Euskal literatura/Iparraldeko idazleak

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Iparraldeko idazleek euskaraz baino gehiago idatzi dute frantsesez. Idazle asko ekarri ditugu aztergai, nahiz eta horietatik asko literatoak ez izan, hala ere, bere aztarna utzi dute bai kulturan eta bai erlijioan. Horretaz gain, Euskal Herriarekin nolabaiteko harremana izan duten idazleen berri emango dugu. Aipatutako idazle batzuek bi irudi dituzte. Horrela egin badugu, corpus ikonografiko honek oso ezagunak ez diren idazle batzuk izendatzen dituelako da.

Aipamen historikoak eta bibliografikoak[aldatu]

Iparraldeko idazleek euskaraz baino gehiago idatzi dute frantsesez.

Guillaume Godin, Baionan sortua, Tolosako domingotarren abadea izan zen eta 1312an Avignoneko kardinala, Clemente V.a aita sainduaren garaian. Aita saindu beraren legatua izan zen 1332an Valladolidgo kontzilioan, Espainian hamar hilabeteko baimena lortu zuelako. 1.000 florin eman zituen Baionako katedral gotikoa eraikitzeko. Zenbait liburu idatzi zituen, esate baterako: De l’alliance de Jesus Christ avec l’Eglise, De la puissance de l’Eglise, Lectura Tomasina eta Tractatus de causa immediata potestatis.

Juan de Uharte (1520-1590). Izenak dioen bezala Uharte Garazin jaio zen. Espainiak hautatu zuen Espainiako erregeak Nafarroa Behereari uko egin zionean. Sendagilea zen. Baesan Examen de ingenios para las sciencias liburua 1575ean argitaratu zuen: idazleak bertan azaltzen du gizon bakoitzak bere gaitasunak dituela dagokion lana egiteko, eta gaitasun horiek kontuan hartu behar direla. Irizpide hori izango da gaur egungo lanbideorientazioaren oinarria. Aipatutako liburuak laurogei edizio izan zituen gutxi gorabehera, eta berehala itzuli zen alemanera, frantsesera, ingelera, italierara, latinera eta duela gutxi euskarara.

Jean de Sponde (Ezponda) (1557-1595) Maulen sortua eta Euskal Herriko familia protestante gutxienetariko baten semea izan zen. Honen bataioan aitabitxi izan zuen Frantziako Henri IV.a izango zena. Pauen, Labriteko gortean kargu desberdinak izan zituen. Protestantismoari uko egin zion,1593an. Protestanteek ez zioten inoiz barkatu eta kargu guztiak galdu zituen. Hona hemen idatzitako zenbait liburu: Homeri poematum versoa latina ac notae perpetuae (Bâle, 1583), Hesiodi opera et dies (Bâle-Frankfurt, 1591), Recueil des remontrances (La Rochelle, 1592), Déclaration des principaaux motifs qui induisirent le Sieur de Sponde à s’unir à l’Eglise Catholique (Melun, 1594).

Olerkaritzan ere ezaguna da, lan hauengatik: Les Amours, Les douze sonnets de la mort, eta Essay de quelques poèmes chrestiens.

Henri de Sponde (1626-1642), aurrekoaren anaia zen. Hau ere katoliko egin zen eta Pamiressko apezpiku izendatu zuten. Latina eta grekoaz gain, eskozieraz ere bazekien. Historiari eta zuzenbideari buruz idatzi zuen: De Coemeteriis sacris.

Jacques de Bela (1585-1667) Zuberoako Sohutan jaio zen. Hau ere protestantea zen, aurrekoak bezala. Sei tomo in octavo moduko entziklopedia bat idatzi zuen: Tablettes, baita Zuberoako ohiturei buruzko 600 orrialde ere. Idazlan horiek Parisko Liburutegi Nazionalean daude, baina, oso zaila da haietaraino iristea. Iparraldeko lehen euskal katixima idatzi zuen.

