bereizten duten ezaugarriak aipatzen ditu. Ezaugarriak hauek dira: narrazioari emandako tratamendu berria, dialektika prozesuei eskainitako garrantzia, ahapaldiak garatzeko joera, barnemunduari lehentasuna ematea eta helburu ideologiko jakin baten mende egotea.

Ikerketaren berrikuntza eredu lirikoen aniztasunaren onarpenean datza. Izan ere, Joan Mari Lekuonak badaki generoa modu nahiko zolian aldakorra dela eta, ondorioz, serenatak, goiztiriko kantak, nahiaren eta etsipenaren bitarteko bakardade kantak, maitearen abiatzea, agurrak eta erronda kantak barnean sar ditzakeela. Gaiaren tratamenduan ere aniztasuna da nagusi. Poemak modu askotara eraiki daitezke: elkarrizketa dialektikoez, bakarrizketez, bi genero, elkarrizketa eta narrazioa, edo bakarrizketa eta elkarrizketa, uztartuz, edota aipatu hiru aukerak –kontakizuna, elkarrizketa eta bakarrizketa– bat eginez.

Sinbologia eta erreferentzia poetikoak aztertzerakoan, Joan Mari Lekuonak Gabilondoren ondorioak gogorarazten ditu, eta horien aurka argudiatzen du “ikuspegi estruktural baten mendean sistema itxiegi bat erabiltzeko arriskua dagoela” (1989, 517), sinboloak –izarra, lorea, hegaztiak eta animaliak– xeheki ikertzean. KAKA DE VACA

Beste genero tradizional batzuk

[aldatu]

Narratiba tradizionala

[aldatu]

“Ipuina, LéviStraussen arabera, narrazio mitiko baten sinplifikazio edo laburpen batetik dator eta, narrazioaren ezaugarri sakratu asko galdu dituen arren –oro har, mitoaren transmisioa testuinguru nahiko erritualizatuetan gauzatzen da, ipuinaren transmisioarekin gertatzen denaz bestela– naturaz gaindiko pertsonaiak eta egoera mantentzen ditu” (Jon Juaristi, La literatura folklórica z/g).

Definizioa osatzeko, Northrop Fryek seinalatutako mitoaren eta kontakizunaren arteko aldea erantsi beharko litzateke. Pertzepzioaren erretorika batean, dagokion gizarteak mitoa sinesmen gisa onartzen du, eta narrazioari, bestalde, fikziozko eta, beraz, sinesgaitz, irizten zaio.

Ipuinak, hala ere, funtzio pedagogikoa mantentzen du, funtzio mitikoaren aztarna moduan.

Ikerketa metodoak

[aldatu]

Ipuin tradizionalen biltzaileek burutu zuten lehen zeregina ipuinak edukiaren arabera sailkatzea izan zen. Esker txarreko lantegia; sailkapen horiek kritikatzen errazak baitira, eta irizpide unibertsal bati itzuri egiten baitiote: horietan biltzailearen irizpide pertsonalak garbiago nabari dira.

Resurrección Maria Azkue, bere Euskalerriaren Yakintza lanean ohartu zen banaketak dakarren arazoaz, eta irizpide objektibo bat aplikatzea deliberatu zuen, bilduma ipuin labur eta luzeetan banatuz.

Denborak aurrera egin ahala, argumentuaren eta gaiaren araberako sailkapenari egindako kritikak aldatu egin ziren, eta ikuspegi formalista gailendu zen, ipuinaren kontakizun alderdi lehenesten zuena ikuspegia, semantikoaren gainetik.

Ikerketa formaleko metodorik hedatuena narrazio tradizionalei Proppen funtzioen eskema aplikatzean datza. Izan ere, Vladimir Proppen Ipuinaren morfologia lanak ahozkotasunaren eraikuntza mekanikoa –Parry mintzagai genuenean aztertu genuen kontzeptua– agertzen du, ipuinak funtzio edo sekuentzia jakin batzuen inguruan unibertsalki formulatzen direla defendatzen duen hipotesi nagusia oinarri harturik.

Proppen tesiak hamar euskal ipuin tradizionali aplikatu zizkien Martin Etxeberriak (1973). Egile honen ondorioak, ordea, murritzak dira: bere tesia teoria orokorra egiaztatzera mugatzen da, eta euskarazkoen kasuan ere Proppen teoria eraginkorra dela frogatzera. Izan ere, teoria orokorra hain egoki ehunduta dagoenean, ezer gutxi erants daiteke: teoria aplikatzea da bere balioa beste behin egiaztatzeko saialdi bat.

Simone Vierneren iniziazioaren teoria euskal ipuin tradizionalei egokitzeko Kortazarren lanei buruz ere gauza bera esan daiteke (Kortazar, 1984). Metodologia mota hori aplikatu ondoren ateratzen den ondoriorik nabarmenena hau da: ipuin tradizional asko iniziaziokoak direla, eta, horrela izanik, Simone Viernek proposatutako kontakizun-ereduan aurredefinitutako sekuentziak betetzen dira.

