Euskal literatura/Haur literatura
Euskal Herrian, 2001 urteko datuen arabera, 885 liburu argitaratu ziren euskaraz eta horietatik 198 haurrentzat eta gazteentzat ziren. Hau da, %22,37a. Gertakari hori atzerapen bat izan da aurreko urteekin alderatuta. Urte horietan haurrentzako liburuak 250-300 izaten ziren gutxi gorabehera, hau da, ekoizpenaren laurdena baino gehiago. Sail hau eratzeko “Calleja eta Monasterioren euskal haur- literatura” lana hartu da oinarritzat.
Haurrena, maila eta estimu handiko literatura da. 80ko hamarkada hasieran kalitate handiko zenbait idazlek eraberritu zuten haurliteratura, bai euskarazkoa, bai gaztelerazkoa, esaterako: Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Mariasun Landa... Horietatik hamar aukeratu ditugu kapitulu hau egiteko. Hala ere, gogoratu ezazue hamar hauetaz gain idazle gehiagok merezi zutela gure zerrendan agertzea, baina lekua dela eta ez ditugu aipatuko.
Bernardo Atxaga (1951). S. Callejak eta X. Monasteriok dioten bezala, “Atxagaren idazlanak mugarri gisa hartu behar dira, hau da, euskal haurliteratura egoera didaktiko batetik ametsezko eta irudimenezko mundu batera pasa dela adierazten duen mugarri gisa. Haurliteraturaren mundu berri hori zabalagoa eta erakargarriagoa izango da. Haren pertsonaiek ez diote haurrari inolako moralik edota jokabiderik erakusten, baizik eta nola gozatu bizitzako egoera dibertigarriak.” 1983an Atxagak HaurLiteraturako Xabier Lizardi saria jaso zuen. Helduek halako zenbait liburu gogo handiz irakurtzen dituzte, nahiz eta itxuraz haur-literatura izan, adibidez: Behi euskaldun baten memoriak. Azken urteotan liburu gutxiago argitaratu ditu, hala ere, bere idazlan nagusiak berrargitaratzen jarraitzen dute.
Anjel Lertxundi (1949). Zarauzko ikastolan irakasle izatetik datorkio haur-literaturarekiko interesa. Lertxundi konturatu zen euskal literaturak hutsune ugari zituela, eta idazlea bera hasi zen bere ikasleentzako liburuak idazten. Gero argitaletxean egon zen laguntzaile gisa irakurtzeko liburuak eratzen, eta beranduago Erein argitaletxean aritu zen material didaktikoak diseinatzen. Haren bibliografian haur-ipuinetako bilduma ugari aurkituko ditugu, betiere irakurlearen sormena suspertzen dutenak. Arlo horretan izandako esperientziak azaltzeko liburu bat argitaratu zuen: Haur literaturaz (1982).
Mariasun Landa (1949). Filosofia ikasi zuen Parisen, eta 1973an etxera itzuli zen Oinarrizko Hezkuntzako irakasle izateko. Gaur egun Didaktika irakasten du Donostiako Irakasle Fakultatean. Berrehun liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta horietako asko daude zenbait hizkuntzetara itzuliak. Bere Txan fantasma ipuinarekin, Lizardi Saria irabazi zuen, 1982an; errealismo kritikoa sartu zuen haurliteraturen barnean. Aipatutako liburuan autismoari buruz idatzi zuen, neska bakarti baten istorioa kontatuz. Mariasun Landak hasitako bidea honako hauek jarraitu dute: Txiliku, P. Zubizarreta, M. Lopez Gaseni, X. Mendiguren eta beste batzuk. Mariasunek dio: “Hori da haurliteraturako erronka: gai serioei buruz idaztea, estilistika landu bat erabiliz”. 1991ean Euskadiko Haur eta Gazte Literaturako Saria jaso zuen Alex idazlanarekin.
Xabier Mendiguren (1945). “Euskal Herriko bururik emankorrenetariko bat da.” Horrela definitu du Juan Garmendia Larrañaga antropologoak Xabier Mendiguren. Aurretik aipatutako Callejak eta Monasteriok, berriz, “egungo euskal kulturako factuma” deitzen diote idazleari. Pedagogia ikasi zuenetik, hizkuntzalaria eta eleanitza izateko prestatu zenetik, eta beti, euskal kulturako arazoekin kezkaturik, Mendigurenek hogei urte daramatza euskal hizkuntzaren garapenaren alde lan egiten, kulturako hizkuntza eta harremanetako hizkuntza izan dadin gizarte modernoan. Mendigurenek ikastolentzako material didaktikoak diseinatuko ditu, esaterako: ex novo ipuinak itzuli, eleberriak eta eskuliburuak.
Asun Balzola (1942). Irudigile eta idazle garrantzitsua da gaztelaniazko haurliteraturan eta gazte literaturan. Bilbon jaio zen, baina Madrilen bizi da aspalditik. Hala ere, harreman estua dauka euskal argitaletxeekin. Patxi Zubizarreta eta Mariasun Landaren zenbait libururen irudiak egin ditu. Asunen bibliografia zabalean azpimarratu behar da Muniaren bilduma ezaguna, 80ko hamarkada hasieran argitaratzen hasi zelarik: Munia y la luna, Munia y la señore Piltronera... Las Estaciones bildumako Indiana Jonesen zamarra liburuak itzulpen ugari dituzte (1988). Sentsibilizazio sozialari dagozkion idazlanak ere baditu: El diario de Pepe, El paro (1986) eta Aitonamonak, Amonaren semealabak (1986). Asun Balzolaren bestelako idazlanak aipa ditzagun arrazoi desberdin nabariengatik: Guillermo, un ratón de biblioteca (1983), Ipuin beteak / Cuentos rellenos (2000), Antes, ahora, después / Lehen, orain, gero (2000), Día y noche (1989), Marta, Después de aquel verano (1995) eta Qué te voy a contar (1996).