Philippe de Bela, (1709-1796). Orain aipatutako Jacques bere tokilabilaso edo herenaitona zen. Fraide hasi eta ondoren armadan sartu zen, eta Alemanian, Suedian, Polonian eta Frantzian borrokatu zuen. Luis XV.ak eskatuta Royal Cantabres erregimentua sortu zuen 1.046 euskaldunekin. Xahoren Ariel egunkariak argitaratutako idazlanak aipatzekoak dira: Mèmoires militaires (1846) Exercices et èvolutions à l’usage du Règiment Royal Cantabre (1748). Histoire des Basques des origines à 1748, honekin batera hiztegi bat zetorren iparraldeko hiru euskalkiekin eta haien baliokideekin hebreeraz, grekoz, zeltaz, bretoieraz, arabieraz, latinez, gothoz, espainolez eta italieraz.

Arnaud Oihenart, Maulen jaio zen XVI. mende bukaerako anabasaren erdian. Nafarroa eta Gazkuako historiaren aita izendatu zuten bere Notitia utriusque vasconiae (Paris, 1668) liburuarengatik. Bi atsotitz-bilduma ere argitaratu zituen (1657). Eta Déclaration historique de l’injuste usurpation et retention de la Navarre par les Espagnols (1625) liburuan azaltzen du zergatik ez zioten Iruñeko artxiboan sartzen utzi.

Euskaraz bi liburuki idatzi zituen: Atsotisac edo refranac (1657).

Duvergier de Hauranne (1581-1643) Saint Cyraneko abadea izan zen. Baionan jaio zen eta Lovanon ikasi zuen, eta han Jansenius Jansenisten sortzailearekin adiskidetu zen 1604an. Baionan elkarrekin egon ziren (1611). Potiersko apezpikuak Saint Cyraneko komentuko abade izendatu zuen (1620). Gero, Parisko Notre Dame des Champs komentuko mojen aholkulari izan zen. Horretaz gain, apezpiku, ministro, eta abar luze bat kargu izan zuen. Richelieuk, Haurannek Paristik ihes egin zezan, komentu aberatsak eta elizbarrutiak eskaini zizkion Baionan eta Clermont Ferraden. 1638an kardinalak atxilotu zuen Vinceneesko espetxean eta han egon zen hil arte. Honako liburu hauek idatzi zituen: Apologie pour Henri Louis Chateignier evòque de Poitiers (1617), kardinalaren alde egon zen hau protestanteen aurka altxatu zenean. Somme des fautes et faussetés capitales contenues dans la somme théologique de F de Garasse (Paris, 1626), Petrus Aurelius; apezpikubatzarrak askotan berrargitaratzeaz gain, Barcosekin batera honako hauek argitaratu zituen: La théologie familière (1642), Lettres chrétiennes et spirituelles (1645), Dictionnaire de théologie Catholique. Espetxean zegoela behin baino gehiagotan argitaratu ziren bere gutun espiritualak. Ondoren, Encyclopédie du catholicisme.

Martin Barcos aurrekoaren iloba izan zen (1600-1698). Nahiz eta osaba bezain ezaguna ez izan, nagusi izan zen jansenismoan eta doktrina horrek Frantzian izan dituen eraginetan. St. Cyraneko abadea izan zen osabaren ondoren. Asko idatzi zuen predestinazioaz: Praedestisnatus (1643) zentzuratu egin zuten. Reponses à certaines propositions de Jansénius (1645) Erromako Ofizio Santuak kondenatu egin zuen, L’autorité de Pierre et de Paul qui réside dans le Pape successeur des apôtres (1645), 1647an kondenatua izan zen. La grandeur de l’Eglise Romaine (1695), Exposition de la foi de l’Eglise touchant la grace et la prédestination (1696, 1699, 1700, 1719), Noailles kardinalak kondenatu egin zuen. Exposition sur la foi catholique dans ses rapports à la grace et a la predestination (1698) ,Défense de feu M. Vincent de Paul (St Cyranen alde).