Alabaina, S. Vierneren lanak eta bere teoria orokorrak bi zati dituzte: narratologia eredu bat, lanaren alderdi formalena osatuz, eta sinbologia eredu bat. Narratologiari lotzen zaion ikertzaileak teoria egiaztatzea besterik ez du lortuko, aldiz, metodologia sinboliko eta arketipikoaren ildoak irakurketa eta azterlan semiotikoak eman ditzake, eta ikertzailearen aldetik inplikazio eta interpretazio lan handiagoa izango da.

Ikerlanak Euskal Herrian

[aldatu]

Hainbat ikuspegi. Euskal Herriko ahozko tradizioari buruzko ikerketen alorrean, kontaketa tradizionala ez da behar adina aztertu. Hala ere, badira gai honen gaineko zenbait lan.

Martin Etxeberriak (1973) Proppen metodologia nola erabili zuen esana dugu jada. Geroko lanetan ikuspegia bestelakoa izan da. Simone Vierneren metodologia iniziaziozkoarketipikoa, edo mitikoa proposatu zen kasik (Kortazar, 1984), alderdi narratiboak aztertzeaz gain arreta nagusiki alor semantikoari eskainiko ziokeen metodo gisa, ondorioz, Proppek (1980) gai honi buruz argitaratutako saioetara hurbilduz.

Luis Mari Larringanek (1989) ipuin tradizionala ikuspegi semiotiko batez aztertu du, eta Xabier Kalzakortak (1989), berriz, narratiba tradizionaleko alderdi formulistikoak jorratu zituen.

Koldo Izagirrek (z/g) narrazio tradizionalen poetikari buruz idatzi zuen. Bere sorkuntzaren ardatz izango zen artikulu labur batean, Izagirrek estiloaren mailan ahozko narrazioaren alderdi adierazkorrak garatu zituen. Narratzailearen ezaugarri bereziak, espazio eta denborazko jauziak, testuen dramatizazio berezia, errepikapenak eta polisindetonen erabilera etengabeak ikertu zituelarik, ezaugarri horiek bere narrazio lanetara aldatu zituen.

Esaera zaharrak

[aldatu]

“Esaera zaharrak literatur testu laburrak dira, non lengoaiaren funtzio poetikoa eta erreferentziala uztarturik agertzen baitira, sintesi paregabean” (Jon Juaristi, z/g).

Bi saio. Esaera zaharrei buruz badira bi saio labur. Testu labur batean, Igone Etxebarriak (z/g) esaera zaharretan erabilitako formulak bildu zituen, eta esaera zaharra osatzen duten bi zatien arteko lotura-motak deskribatzeko teoria bat proposatu zuen. Etxeberriaren iritziz, korrelazioak, paralelismoak, kontra-posizioak eta errepikapen erredundanteak baliatzen diren esaera zahar bateko bi osagaien itxurazko loturarik eza gainditzeko. Ikasbide bat agertzen duten esaera zaharrak eta umorean edo hizkuntza jokoetan oinarritutakoak bereizi zituen. Egilearen arabera, esaera zaharrak moldatzeko funtsezko formula poetikoak errima eta aliterazioa dira.

Oraindik orain, Jean Haristchelhar gai honi buruz arduratu da. Egile honen iritziz, esaeren oinarrizko ezaugarriak laburtasuna eta adierazpide atsegina dira. Laburtasuna islatzeko, bi eta hiru lexemako esaera zaharren berri ematen du. Adierazpide atseginen adibide gisa errima, paranomasia, hitzjoko, errepikapen eta paralelismoen erabilera aipatzen du. Oihenarten lana aztertzerakoan, Haristchelharrek oposaketa eransten dio aipatu baliabide poetikoen zerrendari.

Igarkizunak

[aldatu]

Azken atal honetan joko poetikoa eta erreferentea sinbiosi paregabean agertzen diren beste ahozko genero bat ekarriko dugu. Igarkizunak proposamen anbiguo eta asmakizunzaleak dira, mintzatzaileak besteari joko edo erronka gisa jarriak.

Igarkizunen ezaugarri nagusia zehaztugabetasuna da eta, horregatik, pragmatikarentzat bereziki interesgarriak dira. Igarkizunen funtsezko bi baliabideak aldez aurreko ustea eta inplikazioa dira.

Igarkizun mota ezberdinak daude: igarkizun lagungarriak –erreferentearen arau eta deskribapenak errespetatzen dira–, eta horiek literalak –igarkizuna asmatzeko beharrezko den informazio guztia eskaintzen dute– eta inplikatzaileak –informazio garrantzitsuena eskaintzen dute– izan daitezke; igarkizun ez lagungarriak –engainatzeko asmorik ez dago–, eta horiek metaforikoak, pertsonifikatzaileak eta mistoak izan daitezke; eta igarkizun nahasgarriak –eskainitako datuek ez dituzte arauak errespetatzen–, engainagarriak, polisemikoak edo paradoxikoak izan daitezkeenak.

Komenigarria litzateke M. Margartida Bassols i Puigek (1990) katalanaren alorrean egindako lana euskararen esparrura aldatzea.

Hain zuzen ere, Txorierri eta Durangaldeko euskarazko igarkizunak bildu eta aztertzeko lanak burutzen ari dira EHUn. Nolanahi ere, igarkizunen gaineko edozein lanek kontuan izan beharko ditu, besteak beste, folkloristak: Azkue, Anjel Lertxundi, Xabier Etxaniz, edo pedagogoek egindako bildumak, esaterako Iñaki Mendigurenena.