Txiliku (1951). Anjel Lertxundi eta Mariasun Landaren modura, Zarautzen irakasle lanean ari zela, lan didaktikoak egiteko beharraz ohartu zen. Era berean, konturatu zen haurliteratura egitea atsegin zuela. Bere literatur produkzioari erreparatuz, bere lehenengo lana, 1984an argitaratutako trilogia barregarria izan zela esan behar da; Kaltxaberde, Tturku eta Gotzon. Euskal haurliteratura modernoan beste idazle nagusi bat den Joxantonio Ormazabalekin batera oso bikote emankorra sortu zuen holako idazlan hauek idatziz: Xaxarko (1986), Auto, asto, tren... (1987), Xenpelarren apostua (1991), Eusko behatzen izenak (1991), Ausarta eta pan puxa tartaloen basoan (1991) eta Hontzaren orduak (1999). Rudyar Kiplingen itzulpena ere azpimarratu beharrekoa da: Ipuinak hain zuzen (1999).
Seve Calleja (1953). Haur-literaturan eta gazte-literaturan aditua da. Seve Callejak, pedagogoa, urteak daramatza irakurketa suspertzen gazteen artean. Bere lanetan gai delikatuenak aztertzen ditu sentsibilitatez eta didaktikaz, esaterako: Potoloa naiz eta zer? (2001), Tximino gixajoa (1988), Nire bizikleta eta ni (1992), Pirata jokoa (1997), Mari Joseri zergatik deitzen diote Joxe (1997), Esklabo zoriontsuen uhartea (1988) edo eskolan erabiltzeko bilduma Historias de Fiera y Cereza (1992). Honen lanak Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo argitaratzen dira. Bere lanei buruzko teoriak argitaratu dituzte honako entseguetan: La literatura infantil vasca (1988), Todo está en los cuentos : propuestas de lectura y escritura (1992) eta Haur literatura (1993). Seve Callejak 1981ean jaso zuen kontakizun-arloko Ignacio Aldecoa Saria eta hamar urte ondoren Gabriel Aresti Saria.
Juan Kruz Igerabide Sarasola (1956). Idazle honen lanak zenbait hizkuntzetan berrargitaratu eta itzuli dituzte: Somiatruites (1996), Neskatxa telepatikoa (1996), Doña soñadora (1996), Helena eta arrastiria (2000), Sagutxo ameslaria (2000), edo Jonasen bilduma: Jonas eta hozkailu beldurtia (1998), Jonasen Iratzargailua (2001), Jonasen Pena (2001). 1998an ONCEk bi bilduma zoragarri argitaratu zituen ume minusbaliatuentzat: La isla de la enanita barbuda eta Agua va: desde mi terraza. Horretaz gain haur-poesia ere egin du. Hiperión argitaletxe ospetsuak bere katalogoan Poemas para la pupila (1995) liburua dauka. Liburu horren irudiak Asun Balzolak eginak dira. Azkeneko lana Begi argi horiek / Por esos ojos claros da (2002).
Patxi Zubizarreta (1964). Idazlea eta itzultzailea da. Antoine de SaintExupéryk idatzitako Le petit prince idazlanaren azkeneko itzulpena egin du, eta horretaz gain, Mikelak antzezten duen filma euskaratu du. Aipatutako Mikela, Mercé Aránega katalanak sortutako pertsonaia da. Honako idazlan hauen bidez Zubizarretak irakurketarako zaletasuna lortu du haurren artean: Matias Ploffen erabakiak (1992), Usoa, hegan etorritako neskatoa (1999), Magali badaki (2000) edo Ametsetako mutila (1991). Patxi Zubizarretak zenbait idazlan gaztelerara, galegora eta katalanera itzuli ditu: Un violín para Maribelcha (1995), El bollo de los viernes (1998), Dibújame una carta (2001), Dos casos únicos (2000)...
Karlos Santisteban. Poesiagilea, idazlea eta itzultzailea. helduentzako poesia eta prosa argitaratu zuen80eko hamarkadan, halaber, Sófoclesren itzulpen bat ere: Bakanteak. Poesiaren zenbait izenburu: Amodioz eta gorrotoz, Bizi aparra eta prosaren zenbait izenburu: Terrorista, Uda bateko amodio zorroa. Haur-literaturaren barnean argitaratutako Jostailuen altxamendua (1991) liburuak penintsulako bost hizkuntza desberdinetara itzuli dute. Horiez gain, Karlos Santistebanek beste lan hauek idatzi ditu: Kometa bidaizalea (1991), Anika eta bere klera majikoa (1992), Kutuna tuntuna (1995, eta 2001ean berrargitaratua), Lapiko, zartagin eta bi saltsari (1996) eta Eguzkia puxtarrian (1999).
Jose Manuel López Gaseni (1964). Manu López Gaseniri zor diogu Lewis Carrollen hiru eleberri ezagunen itzulpena: Aliceren abenturak lurralde miresgarrian (1989), Ispiluan barrena (1990) eta Alice (1993). Bost izenburu eman dizkio gazte-literaturari: Borroka arroka (1991 eta 2001ean berrargitaratuta), Jaun agurgarria (1993), Andoni eta Maddalenen komeriak (1994), Urrutiko intxaurrak (1996), eta Olioa urpean (1998). Idazlan hauez guztiez gain gure aztergaiaren inguruko teoria garrantzitsu baten autorea da: Euskarara itzulitako haur eta gazte literatura: funtzioak, eraginak eta itzulpen-estrategiak (2000).