Bernard Elizagaray (1652-1719), Armendaritzen jaio zen. Renaud deitzen zioten, baina, ez dakigu zergatik. Malenbrancheren laguna izan zen. Frantziak bataila bat irabazi zuen 1683an Algereko beyaren aurka, Elizagarayek asmatutako sistemari esker. Sistema hori itsasontzietatik kanoikadak jaurtitzeko erabiltzen zen, «les galiotes à bombes». Gudako itsasontziei buruz idatzi zuen: De la théorie de la manoeuvre des vaisseaux (1689). Beranduago zera idatzi zuen: Mémoires sur un principe de la mécanique des liqueurs (1717). Vaubaneren ezinbesteko laguntzailea izan zen gotorlekuak eraikitzeko. Zientzien Akademiako ohorezko kide izendatu zuten 1699an.

Etienne Silhouette (1709-1767) Limogesekoa zen, nahiz eta jaioterria Biarritz izan. Politikako kargurik altuenak izan zituen, ministro izan arte, nahiz eta zortzi hilabetez baino ez izan. Hain denbora gutxi egon zenez, frantsesez, bere izena ia ikusezina dena izendatzeko erabiltzen da: silueta.

Idatzi zituen liburuak dira: Voyage de France, d’Espagne, de Portugal et d’Italie (1729), Idée du gouvernement Chinois (1729). Lettres sur les transactions politiques du règne d’Elisabeth (1736). Reflexions politiques sur les grands princes (1730). Traité de mathématiques sur le bonheur (1741). Mémoires sur les possessions et les droits de la France et de l’Angleterre (1755), Essais sur l’homme et sur la critique (Poperen liburu baten itzulpena).

Bertrand Pelletier Baionako botikari baten semea izan zen (1761-1797). Fosforoa, azido muriatikoa eta xaboinaren prestakuntza ikertu zuen. Irakasle izan zen Parisko Eskola Politeknikoan eta Zientzien Akademiako kide izendatu zuten 1791ean. Hil ondoren Mémoires et observations de chimie (Paris, 1798) argitaratu zuten.

Pierre Joseph Pelletier (1788-1842) Parisen jaioa. Aurrekoaren semea zen. Kinina aurkitu zuen, gaur egun oraindik paludismoa sendatzeko erabiltzen den sendagaia. Lan ugari egin zituen gatza sortzen duen basafloraren inguruan, estriktinaren inguruan... Opiotik berezi zituen nartzenina eta beratina. Caventourrekin batera 1817an zera idatzi zuen: Informations sur la matière verte des feuilles. Berak bakarka eginak dira: Examen chimique du lichen (Paris, 1817). Un nouvel alcalin, la stryctine (Paris, 1818). Analyse chimique de la quinine (Paris, 1821). Montyon saria jaso zuen 1827an eta Caventourekin banatu zuen (garai haietako 10.000 fr). Zientzietako Akademiako kide izendatu zuten 1848an.

François Cabarrus (1752-1810) Baionan jaio zen Itsasutik zetorren familia batean eta Sevillan hil zen. Gurasoak merkatariak zituen eta Zaragozara eta Valentziara bidali zuten. Xaboifabrika bat sortu zuen Carabanchelen eta Madrilgo ekonomistekin harremanetan hasi zen. Memoria de la fundacion de la Banca nacional idatzi zuen, 1782an, eta ondoren Espainiako Banku Nazionala sortu zuen, «Banca San Carlos» zeritzona. Paperezko txanpona asmatua zuen dagoeneko. 1785ean Filipinetako Konpainia sortu zuen. Zorrez gainezka zegoela preso egin zuten Karlos II.a hil zenean baina Karlos IV.ak askatu egin zuen. Espainiako ordezkari izan zen, 1797an, Rastadteko kongresuan. Jose Bonapartek Haziendako Ministro izendatu zuen 1808an. Hark idatziak dira: Memoria sobre la unión del comercio de América con Asia (1784), Cartas a Jovellanos sobre los obstáculos que la naturaleza, la opinión, y las leyes oponen a la felicidad pública (1783), elizak kondenatu zuen liberalegia izateagatik (1808). Consideraciones de un Español a sus conciudadanos eta Memorias. Mihi gaiztoek diote Frantziako iraultzan garrantzi handia izan zuen Madame Tallien bere alaba zela.

Jean Baptiste Duhalde, Uztaritzen jaio zen 1674an. Jesuita izan zen, baita bere anaia Bertrand ere. LeTellieren idazkaria izan zen, hau da, Luis XIV.a erregearen konfesorearen idazkaria, eta 1724an La prudence chrétienne idatzi zuen.

Baina badago ospetsuagoa izan zen beste lan bat: jesuitek argitaratutako 26 liburukiak, bere misiolariek Indiatik, Txinatik eta Ameriketatik igorritako gutunekin, Cartes édifiantes et curieuses écrites depuis les Missions étrangères par les missionnaires de la compagnie de Jésus. Bildumako bederatzitik hamaseira bitarteko zenbakiak Jean Baptiste Duhaldek argitaratu zituen.

Bestalde, 1735ean beste liburu bat idatzi zuen. Liburu hori idazteko bere anaiak eta beste misiolari batzuk Txinatik igorritako gutunetan oinarritu zen: Description de l’empire de Chine et de la Tartarie (4 liburuki), bertan 42 mapa eta irudi asko ikus daitezke. Askok eta askok liburu hori aipatzen dute Txinari buruz hitz egiterakoan.

Jean Daguerre (1701-1785), Larresoroko apaiz honek bertako seminarioa sortu zuen eta sei argitalpen egin zitzaizkion liburua idatzi zuen: Abrégé des rêgles de conduite à suivre au tribunal de la Pénitence.

Martin Etxegoien (1782-1843) Hazparneko Urkoi auzoan jaio zen. Napoleon enperadorearen guduetan borrokatu zuen, Espainian, besteak beste. Itzulpen bat baino gehiago egin zaizkion liburu bat idatzi zuen: L’Unité, ou Aperçus philosophiques sur l’identité des principes de la science mathématique, de la grammaire et de la religion. Auskalo zer ez zuen idatziko armadan sartu ordez, seminarioan sartu izan balitz!

Diharce de Bidassouet Hazparneko apaiz honek zera idatzi zuen: Histoire des Cantabres ou des premiers colons de l’Europe. Liburu horretan agertzen den ikuspuntua gaur egungo historialari aditu batek ezingo luke onartu.

Pierre Nérée Dassance (1801-1858) uztariztarra zen. Irakaslea izan zen Sorbonan. Apezpiku izateari uko egin zion. Bi liburu idatzi zituen: Cours de littérature eta la Bibliotèque des Prédicateurs.

Agustin Chaho (1811-1858) atharraztarrak Le Républicain de Vasconie sortu zuen. Beranduago Ariel egunkari ezkertiar bilakatuko zen eta 300 bat ale salduko ziren. Bestalde idazlan hauek idatzi zituen: Paroles d’un voyant (1834) Paroles d’un croyanti erantzuteko; Voyage en Navarre (Bayona 1835), Histoire primitive des Euskariens Basques (Baiona, Bonzom, 1847), Biarritz entre les Pyrénées et l’Océan (1855) eta Philosophie des religions comparées.

Jean Pierre David (1826-1900) Ezpeletan jaio zen. Txinatik dirua bidali zuen Parisko Museum d’Histoire Naturelle ospetsua hornitzeko: 379 mineral, 624 ugaztun, 1.531 hegazti, 3.425 landare, 10.165 espezie entomologikoak. Hauek guztiak Txinara egindako hiru bidaietan bildu zituen. Ondoren aipatzen ditugun lanetan bere ikerketak azaldu zituen: Second voyage d’exploration dans l’Ouest de la Chine, (1876). Journal de mon troisième voyage d’exploration dans l’empire de Chine (Paris 1876). Les oiseaux de Chine (Paris). Plantes Davidianae ex Sinorum impérioe (1890). Frantziako Zientzien Akademiako ohorezko kide izan zen. Davidek aurkitu zuen ekologisten sinbolo bilakatu den panda hartza.

Joseph Garat abokatua zen. Bordelen jaio zen, baina, Lapurdiko diputatua izan zen 1789an, Frantziako Iraultzaren garaietan. Ministro izan zen behin baino gehiagotan. Dirudienez, ministro zelarik polizia sekretua sortu zuen. Frantziako Akademiak saritu zituen bere hiru liburuak: Considérations sur la Révolution (1792). Souvenirs de la Révolution (1795), Histoire des Basques. Frantziako Akademian sartu zen 1806an, enperadorearen garaietan, baina erregea itzuli zenean bota zuten.

Charles Martial Lavigerie Baionan jaio zen eta kardinala izan zen (1825-1892). Aita zuriak misionest elkartea sortu zuen (1874). La société antiesclavagiste elkartearekin batera biziki borrokatu zuen esklabotzaren aurka. Eta 1890ean Frantziako katolikoak Errepublika onartzera deitu zituen Aita Sainduaren izenean.

Sorbonan irakasle zela idatzi zuen: Essai sur l’école d’Edesse (1850). Les erreurs doctrinales du jansénisme' (1858).

Victor Bernard Derrecagaix (1833-1915) Baionan jaioa, baina izatez zuberotarra zen. Aljerian borrokatu egon zuen. Klasikotzat jotzen zen XIX. mendean, bere liburuetako bat: La guerre moderne. Liburu horrek itzulpen bat baino gehiago izan du, esaterako: arabieraz, turkieraz eta japonieraz. Petain y Foch mariskalak ikasle izan zituen Frantziako «L’école de guerre» eskolan. Horietaz gain, bestelako liburu batzuk ere idatzi zituen, horien artean: Etude des Etats Majors des armées étrangères (Paris 1869), Histoire de la guerre de 1870 (Paris 1871). Le Sud de la Province d’Oran (1873), Exploration du Sahara (1882), Le maréchal Berthier, idazlan honek Académie des Sciences Morales et Politiquesen saria jaso zuen (1905), Le maréchal Harispe (1916).

Edouard Ducéré (1849-1910). Baionako liburutegiaren arduraduna izan zen eta liburu asko idatzi zituen tokiko historiaz: Les correspondants militaires de la ville de Bayonne (Baiona 1884), Histoire de la marine militaire de Bayonne au Moyen Age (Baiona), Les Corsaires (Baiona, 1895), Le Blocus de 1814, (Baiona, 1906), Dictionnaire Historique de Bayonne (Baiona 1911), Bayonne sous l’empire.

Henry Leon. Histoire des Juifs de Bayonne. (Bayona, 1894)

Claude Frédéric Bastia Baionan jaioa (1795-1858), XIX. mendeko ekonomista nagusietariko bat izan zen. Liberalismoaren ideologoetariko bat izan zen. Ezin izan zuen bere lan garrantzitsuena bukatu: Les harmonies économiques.

Gustave Xavier de Ravignan, Baionan jaioa eta jesuita zen. Lacordairen ondorengoa izan zen Parisko katedralean eta han hamar urte eman zituen predikari (18371847). Sermoiez gain, honako liburu hau argitaratu zuen: L’institut des Jésuistes, Clément XII et Clément XIV.

Antonio Abbadie Arrast, Irlandan jaio zen, Frantziako Iraultza zela eta, bere gurasoak ihes joan zirelako. Euskal kulturan sartu aurretik Egipton ibili zen. Lan hauek han emandako denboraren ondorioak dira: La géodésie de la Haute Ethiopie (1873), L’Abyssinie et le roi Théodore (1868), Les langues de Cham (1870), Dictionnaire de la langue Amarinna (1881). Chahorekin batera zera argitaratu zuen: Etudes grammaticales sur la langue Basque (1863). Zientzien Akademiako kide izendatu zuten, 1867an.

Arnaud Abbadie, aurrekoaren anaia zen. Honako hau idatzi zuen: Observations sur le chêne en Ethiopie (1859).

Cesar Duvoisin (1869), Biblia euskaratu zuen kapitainaren anaia zen. Zera idatzi zuen: Vie de M. Daguerre fondateur du séminaire de Larressore (Lamaignière, Bayona, 1865)

Pierre Haristoy (1835-1901). Aiherran jaio zen. Hainbat gaiez idatzi zuen, besteak beste, apaizak prestatzeko idatzi zuen, Euskal Herriko historiaz eta Elizaren historiaz Iraultzaren garaietan. Pierreren lanik garrantzitsuenak hauek dira: Recherches historiques sur le Pays Basque (Baiona, 1883). Les Paroisses du Pays Basque pendant la période révolutionnaire (Pau, Vignancour 1. T. 4660., 1895, 2.T 542o. 1899, 3. T. Bayona, Curutchet, 1982, 305 o.). Etudes historiques et religieuses du diocèse de Bayonne (18921910) izeneko aldizkaria sortu zuen Dubarat apaizarekin.

Jean de Jaurgain (18421920) Ozazen jaio zen Zuberoako historiagile honek honako lan hauek idatzi zituen: Arnaud d’Oihenart et sa famille (1855), Histoire et généaloge de la maison d’Espeleta (Talence, 1877), La Vasconie (1886).

'Elisabeth Léocadie d’Elissalde de Castremont (1806) Bardozetarra zen. Bi liburu idatzi zituen: Histoire de l’introduction du christianisme sur le continent Russe eta Vie de Sainte Olga.

Pierre Harispe (1854 ) Donibane Lohitzunen jaio zen. Apaiza zela, Euskal Herri osoan zehar ibili zen irakasle. Gero Belgikara joan eta han ezkondu zen. Eta azkenik, berriro apaiz izateko ekialdeko Melkide erritoan sartu zen. Askoren ustez bi Harispe egon ziren; bata apaiza, eta bestea ez, baina biak pertsona bera dira. Aipu horretan frantsesez idatzirik dauden liburuen berri emango dugu, horietatik batzuk fedeari egiten diote erreferentzia: L’Imitation de Jésus Christ, Les étapes de Dieu vers nous : mon testament philosophique et religieux (1916); beste hauek, berriz, profanoak dira: Le Pays Basque : histoire, langue et civilisation (Payot, 1929), Ainhoa (Auteuil 1893). Perkain azken hori bost agerralditako antzerkia da (Plon 1903).

René Cassin (1887-1976) judutarra zen. Baionako udaletxe ondoan jaio zen. 1968an Nobel saria jaso zuen. UNESCOren sortzailetariko bat da, eta «Giza eskubideen deklarazioa» testuko zatirik handiena berak idatzi zuen. Zientzia Moralen eta Politiken akademian sartu zen 1947an. Baditu zuzenbideaz idatzitako zenbait lan.

Pierre Lhande (1877-1957) Baionan jaio zen baina izatez zuberotarra zen. Jesuita zen. Etxahun bertsolariari dedikatutako lehenengo lana idatzi zuen. Beranduago hiztegia egiten hasi zen eta Lafitteren laguntzarekin bukatu zuen. Parisera joan zen 1925ean “zinta gorriaz” arduratzera oso hiriburu paganoa zelako. Garai horretan idatzi zuen: Le Christ dans la banlieue (135 argitalpen), Le Dieu qui bouge (60 argitalpen). Frantziako Akademiaren saria jaso zuen. Baita beste bi sari ere, ¡¡La Croix sur les fortifs¡¡.

Irratiz predikatzen hasi zen 1926an, ikaragarrizko arrakastarekin: bere sermoiak hamabi liburuetan jasota daude. Ospe handia izandako beste liburu batzuk ere idatzi zituen, esaterako: Autour d’un foyer Basque (1908), L’émigration Basque (1910, Paris) Argentinako Presidentearen hitzaurrearekin; Luis flamenkora eta alemanera itzulita dago. Jeunesse (1912), Mirentchu (1914), Lardizabalek gaztelerara itzulia. Au prix du sang (1915), Trois prêtres soldats (1918), Enseigne de vaisseau Lefevre (1919), Mouettes (1920), azken lau horiek 14ko gudari buruzkoak. Notre Soeur latine, l’Espagne (1919) liburu hori zela eta debekatu zioten Espainian sartzea. Yolanda (1921, euskaraz eta frantsesez), Mémoires d’un écureuil (1922), Bilbilis, Fils de Dauphin, Lauriers coupés, Le Pêre Longhaye, Le Pays Basque à vol d’oiseau (1925). Beste hiru liburu idatzi zituen egindako hiru bidaia azaltzeko: France Rayonnante (1930), Hego Amerikaz. Madagascar (1932) eta L’Inde Sacrée (1934). Urte berean pelikula egin zuten: Mon Petit prêtre.

Jean Delay (1907) Baionako alkatea izan zen. Baita psikiatra ere. Parisen 1950ean, berak zuzenduriko psikiatriako lehen batzarra ospatu zen. Gaixoekin estimulaziozko tratamendua erabili zuen lehena izan zen. Psikiatriari buruzko liburu asko idatzi zituen: Aserogènes et sensibiltés cérébrales (1934), L’électroencéphalogramme (1938), L’électrochoc et la psychophysiologie (Paris, 1946), L’électricité cérébrale (1949), , Problèmes de la jeunesse médicale (1952), Jeunesse d’André Gide (1957), Discours de réception à l’Académie Française (Paris, Ga- llimard 1971). Frantziako Akademiaren eta Zientzietako Akademiaren kide izan zen.

Florence Delay bere alabak eleberriak idazten ditu, eta Frantziako Akademian kide da.

François René Bastide (1926). Biarritzen jaio zen. Eleberriak eta entseguak idazten ditu. Bere lehen eleberria honako hau izan zen: Lettre de Bavière (1947). 1952an kritikaren saria jaso zuen Saint Simon par lui mème liburuagatik. 1956an Femina saria jaso zuen Les adieux lanarengatik. Le troisième concert antzerkiaren eskutik telebistako saria jaso zuen 1963an.

Hemen finkaturiko zenbait idazle[aldatu]

Hemen jaio ez arren, zenbait autore euskalduntzat har ditzakegu.

Pierre Loti (1850-1923) baliteke ezagunena izatea. Benetako izena Jules Viaud zuen. Itsas armadako burua izan zen, eta bi denboraldiz itsasontzi bat gobernatu zuen Hendaiako mugan. Azkenik Hendaian gelditu zen. Libururik ezagunena 1896an Azkainen idatzi zuen Ramuntcho da.

Edmond Rostand (1868.1918) osasun-arazoak zirela eta Kanbora etorri eta bertan gelditu zen bizitzen. Arnaga etxea eraiki zuen. Bere idazlanak: Chantecler (1910), eta Le vol de la Marseillaise (1919) trilogia da.

Jean Rostand aurrekoaren seme biologikoa zen eta mundu osoan ezagutzen zuten. Euskal Herrian ikasi zuen natura maitatzen. Hona hemen bere liburu batzuk: Pensées d’un biologue (1939), L’homme (1940), Esquisse d’une histoire de la biologie (1945), Ce que je crois (1953), Inquiétudes d’un biologue (1967). Frantziako Akademian sartu zen, 1959an.

Francis Jammes, Baigorrin jaio zen, eta Hazparnen finkatu, Eihartzea etxean. Olerkaria zen. Besteak beste honako lan hauek idatzi zituen: De l’Angelus de l‘aube à l’angelus du soir (1898), Le duel des primevères (1901), Les géorgiques chrétiennes (1911)

Pierre Benoit (1886-1962) Landetan jaio zen eta hil arte Zuberoan bizi izan zen. Urte bakoitzeko eleberri bat idatzi zuen, aipatzekoak dira, esaterako: Pour Don Carlos, karlistadari buruzkoa, Aino, hegoaldekoa, Le Pays Basque entsegua 1954an. Frantziako Eleberriaren saria jaso zuen, 1931ean.

Roland Barthes (1915-1980), estrukturalismoaren sortzailea. Baionan zortzi urtez ikasten egon ondoren, bi urte eman zituen Biarritzen irakasle. Hiru liburu idatzi zituen: Le degré zero de l’écriture (1953), L’empire des signes (1970), Elements de semiologie.